Updates from Inaki Agirre Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Inaki Agirre 7:05 am on 2014/04/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    ugatz 

    iz. 1 Ugaztun emeen guruin esne-jariatzailea. (Jarraitu irakurtzen…) 2. ZOOL. Falkonidoen ordenako hegazti falkoniformea, sai arrearen antzeko tamainakoa, baina lirainagoa eta isats erronboidala duena. Haratustelez eta animalia biziez elikatzen da. Pirinioetan bizi da eta desagertzeko arriskuan dago (Gypaetus barbatus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [ugaztun-emeen titia]: bular, titi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [ugatz] 1 errape. 2 titi, bular. 3 kolko, bular. 4 titi-esne (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Collins eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Anat.) mama, glándula mamaria (2) (Zool.) quebrantahuesos (Gypaetus barbatus)
    fr (1) mamelle, sein, téton (2) orfraie [ƆrfrƐ], Zool gypaète m
    en (1) [bularra] breast; [errapea] udder (2) SM INV bearded vulture
    port (1) (Anat.) mama(2) m inv (ave) brita-ossos m inv

    Entzun:

    Zintzilik sentitzen nituen ugatzak, astun eta mingarri [Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi (Alberdania, 2004) Orr.: 66] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Beste garai batzuk ziren, Organbidexkara joaten zirenekoak, ornitologia-behaketak egitera, lehen ugatz-alea ikusi zuenekoak, Organbidexkako etxolan zebilen Normandiako ornitologo bati galtzerdi izerditu bat eman zionekoak, ornitologoak adiskidetasun-frogatzat eman zion aspaldi luzean garbitu gabeko ile-xorta baten truke.  [Erretzaileen eremua, Jon Alonso (Susa, 2006) Orr. 131] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Azkenik, hegazti eta txori koloretsuen endak, gabiraiek, ugatzek etaitsas uhin gazietan jan eta bizi bila diharduten uherroiek, beste noiznahai oso hots bestelakoak jaulkitzen dituzte, janagatik burrukan eta harrapakiagatik teman dabiltzanaren aldean; beste batzuek, sasoiaren arabera, euren ahots erlatsaren kantuak aldatu egiten dituzte, halanola bele txikien enda zaharrak edo bele aldrek ura eta […] [Gauzen izaeraz, Lukrezio / Xabier Amuriza (Klasikoak, 2001) Orr.: 367] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ugatz (FlickrCC, Seins de pierre…)

    ugatz (FlickrCC, arpian)

     
  • Inaki Agirre 9:28 am on 2014/04/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    haizealde 

    iz. 1 Toki jakin batean, haizeak jotzen duen aldea.  2. Haize-begi.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa eta 5000 Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    haizealde (Dv), aizalde (a- V, G, ap. A; Lar, Izt VocC).

    1. Lado del viento, barlovento. “Barlovento” Lar y A. “Côté vers lequel souffle le vent” Dv. En Izt VocC se lee: “Aizaldea, sotavento”, sin duda errata por ‘barlovento’.

    2. Punto cardinal. Eta lau aize aldetatik bilduko dittuzte bere aukeratuak zeru goienekotatik azken ondarrerañokoak (Mt 24, 31).

    Sinonimoak: iz.
    [haize-begi] : haize-begi  (Adorez 5000 Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) lado por donde sopla viento. (2) (Itsas.) barlovento
    fr (1) côté du vent (2) (Itsas.) au vent, lof
    en (1) the side from which the wind blows (2) (Itsas.) windward
    port (1) lado por onde sopra vento (2) (Náut.) barlavento

    Entzun:

    Ahalik eta hondar busti gehien hartu eta palakadak botatzen genituen haizaldera. [Urregilearen orduak, Pako Aristi (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Haizealdetik zetorren txalupa. (Elhuyar hiztegia)

    haizelade (FlickrCC, Dick Pountain)

     
  • Inaki Agirre 8:20 am on 2014/04/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    itzuri 

    1. da/zaio ad. Norbaiten edo zerbaiten eskuetatik edo mendetik, edo loturik dagoen toki batetik, askatu eta ihes egin; arriskua edo nolabaiteko kaltea eragin dezakeen zerbait saihestu.  2. zaio ad. Zerbait oharkabean egin. • ITZURI IBILI, JOAN. Ihes ibili, joan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [ihes egin] : eskapatu, hanka egin, ihes egin, ihesari eman, ihesari lotu Ipar., ihes izan g.e., ihesi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da ad. escapar(se), huir, evadirse, salvarse (2) zaio ad. escaparse, decir algo por descuido
    fr (1) da ad. (s’)échapper, fuir, s’enfuir (2) zaio ad. échapper
    en (1) da ad. to escape, to avoid, to keep away from sth (2) zaio ad. [nahigabe esan] to let slip sth; to come out
    port (1) fugir, escapar(-se), evadir-se (2) dizer algo por acaso, escapulir

    Entzun:

    Kontatu zigun ezen konde frantses batek kontatu ziola, Frantziako eta Espainiako errege-infantak ezkondu ziren egun berean, hain zuzen ere, nola behin batean arrain-saltzaile baten saskitik itzuri zen karramarro bat, eta nola senar-emazte batzuen kakontzian ezkutatu zen; eta iritsi zen gaua, etorri zitzaion emaztekiari kaka egiteko gogoa, joan zen aulkirat, paratu zen aulkiaren gainean, hasi zen bere egitekoa egiten… eta bat-batean, ai!, oihuka eta oihuka […] [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hitz hori, huts hori itzuri zait. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Erdararen itzuri dabilela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Bakar bat itzuri zen sarraski hartatik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Nola itzuriko natzaio Jainkoaren punimenduari. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    itzuri (FlickrCC, Toni)

     
  • Inaki Agirre 6:59 am on 2014/03/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    gabizain 

    iz. ITSAS. Gabian dagoen marinela, gabikoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gabizain] : gabiko (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, CILF Base de terminologie eta Word Reference hiztegiak):

    es (Itsas.) gaviero
    fr gabier
    en topman, mastman

    Entzun:

    Aingura goratzeko agindua aditu zuenean, berriz, azkeneko begiratu bat egin zidan, eta alde joan zen, mastan gora, gabizain zereginera.  [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Inaki Agirre 9:57 am on 2014/02/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    bazpi 

    iz. Zorriak ile artean jartzen dituen arrautzetako bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    bazpi (Añ (V) > A), baspi (V-oroz-arr-ple ap. A; Mic, Añ), pazpi (V-oroz-ple ap. A).

    Liendre. v. bartz.

    Sinonimoak: iz.
    [bazpi] : e. bartz (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es liendre, huevo de piojo
    fr lente
    en nit [of a louse]
    port lêndea

    Entzun:

    BAT MATXIN PARRAT

    Bat: Matxin Parrat.
    Bi: Mitxel Eperdi.
    Hiru: Kolko bete diru.
    Lau: lko melau.
    Bost: Koxkotean koxt.
    Sei: korta bete behi.
    Zazpi: Buru bete bazpi.
    Zortzi: Katilu bete zorri.
    Bederatzi: Katuaren narrua eratzi.
    Hamar: mar-mar

    Bat Matxin Parrat, Oskorri

    bazpi (FlickrCC, Gilles San Martin)

     
  • Inaki Agirre 8:47 am on 2014/02/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    azantz 

    iz. 1. (Ipar.) Hotsa. 2. (GN) Ahalegina. • azantz-egile. 1. Zalapartaria. 2. Gauez zarata eginez etxeko lasaitasuna galarazten duen iratxoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [hotsa] : hots, soinu, zarata, haro Ipar., harrabots Ipar., zarraparra Bizk., asots Naf., ereta Naf., herots Zub., arrada g.e., ospe Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) ruido, rumor, sonido [azantz-egile: 1. alborotador, -a 2. (Mit.) duende que turba la paz de las casa con ruidos nocturnos]
    fr bruit en général
    en noise
    port ruído, barulho

    Entzun:

    Abokatuaren arnasaren azantza asmatikoak besterik ez zuen isiltasuna urratzen. [Twist, Harkaitz Cano (Susa, 2011)]

    Zola hori ez zedin higa, itzatzen zioten gomazko tira bat edo berdin dozena bat itze; bigarren kasuan, zaldi ferratu batek bezainbat azantz edo arrabots egiten zuten Luzaideko karrikan ibiltzean.[Luzaiden gaindi, Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren (Elkarlanean, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Geroztik, ostatura bertze hiru lagun sartu dira, xutik daude eta nahiko azantz egile handiak dira, irri zafla ozenak botatzen dituzte noiz nahi.  [Anbroxio, Eneko Bidegain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    azantz (FlickrCC, Olivier Bataille)

     
  • Inaki Agirre 8:01 am on 2013/10/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    guruin 

    iz. BIOL. Barne-jarioko edo iraizketarako substantzien elaborazioan espezializatutako zelula edo honelako zelulez osatutako multzoa. Jarraitu irakurtzen  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [glandula] : glandula (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Anat.) glándula
    fr glande
    en gland
    port glândula

    Entzun:

    Descartesek errana egia bada, badirudi ezen gorputz osoa dela arimaren egoitza, eta garuna – edo garunaren erdiko guruina, zehatzago – egoitza horren gelarik inportantena, nondik giharretarat eta organoetarat hedatzen baitira sareak osatzen dituzten hodi tipi batzuk – nerbioak -, zeinek beren baitan eta beren barrenean animalien spiritu-en airea edo haize mehea gordetzen duten, eta zeinek odolaren osagairik mehe-enarekin bat egiten duten. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Dolmancé: Hara bada! Ikusten duzunez, Eugeni, masturbaldi baten ondoren, hazi-guruinak handitu egiten dira eta azkenean likido bat isurtzen dute; isurketa honek zoramenik eztienera eramaten du emakumea. [Filosofia apaingelan, Sade / Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio (Txalaparta, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    guruin (FlickrCC, Pablo Monteagudo)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel