Updates from apirila, 2014 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:46 am on 2014/04/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    beltzaile 

    iz./izond. Zerbait, norbaiten izen ona bereziki, bezten duena. (Lur Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko euskal Hiztegian:

    beltzaile (A), belztaile (Dv), beztale.

    Difamador, calumniador. “Celui qui noircit, qui diffame” Dv. “Ennegrecedor” A. v. beltzatzaile. Gazte fundibitailak, zahar mando edo zikhoitzak, lagunen beztaleak, yeloskor, herratsu eta mokhor guziak. Hb Egia 36. Salatari, beltzaile, Jainkoaren etsai, ozar, urgulutsu, espantukari, gaizkirako trebe. Bibl Rom 1, 30.

    Sinonimoak: izond.
    [beltzatzailea]: beltzatzaile Ipar.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es difamador, -a; calumniador, -a
    fr diffamateur, -trice
    en slanderer, defamer; libeler
    port difamador(a), caluniador(a)

    Entzun:

    Odolustu zaitez, oi, bihotz hori, eta konta Juda Iskariotek berripaper belztaileari egin filtrazioak oro. [Asteazkena, Anjel Erro (Jira, 2014-04-16)] (Berria.info)

    beltzaile (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 1:04 pm on 2014/03/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    birla 

    iz. Bola-jokoan, zutik jartzen diren zurezko pieza bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [birla] : txirlo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es bolo [del juego de los bolos]
    fr quille
    en skittle
    port pino de boliche

    Entzun:

    Memento batez, joko lege edo araudiaren arabera, erdiko birla hori behar zen besteen artetik bolarekin jo eta kanporatu besterik lurrera bota gabe. [Luzaiden gaindi, Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren (Elkarlanean, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    birla (Pixabay CC, OpenClips)

     
    • Ricardo Gómez 9:37 pm on 2014/03/25 Permalink

      Lazarragaren eskuizkribuan “birlo” aldaera agertzen da, eta badirudi adiera metaforikoa duela, ‘zakila’ alegia, baita aldameneko “bola” hitzak ere, jakina:

      Juzgatzen badozu ule onegaz
      otzitu jatala niri odola,
      indarsuak ditut birlo ta bola.
      (B3: 91-93)

    • Maite 10:04 pm on 2014/03/25 Permalink

      Mila esker, Ricardo! Sekula hitza entzun gabe nuen. Are gutxiago Lazarragaren adiera metaforikoa. Egunero ikasten da zerbait. Mila esker! :))

  • Maite 8:27 pm on 2014/03/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    barda 

    iz. Zuhaitz edo zuhaixken adar txikia, abarra.  2. adb. Joan den gauean., bart. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, moldatua)

    Sinonimoak:  adlag. Ipar.
    [bart] : bart (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) rama pequeña, ramilla  (2) (Ipar.) [h. bart] anoche, ayer por la noche
    fr hier soir, la nuit dernière;
    en last night
    port ontem à noite

    Entzun:

    Euskalkirik gabeko euskaldunok tipo serioagoak ematen dugu eta seguruenik bagara (azken finean, teleberria aurkeztuko bagenu bezala kontatzen dugu bardako flirta)…  [Grazia, Angel Erro (Jira, 2014-03-21)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    barda (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 7:45 am on 2014/03/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    birbirra 

    iz. ardo aparduna.

    Sinonimoak: iz.
    [xanpaina] : xanpain

    Beste hizkuntza batzuetan (Gastronomiako Euskal Anaiartea):

    es (1) Aguja que produce el txakoli o la sidra al escanciarse en el vaso (2) champaña, champán
    fr champagne
    en champagne
    port champanha

    Entzun:

    Horrez gain, beste bi produktu ere egiten dituzte: xanpaina da bat –birbirra deitzen zaio Euskal Herrian eta txakolinaren oinarria hartzen da, irakinda–, eta besteak berantiarra du izena. [Ezaugarri bereziak ditu Euskal Herriko mahastigintzak, Irati Sarasua Arabaolaza (Argia, 2014-03-09)]

    Txomin Etxaniz – Birbirra 2006

     
  • Maite 9:51 am on 2014/02/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    bihotz eman 

    ad. Adorea eman. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  ad.
    [adoretu] : adore eman, adoretu, arnasa eman, kemendu, kuraieztatu, azkortu Bizk., dendatu Bizk., animatu beh., arnastu g.e., ausarditu g.e., bihoztu g.e., alaitu zah., esportzatu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es dar valor, animar
    fr encourager
    en to encourage, to give courage/support/hope; to give sb (fresh) heart
    port encorajar, animar

    Entzun:

    Ez hago bakarrik, saiatzen zitzaion bihotz ematen, neu behintzat hirekin naukan.  [Golgota, Xabier Montoia (Elkar, 2008.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bihotz eman (Kimberly Darragh Hynd, CC)

     
  • Inaki Agirre 9:57 am on 2014/02/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    bazpi 

    iz. Zorriak ile artean jartzen dituen arrautzetako bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    bazpi (Añ (V) > A), baspi (V-oroz-arr-ple ap. A; Mic, Añ), pazpi (V-oroz-ple ap. A).

    Liendre. v. bartz.

    Sinonimoak: iz.
    [bazpi] : e. bartz (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es liendre, huevo de piojo
    fr lente
    en nit [of a louse]
    port lêndea

    Entzun:

    BAT MATXIN PARRAT

    Bat: Matxin Parrat.
    Bi: Mitxel Eperdi.
    Hiru: Kolko bete diru.
    Lau: lko melau.
    Bost: Koxkotean koxt.
    Sei: korta bete behi.
    Zazpi: Buru bete bazpi.
    Zortzi: Katilu bete zorri.
    Bederatzi: Katuaren narrua eratzi.
    Hamar: mar-mar

    Bat Matxin Parrat, Oskorri

    bazpi (FlickrCC, Gilles San Martin)

     
  • Maite 7:45 am on 2014/02/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    bidutzi 

    iz. 1. Naturaren legeez at eraturiko izaki biziduna. Bi buruko behiak, bost hankako ardiak munstroak dira. 2. Alegiazko izaki izugarria. Ness aintzirako munstroa. 3. Pertsona izugarri itsusia. 4. Oso pertsona ankerra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘munstro’)

    Orotariko euskal Hiztegian:

    bidutzi (Lar), bidutz, bidutsi (H).

    Monstruo, bidutzia, geiurtia” Lar. “Bidutzia, monstruo” LE Urt voc. v. mamu. Hantik dirade jalkiten bidütsiak mündüko desohoria diradianak. Egiat 262. Argitara eman zuan aur edo, obeto esateko, bidutzi bat añ itsusia, non Erregek sinistu zuan etzala berarena.

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [munstroa] : iratxo, mamu, fantasma Ipar., munstro Ipar., aujame Zub. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es monstruo [ser fantástico]
    fr monstre
    en monster
    port monstro

    Entzun:

    [6] Cf. partizipio mota beraren gainean eratu ohi diren bestelako bidutziak, hala nola inon irakurritako «Matutano kakahuete labean egindak», «galderak aurreko prozesuetatik ateratak izan direla», eta abarren abarra. [Akatsak Zuritzen I: Leku kanpozkoak, Borja Ariztimuño Lopez (31 eskutik, 2014/01/08)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Edonork pentsa zezakeen ni mamu bat nintzela, Hannaren nireganako begiradari erreparatuz gero, Erromako berri kontatzen ari nintzaion bitartean; bidutzi bat, mustur-luze eta erpeduna, munstro te-edale bat.  [Homo Faber, Max Frisch / Joxe Austin Arrieta (Elkar, 2001) (Ereduzko Prosa Gaur)

    bidutzi (FlickrCC, Anirudh Koul)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel