Tagged: T Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:25 pm on 2016/02/11 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txotxongilolari 

    iz. Txotxongiloak maneiatzen dituen pertsona.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. titiritero, -a [persona que maneja los títeres]
    fr (1) (el que maneja los títeres) marionnettiste  (2) (de circo) acrobate
    en (que manipula marionetas) puppet master, puppeteer
    port iz. titereiro m, -a

    Iheserako arriskurik ez dela eta saioa ezingo dutela errepikatu argudiatuta, behin-behinean aske utzi dituzte ostiralean atxilotutako txotxongilolariak. [Behin-behinean aske utzi dituzte txotxongilolariak, Berria.eus

    txotxongilolari (DevianArt, by arseniic)

     
  • Maite 11:20 am on 2016/01/26 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tripaki-laino 

    iz. Erdi-mailako altostratus motako lainoa, bere barnean ondulazioak dituenak. (Ikus Altrostatus undulatus, Wikipedia)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    TRIPAKI-LAINO (V-gip). Ref.: Iz ArOñ, UrrAnz. “Los cúmulos de nubes” Iz ArOñ. “Tripaki-lañuak, los cirros (nubes)” Iz UrrAnz.

    Esaerak:
    “Hemen tripaki laiñuak dauzenian, aixkomentian kostaldian galernia”.  (Oñatiko esamolde jator batzuk, Olaitturri)

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es Altostratus undulatus
    fr Altostratus undulatus
    en Altostratus undulatus cloud

    Entzun:

    Noiz hasiko den aldatzen? Ba, tarte batzuetan tripaki-lainoak, xare-xare, eguzkiaren argia iragaziz, azaltzen hasten direnean. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zein polita dagoen gaur zerua…hodeien izena, “altostratus undulatus”, edo…TRIPAKI-LAINOAK! [Onintze Salazar, Twitter (16-01-20)]

    tripaki-laino (Argazkia: Onintze Salazar)

     
  • Inaki Agirre 3:32 pm on 2016/01/23 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txigorki 

    txigorki, xigorki (Urt IV 229). “Carbonella, […] haragi ikhatz gañean erréa, errerikakoa, xigorharagia, xigórkia” Urt IV 228s. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Hiztegi Batuan

    txigorki iz. ‘(ogi, patata…) txigortua

    Sinonimoak: iz.

        [tostada]: tostada Heg.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. tostada, pan tostado; cualquier alimento tostado
    fr toast
    en (rebanada de pan tostado) toast
    port torrada

    Entzun:

    Biharamun goizean gosaltzeko, arto-malutak jan zituzten, eta poteko tomate hotzak xigorkietan. [Harry Potter eta Azkabango presoa,  J.K. Rowling/Iñaki Mendiguren (Erein, 2001)] (Egungo Euskararen Hiztegia)

    txiforki (FLickrCC, eatingeast)

     
  • Maite 5:38 pm on 2016/01/21 Permalink | Reply
    Tags: T   

    topaldi 

    iz. 1. Talka, txoke; danbateko 2. Topa; brindis (Heg.)  3. Bilera, batzar, topaketa; elkarretaratze

    Beste hizkuntza batzuetan (Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) choque, golpe (2) brindis (3) encuentro
    fr (1) crash, collision (2) toast (3) meeting, encounter
    en (1) heurter, coup  (2) toast
    port (1) choque, golpe (2) brinde (3) encontro

    Entzun:

    XIII. topaldia: Euskaltzaleen aktibazioa XXI. mendean.  Topaldia  streaming bidez jarraitu ahal izango da egun osoan. [Egitaraua]

    topaldi (Argazkia: Iban Arantzabal)

     
  • Maite 4:26 pm on 2015/12/17 Permalink | Reply
    Tags: T   

    triperre 

    izond. Edozein huskeriagatik haserretzeko edo marmarka hasteko joera duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘erretxin’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    triperre, tripa-erre.Cascarrabias, triperre (V)” A EY III 372. Eta ni zelan nazan Luis tripa errea, / ez dakidan bat zelan eiten dan barrea. AB AmaE 262. Tripa erre! –esan zion amak– I bezela izango gaituk, dirua beste Jaungoikorikan ezagututzen ez dekan ori! Apaol 47. —Eta etxekoandria, ezeteda triperria? –Bai zera!… Iñun dan andrarik baketsuena. E.B. Akordagoitia EEs 1914, 89. “(V-arr-m), terco” A.

    Hiztegi Batuan

    triperre iz. Lgart. ‘ipurterrea’

    Sinonimoak:izond. beh.

        [ipurterrea]: erretxin, kakapirri, kakerre, sakerre, pirri Bizk., ipurterre beh., prakerre g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (lgart.) cascarrabias, irritable
    fr izond. pointilleux, -euse ; grincheux, -euse ; irritable
    en izond. cantankerous; grouchy
    port izond. carrancudo(a)

    Entzun:

    Ez zioten ezer irauten, badakin zein erretxina den. Probatzeagatik… – Txostenak egiten dituzten irakurleak? – Ez zehazki, ikusmen arazoak zauzkan: ozenki irakur diezaion norbait behar din. Hire ahotsarekin, nik uste… Fede Epelde, Diegoren editorea. Hirurogei urteko triperre sibarita. [Twist, Harkaitz Cano (Susa, 2011) Orr.: 95] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    triperre (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:56 pm on 2015/12/10 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tutulu 

    1. iz. Erabilera desberdinetarako balio duen zilindro-formako pieza, barrutik hutsa. 2. iz. Mototsa. 3. izond. Adimenez motela den pertsona, leloa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.

        [tontoa]: arin, babalore, babo, bulunba, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lelantoni, lerdo, memo, tonto, tontolapiko, txatxu, txoriburu, zoro, zoroxka, zozo, zozoilo, ments Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tontolo Heg., txoropito Heg., atunburu Bizk., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe Bizk., ganoragabeko Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., tetele Ipar./Naf., pettux Lap., ilupa Naf., pergut Zub., astapito beh., ganbelu beh., alotza g.e., haizebelats g.e., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., memelo Bizk. beh., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 iz. tubo, caño, canuto 2 iz. moño, coleta 3 iz./izond. (batez ere Ipar.) atontado, -a, alelado, -a, lelo, -a, turulato, -a, zopenco, -a, lerdo, -a, embobado, -a, tonto, -a
    fr 3 adj hébété(e), ahuri(e)
    en 1 tube, pipe 2 bun 3 absentminded, scatterbrained
    port 1 tubo 2 (de cabello) coque, rabinho m, rabicho m 3 abestalhado(a)

    Entzun:

    Zer esanik ez, bost direnean: kukulumuxu, tutulu-tuntun.  [Hitza azti, Iñaki Arranz (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Apoa, tutulu sodomitaren bidez putz eginik handitzen genuen, zangodun pilota berdea bihurtu arte. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tutulu (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 9:02 pm on 2015/11/21 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tableta 

    1. iz. INFORM. Ordenagailu eramangarri txikia, telefono adimendunak baino handiagoa eta ukipen-pantailaz hornitua. (Euskalterm)  2. iz. Laukizuzen-formako txokolatezko pastilla, puska txikiagotan zati daitekeena. 3. iz. MED. Konprimatua, pastilla.  (Euskalterm eta Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) [gailu elektronikoa] tableta (2) [txokolatezkoa] tableta [botika] (3) pastilla
    fr (1) [gailu elektronikoa] tablette  (2) [txokolatezkoa] tablette (3) [botika] comprimé
    en (1) [gailu elektronikoa] tablet (2) [txokolatezkoa] bar (3) [botika] tablet, pill

    Entzun:

    Urtebetetzean oparitu zioten tabletarekin hartzen zituen eskolako apunteak.

    Lupin maisua txokolate-tableta handi bat zatitzen ari zen. [Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Niri mesede egina zidaten zorabioaren aurkako tableta haiek eraman nizkionean, dena den, Sabethek ez zuen bere kamarotera inor sartzerik nahi. [Homo Faber, Max Frisch / Joxe Austin Arrieta (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tablet (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel