Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:51 pm on 2019/02/18 Permalink | Reply
    Tags: B   

    baramendu 

    iz. (L) Eragozpena, traba. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:

    [baramendu]: eragozpen, traba

    Orotariko Euskal Hiztegian

    baramendu.

    1. Reposo. Eta egiazki dugu sinhesten ezen baldin fundament hunetarik den gutiena ere aldara bagintez, berzetan reposik ezin eridenez, ginandela baramendurik batre gabe gure bihotzetan hara huna erabiliak. Lç Ins G 4r.

    2. “(L), tropiezo, estorbo” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (L) tropiezo, estorbo, traba, obstáculo
    fr iz. heurter, obstacle
    en iz. setback, impediment, obstacle,
    port iz. (L) tropeço, estorvo

    Ez baduzu baramendurik, elkarrekin joan gaitezke.

    baramendu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:38 pm on 2019/02/11 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bide(-)urratzaile 

    iz. Aitzindaria, jarraitu beharreko bidea erakusten duen pertsona. Leizarraga eta Axular: horra bi maisu, bi bide-urratzaile, bi eskola. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BIDE-URRATZAILE. Precursor, que abre camino. Iraskun onek Españako Jaurlaritzak dituan laterriarteko itunbenak izango ditu oñarri. Ginebran artuko diran erabakiak berriz bide-urratzalle. EAEg 8-4-1937, 1456. Leizarraga eta Axular: horra bi maisu, bi bide urratzaile, bi eskola. Vill AxMGL 164. Bide-urratzailleak ziran, gure euskera ta elertia aberastu ta iasotzen alegindu ziranak. Agur 16-9-1972, 4.

    Sinonimoak: iz.

    [bide-urratzaile] : bidegile (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es precursor, -a, pionero, -a
    fr iz. chef, guide, conducteur, -trice ; précurseur, pionnier, -ère ; leader
    en precursor, forerunner; pioneer
    port precursor, -a, pioneiro, -a

    Zientziako Emakumeen eta Nesken Nazioarteko egunean gure esker ona bide-urratzaile izan ziren emakumeei. #gaurkohitza

    bide-urratzaile (argazkia: @ikaselkar)

     
  • Maite 11:47 pm on 2019/01/27 Permalink | Reply
    Tags: B   

    broia 

    iz. 1 iz. Batez ere Zub. Ahia. 2 iz. Batez ere Zub. Nahaspila. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    broia (S; Foix ap. Lh). Ref.: Lh; Lrq.

    1. Papilla. Muntoiko muthikuak, abisa zitaie: / Emazte geiak Landan haita itzazie; / Hurak kuntent dirade ardu edan gabe, / Mestüraz eta broiaz asia badie. ‘Bouillie’. Etch 374 (cf. nota del editor: “Broia: emprunt béarnais broye: brouet clair et insipide”). Mauleko jaunto elibatek nahi ukhen gütü broia bezala nahasi. Eskual 8-5-1908 (ap. DRA).

    (Fig.). “Brouille” Lh.

    2. Cachivache (?). Gehiago pairatu nahiz ezarri zituen bere gerruntzearen inguruan sekulako broiak: katina, arrosari pikor larrilarri batzuekin eta nik dakita zer oraino. Etcheandy Mozkortzetik 19 (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz. Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [ahia]: ahi
        [nahaspila]: botiga, lardaskeria, nahasi-mahasi, nahas-mahas, nahasmen, nahaspila, nahaste-borraste, zilibokata Ipar., zurruburru Ipar., nahasturia Naf., kaka-nahaste beh., saltsa beh., zaramatika g.e., endredo Heg. beh., nahastura Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (1) (ikus ahi) papilla (2) irud. (ikus nahaspila) pelea, riña (3) cachivache
    fr iz. (1) bouillie (2) irud. bagarre, dispute, (soutenu) rixe (3) gadget, babiole
    en iz. (1) baby food, mush, porridge (2) irud. fight (3) junk, (colloquial) crap, (US) trash, (UK) rubbish
    port iz. (1) mingau (2) irud. briga, rixa, contenda (3) traste

    -Nola sartu zara broia honetan?

    broia (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:48 pm on 2019/01/12 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bastart 

    adj. Ipar. Borta, sasikoa. Bere alaba bastarta. Euskara bastarta, oro erdarara emana. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    bastart (SP, Urt II 270, Ht VocGr, H), bastard, baxtarta (BN-baig, Ae). Ref.: Inza RIEV 1928, 151, EsZarr 176.

    Bastardo. “Bâtard” SP, Ht VocGr y H. “Adulterinus, bastarta, puta semea, puta alaba” Urt II 270. Cf. Lar: “Bastardo, hijo de padres no libres, vienen del Bascuence bastardu, síncope de bastarrik du, hijo habido a escondidas y en los rincones”. Cf.: Ertzo horiek, ez horien basartak ez die izenik üskaran. Eskual 21-2-1913 (ap. DRA, que traduce “barbaridad”; tal vez se trate de errata por bastartak). v. sasiko, bort. Tr. Documentado en la tradición septentrional. Eta gizonén beldurragatik Iainkoaren beldurra utzi ukhan dukeitenak, Aita egiazkoaren desobedient eta bastard anzo, izanen dirate ezkerreko aldean eta iraitziren dirate maledikzionetara. Lç Adv ** 7v. Bada baldin gaztigamendurik gabe bazarete […] bastard zarete eta ez seme. Lç He 12, 8 (He, TB bastart; Dv bazterreko, Ol, IBe sasiko, Ker sasi-seme). Erregek Amiansko gobernadore bere seme bastarta egin duela. (c. 1597). FLV 1993, 458. Ingalaterrako erregeak ere, bere emazte prestua utzirik, bere alaba bastarta, bertzeren emazteaganik egina, hartu zuen emazte. Ax 351 (V 233). Zeren nola ezpaita lejitimo, nola baita bastart, bort, ezkontzaz kanpoan egina, ezin mintza diteke libreki iend’artean. Ib. 360 (V 238). Seme bastartak berak eztu hobenik, baiña bere aitarenagatik, ekharri behar du burua behera. Ib. 360s (V 238). Bena zonbat bastart mündian aita hanitz ükhenik güzien desohore gerthü direnetarik. Egiat 277. Aitoren semiaren bastartak ahatz eztialarik sekülan nor zian aita. Ib. 276. Mundu guziak badaki zure haurren erdian / Asko bastart badirela sartuak familian. Monho 68. Apairietan ere hobe haien phezak; / üdüri ni haurretan, nündiala bastart. Etch 174. Kunplitü nütianin hogita hamekak, / emaztik egin zeitan jaunareki bastart. ‘Ma femme me fit un bâtard avec son amant’. Ib. 182. Bastarten iduriko, aitarik ez kaustu. Hb Esk 9. Haren haurren artean bastartik ez dela. Ib. 39. Bastart bat sortu zioten; eta Beltranen hobeki enganatzeko sinets-arazi nahi izan zion haurra Usuarena zela. Lf ELit 98. Aitarik gabea, baxtarta deitzen dugun hura bezalako bat. Larre ArtzainE 131.

    (Fig., referido a cosas). Eskara bastartaren kontra (S. Juan de Luz, 1763). RIEV 1923, 153. Xirola bastart eta trunpeta airosak. Hb Esk 223. Hura da eskuara bastarta, oro erdararat itzulia, gure hizkuntza ederraren iduripen zerbait beizik ez duena. Arb Igand 22. Zoin-gehiagoka horrek badu halako bastart-aire bat. Herr 9-5-1963, 3. Euskara nahastekatu eta baxtarta batekin. Larre ArtzainE 298.

    baxtarta (B). “Hermanastro” Izeta BHizt2.

    Sinonimoak: iz./izond. Ipar./Naf.

        [borta]: bort, izun, sasiko, sasikume, aizun neol. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (Ipar.) bastardo, -a
    fr izond. (Ipar.) bâtard, -e
    en izond. bastard
    port izond. (Ipar.) bastardo, -a

    -Uste duk bertzeak baino gehiago haizela, baina bastart bat baizik ez haiz. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bastart (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:30 pm on 2019/01/07 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bularreta 

    iz. Elur gainean ibiltzeko erabiltzen den oinetako tresna, kirten luze batez eta metalezko nahiz zurezko uztai eliptiko saredun batez osatua dagoena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, mold.)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bularreta, golarreta. “Bularreta y también golarreta, llaman en la frontera de Guipúzcoa y Navarra, hacia Tolosa, a los aparatos que llevan en los pies para caminar sobre la nieve. Son tejidos de palos, como las tapas de los sacos de carbón, pero de forma más ovalada” SMuj EEs 1921, 27s ( -> A Apend).

    Sinonimoak: iz.
    [bularreta] : golarreta, elur-erraketa

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es raqueta [para andar por la nieve]
    fr raquette nf
    en snowshoe; (mainly US) racket
    port raquete de neve loc sf

    Bularretak jantzi eta maldan gora abiatu zen elurretan.

    bularreta (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:55 pm on 2019/01/04 Permalink | Reply
    Tags: B   

    berri-ipurdi 

    izond. Berritsua, asko hitz egiten duena. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BERRI-IPURDI (G-to ap. A EY III 372; berripurdi G-to ap. A). Chismoso; hablador, charlatán. “Persona habladora que cuenta cuanto oye y ve, correveidile” A. “Curioso (de noticias)” A EY III 372. v. BERRI-JARIO. Agokit ixilño gotzon berripurdi; / Ni be geldi, Enetxoa itzar ez dedin. B. Manterola in Onaind MEOE 698.

    Sinonimoak: iz.

    [berri-ipurdi] : berri-jario; berri-lapiko; berri-ontzi, autubatzaile, berritsu, erausle, eleketari

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. chismoso, -a, fisgón, -ona; hablador, -a, charlatán, -ana
    fr izond. bavard, -e ; causeur, -euse; commère
    en izond. talkative, chatty, loquacious; fraudster
    port izond. falador, -a; conversador, -a; mexeriqueiro(a), fofoqueiro(a)

    -Hauxe da berri-ipurdi koadrila! [Ordaina zor nizun, Joxemari Urteaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    berri-ipurdi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:44 pm on 2018/12/21 Permalink | Reply
    Tags: B   

    baiesle 

    iz. Zerbait baiesten duen pertsona. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    baiesle. “Ezesle, baiesle (Lh), el que rehusa… que accede” Eusk 1919-1920 (II), 93.

    Sinonimoak: iz.

    [baiesle] : egiaztatzaile, baieztatzaile (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz./izond. quien acepta; quien aprueba; quien consiente; anuente (2) iz. quien confirma, quien afirma
    fr consentant
    en consenting
    port anuente

    Jomuga honetarantz jotzen dute, hain zuzen, kautelazko neurriek, balizko epai baiesle baten ondorio edo eragin juridikoak auzibitartean gerizatzera bideratzen direlarik.  [Prozedura Zibileko Lege berria Bilduma, Iñaki Esparza, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2001] (Egungo Testuen Corpusa)

    baiesler (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel