Tagged: G Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:37 pm on 2016/06/03 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gazikara 

     izond. Pixka bat gazia (uraren kasuan, ur gazia eta geza nahastean eratzen den itsas ur diluituaz esaten da). Ongi xukatu ez den gazta gazikara gelditzen ohi da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia:

    gazikara (A, que cita Dv Dial). Algo salado. Ongi xukhatu ez den gasna gazikara gelditzen ohi da. Dv Dial 87 (It gazi antza, Ip gazixe).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. ligeramente salado (2) izond. [uraz] salobre
    fr (1) légèrement salée (2) saumâtre
    en (1) slightly salty (2) salty
    port (1) ligeiramente salgado (2) salobro(a)

    Entzun:

    Ongi xukatu ez den gazta gazikara gelditzen ohi da. Dv Dial 87 (It gazi antza, Ip gazixe). [moldatua]

    gazikara (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:53 am on 2016/03/26 Permalink | Reply
    Tags: G   

    guraskide 

    iz. Ezkontide baten aita edo ama, beste ezkontidearen aita edo amarekiko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    guraskide (Dv, A (que cita a Lard)), gueskide (G-nav ap. Satr Ahaid 649).

    1. Consuegro. Gazteak ezkondu ziranetik urte batzuetara, Samariara joan zan bere guraskide Akab ikustera. Lard 262.

    2. “(G), compadre” A.

    Sinonimoak: iz.
    [guraskide] : aitaginarrebakide (giz.), amaginarrebakide (emak.) (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. consuegra, -o
    fr iz. père et mère d’un époux par rapport aux parents de l’autre
    en iz. (male) father-in-law of your son, father-in-law of your daughter; (female) mother-in-law of your son, mother-in-law of your daughter
    port iz. consogro, -a

    Gazteak ezkondu ziranetik urte batzuetara, Samariara joan zan bere guraskide Akab ikustera. Lard 262.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    guraskide (.el-cabrero.com)

     
  • Maite 10:38 pm on 2016/03/16 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gerba 

    iz. BOT. Lore sexubakarrez osaturiko buruxka-formako infloreszentzia zintzilikaria (adib., urkietakoa). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) amento
    fr chaton
    en catkin
    port amento

    Entzun:

    Gaztaina loreak ere ardura pizten zion laborari maratzari: San Pedrotan gerba zuria behar. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gerba (Wikimedia Commons, Bogdan Giuşcă)

     
  • Maite 12:44 pm on 2016/03/14 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gaurko 

    izlag. Uneko egunekoa; gaur egungoa, garai honetakoa. Gaurko zenbait euskal idazle. Arratsalde baketsua gaurkoa. • GAURKO EGUNEAN. Gaur egun. Etxe hori gaurko egunean Narrosko markesarena da. || GAURKO EGUNEZ. Gaurko egunean. || GAURKOAN. Gaur, gaurko egun honetan. Uztapide bertsotan hasi da; badu gaurkoan ere etorri nahikoa. || GAURKOZ. Gaur (hurrengo egunetatik bereizirik). Gaurkoz bukatu dugu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izlag.

        [egungoa]: egungo, egungo eguneko  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izlag. actual, de hoy (en) día (2) adb. para hoy, para el día de hoy
    fr (1) izlag. actuel, -elle, d’aujourd’hui (2) adb. pour aujourd’hui
    en (1) izlag. present, today, today’s (2) adb. by today, for today
    port (1) adj atual

    Noizko egin behar da hori? Gaurko!

    gaurko (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 4:30 pm on 2016/01/07 Permalink | Reply
    Tags: G   

    galbana 

    iz. Nagitasuna, gaitzesgarritzat hartua; alferkeria.. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘nagikeria’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    galbana (V-arr-gip; Lar, Añ). Ref.: Totor Arr; Elexp Berg. “Galbana, pereza, es voz bascongada” Lar. “Au de galbánea” Totor Arr. “Atzo farrandan ibilli eta gaur galbana demasa” Elexp Berg. Laister joaten zitzaion / dantzako galbana. Insausti 314.

    Sinonimoak: iz.
    [galbana] : e. nagikeria, nagitasun (Adorez Sinonimoen Hiztegia) / alferkeria, alfertasun, baldankeria, lasaikeria, mandrainkeria, nagi, nagitasun, trapukeria, zabarkeria, laxokeria Ipar., totalkeria Ipar., alprojakeria Heg., nasaikeria Bizk., aroikeria zah., bagaitasun zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegian, nagikeria)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es galbana, pereza
    fr fainéantise, oisiveté (sens péjoratif)
    en laziness, idleness
    port lerdeza

    Entzun:

    Atzo farrandan ibilli eta gaur galbana demasa” , Elexp Berg (Orotariko Euskal Hiztegia)

    galbana (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:11 am on 2015/12/29 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gatzdun 

    adj. Gatza duena. Ateraldi gatzdunak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gatzdun, gazdun (Dv), gaztun (Lar), gatzadun.

    Salado. “Salobre” Lar. Ur gatzduna naroro dariola. Izt C 92. Iturri sufredunak, baita gatzdunak ere. Ib. 85. Guztiz gaztuna dan itxasoren bat. Anab EEs 1920, 69.

    (V-gip; H). “Salado, gracioso. Gatzduna urten detsa alabiak” Etxba Eib. Gizon ikasietan nondik ain bakanak, bertsotarako gatzadunak, ikastaro gabetan ainbeste diran tokian? Inza in Jaukol Biozk VI. Sekulako ateraldi gaztunak ere egin zituan. TAg Uzt 148s. Urtengo dau andra Sabadiñak gazdun esaera edo bertsoren bategaz. Alzola Atalak 92.

    Sinonimoak: izond.

        [gazia]: gazi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adj. salado, -a; salino, -a; que tiene sal (2) adj. salado, -a; gracioso, -a; chistoso, -a; agudo, -a; ingenioso, -a
    fr (1) adj. salé, -ée ; salin, -e (2) adj. (hed.) salé, -e ; vif, vive, ingénieux, -euse ; savoureux, -euse
    en (1) adj. salted, salty; saline (2) adj. [barregarria] funny, amusing; witty
    port (1) adj. salgado, -a; salino, -a (2) adj. gracioso, -a; adj espirituoso, -a, divertido, -a

    Entzun:

    Kordobako gotzainak berba egin du: bihar eguzkia eta eguraldi ona esan zezakeen, majara asanbladak egiten zuen gisara. Baina ez, Demetrio Fernandez gatzdunagoa da. Munduaren jatorriaz jardun du. Umeak zikoinak ekar zitzakeela esateko tentatuta egon da, baina xaloegia iruditu zaio gotzainari azken unean (eta badaki, jakin, zikoinarena egun inork ez duela sinesten) eta argudioak aldatu egin ditu. Umeak aita eta amaren maitasun besarkadatik jaiotzen dira. To eta no esaldia! In vitro ernalketa, aldiz, akelarre kimikoa da. Hau barre algara, hau. Ez esan, gero, dibertigarria ez denik. Txistagarria da. [Akelarreak, Goizalde Landabaso (Larrepetit, 2015-12-29)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gatzdun (James F. Carter, Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:02 am on 2015/11/22 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gaztigatu 

    1. dio ad. Jakitea komeni zaion zerbait norbaiti adierazi. Dabidi gaztigatu zion aitak hil nahi zuela, eta ezkutatu zedila. 2. du ad. Gaztigua eman. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [zigortu]: Ipar.zigortu, larderiatu Ipar., kastigatu Heg., atarratu g.e., nekaldu g.e., penatu g.e., punitu Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) dio ad. avisar, comunicar, notificar (2) du ad. (Ipar.) castigar, dar un escarmiento
    fr (1) dio ad. aviser, faire savoir, notifier (2) du ad. (Ipar.) punir, châtier
    en (1) dio ad. to notify, to inform, to send word (2) du ad. to punish
    port (1) dio ad. avisar, comunicar (2) castigar

    Entzun:

    LEHEN DESKRIBAPENA

    Petalo belikoak dituzu
    betazalak

    gaur ernaldu eta gaur ihartuko direnak
    hozkailuan gordeta
    gaztiga zaitzadan denbora ez iragaitera

    ezpainik eta bularrik galkorrenak dituzu
    elurrezko bola maldan behera
    eta beti ahul izateko obsesio hori

    atzazaletan hitz pozoitsuak
    airean koloretako lapitzez
    margotzen dituzunak

    [Aingurak erreketan, Jon Benito (Susa poesia, 2001)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel