Updates from urtarrila, 2021 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:17 pm on 2021/01/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    agroekologia 

    iz. Agroekologia, nekazaritza-eredua (maneiua eta teknika) bere osotasunean ulertzen duen kontzeptu zabala da; dimentsio ekologikoa, sozioekonomikoa, soziopolitikoa eta kulturala kontutan hartzen dituena  (Wikipedia)

    Wikipedian

    Agroekologiaren nekazaritza-eredua BIO-EKOLOGIKOA izan behar du. Eta gainera, beste zenbait irizpide kontutan hartu behar ditu:

    • Bertako ekoizpena, bertako kontsumorako.
    • Bide motzeko banaketa kanalak, gertutasuneko erlazioak
    • Giza neurriko etxaldeak, baserritarren nekazaritza herrikoia.
    • Lan baldintza duinak baserritarrentzat eta beren langileentzat
    • Landa garapena: baserritar gazteen instalazioa, lana sortzea
    • Materiaren zikloak kudeatzea, birziklatzea
    • Gardentasuna
    • Bio eta agro aniztasuna
    • Laborarien erabakitzeko gaitasuna, ekoizpenean, eraldaketan eta salmentan.
    • Elikadura buru jabetza
    • (…)

    Kontsultatu Wikipedian: agroekologia

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz.  agroecología
    fr iz. agroécologie
    en iz. agroecology
    port iz. agroecologia

    Testuinguruan

    Harrikoa egiten ari zara. Espartzuarekin gogotsu igurtzi duzu teontzia eta, hara, jeinua agertu ez zaizu ba! Desio moduko bat eskaini dizu: zeuk erabaki dezakezu zelan konpondu mundua. Buf… Baldintza bakarra: berba bat eta bakarra aipatu ahal diozu. (…) Bioteknologia, robotika, kapitalismo kognitibo eta Netflix sasoian, agroekologia? Hain zuzen. Zibilizazio konplexu, jantzi eta bizigarri bat sortzeko oinarri gisa, erantsiz funtsezko hainbat industria prozesu eta egitura. [Hitz bat mundua sendatzeko, Joseba Azkarraga Etxagibel (berria.eus, 2020-01-23)]

     
  • Maite 9:17 pm on 2021/01/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    etxeratze 

    iz. Etxera joatea; etxera eramatea. Euskal presoen etxeratzea eskatzen duen leloa (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    etxeratze. Regreso a casa, vuelta a casa. Berandutxo etxeratze bat. AA III 619 (v. tbn. berandu etxeratze en 275 y 516). Bartolok etxoan ikusi, antza, guztiz ondo, semeon ain goizetiko etxeratze au. Bilbao IpuiB 55s. Orduko etxeratze hartan, panpin bat ekarri zion alabari Deutschlandetik. Osk Kurl 101. Zure gauezko etxeratzeak kristau onari dagozkionak al dira? MAtx Gazt 85. En DFrec hay 6 ejs.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. regreso a casa
    fr iz. rentrer à la maison
    en iz. homecoming
    port iz. regresso a casa

    Testuinguruan

    Etxeratze ordua 22:00etan mantenduko da. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:20 pm on 2021/01/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    kalostrazpi 

    iz. Eliz atari arkupeduna.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kalostrazpi. (Lc ap. A), kalostra-azpi. “Pórtico” A. Gizoner litake guardiaren egitea, hil herrietan eta kalostra azpian. Elsb Fram 72. Plazaño bat inguratzen dugu kalostrazpiz-kalostrazpi, zabalak hok eta osoki miresgarriak. JE Ber 23. Fraideen egoitza: kalostrazpiari lotua, elizaren sahetsari datxiko halaber. Ib. 23. Ama Birjina Afrikako bat ezarria dugu kalostrazpiko xoko batean. Othoizlari 1962, 401.

    Sinonimoak: iz.

    [kalostrazpi] : kalostrape, klaustro

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (Ipar.) claustro
    fr iz. (Ipar.) cloître
    en iz. (Arkit.) cloister
    port iz. (Ipar.) claustro

    Testuinguruan

    Ehun bat metro joan eta kalostrazpi batera iritsi naiz, ederra benetan.

     
  • Maite 11:07 pm on 2021/01/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    errule 

    adj./iz. Erruten duena; animaliez mintzatuz, arrautzak jartzen dituena. Oilo errulea. Hegaztiak animalia erruleak dira. Oiloak ikusi ditut builaka; erruleak eta beren arrautza freskoak zumezko saskietan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 errule. (AN-5vill, Sal; Lar, H), erroile (B; SP), errole (Dv→A), erronzale (AN-ulz), errile (R-uzt). Ref.: A (errule, erroile); Lrq; Iz Ulz (erronzália); Izeta BHizt (erroile); Gte Erd 21.
    Ponedora. “Emazte kura oilo errule gaiztoa da (Sal), errile gaiztoa (R-uzt), aquella mujer (la andariega) es gallina mala ponedora de huevos; es decir, no se sosiega” A.
    Errulearen emaztia / Bere etxerat da jiten. Arch Fab 133 (se refiere a un hombre que decía haber puesto un huevo). Oillo urhe-arraultze errulia. Ib. 173. Erroillearen andrea. Gy 149. Txindurritegian, berriz, lagunarteak bear ainbat errule dira. Ldi Y 1933, 85. Errole gaitza baita [ulitxa], zortzi edo hamar bat mila arroltze sasoinka erroten ditu. GAlm 1957, 25.

    2 errule. 2 errule . “(V-ger), culpable” A. v. 1 errudun .

    Sinonimoak: iz.

    [errule]: arrautzari, arrautza-egile (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. ponedor, -a, ponedero, -a, que pone huevos, ovíparo, -a
    fr izond. ovipare, pondeuse [poule]
    en izond. oviparous, laying
    port izond. poedeiro(a), que põe ovos, (Zool) ovíparo(a)

    Testuinguruan

    Ornitorrinkoak eta ekidnak erruleak dira. [Ugaztun primitiboen gene-bitxikeriak [moldatua], Koldo Garcia (zientziakaiera.eus, 2020-01-20)]

     
  • Maite 9:38 pm on 2021/01/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    gizonkila 

    iz. Gizon itxura duen panpina. Ik. andrakila.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gizonkila. Muñeco (de nieve). Cf. andrakila. Umeak barriz, diñoe: / “Bideak zuriz doguz / gizonkillak egiteko; / zugatzak, barriz, mamuz”. EG 1954 (11-12), 165.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. muñeco (de nieve)
    fr iz. bonhomme de neige
    en iz. snowman
    port iz. boneco de neve

    Testuinguruan

    Umeak barriz, diñoe: / “Bideak zuriz doguz / gizonkillak egiteko; / zugatzak, barriz, mamuz”. [EG 1954 (11-12), 165. (Orotariko Euskal Hiztegia)]

     
  • Maite 8:06 pm on 2021/01/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    metatu 

    da/du ad. metatu, meta/metatu, metatzen || Metan jarri, pilatu. Enborrak metatu. Hemengo eta hango aberastasunak bildu eta metatzen. Jendea metatu zen ene ingurura. Ez dakizkidan gauzak elkarren gainka metatuko baldin balira. Gorrotoa metatzen ari baita bihotzetan. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.

    [pilatu]: bildu, mordoxkatu, opildu, pilatu, txondortu, moltsotu Bizk., mondoinatu Lap., atetu Zub., mordotu g.e., montoitu zah., errekaitatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. amontonar, apilar, apiñar (2) du ad. acumular (3) du ad. [energiaz] almacenar
    fr du ad. entasser, empiler, accumuler, emmagasiner
    en (1)  du ad. [pilatu] to pile up (2) du ad. [gorde] to accumulate
    port (1) empilhar, empilhar, amontoar (2) du ad. acumular

    Testuinguruan

    Bailarako herrietako positibo metatuetan aldaketa batzuk egon dira. [24 positibo hauteman dituzte asteburuan Debagoienean, Uxue Igarza (goiena.eus, 2021-01-18)]

     
  • Maite 10:20 pm on 2021/01/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    kizi 

    iz. Bizk. Apurra, pixka. Esneari koñak kizi bat botatzen zion. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kizi.

    1. (V-m-gip), kixi (V-gip), kiza (V-m). Ref.: A (kizi, kiza); Iz ArOñ (kixi) IzG (euri-); Elexp Berg (kixi). Mota, cosa muy pequeña, pizca. “Kiza, mota, cosa menuda. Ule-kiza bat, una mota de pelo. Euri-kiza, lluvia menuda” A. “Átomo, cosa muy menuda” Ib. “Zer-edo-zer txiki, xe ta mea danean kiza ta kizi dala diogu. Adibidez, ile-kiza, euri-kiza. […] Kizbil itzak kiza-biribila adieraziko du” Zait RIEV 1933, 65. “Euri-kixixa, edur-kixixa diardu, está lloviznando, nevando un poquito” Iz IzG. “Esne basuai koñak kixi bat botatzen zotsan” Elexp Berg. v. gizi. Arratserako euria izango dala, ta euria bere ez euri kizia edo zaramea edo ziriña edo landurra, […] zaparrada ederra baiño. A Ezale 1899, 88a. “Kixirik be ez, ni pizca” Iz ArOñ.
    Pilatosek berak be eskuak garbitu, / itxaropen kizirik etxatzu gelditu. Abeletxe Olerti 1959, 232s.

    2. Átomo (de una molécula). v. 1 kizkin (2). Gorputz-txatalik kozkorrenai kiziak deritxe. GJaur Kimia 40. Kizi guztiak bitariko txatalak daukiez: txatalok kizigun edo protonak eta kiziazal edo elektronak dira. Ib. 41. Gogorrak eta ebaki-ezinak balira, or genituzke kizi edo atomoak. Zait Plat 57. KIXI ETA MIXI. “Dícese del comer nimiedades, del picar nerviosamente. Goiz guztia kixi ta mixi jardun dozu ta oiñ goseik ez” Elexp Berg.

    Sinonimoak: iz. Bizk.

    [apurra]: pitin, pixka, birbira Ipar., pilixka Ipar., poxi Ipar., buxi Zub., amiñi Zub./Am., tindi bat Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (B) cosa menuda, partícula diminuta, pizca, pedacito
    fr iz. petite chose, petite particule, pincement, mors
    en iz. tiny thing, tiny particle, pinch, bit
    port iz. coisa minúscula, partícula minúscula, pinça

    Testuinguruan

    Haizearen txistuarekin batera elur kixmak abiatu ziren, elur kixmez osaturiko haize izoztu hura zuhaitzetako adar biluzietatik zehar igarotzen zen, dena aurrean eraman nahi balu bezala, eta elur kizi lehorrek laster isildu zituzten hiru jainko zalapartatsuak. [Erresumaren ilunsentia, Mila Salterain (Txalaparta, 2014)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel