Updates from iraila, 2015 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Inaki Agirre 8:15 am on 2015/09/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    ibilgu 

    iz. 1. (pl.) Komentuen, jauregien, etab.en barrutian, ibiltokitzat erabiltzen diren alderdiak. 2. GEOL. Ibai-errekek egiten duten bidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    ibilgu, ebilgia (S ap. Lrq). Camino; paso, pasillo. “Endroit où il est permis de marcher” Lrq. Kartuxa-etxe paketsu artako ibilguetan. ‘Dans les allées’. Or Mi 80. Beribil bat […] baztertü da ebilgiatik eta gaztañatze bat tokatü. Herr 5-10-1961, 3.

    Sinonimoak: iz.
    [korridore] : korridore; pasillo (Heg.) (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)  corredor, pasillo (2) iz. Geol. cauce, curso, lecho
    fr (1) couloir m;  alleé (2) lit [d’un cours d’eau] ; cours [d’un fleuve]
    en (1) hall, hallway n, corridor n; (airplane, church, grocery) aisle n (2) iz. course [of river]; bed [of river]
    port (1) corredor  (2) (de río) leito

    Entzun:

    Atearen eskuinera harrizko maila zabalak, eskaileraburuan jauregiaren inguru osoa egiten duen ibilgu arkupetsua landarez laztandua, hormetan Erosen koloreetako azulejoak argi printzez horditurik. [Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez (Susa, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Negu siberiarrean, estepako ur laster horiek denak, izotzezko geruza guztiz lodia gainean dutela, aise igarotzen dira, eta bidaztia ia ohartu gabe zeharkatzen ditu, haien ibilgua desagertzen baita estepa osoa estaltzen duen zuritasun beti-berdin amaigabearen azpian; baina, uda partean, zailtasunak handiak izan daitezke. [Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Aldiz, hasieran ahul-ahula ematen zuen beste bat ibilgu luzea sortzen ari da, mehe baina agorrezin.[Euria, Idurre Eskisabel (Berria.eus, 2015/02/01)]

    ibilgu (FlickrCC, mlhradio)

     
  • Maite 11:54 pm on 2015/08/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    izarloka 

    iz. Izar iheskorra. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    IZAR LOKA (V-m ap. A; ixer loka V ap. DRA). “Izar lokak, estrellas errantes” A. v. IZAR KOLOKA.

    IZAR KOLOKA (Lar, Añ, Hb ap. Lh, H). “Estrellas errantes, izar kolokak” Lar. “Planeta, estrella errante, izarkoloka” Lar y Añ. v. IZAR LOKA. Karguak edo ekindeak dira izar kolokak bezela, orain diranak ta puntuko eskutatzen diranak. Kortazar Serm 237.

    Sinonimoak: iz.
    [izarloka] : izar iheskor (Adorez eta UZEI sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es Astron estrella fugaz; estrella errante
    fr Astron étoile filante;
    en Astron shooting star
    port Astron estrela cadente

    Entzun:

    Kanpoan, izarloka baten isats iheskorra dirdaitu zen abuztuko izartegian. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    izarloka (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:47 pm on 2015/08/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    iragarki 

    iz. 1. Alde edo leku garaia. 2. ERAIK. Azotea, zabaltza. Etxe guztian ibili ondoren gaindegira igo eta itsasoaren ikusmiran egon ginen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [iragarpena]: spot, erreklama Ipar., anuntzio Heg. beh.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es anuncio, aviso
    fr (1) z. annonce, avis (2) publicité ; message publicitaire ; [télévision] spot publicitaire ; [presse] encart publicitaire
    en advertisement, advert; notice; [irratian edo telebistan] commercial; ad (inf)
    port anúncio

    Entzun:

     

    Arrakalak, Gotzon Barandiaran

    IRAGARKIA

    Agian norbaitek izango du
    gau txiki eta estu bat
    bakarrik egoteko
    ilargirik gabe
    izarrik gabe
    sehaska kantarik gabe
    lagunik onartzen ez duen ohatze batean

    [Arrakalak, Gotzon Barandiaran (Susa poesia, 2004)]

     
  • Maite 11:21 pm on 2015/07/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    inbestidura 

    iz. 1. Inbestitzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. Ohorezko zenbait kargu edo tituluren jabe eginez gero, bereganatzen den izaera. 3. Gobernuburua hautatzea edota estatuburuak hautatutakoa berrestea helburu duen bozketa parlamentarioa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es investidura
    fr investiture
    en investiture
    port investimento, investidura

    Entzun:

    Barkosen hitzaldiarekin hasi da inbestidura saioa. Mugarik gabeko tarte bat izan du bere programa eta hautagaitza aurkezteko. Gero, ordubeteko etena egin dute, eta hitza hartzen hurrengoak talde parlamentarioen bozeramaileak izan dira. Hauteskundeetan ordezkaritza handiena lortu zuenarengandik hasi dira, eta Javier Esparza UPNkoak, Koldo Martinez Geroa Baikoak, Adolfo Araiz EH Bildukoak eta Laura Perez Ahal Dugu-koak hitz egin dute. PSNkoa, PPkoa eta Ezkerra taldekoak arratsaldean egin dute, 15:30etik aurrera, uste baino azkarrago. Barkosek horiei erantzuteko aukera izan du gero, eta bozeramaileek azken erantzuna ematekoa, azkenik. [Barkos hautatu dute Nafarroako zortzigarren presidente, aldaketaren alderdien 26 botoekin, Jon Ordoñez  (Berria.eus, 2015-07-20)]


    Barkos, parlamentarien txalo artean, aukeratua izan ostean (2015-07-20) Villar Lopez, Efe [Berriatik ekarria]


     
  • Maite 9:24 pm on 2015/07/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    irabio 

    iz. Urduritasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [astinaldia]: astinaldi, astindu, astinketa, harroaldi, inarrosaldi Ipar.

    [itzulipurdia]: aztalka, buruzgain, itzul-amilka, itzulipurdi, txilipurdi, zilipurdi, zintzilipurdi Bizk., pinpoil Lap., kakaranzulo Bizk. g.e., kikimera Bizk. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es meneo, agitación, sacudida
    fr agitation, désordre
    en jerk, jolt; shaking, stirring
    port meneio, agitação, sacudida

    Entzun:

    LURRAREN IZANA

    Rimmel, Koldo Izagirre (Susa poesia)

    aspaldi ikasi genuen oinez
    baina bidegurutzera heldutakoan marinelak gara
    zorabioan
    munduak ikara ematen digu
    kulunkan
    zure sehaskari eragiten genionean bezala

    esan behar dizugun ez dizugun esan behar
    lozuloan utzi behar zaitugun izarretara atera behar zaitugun
    irabioan
    ez dakigu ongi ari garen hala bizi gara
    kolokan
    zure esne-hortzak bezala

    bizia da harrotu egiten da ezin du baretu
    apar batean biltzen gaitu
    zuk bezala
    eta batzuetan hila dirudi baina gero gainez egiten digu
    zuk bezala
    gu bizi garen planeta
    itsasoa da

    lurraren lautik hiru
    ur gazia zara

    [Rimmel, Koldo Izagirre (Susa poesia, 2006)]

     
  • Maite 12:25 pm on 2015/06/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    izter-lehengusu 

    iz. Hirugarren mailako lehengusua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, “herengusu”)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    IZTER-LEHENGUSU (ister- G-azp; istar- V-arr, G). a) “(V-arr, G), pariente lejano” A. “Ister-lengusu, pariente lejano” (G-azp; comunicación de I. Gurrutxaga, 1931) ABibl. v. IZTER-SENIDE. Aitor-en iztar-lengusuak. Lab EEguna 64. Eta anaia ez bada ixtar-lengusua. EG 1957 (7-8), 104. Askazi kontuan esan daiteke ez dugula artean [euskararen] izter-lehengusu ezagunik ere aurkitu. MEIG VI 126.

    (iztar- G-azp, AN-gip ap. Gte Erd 211; ixter- G-bet). Primo tercero. v. herengusu.

    b) “Primo hermano, primo carnal. Bixen aittak anaiak ziranetik eurak istar-lengusuak” Etxba Eib.

    Sinonimoak: iz.

    [lehen mailako lehengusua]: lehengusu, kusi Ipar., lehenkusi Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) primo, -a carnal; (2) pariente lejano.
    fr (1) cousin germain, cousine germaine; (2) parent éloigné.
    en (1) first cousin; (2) distant relative
    port (1) primo carnal; (2) parente distante

    Egunotako stress politikora ere ekar liteke hitza: alderdiak hasita daude itunen kromo-trukaketak mahairatzen, musaldi batean nola. Kromoak usaindu eta enbidoen aldia dute oraindik. Laster hasiko dira hordagoka. Irrikaz gaude jakiteko ahaide hurbilenen artean elkartuko diren edo, aitzitik, izter-lehengusuengana joko duten…  .  [Izter-lehengusua, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-05-31)] (Berria.eus)

    izter-lehengusu (Nacy Waldman, FlickrCC)

     

     

     

     
  • Maite 11:42 am on 2015/04/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    internauta 

    INFORM. internet sarearen erabiltzailea.  (Euskalterm)

    Wikipedian

    Internauta edo zibernauta Internet maiz erabiltzen duen pertsona da. Telebistako ikusleak eta irratiko entzuleak ez bezala, internautek rol aktiboagoa dute, bereziki gizarte-sare zerbitzuen eta haien inguruan Interneteko kultura izenekoa garatu da.

    Sinonimoak: ad.  (Euskalterm)

    [internauta]: zibernauta

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Inform.) internauta; cibernauta
    fr cybernaute, internaute
    en internaut, cybernaut
    port internauta

    Entzun:

    Internauta mordo bat bildu zen azken encounterren.

     

    internauta (Argazkia: dotdotcomdotcomcom.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel