Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:32 pm on 2017/02/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    gaitzeko 

    adj. Ipar. Gaitza, oso handia. Gaitzeko arrakasta izan zuen. Gaitzeko gizon luzea: oso gizon luzea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    gaitzeko.

    Grande, enorme. v. GAITZEZKO (c). Tr. Empleado por autores septentrionales desde fines del s. XIX. Erran behar da gaitzeko prekozioneak hartuak zituztela. HU Aurp 46. Ihausika abiatzen zitzeien, gaitzeko kalaxkan. JE Bur 20. Gaitzeko gizona zen Lohikialat. Barb Sup 145. Gaitzeko arrakasta zuen Oxalde bertsulariak. Ox 201. Gaitzeko bihotza erakusten zuen haren begitarteak. JEtchep 107. Gaitzeko errespeturekin. Larz Iru 62. Eman zaukun Peio jaun merak gaitzeko lekua. Larre ArtzainE 237. v. tbn. StPierre 13. Etcham 233. Iratz 121. Mde Pr 234.

    Gaitzeko partida omen zen; mundu bat harat bildua. Ox 201. Karrika guziak berri berriak, eta gaitzeko eletrikaz argituak! Larz Iru 136.

    (Con adj.). Muy. Gaitzeko gizon luze bat. HU Zez 162. Gaitzeko gizon habila dugu herriko mirikua. Lf Murtuts 101. Peiok gaitzeko usain ona senditzen zuen. JEtchep 21. Gaitzeko lekukotasun baliosa ekhartzen daukuzu. Larz Senper 82. Hau xahartua zen eta gaitzeko adixkidea Monlong horrekin. Etchebarne 101. Gaitzeko mutiko pitraila. Larre ArtzainE 105.

    Sinonimoak: izlag. Ipar.

        [gaitza]: gaitz (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) enorme, tremendo, -a
    fr (Ipar.) très grand, -e ; énorme
    en  (Ipar.) enormous, huge, gigantic adj
    port (Ipar.) enorme, tremendo, -a

    Gaitzeko partida jokatu du Merinok. [Xabier Euzkitze, EITB]

    gaitzeko (Argazkia: eitb.eus)

     
  • Maite 11:40 pm on 2017/02/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    plegu 

    iz. 1 iz. Batez ere Ipar. Tolesa. Atorra zuria, hamabi plegu xeherekin. Oihal bat lau plegutan ezarri. 2 iz. Irud. Bihotzen plegu gordeak ditu argi ikusten. Gure alkate jauna bi plegu egina, arrunt konkortua dugu. 3 iz. Erditik tolesturiko orriek osatzen duten multzoa, liburuxka baten itxura duena. Liburuen ordez, plegu solteak eta eskuizkribuak ibiltzen ziren eskuz esku. 4 iz. Batez ere Ipar. Ohitura. Uzten ez baduzu hartu duzun plegu hori. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [tolesa]: aloz, izur, toles, tolestura, izurdura Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [tolestura] (batez ere Ipar.) pliegue, doblez; arruga (2) iz. [ohitura] (batez ere Ipar.) hábito, costumbre
    fr (1) iz. [tolestura] (batez ere Ipar.) pli, ride (2) iz. [ohitura] (batez ere Ipar.) habitude, coutume
    en (1) iz. [tolestura] fold; pleat; crease (2) iz. [ohitura] habit, custom
    port (1) iz. prega, dobra (2) iz. hábito, costume

    Urtarrilaren amaieran egin zen publiko Bizkaiko Batzar Nagusietako lan saioak, argitalpenak eta bestelako dokumentuak transkribatzeko zerbitzuaren lizitazio-iragarkia eta baldintzetako batek arreta deitu du: testuen itzulpena bizkaieraz egin dadila agintzen du baldintza teknikoen pleguak. [Bizkaiko Batzar Nagusien aktak bizkaieraz itzuli beharko ditu zerbitzua eskuratu nahi duen enpresak, Argia.eus (2017ko otsailaren 17an)]

    plegu

     
  • Maite 11:53 pm on 2017/02/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    oroi 

    iz. g.er. Oroitzapena, oroipena. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [oroitzapena]: gogoramen, gogorapen, oroipen, gomuta Bizk., akordu g.e., memoria g.e., oroimen g.e., oroitza g.e., oroitzapen Ipar. jas.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es [h. oroipen, oroitzapen] recuerdo, memoria
    fr souvenir
    en [oroitzapena] memory, remembrance; reminiscence; [ahalmena] memory
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Oroian ditudan irakasle onak, eragin zidatenak; haien eredutik edo haiek irakatsitakotik zerbait jaso nienak.  [Presiopean, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2017-02-17)] (Berria.eus)

    oroi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 6:31 pm on 2017/02/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    tarrapata 

    iz. Ipar. Zalaparta, kalapita. Pilatok, ikusirik tarrapata geroago eta gaitzago zihoala, populuaren aitzinean garbitu zituen eskuak. || Ez dugu maite halako euri tarrapatarik bizkarrera hartzea. (Hiztegi Batua) || iz. (Ipar.) 1. Talde handi samarrak, baldarki dabilenean bereziki, sortu ohi duen zarata. 2. Presa. Egiazki halako tarrapata duzue bada? 3. Eurizaparrada. 4. Talde handia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [presakako lasterra]: harramazka, presa, lehia Ipar., kexa Ipar. g.e., iradu Heg. g.e., erresaka Ipar. zah.
        [zalaparta]: ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa, gorabehera, iskanbila, istilu, kimera, lipizta, liskar, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zalaparta, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., matxetin Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., zirriparra g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., biahore Ipar. zah., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah., arroitu Naf.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [zarata] (Ipar.) alboroto, estruendo, estrépito, bullicio (2) iz. [presa] (Ipar.) prisa, premura (3) iz. [euri-zaparrada] (Ipar.) chaparrón, aguacero (4) iz. [jendetza] (Ipar.) multitud, tropa (5) iz. [danborrarena] redoble
    fr (1) iz. [zarata] (Ipar.) tapage, tumulte (2) iz. [presa] (Ipar.) hâte, urgence (3) iz. [euri-zaparrada] (Ipar.) averse, bourrasque
    en (1) iz. [zarata] din, racket, uproar (2) iz. [presa] hurry, haste, rush (3) iz. [euri-zaparrada] downpour, heavy shower
    port (1) alvoroço, alvoroto (2) pressa

    Iduri du tarrapata haundian dabiltzala gertakariak… [Luzaiden gaindi, Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren (Elkarlanean, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Makinaren tarrapata entzuten egon zen pixka batean gizona, eta, gero, kopia amaitzera itzuli zen berriro. [Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tarrapata (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:52 pm on 2017/02/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    haizuki 

    adb. Eragozpenik gabe. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    haizuki. (H, Foix ap. Lh.), hauzuki (SP (sin trad.)→A, H). “Sans gêne, sans entraves, librement” H. Lícitamente A.
    Eta Philotea, gure ispiritua Jainkoarekin familierki eta hauzuki ihardukiz, guzia khutsatzen bezala ere da haren perfekzionez. “Notre esprit s’adonnant à la hantise, privauté et familiarité de son Dieu” . He Phil 130 (en la ed. de 1853, 110 hauzoki, citado por DRA, que traduce “familiarmente, como vecinos”). Erakharrazu gaiski erraillea bere baitara zenbeit antze eta manera eztiz; erratzu hauzuki, hala erabillia den presunaren baitan ezagutzen dituzketzun ongiak. Ib. 364. Ames-bide ezaungaitzak nai ditut ezautu, / ta arantza artetik landa auzuki egatu, / min-txinta negartiak zearo akitu, / eder dan gauza oro leratsu maitatu. Erkiag in Onaind MEOE 707.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. lícitamente
    fr adb. licitement
    en adb. lawfully, licitly
    port adb. legalmente

    Haizuki ez ezik, dio Kant-ek Erlijioa arrazoimen hutsaren mugen barruan lanean gizon-emakumeek (hain zuzen azkeneko urrats hori munduaren ezagutza razionalak berak exijituta) ezin dute arrazoimen hutsaren mugaz haraindikoa ez pentsatu, baina ezin dute bestela pentsatu analogiaz baizik511. [Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua, (Joxe Azurmendi, UEU, 2007)]

     
  • Maite 11:41 pm on 2017/02/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    jenatu 

    ad. Eragotzi. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    jenatu (Chaho, H, T-L). Molestar; embarazarse, incomodarse. “Gêner” H. Béna etzüntükégü nahi jenátü. Lrq Larraja RIEV 1931, 238. Zure beha egonen niz ez bazitut bederen jenatzen edo makurtzen. JEtchep 83. Mutiko gaztea zinez jenatua zen. Ib. 92. Halako irri jenatu batekin. Ib. 83. Ez ginen batere jenatuak gure gutunen hetsi gabe emaiteko. Larre ArtzainE 115. Holako hitz jenatu batzuekin ez jakin zer erran eta norat itzul. Ib. 274.

    Sinonimoak: iz.
    [jenatu] : e. gogaitu, eragotzi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. impedir; estorbar; molestar(se), importunar(se), incomodar(se)
    fr du ad. empêcher, rendre difficile, ne pas laisser
    en du ad. to impede, to hinder, to hamper, to prevent
    port da/du ad. impedir; estorvar, incomodar, perturbar, atrapalhar

    Mutiko gaztea zinez jenatua zen.  (Elhuyar Hiztegia)

    jenatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:17 pm on 2017/02/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    kask 

    onomat. Kolpearen onomatopeia. Harri koskor bat botaz, leihoa kask jo zuen. kask-kask onomat. Atea jotzean ateratzen den hotsaren onomatopeia. Atea kask-kask jo nuen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 kask (G-to, S), kaxk, kax, kas, kaisk. Ref.: A; Lrq.

    (Onomat. de un golpe). “Onomat. del encuentro y choque inesperado de dos personas, carros etc.” A. Kask! Arria lurrean zenean puskatu. A. Etxeberri in Onaind MEOE 446. Ostiko bat begitartera kask eman lezoken etsairik azkarrenari. HU Aurp 199. Atz nagosiko oskol edo atzazalaz kaisk estanda eragiñ edo lertu [zorria]. A Ezale 1897, 209b. Kask, uspel bat ederra biltzen zuen kopetan. Barb Sup 41. Makila berezi batekin, kaxk, jotzen du ura. Barb Leg 22. Kask! Firritx! Baratzen gira, iziturik. JE Ber 45. Makhil luze hura hartzen du bi eskuz eta kask! gain-behera Murtutsi. Lf Murtuts 11. Uste gabean kas, Franzisek mai artan utzi zuen erlojua lurrera. Izeta DirG 115. Arri koxkor bat boteaz leioa kax jo zuan. A. Zavala Auspoa 63-64, 34. Bastoiarekin kaxk! jotzen zuan. JAzpiroz 41. Otoitzak ikasteko ta ondo esateko ardurarik artzen etzuanari, kaxk! emango zion zigorrarekin. AZink 31.

    (Onomat. de una acción súbita). Zarana ustu zuenean, kaxk! urren zen arresi batera zapart egin ta burua ostu zuen (B). A EY II 317s. Makilla inguratu zioten zegoan tokira, ta, kask!, kozka egin zion da eutsi. JAzpiroz 139. Txerriari isatsa, kask!, moztu nion. Zendoia 29.

    2 kask (Bera). Neol. creado por Arana Goiri en 1896 (AG 826).

    Nombre de la letra k. v. 1 ka.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es onom. onomatopeya de golpe o choque, toc
    fr (onomatopeya) toc
    en (en puerta) rat-a-tat!, knock, knock!

    Harri koskor bat botaz, leihoa kask jo zuen.   (Hiztegi Batua)

    kask (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel