Tagged: P Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:29 pm on 2016/10/28 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pixoihal 

    iz. Haur txikiei ipurdi aldean pixa xurgatzeko ipintzen zaien oihala edo zelulosazko azpiko galtza.  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [troxa]: haur-oihal, oihal pl., troxa pl., txiza-oihal, maiola Naf. pl.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pañal, culero, gasa
    fr lange, couche
    en nappy (Br); diaper (Am)
    port fralda

    Haurren pixoihalak aldatzeko tokiak beti egon izan dira emakumezkoen komunetan. AEBetan lege bat onartu dute leku publikoetako komun guztiak haurrak aldatzeko lekuz hornitzeko, gizonezkoenak barne. Euskal Herrian ez dago halakorik arautzen duen legerik. [Pixoihalak aldatzea, jomugan, Bidatz Villanueva Etxague (Berria.eus, 2016-10-28)]

    pixoihal (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 6:56 pm on 2016/10/23 Permalink | Reply
    Tags: P   

    porrusalda 

    iz. 1. Porruaz eta batzuetan azenarioa gehituz eginiko salda. 2. Euskal plaza-dantzetako bat. Arin-arin motakoa da eta koplak tartekatuz kantatzen da. 3. Ik. porru-patata. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Wikipedian

    Ikus porrusaldaren ezaugarriak eta errezetak Wikipediako sarrera honetan:

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    porrusalda (V-gip, G-goi-bet; A), purrusalda. Ref.: Arin AEF 1960, 81; Etxba Eib; Elexp Berg.

    1. Caldo de puerro. “Además de los diferentes caldos de gallina, de puerros, etc. oillo-salda, porru-salda, en estilo jocoso se conocen varios otros” A (s.v. salda). “Porru-saldia, osagille askoren erremedixua” Etxba Eib. Cf. Echaide Orio 134. Amaren porru-salda / ta az-oliyua. Echag 269. Porru-salda oliorik gabe. Xe 264. Goiz, eguardi eta arrats / beti porru salda, / kopatsu nai izatea / arrazoi ez al da? Apaol 66. Eztakizu zure amagiyarreba gau batian oietik erori ta nola joan giñan nere señora eta ni katillu bat porru saldakin? Iraola 133. Ezkondu eta gero / urte bete gabe, / porru-salda artzen nuen / oliorikan gabe. A CPV 503. Jaun bazkaldarrak etzuten, noski, porrusalda utsarekin bazkalduko. Munita 51. Porru-saldea, gaztañak eta artozko esne-zukua. Bilbao IpuiB 121. Porru-saldea nai berakatz-sopea. Erkiag BatB 59. Porrusalda bertara eramaten zioten, lurrezko katillu aundi baten. BasoM 144. Goizean purru-salda, eguerdian aza; aixe kabituko du ipurdian galtza (AN-5vill). Inza NaEsZarr 1484 (v. tbn., con alguna variación, ib. 881 (AN-gip)). Porru-salda edo porru-patatak askotan janak gera. Ostolaiz 129. Porrusalda maiztarrarentzat, eta kaixo, motell! Insausti 61.

    2.Baile agitado (V-e [?])” A Apend. “También el Arin arin (muy ligero) podemos considerarlo como danza mixta. En Navarra recibe también los nombres de Bizkaiko (de Bizcaya), Porrusalda (caldo de puerro) y Zakur dantza (baile del perro)” CEEN 1970, 204. Cf. VocNav: “Baile suelto, muy movido (Baztán, Larráun)”. Dantzatutzeko porrusaldak, / baita fandanguak. Yanzi 72.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. caldo de puerros (2) iz. [janaria] puerros con patatas (3) iz. [euskal plaza-dantza] porrusalda
    fr (1) iz. bouillon aux poireaux (2) iz. [janaria] poireaux avec pommes de terre
    en (1) iz. leek stew (2) iz. leeks with potatoes

    Gure etxeko sukaldean ginen, eta marmitakoa edo porrusalda ari zen prestatzen, ez naiz oroitzen. [Gezurrak, gezurrak, gezurrak, Iban Zaldua (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Goizian porrusalda, / eguerdiyan azak, / aixa kabitzen zaizkit / ipurdiyan galtzak. / Zer uste dek dirala / atsuaren saltsak, / zarra baldin bada’re / andre ona hartzak!  [Lurtarra da begiratua, Xabier Etxabe (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    porrusalda (Argazkia: Dabid Martinez, @dabidnet) [FlickrCC]


    Ikusi “porrusalda” hitza Dabid Martinezen #27hizki27argazki blogean.

     
  • Maite 11:48 pm on 2016/08/26 Permalink | Reply
    Tags: P   

    partekatu 

    du ad. (Ipar.) 1. Zatikatu. 2. Erdibanatu. 3. Ik. konpartitu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [zatitu]: alferrik galdu, apurtu, arraskatu, birrin-birrin egin, desegin, desolatu, errautsi, hauts bihurtu, hauts egin, hondatu, porrokatu, suntsitu, trimin-trimin egin, triskatu, triskilatu, zatitu, zehatu, zirpildu, andeatu Ipar., arrabaskatu Ipar., aurritu Ipar., barreiatu Ipar., deboilatu Ipar., funditu Ipar., gaizkitu Ipar., mamikatu Ipar., porroskatu Ipar., sakailatu Ipar., xehakatu Ipar., xehatu Ipar., zatikatu Ipar., zirtzikatu Ipar., banatu Bizk., birrindu Bizk., laskitu Bizk., lorrindu Bizk., trimindu Bizk., zuzitu Bizk., abarrikatu Naf., izorratu beh., galetsi jas., abarrakitu g.e., atarratu g.e., triska egin g.e., arrasatu zah., arrazatu zah., destruitu zah., narriatu zah., puskakatu Ipar. g.e., bilakatu Ipar. zah., partaiatu Ipar. zah.
    [erdibanatu]: erdi bi egin, erdibanatu, erdibitu, zatibitu, erditik egin Ipar., erditu g.e., erdiratu zah., erdizkatu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. (Ipar.) partir, despedazar (2) du ad. (Ipar.) dividir, repartir; compartir
    fr (1) du ad. (Ipar.) couper (2) du ad. (Ipar.) diviser, partager
    en (1) du ad. [zatitu] to break, to cut up (2) du ad. [banatu] to divide, to distribute; to share
    port (1) du ad. (Ipar.) (trocear) cortar, despedaçar (2) du ad. (Ipar.) repartir, dividir, distribuir; compartilhar, compartir,

    “Onartu” botoia sakatuz gero, berriz, bada beste irtenbide bat. Izan ere, erabiltzaileak 30 eguneko epea du ezarpenetara joan, han kontua aukeratu eta datuak partekatzeari uko egiteko. Zer egin zure datuak parteka ez ditzaten (Berria.eus, 2016-08-26)

    Ikusi, ikasi, disfrutatu eta partekatu! [Sexua noiznahi, Luis Elberdin (Gaiak, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    partekatu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:39 pm on 2016/08/14 Permalink | Reply
    Tags: P   

    putaner 

    iz. (Ipar.) Putazalea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 putanero, putaner (VocBN, Hb ap. Lh <-per>), putañero (Lcc).

    Putañero. “Putassier” VocBN. Nihor ohoin dela, putaner dela edo berze gisako bekhatu mortal egile dela. Harb 172. Ohoin bat, iokari bat, arnegari bat, putaner bat, gaixto da. Ax 407 (V 265). Presuna putanerak eztuela deusetan ere sosegurik eta ez pausurik. Ib. 357 (V 237).

    Sinonimoak: iz./izond. Ipar. zah.

        [putazalea]: putazale beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) (arrt.) putero
    fr fam homme m à putes
    port  vulg homem que transa com prostitutas

    Ugatzak esplikatu zion ezer ez nekien xelebrea nintzela, arlotea, hankabiko afrus eta mozoloa, funtsean fraideek, eurogero ibili ohi nintzela profitaturik, pergutadan sarturiko zozoa, mokoroa frekuenteki bildu zale, makarra, golos, putaner eta ardankoia, adimenez urri eta bizioz luze, ahul, mengel, mendrea eta, finean, ezertarako ere arriskurik sortzen ez zuen zomorroidea.  [Euskal karma, Jon Alonso (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    putaner (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:54 am on 2016/07/29 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pañelu 

    iz. Hainbat eginkizunetarako erabiltzen den oihal-zatia.

    Orotariko Euskal Hiztegia

    pañelu, pañuelo, pañelo (R-is; -aiñ- V-gip), pañolo (G-azp; -aiñ- V-gip), Ref.: ContR 523; Elexp Berg (paiñolo).

    Pañuelo. “Buruko paiñolo, pañoleta” Elexp Berg. “Esku-paiñolo, pañuelo de bolsillo” Ib. “Moko-paiñolo, pañuelo de bolsillo” Ib. Popinzean bere búrua zintes, pañoloes ta itxureries. LE Matr5 295. Painueluak jaboneetia, almidootutia. fB Olg 57. Pañubeluba beti / leneko moduban. Echag 61. Burua estaltzeko pañuelo bat eman. Arr GB 113. Surretarako bere palta pañelua. AB AmaE 217. Mikaelak jatxi zituan begiak lepoko pañoloan punta atzamartuaz. Apaol 33. Paparrean sedazko idun-zapi edo pañuelo urdiñ polit bat. Ag Kr 51. Aiek deadarrak eta keñuak pañueluakin! Goñi 114. Ta pañueloa, mutillak eskeñi bear izaten al du? Lab EEguna 95. Marilyn Monroek zelako moko-pañuelua erabiltzen daben. SM Zirik 85. Iduneko pañelo bat. Akes Ipiñ 32. Pañolo batekin negar-tantak nituen / legortu. Arti MaldanB 205. Agurtu giñuzten pañueluarekin. Salav 79. Pañolo gorria lepoan zutela. AZink 53. v. tbn. Pañuelo: JJMg BasEsc 195. Astar II 159. Xe 318. PE 116. Moc Damu 25. Iraola 51. Alz Bern 55. Alkain 52. TxGarm BordaB 103. Pañolo: Urruz Urz 32.

    Sinonimoak: iz. (Elhuyar Hiztegia)

    [sudurrekoa]: musuzapi, mukizapi, sudur-zapi, mokanes
    [burukoa]: zapi, buruzapi, buruko, buru-estalki
    [lepokoa]: lepoko, lepo-zapi
    [eskuetakoa]: eskuzapi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pañuelo
    fr (sudurrerako) mouchoir; (lepokoa) foulard
    en (sudurrerako) handkerchief (2) (lepokoa) kerchief, shawl, scarf
    port lenço

    Haiek deiadarrak eta keinuak pañeluarekin! Goñi 114. (Orotariko Euskal Hiztegia, moldatua)

    pañelu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:07 pm on 2016/05/09 Permalink | Reply
    Tags: P   

    politurruti 

    izond. Itsusia, polita izateko urruti dela, asko falta duela esan nahi du. Samurtasunez esaten da, ez zentzu txarrean. Haurrei esateko erabiltzen da maiz. (Leitzako hizkera adierazkorra: biraoak, Bittorio Lizarraga)

    Aldaerak:
    [politurruti] : politterruti (Leitzako hizkera adierazkorra: biraoak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. feo, -a (cariñoso)
    fr  izond. vilain, -e ; laid, -e ; moche
    en izond. ugly
    port izond. feio, -a

    Hau politurruti! Nola hasi den dagoeneko hitz egin nahian! (Leitzako hizkera adierazkorra: biraoak, Bittorio Lizarraga)

    (…) sinets iezadazu, Santxo, neska “politurruti” ipurnauskari hura Dultzinea Tobosoko zen eta da, erditu zen bere ama bezain sorginduta dagoena; guk usterik guttien dugunean bere benetako itxurarekin ikusiko dugu, eta orduan, bai, aterako da Santxo bizi den gezurretik. (On Kixote Mantxako, Bigarren zatia)

    politurruti (FlickrCC, cjaremk)

     
  • Maite 9:26 pm on 2016/04/29 Permalink | Reply
    Tags: P   

    porrot 

    iz. 1. Norbaitek bere asmo eta helburuetan aurrez espero zitzakeen edo nahi zituen emaitzak ez lortzea. Eskola-porrota. 2. EKON. eta ZUZ. Balantzearen pasiboa (zorrak) aktiboa baino handiagoa delako obligazioei erantzun ezin dieten pertsona fisiko edo juridikoen egoera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 porrot. Tr. Documentado en textos meridionales del s. XX (aunque aparece ya en el dicc. de Larramendi). Como sust. pleno no lo encontramos hasta finales de dicho siglo.

    Derrota; fracaso. Larrazabalek garbi dauka Athleticek ezin duela orain arte bezala jarraitu: horrelako porrotak oso mingarriak izaten dira. Egunk 24-10-2000, 34. Sharonen garaipena eta Baraken porrota atzo Knesseten. Egunk 29-11-2000, 29. En DFrec hay 4 ejs.

    2 porrot, porrota (S ap. A).

    1. “Porrota (Sc), pan de maíz en forma de bola” A.

    2. “Phorrot [oxítona], soupe au lait avec de la méture (pain de maïs) (S)” Lrq. Hobeki egin hio orano aurthen phorrot gathülta hun eli bat jan bahitza. J.B. Mazéris GH 1932, 505.

    Sinonimoak: iz.

        [porrot egitea eta horren ondorioa]: bankarrot Zub., toton g.e., kiebra Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. quiebra, fracaso, infortunio (2) iz. (Ekon.) quiebra, bancarrota
    fr (1) iz. échec ; défaite (2) iz. (Ekon.) faillite, banqueroute ; krach
    en (1) iz. failure (2) iz. (Ekon.) bankruptcy
    port (1) iz. quebra, fracasso (2) iz. bancarrota

    Behin bi porrot eginez gero, hirugarrena ia segurua izaten baita, halaxe etorri zen hirugarrena. [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    porrot (Gaurko hitgza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel