Tagged: G Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:30 am on 2010/09/22 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gohaindu 

    da/du ad. (BN) Nazkatu; gogaitu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.
    [gogaitu]
    aspertu Heg., gogaitu, nazkatu, nekatu, antojatu Heg., eneatu Ipar., enoatu Ipar., nardatu Ipar., pastikatu Ipar., gogait egin Bizk., debeiatu Zub., fastikatu Ipar. g.e., erdeinatu Ipar. zah., gogoetsi Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es repugnar; hastiar
    fr (s’)ennuyer, (se) lasser, (s’)importuner, (se) gêner, être dégoùté, -ée
    en (1) to annoy, to pester, to irritate; to bother; to bore (2) to get annoyed/irritated, to get bored
    ja 迷惑 (meiwaku), 退屈 (taikutsu)

    Neguaren hotzak harturik, edozein tristezi edo desilusio handiagoa agertzen da. Berdin, eguberrikari ikusleiho eta karrikak apaindura eta argi dirdiratsuenekin janzten direlarik, egunero nekezia material jasanezinen mina mingarriago bilakatzen, gohaindu edo oldartu arte. [Miserere eta kartsutasuna, Maixan Mercapide (Le JPB > L’opinion > Azken hitza)]

     
  • Maite 12:53 pm on 2010/08/22 Permalink | Reply
    Tags: G   

    golde 

    iz. 1. Lurra lantzeko lanabes horzduna, abereak edo traktoreak tiratzen duena eta laborariak atzetik gidatzen duena. Lurrean ildoak egiten ditu. 2. Lur-neurria, egun batean goldatzen den hedaduraren baliokidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:50 am on 2010/07/07 Permalink | Reply
    Tags: G   

    ganbil 

    izond. Begiratzen zaion aldetik erdialdea gailurtua duen lerro edo gainazala (ahurrari kontrajarria).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [konbexua]
    konbexu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es convexo, -a
    fr convexe
    en convex

    Eta kezkatzen gaitu nola kontatzen zaigun hori guztia, judas begiak, ahur edo ganbil, beti distortsionatzen baitu bestaldean dagoena. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:07 am on 2010/07/01 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gogaide 

    iz. Norbaitekiko, hark bezalako ikuspuntu edo ideiak dituena. Gogaide ez, baina bai adiskide. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adiskide, irizkide, alderdikide, lagun, jarraitzaile (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es correligionario, -a, compañero de ideas, que está acorde/conforme
    fr coreligionnaire, personne de même bord, individu partageant le même avis
    en like-minded person; person of the same mind; people who have similar opinions and beliefs

    Badakizu Oihenartek bildu zuen eta oso gustukoa dudan erran zahar hark diona: ‘bidaide, gogaide‘ . [Zortzi unibertso, zortzi idazle, ANA URKIZA (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:55 am on 2010/06/29 Permalink | Reply
    Tags: G   

    greba 

    iz. Langile–talde batek egiten duen borondatezko lan-etena, zerbait lortzeko edo zerbaitekiko jarrera adierazteko. (Lanuzte, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [lanuztea]
    huelga, lanuzte, oporketa g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es huelga
    fr grève
    en strike

    Suminak hartu zuen orduan, mitin bat eman zuen, suzko hitzak jaurti zituen gaizkile atzerakoi ezezagunen aurka eta protestatzeko greba orokorra egiteko deia egin zuen. [On Camillo, Giovanni Guareschi / Koldo Biguri (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:38 am on 2010/06/21 Permalink | Reply
    Tags: G   

    goait 

    (Ipar.) 1. adb. Zain, aiduru. Norbaiten edo zerbaiten goait egon. 2. iz. Guardia, zaintzaile-taldea. Goaita ezarri zuen hirian, ni atzemateko. • GOAIT(E)AN. Goait. Goaitan egon. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:
    goait adond. Ipar.
    [zain, aiduru] begira, esperoan, peskizan, zain, aiduru Ipar., aio g.e., goaitean Ipar. zah.
    goait iz. Ipar. g.e.
    [zaintzailea]
    begirale, begiratzaile, gordelari, gordetzaile, guarda, guardia, kontu-hartzaile, zaindari, zaintzaile, zelatari, artatzaile Ipar., jagole Bizk., begirari Zub., zain g.e.(Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) esperando, en espera (2) vigilante; vigilancia
    fr (1) en attente (2) surveillant, -e ; vigile, gardien, -enne
    en (1) waiting, expecting (2) guard, custodian, keeper; [gizonezkoa] watchman

    Eta, hartaraz gero, ilargiz ilargi egon nintzen mirakuluaren goait, baina, erran zaharreko oilarrak baino lo gutiago egiten nuen arren eta begiak zabalik nituen arren eta belarriak are zabalago, mirakuluak ez zuen, bertzeetan bezala, eneganako bidea ediren… [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 6:46 am on 2010/06/02 Permalink | Reply
    Tags: G   

    galdu-gordean 

    adb. 1. Galtzeko zorian. Itsasoa biziro haserretu, eta gau guztian galdu–gordean zebiltzala. 2. (B) Helbururik gabe, noraezean. Galdu-gordeko ibilerak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [galtzeko zorian]
    galzorian
    [helbururik gabe]
    Bizk. noraezean (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) a punto de perder(se) (2) a la aventura, a la buena suerte, a la buena de Dios; sin rumbo fijo

    Arriskua hautatu duelako, labain egiteko punttuan ibili delako, sinonimoen almazena bapo dantzatu behar izan duelako, galdu-gordean zeukan hitzen bat mihiratu zaiolako berak ere uste ez zuela, eta premiarik handiena zeukan orduan. [Hogeita bina, Andoni Egaña (Hariadna, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel