Tagged: T Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:58 pm on 2017/07/19 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tesi 

    iz. 1 iz. Argudio bidez eusten zaion ideia edo teoria. Liburuan bere tesiaren aldeko gaiak ez ezik, kontrakoak ere jaso zituen. 2 iz. Doktoregoa lortzeko aurkezten den ikerketa-lana. Ik. doktore tesi; doktorego tesi. Tesia aurkeztu, defendatu. Tesia euskal erlatiboaz egin zuen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tesi, tesis.

    Tesis, opinión, idea. Eldu zan, eldu ere, thesisa argitubearra, eztabaida gorena, zezio bakana. Erkiag Arran 141. Izlari bat ba-omen zebillen Jainkorik eztagoela erakutsi naiez. Eta bere tesis ori sendotzeko, ba al dakizute zer aipatzen zuen? Vill Jaink 53. Ikasgai bakoitzak tesis bat zuen lehenbizi, hau da, azalkizun bat, adierazkizun bat. Zarate ELit 24. Bere tesisaren aldekoak ez ezik, kontrakoak ere jaso. MIH 252. Larresoro errebelatuaren tesi galgarrien kaltetan. MEIG VIII 27. En DFrec hay 6 ejs. de tesis y 15 de tesi.

    Tesis doctoral. Madrillen izan berri dela, bere thesisa irakurtzekotz. Mde Pr 194. Tesis delakoa zortzi urtez geroago. MIH 368. 1940ko martxoa baino lehen burutua omen zuen tesia. MEIG VIII 85s.

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. tesis; proposición (2) iz. (Hezk.) tesis (3) iz. (Fil.) tesis
    fr (1) iz. [teoria] thèse (2) iz. [unibertsitatea] thèse
    en iz. thesis
    port iz. Univ tese

    Adigai eta ideia berriak idazten dira doktore tesietan, ikertzaile gazteen lehenbiziko ikerketa lan garrantzitsuak baitira! [Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur, Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tesi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:40 pm on 2017/07/14 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txorigorri 

    iz. Moralaren aurkako berba latza, biraoa, juramentua, maldizinoa. (Arratiako Udalen Mankomunitatea)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txorigorri (AN-ilzarb), txorgorri (AN-egüés-olza), xorigorri (L, BN, S). Ref.: Bon-Ond 145; Lh (xorigorri).

    Mertxika-xoria, bouvreuil. Mertxika-xoriak ere gure jakinean baditu bertze izen batzu: xori-gorria, xori oilarra, herio xoria, ttuka, purloia eta murruba” Dass-Eliss GH 1923, 758.

    Sinonimoak: iz.
    [txorigorri] : madarikazio (Arratiako Udalen Mankomunitatea)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegietan, “madarikazio”):

    es  iz. insulto, juramento, maldición || iz. Zool. (Acanthis cannabina) pardillo.
    fr iz. malédiction, damnation
    en iz. [biraoa] swearword, curse
    port iz. insulto, blasfêmia, maldição

    Txorigorriak baino ez zaizkit ateratzen!, @fantomastxiki

    txorigorri

     
  • Maite 8:42 pm on 2017/07/13 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tristezia 

    iz. Tristura, triste dagoenaren egoera.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) || iz. Tristura. Munduko loriak beti du tristezia lagun. Begietan ezagun da pertsonen tristezia.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tristezia (BN-arb, S; Volt 7, SP, Urt II 95, VocBN, Gèze, Dv, H), tristeza (Lar, Añ, H), tristizia (H), trixtezia, trixteza. Ref.: Lrq; Gte Erd 254. Tr. En la tradición meridional se documenta la forma tristeza (Samper trixteza) y en la septentrional domina tristezia, aunque a partir de mediados del s. XIX tbn. aparece trixtezia. Hay además tristizia en Leiçarraga y Eguiateguy.

    1. Tristeza. “Tristeziak hartu du (BN-arb)” Gte Erd 254.

    2. Desgracia. Natüraren beharrünen pian izatia egiazki miseria bat da eta tristezia bat persona debot baten. Mst I 22, 2

    Sinonimoak: iz.
    [tristura] : tristura, goibelaldi, goibeldura, goibeltasun, ilunaldi, malenkonia. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es tristeza, pena, añoranza, angustia, melancolía
    fr chagrin, mélancolie, tristesse
    en sadness, misery, melancholy, sorrow
    port tristeza, melancolia, infelicidade

    Zoritxarrez, tristeziak hartu gaitu.

    tristezia (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:31 pm on 2017/07/11 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tripontzi 

    adj. Adkor. Tripazaina. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tripontzi (V-m-gip; H; -nz- Lar, Añ, VocCB), tripuntzi (T-L). Ref.: A; Elexp Berg.

    “Glotón”, “comedor”, “tragón”, “tragaldabas” Lar y Añ. “Tripón” Añ. “Glouton”, “goinfre” T-L. “I, tripontzi, laga bestiendako be zerbait” Elexp Berg. v. tripazain. Hóna emén gizon bat triponzia eta ordia (Mt 11, 19). BOEanm 1298 (Lç, Echn gormant, He, TB, Dv, Ip, Leon jale, Ur, IBk tripazai, Samper goloso, Ol yatun). Tripontziak, eztia, gozakaia, koipia eta orrelako gauzak ipiñi biar [aztakiñaren plater batian]. JBDei 1919, 255.

    Sinonimoak: izond.

        [tripazaina]: sabeltzain, tripazain, golos Ipar., zintzurkoi Ipar., sabelkoi jas., sabeldarraio g.e., gormant Ipar. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. tragón, -ona, comilón, -ona, glotón, -ona
    fr izond. gourmand, -e ; glouton, -onne
    en izond. greedy, glutton, big eater
    port izond. comilão(ona), glutão(ona)

    Tripontzi halakoa! 

    tripontzi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

     
  • Maite 11:23 pm on 2017/06/14 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txotxatu 

    ad. txotxatu, txotxa, txotxatzen da ad. Bizk. Burua arindu, umetu. Ik. sinpletu. Txotxatu, sinpletu, zahartu, itxuragabetu eta ezainduko zara. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txotxatu (V, G, AN ap. A; Añ, Izt 4v), txotxotu (R ap. A), txotxeatu (Lar).

    1.Achocharse” Añ. “Aniñarse, chochear. En V-ple distinguen entre txotxotu ‘aniñarse un hombre’ y txotxatu ‘aniñarse una mujer'” A. v. txotxindu. Ni hirurogei ta amairugarren urtean sartua nabil, zartu naiz, ez ordea oraindikan elzartu (txotxotu, caduco): burua daukat soilla, baña fresko ta sendo. Lar, carta a Gandara 162. Txotxatu, sinpletu, atso-aguretu, lenbait len zartu, etxurabagetu ta ezainduko zareala. Añ MisE 107.

    (Aux. intrans. bipersonal). Ikusten da gaurko egunian persona bat irakurtera emona, eleisa ta sakramentu zalia, arimia garbi gorde nai dabena peligrubei iges eginda; diñuee beriala munduko juezak, sinpletu edo txotxatu jako oni. JJMg BasEsc 155.

    2. Chochear, extremar el cariño (empleado en la expr. txotxatuta egon). Bere gurasuak txotxatuta egozan beragaz. Kk Ab I 108.

    Sinonimoak: ad. Bizk.

        [eltzartu]: eltzartu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. volver(se) ligero, -a de cascos, atontar(se)
    fr abrutir
    en stupefy
    port aturdir-se, ficar tonto

    “Badakizu, mundu hau gaixorik dago edo neu txotxatu naiz zeharo”, bota zuen Mari Terek erretolika amaitzeko. [Ileak uretan, Josu Penades (Alberdania, 2012)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txotxatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

     
  • Maite 10:48 pm on 2017/06/11 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txinpartatsu 

    adj. Txinparta asko botatzen dituena. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izond.

        [pindartsua]: pindartsu Ipar., pindardun Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. chispeante
    fr étincelant(e)
    en sparking
    port adj faiscante

    Sinonimia jostalaria, errepikapen txinpartatsua eta aldarte zirtolaria bere estiloaren sor marka dira. [Ifrentzuen jauna, Harkaitz Cano (Berria.eus, 2017-06-09)] [Anjel Lertxundiri eskainitako hitzak]

    txinpartatsu (Argazkia: Zaldi Ero)

     
  • Maite 10:46 pm on 2017/06/04 Permalink | Reply
    Tags: T   

    trapaila 

    iz. Bat-bateko haizearen eraginez sortzen den itsaskirria. (Anjel Lertxundi)

    Trapaila, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2005-05-05)

    Sautrela-koek nire gustuko hitz bat eskaturik, trapaila aipatu nien. Bat-bateko haizearen eraginez sortzen den itsaskirria edo trapaila. Estropadetan arraunlari trebatuenek nahi izaten duten itsas zabaleko giro aldakor bizia. Zarauzko gazte batzuek beren asteburuetako girora ekarritako hitza: «Trapaila polita zebilek gaur!». Hitz zahar berritua, testuinguru arrantzale batetik parranda-girora ekarria.

    Xuxen-ek ez dit onartzen. Testu idatzien corpus-ek ez dute jasotzen. Ez da Orotariko Euskal Hiztegia-ko 125.987 hitzen artean ageri. Baina bizi-bizi dago kostaldean. Akademiek, hiztegiak, corpus-ek ezin jaso dezakete hizkuntza bat bere osotasunean. Zorionez. Bestela, akademiak, hiztegiak eta corpus-ak batere trapailarik gabeko itsaso hil baten deskribatzaile huts genituzke.Hizkuntza bizi batek, arraunketa sasoitsua egingo badu, trapaila behar eta nahi, hori da kontua.

    Sinonimoak: iz.
    [trapaila] : itsaskirri

    Beste hizkuntza batzuetan (Word Reference hiztegiak):

    es marejadilla (propiciada por el viento que surge repentinamente)
    fr houle, légère
    en wave movement, undulation
    port marejada, marulho

    Trapaila garaiotan arrantzuan ibiltzeko haina gogorik biltzen badugu, bederen. [Trapaila garaiak, Hasier Etxeberria (Alua Mundua!, 2015-11-09)] (Zuzeu.eus)

    trapaila (Argazkia: Alua mundua!, zuzeu.eus)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel