Tagged: T Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:35 am on 2012/05/16 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txandal 

    iz. Kirolean aritzeko nahiz eroso ibiltzeko, gorputzera lasaiki lotzen den galtza eta jakaz osatutako jantzi erosoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es chándal
    fr survêtement
    en sweatsuit

    Gazteak dira, txandala dute jantzia eta kirol poltsa bana daramate eskuan. [Ez da gaua begietara etortzen, Felipe Juaristi (Erein, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Gabon hauetan familia bazkarian, Ruper Ordorikaren azken diskoko portada izan dugu hizpide. Harrituta geunden argazkiarekin. Ruper txandalean dago? izan zen gure eztabaida. [Ruper txandalean?, Leire Narbaiza  (Sustatu, 2010-01-13)]

    txandal (FlickrCC, Las razones de Cuba)

     
    • iñigo aranbarri 3:16 pm on 2012/05/18 Permalink

      Dena den, ez da urruti eguna Euskaltzaindiak onartu beharko duena vulgo TXANDARRA, gazte euskaldunen PISTINA bezalaxe…

    • Maite 10:10 am on 2012/05/19 Permalink

      Halaxe da, Iñigo! A ze barreak egin genituen Twitterren ‘txandarra’ aldaeraren kontura! Erabat orokortuta dago, egia esateko. Mila esker iruzkinagatik! 🙂

  • Maite 8:00 am on 2012/04/25 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txikot 

    iz. (Heg.) ITSAS. Soka-muturra edo soka-puska motza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. soka

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es soga, cabo [cuerda gruesa]
    fr cordage
    en rope, cable

    Txikot horren mutur bat, beste txikotekoak bezala, lehorrean zen artean, eta bigarren txikot-muturra ontzian bertan loturik zeukaten, handixe tira egiteko egokieran. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    txikot (FlickrCC,

     
    • garagarra 9:14 am on 2012/04/25 Permalink

      Esapidea: Txikotean (eraman…) Umean bizkargainean eramateko modua da, iztar biak sorbalda gainetik aurrealdera pasata dituela; elefante baten gainean eserita balihoa bezala, alegia. Jataben ikasia.

    • Asier Sarasua 3:34 pm on 2012/04/25 Permalink

      Beti harritu nau hitz honek “Bizkaiera” marka daramala ikusteak (Hiztegi Batuan). Gutxienez Zarautzeraino erabiltzen da (Gipuzkoa erdian, beraz). Baina tira, “Bizk” marka horren ugaritasunaz sarri hitz egin izan da…

    • Maite 9:03 am on 2012/04/26 Permalink

      @garagarra Ze polita! Ez nuen ezagutzen. Nik erdarakada bat erabili izan dut horretarako: ‘aburritxikos’ eramatea edo. Mila aldiz politagoa da txikotean eraman. 🙂
      @asarasua Ba, hitza prestatzen ari nintzela Orotarikoan begiratu nuen eta han aipatzen ditu toki gehiago. Eskerrak! txikot (V, G-bet), txikote (AN-gip)

      Mila esker!

  • Maite 8:00 am on 2012/02/19 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tximino 

    iz. ZOOL. Hominidoak ez beste primateen izen arrunta, bereziki antropoideoen subordenakoena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 7:39 am on 2012/02/06 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tartarikan 

    Adlag. Berriketan, hitz eta hitz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag. Ipar.
    [berriketan]
    berriketan, ele-meleka, hitz eta pitz, kalakan, hizka-mizka Ipar., tartarika Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es charlando
    fr bavardant, conversant
    en chatting, talking

    Halere, arroz-esnez beteriko bigarren ontzia mahai gainean jarri eta tartarikan jarraitu zuten, gustura asko gainera. [Korapiloak, Jasone Osoro (Elkar, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur, moldatua)

    tartarikan (FlickrCC, Adultos Mayores)

     
    • ibai 10:40 am on 2012/02/07 Permalink

      “tartarrean” ere entzun izan det hor zehar

    • Maite 4:38 pm on 2012/02/11 Permalink

      Tartarrean oraindik politagoa iruditzen zait… Mila esker, ekarpenagatik! 🙂

  • Maite 9:07 am on 2012/01/30 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tobera 

    iz. 1. Euskal musikatresna. Bi lagunen artean airean edukitzen den metalezko palanka edo hodia da, bi jotzailek, bakoitzak metalezko bina hagatxo dituela, kolpatuz jotzen dena. Eztei aurretik mutil-taldeak senargaiaren etxe aurrean koplak kantatuz jotzen zen. 2. (B) Kalapatxa. 3. (Ipar.) Toberamustra. 4. AERON. Erreakziozko motore baten atzealdean den kono-formako atala, motoretik irteten diren gasek beren bolumena handitu eta hegazkina bultzatzeko behar den energia zinetikoa lortzeko funtzioa duena. 5. TEKNOL. Metalurgiako labeetan aire beroa edo oxigenoa sartzen diren tutua. Tutu honek pareta bikoitza du eta bertatik hozteko ura iragaten da. • tobera-mustra. (Ipar.) Xaribari paradak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [galarrotsak] pl. galarrots pl.
    [kobaina]
    kalapatxa, kobain Zub.

    Wikipedian:

    Tobera bi lagunen artean airean edukiz jotzen den euskal musika tresna da, txalapartaren antzerakoa. Metro eta erdi luzerako burdinezko palanka edo hodi batek osatzen du eskuarki. Berau jotzeko metalezko 30 zentimetro luzeko lau haga erabili ohi dira, bat esku banatan.

    Palanka joaldiarekin tartekatuz, bertsolariak koplak kantatzen ditu, bai toberaren bertso propio zaharrak, bai saio horretarako prestatutakoak edo bat-batekoak. Festa-giroan jotzen da, ezteietan nagusiki edo “karobi ezteiatan”

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (Euskal Herriko musika-instrumentua tobera) tobera (2) (errotakoa) tolva (3) (Aeron./Teknol.) tobera
    fr (Euskal Herriko musika-instrumentua tobera) instrument, sérénade, charivari
    en (Euskal Herriko musika-instrumentua tobera) a Basque instrument made of a steel rod which is suspended on either end by ropes and which is played by four small iron bars

    Usario horri jarraiki, esan liteke euskarak tobera etxekotu duela, irudi geometriko hori nonahi (burniola, karobi, errota) ageri dela ere, eta lanbide horien inguruko festa-grinak eraginik edo, hortik atera zela gero tobera hitza, inbutu gisako musika tresnaren batez (toberaz) lagunduriko koplagintza xelebrea izendatzeko. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Lagunak ez ziren bibaka hasi lehen bezala, inor ez zen Metxarengana etorri zorionka, inor ez zitzaion eskaini gauzak biltzeko, eta gauean tobera jotzeko gogoa ere joana zitzaien. [Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Koldo Izagirre (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tobera (CC, Herri Musikaren Txokoa)

     
  • Maite 9:52 am on 2012/01/24 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tortola 

    iz. (kolok). ANAT. Emeen sexu-organoen kanpoaldea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa eta Labayru Ikastegia)

    Sinonimoak: iz.
    alu, atorra, potxor, sagu, sator, tutu, motxin (Labayru Ikastegia eta Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es vulva, miembro genital femenino.
    fr vulve
    en vulva

    Berarengana erakarri ninduen, izterrak neureen artean jarriz, eta han hasi zen tortola igurzten nire eskuineko belaun tolestuaren kontra; belaun hartan zaldiaren zera irudikatuz, nonbait. [Ogi hutsa, Mohamed Xukri / Arantzazu Royo (Igela, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikotik hartua eta moldatua. Jatorrizkoan motxin hitza agertzen da, tortola hitzaren ordez).

    tortola (Irudia: Gustave Courbert, L'Origine du monde. Wikipedia.org)

     
  • Maite 10:34 am on 2012/01/23 Permalink | Reply
    Tags: T   

    turbustu 

    du ad. (Z) Uhertu, arretu. Kolorea ilundu, arre bihurtu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Zub.
    [uhertu]
    arretu, uhertu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    turbustu (th- H (S); thürbüstü Sc ap. A Dv).

    1. “Troubler un liquide” Dv. “Enturbiarse los líquidos” A. Hire igialdi batek itxasuak nahasten eta thürbüsten. Chaho AztiB 9. Banoazu edatez / hogei urhatsez / zu baino beherago [errekan], / eta zure edaria, / segurki duzu egia / eztit niholere thurbusten. “Je ne puis troubler sa boisson”. Arch Fab 89. Begiak thürbüsten, […] elhiak nahasten, izerdi hotzaz bustatzen ta gizona deuserezten [dü lotsak]. Egiat 249. (Part. en función de adj.). Gau oskarbietan, / igelak eta nik / dugu bakarrik maitatzen! / iturri turbustua. Azurm HitzB 56.

    2. (thürbüstü Sc ap. A; Gèze). “Thürbüstü, troubler” Gèze. “Turbar conciencias” A. Arrazoin naturala, pasionez eta bizioez uhertua eta thurbustua eztena. Ax (ed. 1864), 318. Bena gisa hortan eta berheziki gizonen bizia llabürtüz geroz, aisa thürbüsten eta galtzen ahal ziren egia güziak. Ip EgErr 360.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es enturbiar(se)
    fr (se) troubler, (s’)obscurcir, devenir confus, -e
    en to become turbid/muddy/murky

    Kontserbatzaileentzat herria berez erlijioso, erregezale, etc., etc. da, ur bare gardena, haren izpiritua “besteak” turbusten du. [Espainiaren arimaz, Joxe Azurmendi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel