Tagged: G Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:50 pm on 2015/11/03 Permalink | Reply
    Tags: G   

    goraletu 

    da ad. Goragalea izan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    goragaletu (G ap. A; Lar, H), goraletu (H). Asquear(se).(Provocar a) vómito”, “basquear”, “fastidiar” Lar. Gorde zituzten gal-eperren aragia janaz […] gogaitu eta goragaletzeraño. Lard 88.

    Sinonimoak: iz.
    [goragaletu] : goragaleak izan, botagura izan (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. tener/sentir náuseas
    fr avoir la nausée
    en feel sick, turn your stomach, make you sick to your stomach
    port sentir enjôo

    Entzun:

    Lotsatu baino areago esango nuke, bihotzondoraino mindu, zornatu, goragaletu. Putzu, Txillardegi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    goragaletu (Irudia: es.wikihow.com)

     
  • Maite 7:10 pm on 2015/10/15 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gopor 

    iz. (batez ere Ipar.) Zurezko ontzia, abatza eta kaikua baino txikiagoa eta kirten bakarra duena, talo-esnearentzat eta gatzatuarentzat erabiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gopor (BN-ad-baig-lab; SP, Lar, H; -ph- BN-ciz; VocBN, Dv, H), opor (G-to, AN-5vill, B, L, BN; VocZeg 288, H, VocB; -ph- SP, Deen II 17, Dv, H), oporro (Lar), kopor (G, AN-5vill, B, R-uzt; Aq 637; kh- S; Foix ap. Lh, Dv (S), H (S)), koporro (R). Ref.: A (gopor, opor, kopor); EI 385; VocNav (copor, coporro); Satr CEEN 1969, 167; Izeta BHizt (opor).

    Etim. Probablemente derivado de lat. cuppa.

    1. Cuenco pequeño para beber; escudilla. “Écuelle de terre”, “tasse” SP. “Cáliz”, “vaso para beber”, “cubilete” Lar. “Cuenco de leche” Aq 637. “Écuelle” VocBN. “Jatte” Dv. Goporrén ikhutzeak, eta kubenak, eta kobrezko unzienak. Lç Mc 7, 4. Urrezko gopor batzu bazituztela urrin hunez betiak. AR 95. Gathiluaren eta ophorraren lekhoreko aldea garbitzen ohi duzue. HeH Lc 11, 39 (Lç, He, TB plat, Oteiza, IBe plater, Dv untzi). Eskuan zadukan urhezko ophor bat. Dv Apoc 17, 4. Nurk ere emanen beitü txipien hoietarik bati khopor bat hur. Ip Mt 10, 42 (Leon ophor; Lç, SalabBN beire, He beira, TB, Echn, Hual, Ur (V), Or, IBk baso, Ur (G) edontzi). Horrako ophor hortan duk hire gosaria. Elzb PAd 69. Gopor edo gatelu, behiak emaiten daukun esnea orok parti. HU Zez 185. Gopor bat ur. Ib. 71. Oporra (katillua) bete salda. Ag G 288. Gopor bat esnerekin. Barb Leg 26. Eltze, gopor, katillu eta abar. Or Eus 359. Ezkilantzeko oporren kulturaren ekarleak. Mde Pr 221. Pagozko goporrak. Ibiñ Virgil 38. Kaikuak eta oporrak bezela, ontzi onek ere txuntxur motz baten tankera du. Garm EskL I 102. Gizona dagonean miñak arturik, edan beza ardo zaarra oporretik. EZBB I 128. Beren untzitegietako opor baten azpian. Larre ArtzainE 274.

    2. opor. “(L, BN, S), guante con el que se juega a la pelota” A.

    3. opor. “(B), colodra” A.

    4. khopor. “(S; Foix), adj. concave, rond” Lh.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [zurezko ontzia]: opor (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (batez ere Ipar.) cuenco pequeño de madera, escudilla; tazón
    fr iz. bol, écuelle, petite terrine de bois
    en iz. bowl
    port tigela Æ’

    Entzun:

    Ondoan, gopor bat bete kafe eta, aitzinean, eltze bat bor-bor su gainean, saltsa gorriz ihaurri. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gopor (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:55 am on 2015/10/05 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gezurmendi 

    iz. Berriketa-lekua. (Elhuyar Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gezurmendi, guzurmendi. Mentidero. Eta kalera joan zan arratsaldean, erriko guzurmendietan ea ezer albista barririk entzuten ebanentz. Erkiag BatB 99.

    Sinonimoak: iz.
    [gezurmendi] : berriketa-leku, solas-leku (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mentidero
    fr potinière
    en gossip mill, gossip shop (informal)
    port mentideiro

    Entzun:

    Kontua da, gainontzeko sari batzuk aurreikusteko modukoak iruditu zaizkigula, batez ere Truman filmaren ia pisu guztiari eutsi dioten protagonistek ex aequo jaso duten Zilarrezko Maskorra –Ricardo Darin eta Javier Camara–. Baita El rey de La Habanako Yordanka Ariosarena ere, gainantzezpena gorabehera, festibaleko gezurmendietan saria jaso zezaketen aktoreen kinieletan agertzen baitzen.  [Islandiako lezioa, Gorka Bereziartua (Boligrafo gorria, 2015-09-27)] (Argia.eus)

    gezurmendi (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:00 am on 2015/10/04 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gaubeila 

    iz. Beila. Gaubeila hilaren alde otoitz egiteko da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [hildako bat beilatzen ematen den denbora]: beila, gaubela  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es vela mortuoria
    fr veillée mortuaire
    en vigil [watching over a sick person]
    port vela mortuária

    Entzun:

    Maitasuna

    gaubeila (Libreta horiko poemak, Pako Aristi)

    Maitasuna
    urteak iraun ditzakeen
    treneko bidaia bat
    da.
    Txartelak ez du markatzen
    jaitsi beharreko geltokia.
    Urteak iraun ditzake
    trenetik salto egin edo ez
    iragandako bidaia honek.
    Egun batean
    maitasunak
    geltoki abandonatuetako
    bakardadearen itxura
    hartzen duen arte.
    Heriotza da. Goibelaldia.
    Denboraren gaubeila.
    Berriro abiatzeko agindua
    emango digun loraldia.

    [Libreta horiko poemak, Pako Aristi (Susa poesia, 2003)]

     
  • Maite 10:32 pm on 2015/08/15 Permalink | Reply
    Tags: G   

    galdu 

    du ad. Zerbaitez gabetua gertatu (berreskura edo bila daitekeen zerbaitez, nahiz ezin bila edo berez ezin berreskura daitekeen zerbaitez). ◊ Zerbaitez ez baliatu. || du ad. Zerbait ez lortu; garaitua izan. || da ad. Bidetik at, hura ezin aurkituz, gertatu. || da-du ad. (Zerbait edo norbait) guztiz hondatu, suntsitu, gaiztatu. ◊ da ad. Desagertu, ezereztu. || Galdu-gordean. adlag. Galtzeko zorian. Itsasoa biziro haserretu, eta gau guztian galdu-gordean zebiltzala. || Helbururik gabe, nora ezean.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  ad.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    1. desagertu. aurkitu.
    2. alferrik galdu, hondatu. baliatu.
    3. bidetik irten, desbideratu.
    4. hondatu, suntsitu, gaiztotu, txartu.
    5. hondatu, usteldu, mindu, kerratu, garraztu, lardaskatu.
    6. kalitu, akabatu, hil, lorrindu, garbitu.
    7. desagertu. agertu.
    8. hondoratu, urperatu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es

    • 1  du ad. perder, extraviar

      zure paperak galdu ditut: he extraviado tus papeles

      itxaropena galdu: perder la esperanza

    • 2  du ad. perder, resultar vencido, no conseguir el triunfo

      apustua galdu: perder una apuesta

    • 3  du ad. perder, desaprovechar

      aukera ederra galdu duzu: has perdido una buena ocasión

      astirik galdu gabe: sin perder tiempo

    • 4  da ad.perderse, extraviarse, equivocarse de camino, no encontrar el camino

      bidean galdu eta oso berandu iritsi ginen: nos perdimos en el camino y llegamos muy tarde

      ardi galdua: la oveja perdida

    • 5  da ad. [janaria] dañarse, estropearse, echarse a perder, pudrir

      esnea galdu da: se ha echado a perder la leche

    • 6  da ad. perderse, desaparecer; extinguirse

      begien bistatik galdu zen arte: hasta que desapareció de mi vista

      haren oroitzapena gal ez dadin: para que no se pierda su recuerdo

    • 7  da/du ad. echar(se) a perder, perder(se); corromper(se), pervertir(se); degenerar

      ardoak galdu gintuen: el vino nos perdió

    fr

    • 1  du ad. perdre, égarer

      argudioaren haria galdu dut: j’ai perdu le fil du récit

    • 2  du ad. perdre, être vaincu, -e

      partida galdu: perdre la partie

    • 3  du ad. perdre, manquer ; louper, rater(pop.)

      ia trena galdu zuen: elle faillit manquer son train

      festa ederra galdu zenuen atzo: tu as raté une superbe fête hier

    • 4  da ad.se perdre, s’égarer ; se paumer (pop.)

      bidean galdu ginen: nous nous perdîmes en chemin

    • 5  da ad. [janaria] s’endommager, se gâter, se pourrir, s’abîmer
    • 6  da ad. disparaître, se perdre, s’éteindre

      arrantzaleak itsasoan galdu ziren: les marins disparurent en mer

    • 7  da/du ad. (se) perdre, (se) damner, (se) détruire ; (se) pervertir, (se) corrompre

    en

    • 1  du ad. to lose, to mislay

      erlojua galdu: to lose one’s watch

      poltsa galdu dut: I’ve lost my bag

    • 2  du ad. to lose, to be defeated

      partida galdu: to lose the match

    • 3  du ad. to miss; [denbora, indarra] to waste

      aukera ederra galdu: to miss an opportunity

    • 4  da ad.to get lost

      bidean galdu ginen: we got lost

    • 5  da ad. [janaria] to spoil, to go off

    Entzun:

    Argi frogatu dit ordea burua galdu duzula, eta soilik horrek salbatu zaitu nire erresuminetik. [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    galdu (Argazkia: Slideshare, Askartza)

     
  • Maite 11:02 pm on 2015/08/14 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gizagajo 

    izond. Gaixoa, errukarria (gizonezkoei soikik dagokie) (Lur Hiztegi Entziklopedikoan, ‘gizagaixo’)

    Hiztegi Batuan Orotariko Euskal Hiztegian eta Labayru Ikastegian:

    gizagajo* erabili gizagaixo

    Eibarko Euskara

    Sarrera nagusia gizajo-en adiera da.
    Zk. 1
    Sarrera gizajo
    Aldaerak gixajo, gixaju
    Forma estandarra gizagaixo
    Kategoria gramatikala Izen arrunta
    Iturria TE: Toribio Etxebarria (T. ETXEBARRIA, 1998)
    Baliokideak Un infeliz, desgraciado,-a, pobre hombre.
    Esanahia “Hombre física o moralmente lastimoso” (TE, 402).
    Adibideak · Edurtzan, gosiak , soiñeku apurtu bat beregan, zoian gizaju bat… / Hambriento sobre la nieve, con un vestido roto, iba un pobrecito… (TE)· Gizajua ez zan gauza zutiñik egoteko. / (TE)

    Sinonimoak: iz.
    [gizagaixo] : gaixo, errukarri, zorigaiztoko, gajo, amarrugabe, koitadu. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es infeliz, desgraciado, pobre hombre
    fr pauvre, infortuné, malheureux [homme]
    en unhappy; unfortunate, poor
    port infeliz, desgraçado(a), pobre coitado

    Entzun:

    Koilararekin aza-bola bat atera eta gelan zehar bidaltzen omen du, airean, eta gizagajo horiek beren platerean harrapatu behar omen dute: 65, harrapazak aza. [Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gizagajo (jatorri ezezaguna)

     
  • Maite 10:39 am on 2015/07/28 Permalink | Reply
    Tags: G   

    goitiko 

    iz. 1. Gela, barrunbe, eraikin edo eraikuntza baten estalkiaren barneko aldea. 2. Ukuiluko goialdeko lastategi edo belartegia. 3. Ahosabaia. • sabel-sabai. ANAT. Ik. diafragma. • SABAIA EMAN. Eraikin bati estalkia jarri, teilatu eta sabaia biak bat direnean.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [teilatupeko solairua]: goitiko, ganbara Heg., goianengo Bizk., goitegi Bizk. g.e.
        [ganbara]: ganbara, mandio, ganer Ipar., mandiota g.e.
        [ahosabaia]: ahosabai, aho-ganga Ipar., aho-zeru g.e., ganga Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 iz. techo, tejado, techado, techumbre; [autoarena, bagoiarena] techo, cielo 2 iz. [lastategia, belartegia] pajar, granero, henil; desván, ático 3 iz. [ahosabaia] paladar, cielo de la boca 4 iz. terreno de forraje 5 iz. [ontzi batena] bombeo, comba, convexidad, panza
    fr 1 iz. plafond, toit 2 iz. [lastategia, belartegia] grenier [à foin, à paille] ; pailler 3 iz. [ahosabaia] palais
    en 1 iz. [barrukoa] ceiling; roof (kanpokoa) 2 iz. [lastategia, belartegia] hayloft 3 iz. [ahosabaia] palate, roof
    port 1 teto

    Hiriaren kanpoko aldean zihoazen, La Madeleine herrian, Errepublikaren Etorbidean. Bidea lurperatuta dago zati batean, eta autobusa zubipera sartzean gertatu zen ezbeharra. Tunelak 2,6 metroko altuera du, eta autobusak, metro bat gehiagokoa. Ez zen kabitu. Abiaduraren indarraz, aurrera jarraitu zuen metro batzuetan, sabaia hautsita. Zubipean geratu zen.  [Inputatu egin dute autobus gidaria, arduragabekeriaz jokatu zuelakoan, Garikoitz Goikoetxea (Berria.eus, 2015-07-28)]

    sabai (Argazkia: repararyarreglar.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel