Orri hau euskal atsotitz edo esaera zaharrak lantzeko sortu dugu. Bertan, atsotitzak lantzeko lau ariketa mota topatuko duzu eta, ondoren, alfabetikoki antolatutako bilduma txiki bat. Ariketen sailkapena ondorengoa da:
- 1-13: Emandako atsotitzaren ordaina topatu aukera anitzeko galdeketetan.
- 14-15: Euskal atsotitza bere gaztelaniazko ordainarekin parekatu.
- 16-23: Atsotitza osatu hutsunea betez.
- 24: Esanahi bereko atsotitzak parekatu.
Â
Â
Â
EUSKAL ESAERA ZAHARRAK |
---|
A zer parea, karakola eta barea!  Â
Abendua jai huts eta gau huts Abenduko eguna, argitu orduko iluna. Aberatsa tranpa hutsa, pobrea amets hutsa. Aberatsak, guztiak adiskide. Abere gaiztoa da gorrotoa. Adios: Frantzian Burdeos. Adiskide honekin orduak labur Afaldu nahi ez duenaren afaria beti prest. Agur, bidea luze eta pausoa labur. Agure onari ez ateak itxi. Ahal dena, itsasoan den arrain hoberena. Aho hertsirik ez da eulirik sartzen Ahozabal luze logale edo gose. Ahuntzaren umea, antxumea. Aldi joana ez da itzultzen Alferra beti lanez betea. Alperra da ura joanda gero presa egitea Alperrik egotea eta lan alperra egitea biak berdin. Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen. Amen: zu hor eta ni hemen. Anbotoko beleak Anbotora nahi. Andres trikilun tres! Boltsa handia eta dirurik ez. Apaizak azken hitza bere. Apaizaren lapikoa txikia baina gozoa Apirilaren azkenean hostoa haritz gainean. Ardi galdua atzeman daiteke aldi galdua berriz ez Ardien kulpak bildotsak pagatu. Ardo gozoak lau begi eta oinik ez Ardo gozoak, lau begi eta oinik ez. Arian-arian xehetzen da burnia. Arotzaren etxean otzara aulki. Arrautza esku batekin zartaginera botatzen ikasi aurretik ez dago ezkontzerik. Arribe eta atallo urre gorriz bataio Arrotzak eskua latz. Asko balio du indarrak gehiago buru azkarrak. Askoren mina tontoen atsegina. Astarrak umea egingo dik hi mugitzerako! Asto joan eta mando etorri. Astoa nolako, zamukak halako. Astoak mandoari belarri luze Ataunen eta Zegaman egunez ikusi eta gauez eraman. Atzerri, otserri. Aurrera begiratzen ez duena atzean dago. Auzoan uso, etxean otso. Auzoko behiak erroak luze. Azaroa bero, negua gero. Azaroa hotz negua motz, azaroa bero negua gero. Azaroa hotz, negua motz. Azeria oiloen predikaria. Azeriak buztana jaso ezin eta bai gabia. Azienda ahulek arkakuso guztiak. Azkar eta ondo usoak egiten du hegan Bakoitzak bere astoari egiten dio arre Bakoitzak bere opilari su. Balantza duen aldera erortzen da arbola Baleki gazteak, baleza zaharrak. Baleuka eta balitz, elkarren ondoan dabiltz. Balizko olak burdinarik ez. Baneuka eta balitz elkarren ondoan dabiltz. Baratxuria zazpi gaitzen kontrako janaria. Bat eman eta bi hartu Begi bat aski du saldunak eta ehun ez ditu sobera erostunak Bere etxe pobrea erregerena baino hobea Beste lekutan ere zakurrak oinutsik ibiltzen dira Besteen faltak aurreko aldean geureak bizkarrean Besteren ama ona, norberea askoz hobea. Betelu: deabru guztien ukuilu. Bihotzaren giltza, mihia. Bista ona eta elkar ezin ikusi Bost xentimoko pupua eta hamar xentimoko trapua Bostak eta iluna txerria hiltzeko eguna Burdina berotan jo behar da Burua saldu eta txapela erosi. Bururik ez eta txapela nahi. Bururik nekatzen ez duenak, hankak nekatu behar. Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon. Denbora badoa eta gu harekin. Dezagun gutxi dezagun beti Dirua morroirik onena eta nagusirik txarrena Diruak malkarrak zelaitzen Donean dontxoa nire gizontxoa gaur ez dago afaririk eta tori musutxoa Edozein txoriri eder zaio bere habia. Egarri dagoenari ur lohirik ez. Egia da latz eta garratz. Egia! Sudurraren ondoan begia. Egia, askoren erregarria. Egiak ez ditu bi bide. Egon hadi lo eta jango dek mehe! Eguerdiko euria egun guztiko euria. Egur zaharra, su txarra. Eguzki bera on ala gaiztoentzat. Eguzkia eta euria Erromako zubia. Eguzkia nora, zapiak hara. Elur urte, gari urte. Elur-melur ez nauk hire beldur, badiat etxean arto eta egur. Entzun eta isil baiezko borobil Eroriz ikasten da oinez Errementariaren etxean zotza burruntzi. Errementariaren etxean, zotza burduntzi. Errezil: nekez jaio eta errez hil. Errezo luzea eta afari motza. Eskola-mutilak sasirik sasi, asko jan, eta gutxi ikasi.(Eskola umeak…) Eskuko behatzak ere ez zituen jainkoak berdinak egin Etxarri:lepoa bete txintxarri. Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da. Euskara bihotzean baina erdara ezpainean Ez da beharra bezalako morroirik. Ez da horixe atzo goizekoa Ez dauka horrexek mingainean herdoilik. Ez gehiegi hitz egin nahi ez bada huts egin Ezinak ez du legerik. Ezkondu eta damutu. Ezkondutako urtea eta txerria hildako urtea onenak. Ezkur urte, elur urte. Gabiri: leku askotatik agiri. Gaitza lapur isila Gaitzarentzat ez da adinik Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak ondo hartu Gaur egin dezakezuena biharko ez utzi. Gaur eguzkia okerreko bidetik irten da Gaur hitza eman bihar haizeak eraman Geroa alferraren leloa. Gezurra esan nuen Getarian eta ni baino lehenago zen atarian Gezurrak buztana labur. Gezurrak hanka motza du Gezurtiak zer duen merezi? Egia esatean ez sinetsi Gizon buru zuri, oilanda zale. Gizona gizon, katua mixon. Gogoko tokian, aldaparik ez. Goiz gorri, arrats euri Goiz guztiak du bere arratsaldea. Goizean oskorri, gauean iturri. Goizeko laino gorri gaueko iturri Gozoago beti auzoko ogia. Guzien gogora egitea da gauza nekea. Haitzean jaioak haitzera nahi Haizea nora, zapiak hara. Hala ez baldin bada, halatsu. Han eta hemen txakurrak oinutsik. Hara bi: zu bat eta bestea ni. Haritz eroriari orok egur. Haritz eroriari, orok egur. Harriak ez du begirik Hartzeko pronto emateko tonto. Haurrak hazi, nekeak bizi. Hegaztia airerako gizona lanerako. Hemen hiru: txiki, pitxi eta piru. Hil eta gero, salda bero. Hobe da oinez eta segurura eta ez zaldiz eta zulora Hobe da txori bat eskuan ehun hegan baino. Hontzari, bere umeak eder. Hor konpon Marianton! Hori eta atariko haizea bat. Hurrengo kukua ez du horrek entzungo. Ibiltari gauean logale goizean. Idiari adarretatik, pertsonari hitzetik. Idiazabal: zeruko ateak zabal. Ikasi du zaharrak, erakutsita beharrak. Ilargi eta laino sorginentzat giro. Inor ez da ikasia jaiotzen Isilik dagoenak ez dio gezurrik Itsuen herrian begibakarra alkate. Jainkoa: bat eta bera nahikoa. Jainkoa: gauza guztien gainekoa. Jaioak, hiltzea zor. Jakiteak ez du ogirik jaten. Jan eta edan eta pakea eman. Jaten duten santuekin ez dago fidatzerik. Jesus, Maria eta Jose beti jan ea beti gose. Joan hadi oiloak ferratzera! Jokoa ez da errenta. Kanpoan uso etxean otso Kantari txarra beti kantetan dago. Katurik ez dagoen etxean saguak dantzan. Kukuak oker jo. Kupel txarretik, ardo onik ez. Lan azkarra, lan ahierra. Lan lasterra, lan alferra. Lanik errazena agintzea. Lehen hala orain hola gero ez jakin nola. Lehen hala, orain honela, gero ez jakin nola. Lehenengo andrea da emazte, bigarrena senikide, hirugarrena gaitz eta kalte. Lehengo lepotik orain ere burua. Leku guztietan orak lau hanka. Lurrak hazi eta lurrak jan. Mando merkea, nagusiaren nekea. Maria: Orion trumoia eta Markinan euria. Marinelaren emaztea, goizean senardun, arratsaldean alargun. Min neukan lepoan lotu ninduten zangoan Munduan hiru gauza galtzen dira alperrik: pobrearen arrazoia, mendiko egur iharra eta alperraren indarra. Munduan nahi duenak luzaroan bizi oiloekin ohera eta txoriekin jaiki Nagia beti lantsu. Nagusi askoren astoa goseak hil Nagusiaren begiak gizentzen zamalariak. Nahi bada jan egin behar da lan. Nahiago dut to bat hamabi emango diat baino Neke gaberik ez da bizitzerik. Nerea nire eta zurea gure Ni txapelgintzan hasiko banintz umeak bururik gabe jaioko lirateke Nire etxeko kea, auzoko sua baino hobea. Nola soinu hala dantza Nolako zura, halako ezpala. Non da nire gogoa han da nire zangoa Non gogoa han zangoa. Nori berea da zuzenbidea. Nori berea, Jaunaren legea, nori berea da gizalegea. Nork bere astoari egiten dio arre. Ogi gogorrari hagin zorrotza. Oiartzun: pareta zaharrak erantzun. Oilarrak pixa egin baino lehen adiskidetuko haiz Oilo ibiltari azerien jana. Oinezkorik nahi ez, zaldizkorik etorri ez. Okila kantetan (kantatzen), euria atetan. On egin deizuela janak eta kalterik ez edanak. Ongi eginez gero loa osasuna ongi doa. Osasuna munduko ondasuna Otsoa aipatu eta otsoa atean. Otsoa artzain Otsoak ez du bere haragirik jaten Santa Luzi gaua moztu eta eguna hazi Sardina bat lan, sardina bat jan. Sasi hutsa ez da zutik egoten. Segura: asko hil eta gutxi zerura. Su gaberik ez da kerik. Sua eta ura belaunetik behera Txakurraren gau erdiko ametsak. Txantxangorriak baino buru gehiago ez dik horrek Txapel batekin bi buru ezin estali Txapela buruan, ibili munduan. Txapelik handienak ez du buru hutsik betetzen. Tximinoa gorago eta uzkia ageriago. Txoriak ere duen hainbat odol ematen du. Ulertze onari, hitz gutxi. Umeak! Isilik oiloak pixa egin arte Umearen zentzuna, etxean entzuna. Ura pasa eta gero, presa egin. Urak bide eginen du. Urruneko eltzea urrez, etxeratu orduko lurrez. Urrutiko intxaurrak hamalau, bertara joan (gerturatu) eta lau. Urrutiko mahatsak beti beteak. Urtarril hotza, neguaren bihotza. Urte askoan txapela kaskoan Usoak joan, sareak heda. Ustea ez da jakitea. Usteak erdia hutsa eta beste erdia putza. Usteak erdia ustel Zahar hitz, zuhur hitz. Zaharrari azkar joateko eta haurrari geldi egoteko esatea berdin da. Zakur zaunkalaria nekez hozkaria. Zartagin zaharrak bertzari: hoa hortik, beltz hori! Zein haginetan den mina han da mihina. Zelan baita oihala, halakoa mendela. Zenbat buru hainbat aburu. Zenbat buru, hainbat aburu. Zenbat eta ipurdia gorago orduan eta burua beherago. Zer egingo diagu ba? Hil arte bizi Zer ikusi, hura ikasi. Zereko zera zertan dela zereko zerarekin. Zerri gosetiak, ezkurrak amets. Zeurea egin artean mantso eta mantso; zeurea eginez gero zantzo eta zantzo. Zozoak beleari, ipurbeltz. Zu ere inbidia partitu zen mahaian izango zinen Zure izenean eta nire gizenean. Zuri guztiak ez dira irinak. Zuri inork egitea nahi ez duzuna ez egin inori. |
Jatorria:
J. ORMAZABAL, Esaera zaharrak eta txiste berriak.
IKA, Esaera zuhur eta zahar.
Wikiquote: atsotitzak euskaraz.
Comments are closed.