Updates from Inaki Agirre Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Inaki Agirre 7:56 pm on 2016/07/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    txanponjale 

    izond. makina txanponjale. Txanpon-makina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txanponjale] : txanpon -makina (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es tragaperras [makina txanponjale: máquina tragaperras]
    fr machine ƒ à sous,  jackpot-machine
    en (general) slot machine; (informal) one-armed bandit;  (dated) fruit machine
    port caça-níqueis

    Txinatar bat makina txanponjalean. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005.] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Pintxo gutxi batzuk zeuden barran. Denak hestekiak: txorizo mutur lodiak, saltxitxoia, urdaiazpikoa… Beste izkinan gizon mehar bat makina txanponjalean, tarteka «qué hijaputa» esaten zuena. [Kontrarioa, Lander Garro (Susa, 2010)]

    txanponjale (Flickr, Gema Campos)

     
  • Inaki Agirre 7:35 pm on 2016/05/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    txonta 

     iz. ZOOL. Fringilidoen familiako eta Montifringilla eta Fringilla generoetako hegazti paseriformeen izen arrunta. • txonta arrunt. 15 cm ingurukoa da eta moko sendoa du. Arrak buru eta lepo grisa, bizkar arrea eta sabelalde arrosa ditu. Emea arre-berdexka da. Arrunta da (F. coelebs). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    txonta (V; Arzdi Aves 164). Ref.: A; SM EiPáj.

    1.Pinzón, cierto pájaro” A. “(Fringilla coelebs), pinzón vulgar” MItziar Txoriak 173. Cf. Baraib RIEV 1907, 353: “Chónta, pinzón, ave del orden de los pájaros”, y VocNav: “Txonta, nombre vasco del pardillo”. Txori kaiolaz beterik dago, ainbat txori politez beteta: kanarioak, txontak, kardantxilluak, tariñak […]. Alzola ZArg 1957, 249. Emen, zearo asarretuta txonta arra ‘pin-pin’ joaz… Aldendu gaitezen, Iñaki, kabira sartu nai dik eta… MItziar Txoriak 173.

    2. (G-azp ap. Gte Erd 287). Tonto.

    Gaztelaniaz ere erabiltzen da:

    Él y Palento y Domenion y yo pasamos aquella noche a la puerta de la perrera municipal con todo el pueblo y no pudimos echarle mano, y luego Santi se mete a ratos en la cuadra y a ratos anda por la casa como una chonta tocada, y ahora está con el hacha porque no puede hacer otra cosa. (El cementerio vacío, R. Pinilla)

    Sinonimoak: iz.

        [negu-txoria]: elur-txori, neguta, negu-txori Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (species. wikimedia.org):

    es (Zool.) pinzón vulgar
    fr (Zool.) pinson des arbres
    en (Zool.) common chaffinch
    port (Zool.) tentilhão

    Txori kaiolaz beterik dago, ainbat txori politez beteta: kanarioak, txontak, kardantxilluak, tariñak […]. Alzola ZArg 1957, 249. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Baina ez hadi txonta izan, hainbat gaiztoagoa baita bikea zauriaren gainera hire bota behar tamal hori. [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txonta (FlickrCC, mongider)

     
  • Inaki Agirre 6:33 pm on 2016/04/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    jito 

    iz. 1. Itsasontzia edo itsas gainean dagoen edozein objektu haizeen, uhinen edo korronteen menpean egotea. Jitoan dago txalupa hori. 2. Ik. deriba. • kontinenteen jito. Ik. kontinente. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    jito. “(V-m), deriva, abatimiento” A.

    Sinonimoak: iz.
    [jito] : trebes (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es (Itsas.) abatimiento, deriva
    fr  dérive
    en drift
    port deriva

    Astebete ibili da itsasontzi okertua jitoan, begi hutsez ezinezkoa ematen duen 54 graduko makurdurarekin. Zazpi / Angel Erro  (Berria, 2016-02-05)]

    Jitoan dago txalupa hori. (Harluxet)

    Kunduzeko khanerriko ofizial batek egiten zuen buru, eta hark, tsarraren aginduz Krasnoiarsken gertatutakoa ez berritzeko eta emirraren tropek ibaia erraz gurutzatzeko, txalupa pila bat uretaratu eta ibaian behera jitoan joaten utzi zuen. [Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    jito (FlickrCC, Shivenis)

     
  • Inaki Agirre 11:47 pm on 2016/04/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    harri-lubeta 

    Iz. Itsas hondora botatako harriz osatzen den egitura, kai baten zimendua eratzeko edo olatu edo korronteen kontrako babesa eskaintzeko.

    Sinonimoak: iz.
    [dikea]: dike, olatu-horma, barradera (WP eta UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es escollera
    fr enrochement
    en breakwater
    port quebra-mar

    Portuan harri-lubeta luzatu egin dute. (Elhuyar Hiztegia)

    harri-lubeta (FlickrCC, Anders Lanzen)

     
  • Inaki Agirre 1:42 pm on 2016/03/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    esondatu 

    ad. Ipar. g.e. Aholkatu.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    esondatu. Aconsejar, sugerir. “(L; Zby), suggérer” Lh. v. esondu. Sugeak Ebari esondatzen dako / debeku fruitutik har dezan jateko. Zby RIEV 1908, 206. Gehienetan zirtoen jeinu jostagarriak haizatzen bezala ditu esondatu zarpailkeriak [Etxahunek]. Lf ELit 83. Erran beharrak oro adiaraz edo esonda, eta goazen ihesi aintzina. Lf Herr 22-9-1960, 2.

    Sinonimoak: ad. Ipar. g.e.

        [aholkatu]: aholkatu, aholku eman, kontseilatu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (Ipar.) aconsejar, asesorar, dar consejo (Elh.)
    fr conseiller
    en advise
    port aconselhar

    Gero eta urriagoa da gure hiztegia eta hor oinarriturik beti esondatu diet nire ikasleei ez dezatela ezer irakurri ulertzen ez dituzten hitzak idatzi eta hiztegietan begiratu gabe.  (‘Doinu literarioak’ eta ‘Lakrikun-en 10. urteurrena’ ikuskizunak asteburuan, Uztarria.eus)

    esondatu (FlickrCC, JD Lasica)

     
  • Inaki Agirre 10:35 pm on 2016/02/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    seilu 

    iz. Posta-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen paperezko eranskailu txikia.
    Erdi Aroko segurtasunik eza zela eta, garai hartako posta-hartzaileak ordaindu egin behar izaten zuen kartaren zenbatekoa (pisuaren eta distantziaren arabera ezarritakoa); honek posta-banaketa asko eragozten eta zailtzen zuen. 1653an, Renouard Villayer-ek, seiluaren aitzindari izango zenak, ordainketasistema antolatu zuen: hartzaileak ordaindu beharrean igorleak ordaintzen zuen, eta ordaindu izanaren agiria ezartzen zen kartan bertan. Hasiera batean, sistemak ez zuen arrakasta handirik izan, baina hobetu eta sinplifikatu egin zen eta egungo seilu-sistema sortu eta mundu osora hedatu zen. Euskal Herrirako eginiko seilu bakarrak karlistek Bigarren Karlistadan jaulkitakoak izan dira; Karlos VII.aren bustua azaltzen da bertan. Lehenengo jaulkipena Baionako litografitegi batean egin zen 1873an; erreal bateko seilu urdina zen. Bigarrena Parisko litografi lantegi batean egin zen 1874an; hori ere erreal batekoa zen, bioleta-kolorekoa. Azkeneko biak, berriz, Tolosako litografitegi batean egin ziren 1875ean; bata, erreal batekoa eta marroixka zen eta, bestea, 50 zentimokoa eta berdea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Hiztegi Batua

    seilu iz. Heg. ‘zigilua’

    Sinonimoak: iz. Heg.

        [zigilua]: zigilu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Heg.) sello [de correos]
    fr iz. (Heg.) timbre
    en iz. (postage) stamp
    port iz. selo postal

    Batzuek seiluak, txanponak, fosilak edo tximeletak biltzen dituzte; hark, berriz, bere ingurukoen bizien zertzeladak metatzen zituen, taldeko gainerako lagunok nesken ondotik agertzen genuen irrika berean, baita arrakasta handiagoaz ere. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Italiako seilua zeramaten lehen astean jasotako bi gutunek. [Ordaina zor nizun, Joxemari Urteaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    seilu (FlickrCC, expo_filatélica_blues)

     
  • Inaki Agirre 3:32 pm on 2016/01/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    txigorki 

    txigorki, xigorki (Urt IV 229). “Carbonella, […] haragi ikhatz gañean erréa, errerikakoa, xigorharagia, xigórkia” Urt IV 228s. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Hiztegi Batuan

    txigorki iz. ‘(ogi, patata…) txigortua

    Sinonimoak: iz.

        [tostada]: tostada Heg.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. tostada, pan tostado; cualquier alimento tostado
    fr toast
    en (rebanada de pan tostado) toast
    port torrada

    Entzun:

    Biharamun goizean gosaltzeko, arto-malutak jan zituzten, eta poteko tomate hotzak xigorkietan. [Harry Potter eta Azkabango presoa,  J.K. Rowling/Iñaki Mendiguren (Erein, 2001)] (Egungo Euskararen Hiztegia)

    txiforki (FLickrCC, eatingeast)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel