iz. Etxera joatea; etxera eramatea. Euskal presoen etxeratzea eskatzen duen leloa. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
etxeratze. Regreso a casa, vuelta a casa. Berandutxo etxeratze bat. AA III 619 (v. tbn. berandu etxeratze en 275 y 516). Bartolok etxoan ikusi, antza, guztiz ondo, semeon ain goizetiko etxeratze au. Bilbao IpuiB 55s. Orduko etxeratze hartan, panpin bat ekarri zion alabari Deutschlandetik. Osk Kurl 101. Zure gauezko etxeratzeak kristau onari dagozkionak al dira? MAtx Gazt 85. En DFrec hay 6 ejs.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
esiz. regreso a casa fr iz. rentrer à la maison en iz. homecoming port iz. regresso a casa
Testuinguruan
Etxeratze ordua 22:00etan mantenduko da. #gaurkohitza
adj./iz. Erruten duena; animaliez mintzatuz, arrautzak jartzen dituena.Oilo errulea. Hegaztiak animalia erruleak dira. Oiloak ikusi ditut builaka; erruleak eta beren arrautza freskoak zumezko saskietan. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
1 errule. (AN-5vill, Sal; Lar, H), erroile (B; SP), errole (Dv→A), erronzale (AN-ulz), errile (R-uzt). Ref.: A (errule, erroile); Lrq; Iz Ulz (erronzália); Izeta BHizt (erroile); Gte Erd 21. Ponedora. “Emazte kura oilo errule gaiztoa da (Sal), errile gaiztoa (R-uzt), aquella mujer (la andariega) es gallina mala ponedora de huevos; es decir, no se sosiega” A. Errulearen emaztia / Bere etxerat da jiten. Arch Fab 133 (se refiere a un hombre que decÃa haber puesto un huevo). Oillo urhe-arraultze errulia. Ib. 173. Erroillearen andrea. Gy 149. Txindurritegian, berriz, lagunarteak bear ainbat errule dira. Ldi Y 1933, 85. Errole gaitza baita [ulitxa], zortzi edo hamar bat mila arroltze sasoinka erroten ditu. GAlm 1957, 25.
2 errule. 2 errule . “(V-ger), culpable” A. v. 1 errudun .
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es izond. ponedor, -a, ponedero, -a, que pone huevos, ovÃparo, -a fr izond. ovipare, pondeuse [poule] en izond. oviparous, laying port izond. poedeiro(a), que põe ovos, (Zool) ovÃparo(a)
da/du ad. eztitu1, ezti/eztitu, eztitzen|| Gozatu, ematu. Ik. baretu. Ardoa zahartzearekin eztitzen da. Berak eztitzen ditu gure neke eta oinazeak. Zeruko Aitaren haserrea eztitzeko. Bihozmina eztitu zitzaion arte. Bere anaia apur bat eztitu zenean. Ezpainak irriz eztiturik. Uhinak eztitzen dira, hodeiak barreiatzen.Â
du ad. eztitu2, ezti/eztitu, eztitzen || Txertatu. Fruitua ematen duten zuhaitz guztiak gazterik eztitu behar dira. (Hiztegi Batua)
Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
[gozatu]: apazegatu, ematu, gozatu, goxatu adkor., amoratu zah.   Â
[landare batean beste baten adarra itsatsi]: Bizk.txertatu, enpeltatu Zub.   Â
[txerto bidez kutsagaitz bihurtu]: Bizk.txertatu
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Labayru hiztegiak):
iz. Elur jasa bortitza. Ik. elurte. Teilatuko lau isurkiak biziki gora dituzte eta xut, neguko elur erauntsi lodiek ez ditzaten leher. Sekulako elur-erauntsia hasi du, eta hirian gelditu behar izan dut. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
ELUR-ERAUNTSI (elh- L, BN, S ap. Lh y Lrq). “Tempête de neige” Lh y Lrq. Irin guzia ixuri zukan, bidia elur erauntsi baten ondoa iduri. Zub 75. Teilatuko lau ixurkiak biziki gora dituzte eta xut, neguko elhur-erauntsi lodiek ez ditzaten leher. JE Ber 17. Sei egunez elhur erauntsien azpian. Zerb Gerlan 58. Izan eguzki xuria / ala elur erauntsia. Xa Odol 97. Negue pixkeka pixkeka bazoaien bere elur, orma, aize, euri eta kazkarabar erauntsiekin.Izeta DirG 103.
Instante horretan, elur erauntsia atertu eta haizea geratu egin zen, otsoak buelta erdia eman zuen eta basoan desagertzen ikusi nuen, zer nahi duzu nigandik, zer!, oihuka hasi nintzaion. [Riomundo, Jon Maia (Txalaparta, 2005)]
1 iz. Zurezko edo lurrezko plater handia, zenbait lagunek batera, bertatik jateko erabiltzen zena. Seiko bakoitzarentzat jartzen zen erretilua eta seiek handik jaten zuten. 2 iz. Plater handia, mahaikideen platerak betetzeko mahaira ateratzen dena. Erretilu bat, entsaladaz betea. (Hiztegi Batua)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
esiz. bandeja, fuente, plato grande; cazuela friz. plateau en  iz. tray portiz. bandeja
Testuinguruan
Zerbitzariak – beti bezala -, zilarrezko erretilu batean eraman zion ardoa Konraden gelara. [Azken hitzordua, Sandor Marai / Xabier Olarra (Igela, 2003)]
1 erkain. 1. (L(+ -kh-) ap. A ; -kh- O-SP 227, SP, Dv, H). Yema de dedo. “Le bout des doigts. Erkhainetan hori badaki, il sait cela au bout des doigts” O-SP 227. ” Erkhainetan darabillate maiteegiz ” SP. Lehenbizikoak gauza aiphatzen tik komunak / Erkhaiñetan bat bederak iakin behar tuenak. EZ Man I 5. Sudur zuloetan erkaña sartu zuen. Inzag Kabuxak 44. 2. “(BN-baig), articulación de dedos” A.
Handik urte gutxira, lehen Super Gluea iritsi zen merkatura, eta Eastman 910 deitu zioten. Hala ere, itsasgarriak ez zuen arrakasta handirik izan harik eta 70eko hamarkadaren amaieran zianoakrilatozko lurrunak askatzen zituela ikusi arte. Konturatu ziren lurruna larruazaleko koipeari itsasten zitzaiola eta ondoren gure erkainen markak agerian jartzen zituela. [Super Glue itsasgarriaren historia, zientziakaiera.eus]
iz. Egoera bereziren bat dela eta, ordu batzuetan, bereziki gauaz, kalean ibiltzea debekatzen duen agindua. Armadak hamabi orduko etxeratze agindua jarri zuen indarrean. Irakeko Gobernuak etxeratze agindua ezarri zuen atzo Bagdaden eta Samarran. (Hiztegi Batua)
Wikipedian
Etxeratze-agindua, kera-deia edo isildeia eguneko ordu zehatz batean, hiri edo estatu batean arrazoi batzuengatik, hiritarrei kalean ibiltzeari debekua jartzea da. Normalean, gobernu batek agintzen du, salbuespen egoeratan, ordu zehatz batzuetan kalean ibiltzea debekatzen duena, orokorrean gauean.
Etxeratze-aginduaren ondorioz, kalean harrapatua izanez gero, Estatuak edozein ekintza gauzatu dezake etxeratze-agindua bete ez duenaren kontra.
Reply