Recent Updates Page 469 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:34 am on 2013/01/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    kalamastra 

    izond. Baldarra, traketsa; eraikinez mintzatuz, aurri-zorian dagoena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [kalamastra] baldar, trauskil, mangelo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es desgarbado, -a, destartalado, -a; [eraikina] que está casi en ruinas
    fr dégingandé(e)
    en ungraceful, ungainly
    port deselegante, desalinhado(a)

    Eta, hala ere, gizon segail kalamastra hori nonbait ikusia zuela zin egiten zuen. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala (Alberdania-Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ontzi ugari dago moilan, turistak karelean erakusten dituen kruzero handi dotore bat ere bai, hirulau arrantzontzi txiki zahar kalamastraren alboan. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kalamastra (FlickrCC, ruurmo)

     
  • Maite 9:07 am on 2013/01/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    mantxunga 

    iz. Ganga, lan edo kostu txikiaren truke eskuratzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [pagotxa]
     pagotxa , mauka, txoko (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ganga, suerte loca
    fr affaire, filon, occasion
    en [zortea] luck; [gauza merkea] bargain, snip
    port pechincha Æ’, achado m;

    Larria izanda ere alderdi bat edo alderdi asko ustelduta egotea, arazo nagusia da administrazio osoa dagoela —eta, finean, Estatua— mantxungaren atzaparretan. [Soldata-gainak, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2013-01-22)] (Berria.info)

     
  • Maite 9:46 am on 2013/01/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    katixima 

    iz. (Ipar.) Kristau-ikasbidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz. Ipar.
    [kristau-ikasbidea]
     ikasbide, jakinbide, kristau-ikasbide, dotrina beh., ikasti neol.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es catecismo, doctrina cristiana
    fr catéchisme
    en catechism
    port catecismo, catequismo

    Etsai handienak Lafitte eta Jean Chabagno misolaria zituen. Euskal literatura, garai horretan katixima zen, eta Miranderen lana amorala zen. Hego Euskal Herrian hiritar mundu bat zelako ezagupena bazuen, baina Iparraldea apez mundua zen. Poema erotikoak bazituen, masturbazioaren alde zen, lesbianak miresten eta puten bizitza deitoratzen zuen, eta homosexualen amodio nekezak aipatzen zituen ere bere lanetan. Mirande bizio guztien eramaile balitz bezala ematen zuten, eta zentsuratu zuten. [Bizirik irauteko idazten zuen euskaraz Jon Mirandek, Txomin Pelleni elkarrizketa (Ainize BUTRON, naiz.info, 2013-01-23)]

     
    • Iker Garaialde 9:34 am on 2013/01/24 Permalink

      Hondarribian ere garai batean horrela esan izaten zen. Hondarribiko hizkerak frantsesetik eta gaskoieratik hartutako hitz ugari ditu. Tamalez azken belaunaldietan galtzen ari da hizkera berezi hori.

    • Maite 3:40 pm on 2013/01/26 Permalink

      Lastima hitz horiek galtzea, egia esateko. Mila esker iruzkinagatik, Iker! 🙂

  • Maite 8:16 am on 2013/01/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    lumalari 

    iz. Idazlanak, eta bereziki literatur lanak, egiten dituen pertsona. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [idazle] idazle,
    idazlari, izkiriatzaile Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es escritor, -a
    fr écrivain
    en writer
    port escritor, -a

    Gauza jakina da Euskal Idazleen Elkartea burutzekotan dabiltzala gure Herriko lumalariak. ARGIAk ezin zuen nolanahi ere gertakizun hori pasatzen utzi eta zor zaion begirunea betetzen saiatu da bere lehendakaria den Anjel Lertxundiri mutur aurrean magnetofoia ipiniz. [Andu Lertxundirekin euskal Idazleen elkarteaz, Argia (1982-10-17)]. Joxemi Zumalabe, orain gurekin ez zauden arren [pdf-tik aterata]

    Aitortu zuen, halaz guztiz, obra berriaren atarian egoki zetorkeela hitzaurre deigarria, gauzari zorrotz eta sendo heltzen zekikeen lumalari baten bizkar-bultzada, sinadura eta guzti. [Ipuin hautatuak, Jorge Luis Borges / Juan Garzia (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Argazkia: Ruben Plaza (Noticias de Gipuzkoa)

     

     
  • Maite 11:22 am on 2013/01/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    melenga 

    izond. 1. Gozoegia izanik, gogaikarria gertatzen dena. Mintzo melenga. 2. Mizkina; gutxi jaten duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Ipar.
    [gozoegia izateagatik gogaikarria]
     meleka Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) empalagoso, -a, dulzón, -ona (2) melindroso, -a
    fr (1) écœurant(e) (2) minaudier(ère)
    en (1) (gozoegia) sickly sweet / (pertsona) cloying (2) fussy, fastidious
    port (1) meloso(a) (2) afetado(a), fresco(a)

    Adeitasun handiz jokatzen zuten denek, hala ofizialek, nola damek, nola frakez jantziriko gizonek; gogaikarri ere gertatzen ziren melengaren melengaz.  [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    “Nire bihotzaren hondora” esan nezakeen, baina hain melenga ere ez nintzen. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Iñaki Agirre 8:55 am on 2013/01/22 Permalink

      Hitz honek kresalaren enbata, gaztainondoen itzal hezea eta lur aberatsaren usaina dakarkit gogora. Txikitan, Donostian “No seas milinguis” esaten genuen erdaraz, bai eta “milingis-pilingis”, bi esannahiekin, alde batetik “cursi” bezala, eta zer edo zer jan nahi ez zuenari ere.

    • Maite 8:31 am on 2013/01/23 Permalink

      No seas ‘milinguis’ edo no seas ‘milindris’? Nik uste dut, txikitan, Goierrin, no seas ‘milindris’ esaten genuela… Agian, biak erabiliko ziren.
      Bide batez, asko gustatu zait adibidean azaltzen den erabilera: “(…) gogaikarri ere gertatzen ziren melengaren melengaz.”
      Mila esker iruzkinagatik, Iñaki! 🙂

  • Maite 9:24 am on 2013/01/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    adarbakoitz 

    1. izond. Adarbakarra. 2. iz. Alegiazko animalia, zaldi-gorputzez eta bekoki erdiko adar zuzen batez irudikatzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 11:15 am on 2013/01/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    euri 

    iz. Ur tanten prezipitazioan datzan fenomeno atmosferikoa da. Eguratseko aire masa beroak gorantz igotzen eta hozten direnean, hodeietako lurrun tanta txikiak kondentsatu egiten dira eta ur tanta bilakatzen dira; hala, aireak ur tantak ezin dituenean eraman, horiek handiegiak eta astunegiak egin direlako, lurrera erortzen dira grabitate indarraren eraginez, eta euria sortzen da era horretan. Euri tanten diametroa 0,5 mm-koa edo hortik gorakoa izan ohi da. Jarraitu irakurtzen…  (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es lluvia
    fr pluie
    en rain
    port chuva

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel