Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:51 pm on 2021/07/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    bideodei 

    Toki berean ez dauden bi pertsonaren edo gehiagoren arteko deia, elkar ikusteko eta entzuteko aukera ematen duten gailu elektronikoen bidez egiten dena (eskuarki, telefono adimendunak edo ordenagailuak erabiliz). (Telelanaren oinarrizko lexikoa, Euskaltzaindia)

    Sinonimoak: iz.

    [bideodei] : bideokonferentzia (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Telekom.) videollamada
    fr iz. (Telekom.) appel vidéo
    en iz. (Telekom.) video call

    Testuinguruan

    Gertakari haiek guztiak lazgarriegiak zitzaizkidalako edo, apur bat apaindu, irribarrea jantzi, eta urre koloreko jertsearekin amari bideodei bat egin nion Skype bitartez. [Julien Vinsonen hegaldia, Patxi Zubizarreta (Alberdania, 2019)]

     
  • Maite 7:37 pm on 2021/07/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    martintxori 

    ik. Martin arrantzale. > iz. Ibaien eta aintziren ondoan bizi den hegaztia, moko luze eta zuzena, zango motzak eta luma urdin, gorri, zuri distiratsuak dituena (Alcedo atthis).  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    MARTIN-TXORI (V-m-gip). Ref.: A; Elexp Berg (markiñota). Martín pescador. v. supra MARTIN-ARRANTZALE.

    Sinonimoak: iz.

    [martin arrantzale] : (Zool.) martin arrantzale (tekn.) (Alcedo atthis); hondar-txori, ur-makineta, urtxori gorri, martineta (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zool.) martín pescador (Alcedo atthis); alción
    fr iz. martin-pêcheur
    en iz. common kingfisher
    port iz. martim-pescador

    Testuinguruan

    Martintxorien ñir-ñir distiratsuei begira egoten ginen. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:09 pm on 2021/07/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    iraitzi 

    iraitzi, iraitz, iraizten || 1 du ad. Jaurti, bota. Eritasunak ustekabean hobira zuen iraitzi. 2 du ad. Norbait talde edo elkartasun batetik bidali. Ik. egotzi 3. Elizatik iraitzi nahiko zaituzte. Erresumatik iraitzia. 3 du ad. Digestioko hondakinak gorputzetik kanporatu. Abereek iraizten dituzten hondakinak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    iraitzi. v. eraitsi

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [jaurti]: bota, egotzi, jaurti, jaurtiki, aurtiki Ipar., ohildu Zub., eragotzi Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. (Ipar.) expulsar, arrojar; tirar, lanzar (2) du ad. (Biol.) excretar
    fr (1) du ad. expulser, lancer, jeter (2) du ad. (Biol.) excréter
    en (1) du ad. to expel; to throw (2) du ad. (Biol.) to excrete
    port (1) du ad. (Ipar.) banir; lançar, arremessar (2) du ad. (Biol.) excretar, expelir

    Testuinguruan

    Mendekuren baten zain, ikarak jota zebiltzan bazterretan; enplegatu azal-ilunak euren lanpostuetatik iraitzi zituzten eta inork ez zien beste lanik eman nahi. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)]

     
  • Maite 7:45 pm on 2021/07/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    induska 

    adb. Txerriez edo basurdeez mintzatuz, muturrarekin lurra harrotzen eta astintzen. Ik. uxarka; uxarrean. Urdeok hilez gero, bareok induska (esr. zah.). (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    induska. (V ap. A ; H), induzka (Vc, G ap. A), iñuska (V-m ap. A ). “Hozando” A. Cf. 2 intxusa. Urdeok ilazkero, bareok induska. RS 379.

    Sinonimoak: adond.

    [muturka]: muturka, uxarka, uxarrean (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. hozando, escarbando (2) adb. excavando
    fr (1) adb. enracinement, creusement (2) adb. creusement
    en (1) adb. rooting, routing, digging (2) adb. excavating
    port (1) adb. cavando (2) adb. cavando

    Testuinguruan

    Urdeok hilez gero, bareok induska (esr. zah.).

     
  • Maite 9:54 pm on 2021/07/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    nekadura 

    iz. Nekatzea, nekea. Ik. unadura. Zortzi egunez alaitasun eta umore on, nekadura poxi bat ere bai! (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    nekadura. (SP; -kh- Dv→A, H). Cansancio, fatiga; tormento, dolor, pena. “Lassitude de travail” SP. “Effet de la fatigue” Dv. Banaloria eta espirituko nekadura. SP Imit III 27, 4 (Ch, Pi atsekabe, Mst eritarzün, Ip khexagarri, Ol atsekabe-bide). Espiritu gaixtoa enseiatzen da nekhadura hetaz baliatzera guri bihotzaren galarazitzeko. SP Phil 498. Idiaren oinhaze eta dolore suerte gehienentzat erremedioa, guziz nekhaduraz heldu denian. Mong 590. Gorputz eta gogoaren nekadura. Mde HaurB 44. Azkenean, nekadura hutsaz loak hartu baitzuen neskatoa. Ib. 89. Nekhadurarik gabe eta, erran behar bada, atseginekin ere gehienetan. Lf ELit 96. En DFrec hay 2 ejs. v. tbn. Arbill III 12, 4. Larre ArtzainE 170.

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.

    [akidura]: ahitze, neke, akidura Ipar., iraungidura Ipar., unadura Ipar., abaildura g.e., anu g.e., neketasun g.e., hagoadura Ipar. g.e., ahidura Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) cansancio, fatiga, agotamiento
    fr iz. (Ipar.) lassitude, fatigue
    en iz. (Ipar.) tiredness, weariness, fatigue
    port iz. (Ipar.) cansaço, fadiga, exaustão

    Testuinguruan

    Aste osoko nekadura (eta mingostasuna) jausi zaio Amaiari sorbalda gainera. [Habitat, Katixa Agirre, Elkar, 2009]

     
  • Maite 10:42 pm on 2021/07/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    garun 

    iz. Buruko muinen multzoa. Ik. burmuin. Garunak behar bezala hazi ez zitzaizkidalako, adimen urriaren jabe naiz. Buruko garunak urtu beharrean dabil, jo eta su gogoetan. Lo gutxi eta asko irakurri, garuna lehortu zitzaion. Garunik gabeko gizona. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    garun. Etim. De gara + un .

    1. (V-ger-m-gip; Mic 9r, Lar, Añ, Dgs-Lar 2, H), garaun (V-ple-arr-oroz; Añ), garoin (V-gip), garuin (V-gip), karaun (V-gip). Ref.: A (garun, garaun, karaun); Iz UrrAnz (garoiñ) ArOñ (garoiñ, garun); Elexp Berg (garun, garuñ). Sesos, cerebro; (fig.) inteligencia. “Garoiña, el seso” Iz UrrAnz. “Garóiñak zulatu: un ruido muy fuerte; perforarse los sesos oyendo una misma cosa” Iz ArOñ. “Txindurrixen garoiñak jango dituzula esan: dile que comerás sesos de hormiga” Ib. Tr.

    Documentado en autores occidentales desde finales del s. XVIII. Todos los ejs. anteriores al s. XX, salvo el de Apaolaza, son vizcaínos. Al Norte lo emplea J. Etchepare. Garun es la forma más general.

    Txipiketan dituzula zeure garoñak. msOñ 93v. Txepetxak baño garoiñ geiago ez daukain emakume batzubei. Ib. 22v. Buru barruban […] garunak. Mg PAb 86. Joten dau garunetan baliaz. Mg CO 45. Ez dezu zenzu ez garuñik. VMg 32. Bota eragin ziozkan begiak ta garuñak buru ezurra ausirik. Ib. 83. Kastiguak onduten eztabena / garaunik eztaukena. Zav Fab RIEV 1909, 31. [Burua] ez eukala garaunez aiñ ondo betea. AB AmaE 251. Edozein soin-atali garunerako iragarbidea kendu ezkero, adoremena itzaltzen da. “Privada la comunicación […] con el cerebro” . Zink Crit 30. Euskarazko “garuna” eta frantsesez “cerveau” deitzen dutena, biak bat direla. JE Med 30. Gorputzeko eskuin alderdiaren higiarazteko hariak garunaren ezker aldetik dira abiatzen. Ib. 30. Ez dauzkate sanuak / buruko garunak. MendaroTx 85. Garun onekua zara ta, tira! Otx 14 (ref. a la inteligencia de una persona). Txapel andi ederra buruban eruan arren, gixona ixan datekela garun gutxikua. Abeletxe in EZBB II 117. Zertako gogoetatuz alper neka garuna? Or Poem 539. Buruko garunak atara arte ekin eutsan emoten. Bilbao IpuiB 37. Buruko garunak urtu aiñean dabil, jo ta su gogoetan. Erkiag BatB 159 (v. tbn. garunak urtu en Otx 173, garoiñak u. en msOñ 15v). Kasko-ezurra eta barruko garunak. Vill Jaink 69. Nere buruko garunak lanean asiak dira. NEtx LBB 87. Lo gutxi ta asko irakurri, garuna leortu zitzaion. Berron Kijote 32. Garaunak behar bezala hazi ez zitzaizkidalako, adimendu urriaren jabe naiz. MIH 399s. Gure garaun eta bizkarmuinean gertatzen diren gertari ezkutuagoak. MEIG VI 116. (v. tbn. 117 y 118) v. tbn. Ag AL 145. A LEItz 132. Alzola Atalak 4. Garaun: Kk Ab II 144. Garuin: Apaol 53.

    2. “Garunak, sienes. Garunetako dundurixuagaz nago” Etxba Eib. “Garoiñak, las sienes” Iz UrrAnz.

    Sinonimoak: iz.

    [garun] : burmuin, zerebro (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)  iz. (batez ere pl.) seso(s) (2) iz. (hed.) cabeza, cerebro, juicio, inteligencia, talento, sensatez (3) iz. (Anat.) [zentzu zabalean, entzefalo-ren baliokide gisa] encéfalo, cerebro (4) iz. (Anat.) [zentzu hertsian, entzefalo-ren osagai gisa] cerebro
    fr (1) iz. (batez ere pl.) cervelle (2) iz. (hed.) tête, cerveau, jugement, intelligence, sens (3) iz. (Anat.) encéphale ; cerveau
    en (1)  iz. (batez ere pl.) brains (2) iz. (hed.) head, mind, intellect; sense; intelligence (3) iz. (Anat.) brain
    port (1) (gen pl) miolos mpl. (2) cabeça, cérebro, julgamento, inteligência, talento, bom senso (3) encéfalo, cérebro

    Testuinguruan

    Lo gutxi eta asko irakurri, garuna lehortu zitzaion. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 10:43 pm on 2021/07/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    kakalardo 

    1 iz. Scarabaeidae eta beste familia batzuetako hainbat intsektu gorotz-jaleri ematen zaien izena (Fam. Scarabaeidae, Fam. Dytiscidae, Fam. Hydrofilidae eta Fam. Gyrinidae). Ardi gorotza den lekuan, ez da urrun kakalardoa. 2 iz. (Irain hitz gisa). Gezurti!, kakalardo!, labezomorro! (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kakalardo.

    1. (V-m-gip, G, AN-gip-ulz; Lar, Añ, H), kakalardarro (A), kakarraldo (V-ger-ple-oroz-m; Añ), karkarraldo (Izt), karkaraldo (V; msOch ap. A.), kakalerdo (G-azp, AN-gip), kakalarro (G-bet), karrakaldo (G-goi; T-L). Ref.: A (kakalardarro, kakarraldo, karkaraldo, karrakaldo); EI 171; Iz Ulz, UrrAnz; Etxba Eib; Elexp Berg. Escarabajo. “Escarbot, et aussi cerf-volant” H. “Scarabée” T-L. “Ardi-korotza dan lekuan, ez da urriñ kakalardua” Etxba Eib. “Udako illun abarrian, adardun kakalarduak egan agertzen ziran” Ib. “Kakalarduak baldar-baldar eitten dabe egaran” Elexp Berg. Cf. Baraib 141: “Kakaldarro, escarabajo” y LexBi s.v. cacarraldo. v. kakamarlo. Ona emen [sapoak] sarrien iaten dabezan piztiak: iñurri edo txingurriak, parasma edo aremu edo armiarmak, kakarraldoak. Ezale 1898, 127b. Iru edo lau bidar jaurtigi du aora zetorkion iraña deadarrez […]: Gezurti! Kakalardo! Labezomorro! Ag G 352. Kakarraldoen bildurragaitik / an geratu ddat senarra. (V-m) A EY IV 20. Sorun belarra jaten ai zela kakalardua ankapin artu izandu men-tzun zaldiyak. (AN-gip). JMB Mund II 158. Bei-pekotzetan zeinbat gure kakarraldo ibilli oi dire. Kk Ab II 140. Ikusiko bazendu azkonarrak zelako pozik yaten dauzen kakarralduek! Ib. 140. Karramarro (kakalardo) bat etorren Arabatik Oñatira. And AUzta 56. Kirkirrak, kotxorroak, karrakaldoak eta abar batzen zituzten muttikoak. Osk Kurl 204. Txindurritxua atxurrian da / kakalardua laiatzen. BasoM 164. v. tbn. EZBB II 31. Zendoia 170. Karrakaldo: Txill Let 65.

    2. “Pelma, latoso. Aspertua nago ume kakalardo onekin” Elexp Berg.

    Sinonimoak: iz.

    [kakamarloa]: kakamarlo Ipar., kakarraldo Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Zool.) escarabajo (2) iz./izond. estúpido, -a; zampabollos (epíteto despectivo)
    fr  iz. scarabée, escarbot
    en iz. beetle
    port iz. escaravelho

    Testuinguruan

    Ardi gorotza den lekuan, ez da urrun kakalardoa. (Hiztegi Batua)

    Aspertua nago ume kakalardo onekin. Elexp Berg. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel