Tagged: K Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:20 pm on 2020/05/05 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kutsugabe 

    adj. Kutsurik ez duena. Lili zuri kutsugabeak. Ama guztiz garbia, Ama kutsugabea. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kutsugabe.

    1. (kh- Dv→A), kutsubage. Inmaculado, incontaminado; inocente. “Qui n’a pas de principe contagieux” Dv. Cf. EZ Noel 144: Adamen faltan kutsu gaberik, y Arr GB 52: Gaiztakeriaren kutsugabeak dauden. Itz eta egiteetan garbiak eta kutsu gabeak izateko. KIkG 57. Ama kutsu-gabea. ArgiDL 114. Lili zuri kutsugabeak. TAg Uzt 27. Aur kutsugabeak artu ta aingeruak zeruan ugaltzeko. NEtx Antz 121. Zuzena izaki, errubage ta kutsubage baita, bat-bedera zeatz eta oso dedino. Zait Plat 134 (Sof 139 kutsugabe).

    2. (Tras tema nudo). Que no tiene carácter (de).
    Naiz eraikitzea erlijio kutsuduna edo kutsugabea izan. “Obra de arquitectura civil o religiosa” . EAEg17-12-1936, 566. KUTSUGABEKO. Inmaculado, incontaminado. Ama Birjiñaren sortze kutsu-gabekoa-re. Goñi 63. Gure elea mendietako ur-xirripa kotsu gabeko iturrietan edan dugu. Zub 18. KUTSUGABEZKO. Inmaculado, incontaminado. Deus ere bada ene baitan kutsu gabezkorik. SP Phil ã 2v.

    Sinonimoak

    iz. [kutsugabe]: garbi, orbangabe (Adorez sinonimoen hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es izond. sin mancha; sin contagiar
    • en without stain; without infecting; impeccable, untarnished, unblemished, stainless, unstained
    • fr impeccable; sans infecter
    • port impecável; sem infectar

    Testuinguruan

    Lagun kutsugabeak elkarrekin atera dira. #gaurkohitza

     
  • Maite 7:51 am on 2020/04/03 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kokapen 

    iz. Kokatzea; kokalekua. Kokapenari dagokionez, hauxe besterik ez dakigu: garun azalean daudela, itxuraz, oroimenaren alderdi konplexu horiek. Xake jokoan, pieza baten kokapena ez dago pieza horrek lehen izan dituen kokapenekin lotua. (Hiztegi batua)

    Sinonimoak

    iz. [kokapen]: kokatze (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es iz. localización, situación, posición, emplazamiento, ubicación
    • fr iz.  localisation, emplacement, situation, position
    • en iz. location, site, position, situation
    • port iz. localização, situação, posição

    Testuinguruan

    Sakelakoen kokapena jasoko du Madrilek (Berria.eus, 20-04-02)

     
  • Maite 10:01 pm on 2020/04/01 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kolpatu 

    ad. kolpatu, kolpa, kolpatzen (Hiztegi batua)

    1 da/du ad. Zauritu. Eroriko handi bat egin zuen eta itsuski kolpatu zen. Ganibet ukaldiz kolpatu zuten. Lagun hurkoa hiltzea, kolpatzea edo jotzea. Begia kolpatu aurretik. Ehiztariak kolpatu baizik ez duen hartzak su gehiagorekin egiten du jauzi, kolpatu duenaren gainera. Gerlan kolpatua. Istripuz kolpatua.

    2 du ad. Irud. Zure amodioak kolpatu nau. Gorputzeko garbitasuna kolpatu ez dutenak. Igande egunaren legea kolpatzen dutenak.

    3 (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Auto istripua: bi hil eta hiru kolpatu. Bihotz-erdiragarri da kolpatuak ikustea eta entzutea. Aleman kolpatuz beteak ziren ospitaleak. Haren bihotz kolpatua.

    [Oharra: teklak-eta ez dira kolpatzen].

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berrogaialdi. Cuarentena, período de cuarenta días. v. berrogeizaro. Berrogei-aldi onen ondoren deabrua alderatu eta tentatzen asi zitzaion. Lard 372. Ta andikan berrogei egunera, berrogei-aldia bete zitzaion. Jesus! Ura edaten asi ta an zakurra ikusten zuala. PEBiz 42. Naiz berrogai-aldi ezoak naiz legorikaragarriak edo izotzaldiak edo uzta ugariak zekazten. Or Mi 90. Garizumako edo berrogeialdiko barua, Jesukristo gure Jaunaren baruaren oroipenean egin oi dugu. Or MB 156.

    Sinonimoak

    ad. Ipar.  [zauritu]: mankatu, zauritu, kaskatu Ipar., zaurtu Ipar., sakitu g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es
    • en
    • fr
    • port i

    Testuinguruan

    Euskal Herria munduan koronabirusak gehien kolpatu dituen herrialdeen artean dago. [Marta Ortega, Goiena.eus (2020-04-01)]

     
  • Maite 11:20 pm on 2020/03/30 Permalink | Reply
    Tags: K   

    koronabirus 

    Koronabirusa birus espezieen multzo bat da, ugaztunetan eta hegaztietan gaixotasunak sortzen dituena.[1] Besteak beste, gastroenteritisak eragiten dituzte behi eta txerrietan, eta arnas-aparatuko gaixotasunak oiloetan eta gizakietan. Gizakien kasuan, kasu gehienetan gaixotasuna arina izaten da, baina koronabirus gutxi batzuek kasu larriak sor ditzakete eta heriotza eragin. Ez dago koronabirusek sortutako gaixotasunen aurka egiteko txertorik edo droga antibiralik, eta gaixotasuna harrapatu ondoren, ohiko tratamendua sintomak arintzea izan ohi da.

    2020an zazpi koronabirus mota nagusi ezagutzen dira, eta 39 espezie. Horietako hiru birulentzia handiko patogenoak dira.[2] Koronabirusak Orthocoronavirinae azpifamiliako kide dira (Coronaviridae familia, Nidovirales ordena).[3] Koronabirusek bilkin birala, zentzu positibodun hari bakarreko ARN genoma eta simetria helikoidaleko kapsida dute. Haien tamaina genomikoa 26 eta 32 kilobase artekoa da, ARN birusen artean luzeena. Koronabirusen izena “koroa” esan nahi duen latineko corona hitzetik dator; izan ere, birioien itxura, mikroskopio elektronikoarekin behatuta, koroa batena da, birioiak ertzean dituen erraboil itxurako irtenuneen eraginez. (Wikipedia, Koronabirus)

    2020ko urtarrilean, COVID-19 indar handiz zabaldu zen Wuhaneko sorburutik Txinara eta mundu osora, ondorio sanitario, sozial, ekonomiko eta politiko larriak eraginez. Martxoaren 11rako, MOEk pandemia izendatu zuen.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es iz. coronavirus
    • en iz. coronavirus
    • fr iz. coronavirus
    • port iz. coronavírus

    Testuinguruan

    Euskal Herrian 8.225 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 400 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.807 pertsonari eman diete alta. [Berria.eus, 2020-03-30]

     
  • Maite 11:23 pm on 2020/02/17 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kalaxka 

    iz. Joare txikia; joare horren hotsa. Herriko eliza ttipiaren ezkila, ardien kalaxka, artzain zenbaiten kantuak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kalaxka.

    I . (Sust.).

    1. (G-to, AN-5vill), kalaska (H), klaska (BN; VocBN , Dv, H), klaxka. Ref.: A (kalaxka, klaska); A EY I 199; CEEN 1970, 132.
    Cierto tipo de cencerro pequeño. ” Klaska, sonnette moyenne de vaches, moutons etc.” H. “Cencerro de sonido poco sonoro” A. “Este cencerro [de tres a siete centímetros] es conocido por kalaxka ” CEEN 1970, 132. Cf. VocNav: “Kalaska, cencerro (Alsasua)”.
    Gatuari behar sarri / joare klaska bat ezarri. Ox 121. Sagarakoan isilgunea… / atarin beor-irrintzi, / ardi-joale, beor-kalaska / ta beien kaskoin-zintzarri. Or Eus 229. Garo-tartean motel gelditzen / zintzarri kalaxken otsa. Ib. 329. Artzai eta segalarien ojuak. Eta irrintzien artean zintzarri kalaxken ots motela. Eston Iz 8. Zeren baduzu joare eta joare… Bildots joaretan, baditutzu: kalaxkak eta ttolonttak. GH 1958, 263. Herriko eliza ttipiaren ezkila, ardien kalaxka, artzain zonbeiten kantuak […] bazen aski egunaz jendearen lotik begiratzeko. Ardoy SFran 63. Ustai eta klaskak ikusi nola zituzten [ardiek] . Larre ArtzainE 58. Joare, klaxka edo xilintxa soinuetan gostu zutenak. Ib. 85.

    2. Alboroto, ruido. Ihausika abiatzen zitzeien, gaitzeko kalaxkan, hanbatenaz ere, non artzainek eta aitak huiatzea laket baitzuten. JE Bur 20. Iguzkia samin, ogiak zirtaka kraskatzen ari, hantxet epaiteko tresna baten kalaxka, urrengo motor baten burrunba. Gazte (julio) 1958 (ap. DRA). Urrunerat ezagun eta nabari ginela gure kalaxka eta garrasiekin. Larre ArtzainE 30.

    II . (Adj.).

    1. “(G-to), hombre flacucho” A.

    2. Charlatán. Frantses kalaxka batzuek gogoan ezarria zuten, Coty jaunak ez zuela hurbildu behar Vaticaneko jauregirat. SoEg Herr 16-5-1957, 1.

    3. Estridente (?). Denetarik ozarrena, “Xerxebruit” zen, bere boza kalaxka txarraz pozoinaren aurthikitzeko. Larz GH 1959, 90

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. cencerro de sonido poco sonoro (2) iz. alboroto
    fr (1) iz. sonnaille, clarine (2) iz. tapage, vacarme
    en (1) iz. cowbell, bell (2) iz. racket, din
    port (1) iz. chocalho (2) iz. alvoroço, alvoroto

    Denei enbarazu egin diegu gure kalaxka eta garrasiekin.#gaurkohitza

    kalaxka (Gaurkohitza, Creative Commons)

     
  • Maite 11:28 pm on 2020/02/02 Permalink | Reply
    Tags: K   

    koskortu 

    iz. koskortu, koskor/koskortu, koskortzen  1 da/du ad. Koskorrez bete. 2 da ad. Haurrez mintzatuz, zertxobait hazi. Ik. tarrotu. Umeak koskortzen direnean. Haurrak koskortuta dituzue. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    koskortu.
    1. (V-ger-gip, G, AN-gip), koxkortu (V-gip), kozkortu (T-L). Ref.: A; Elexp Berg. “Crecerse algún tanto las criaturas” A. “(Se) devélopper” T-L. “Zuek umiak koskortuta dauzkazue” Elexp Berg. v. koskondu. Mutikoa, koskortu-ala, gallendu egin zaigu. Ldi IL 81. [Umeak] asiak dira kozkortzen janez esne ta ale. Or Eus 48. [Bularreko aurrak] koxkortzen astearekin [dana bere dula uste]. Or QA 70. Kozkortzean bere amaz mintzatuko zaizkio [aurrari]. Ib. 161. Bere gurasoak, koxkortu zan garaian apaiz egiñaztea pentsatu zuten. Etxde JJ 17. Aurra kozkortu zanean, Paraoren alabari eraman zion. Ol Ex 2, 10 (Ker anditxoa egin zanean, BiblE handi egin zenean). Kozkortu zanean, Felixek Arrosiko fabrikan astea nai zuan. JAzpiroz 213. Kozkortu giñalarik, asi giñan aita ondoren mendira ardiak ikustera joaten. AZink 20.
    v. tbn. Ataño TxanKan 165. Koxkortu: Insausti 299. Zuen izenpean argitaratu ta koxkortu bite nere Ardi Galdua. A Ardi VII. Kozkortzen asi diran artoek / agertzen dute bizarra. “Ha comenzado a espigar”. Or Eus 295. [Azia] gora ta gora mardo indartsu azi ta zorionen batean kozkortu ta garatuta ikusi gogo ebana. Erkiag Arran 66.

    2. ” Ogíe kozkortuik dagó, está duro el pan” Iz Ulz (s.v. ogíe).

    3. Desarrollar nudos (un tallo). Maiatzean, garia kozkortzean. ‘L’époque où le froment forme ses nÅ“uds’ . Or Mi 41.

    4. ” Abrats koskortrik dago, está mucho rico” ZMoso 61. KOSKORTUXE (Forma con suf. -xe, de valor aprox.). Emezortzi urte izatea ez da ume izatea. Kozkortuxe ere ba zan latin ikasteari ekiteko. Or SCruz 18. Koxkortuxe ba aiz, utzi ama noizpait. Zait Gold 42.

    Sinonimoak: ad.

        [hazi]: tarrotu Ipar., koskondu Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. llenarse de bultos/chichones (2) da ad. crecer, desarrollarse
    fr (1) da/du ad. être rempli de bosses (2) da ad. grandir
    en (1) da/du ad. to fill with bumps (2) da ad. to grow, to develop
    port (1) da/du ad. encher com inchaços (2) da ad. crescer

    Lehen hitzak euskaraz egingo nitinan, erraz ahoskatuko nitinan dd, tt eta txistukariak, eta zailtasun xarmagarriak izango nitinan, koskortutakoan, gaztelaniaz hitzen gramatika-generoa hautatzeko.  [Patua, ‘Patois’, Batua, Xabi Paya (Berria.eus, 2020-01-28)]

    koskortu (Argazkia: Pixabay Domeinu Publikoa,TerriAnneAllen)

     
  • Maite 9:50 pm on 2020/02/01 Permalink | Reply
    Tags: K   

    koala 

    iz. Australiako martsupiala, hartzaren kumearen itxura duena (Phascolarctos cinereus). (Hiztegi Batua

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zool.) koala, coala (Phascolarctos cinereus)
    fr iz. koala
    en iz. koala
    port iz. (mamífero) coala

    Marcosek besoez inguratu zuen Lucas, Australiako koala bati helduko liokeen moduan. [SPrako tranbia, Unai Elorriaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    koala (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel