Updates from azaroa, 2015 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:01 am on 2015/11/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    zurbil 

    izond. Kolore hori-zurixka edo eskasa duena (bereziki aurpegiko larruazalaz mintzatuz erabiltzen da). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.

        [zuhaila]: beilegi, margul, hits Ipar., zuhail Ipar., zurpail Ipar., beluri g.e., zerbel g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. pálido, -a, lívido, -a; blanquecino, -a (2) adb. pálido, -a, lívido, -a
    fr (1) izond. pâle, décoloré, -ée (2) adb. sans éclat, terne
    en izond. pale, ashen
    port (1) izond. pálido(a)

    Entzun:

    OROIMEN ARIKETA

    «Ez dut negarrez aritzea besterik
    esku-ahurrak desegin artean»
    idatzi nuela daukat gogoan.

    Carverrek hil baino hilabete bat lehenago
    erosketetako papertxoan idatzi zuena ere
    badatorkit: «Gurina, arrautzak, txokolatea…

    Antartidara joan ala Australiara?».
    Uholak dakartzan adar eta plastikozko
    ontziak dira egun oroitzapenak.

    Eta kalean galdu nuen lagunminaren
    betarte zurbila ere badakarkit.
    Bere irribarre konplizea.

    «Ez dut negarrez aritzea besterik
    esku-ahurrak desegin artean»
    idatzi nuela daukat gogoan.

    Gordean ditut halaber
    neurria hartu nahia, aldatzeko ahalegina,
    nire mamuekin irauteko premia.

    eta denbora arretaz ehundu
    begiekin, malkoekin, eskuekin,
    itzalen luzapenak bizirik harrapa nazan.

    [Bitartean heldu eskutik, Kirmen Uribe (Susa poesia, 2001)]

     
  • Maite 8:35 pm on 2015/11/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    domotika 

    Etxeetan sistema adimendunak jartzeaz arduratzen den jarduera; sistema horiei esker, batetik etxeko segurtasuna, eta bestetik etxeko tresnak maneiatzea, ondo erabiltzea eta kontrolatzea lortzen da.  (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Domotika etxebizitzen tresnak automatizatzean eta sistema bakar batean biltzean datza, energiaren kudeaketa, segurtasuna, ongizatea eta komunikazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Hortaz, esan daiteke etxebizitza domotikoa etxebizitza adimenduna dela.

    Sistema domotiko batek ondorengo elementuak ditu:

     (Jarraitu irakurtzen…)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es domótica
    fr domotique
    en smart houses; house automation
    port domótica

    Entzun:

    Etxeko atariraino noa oinez, hirigunera; etxea luxuzkoa da, argi halogeno sentsoreduna dauka, igogailu ukigarria, domotika adimenduna, bio jogurtak hozkailuan… eta Bakarrik segitzen dut. [Post-it bizitzak, Iolanda Zuñiga / Iñigo Roque (Pasazaite, 2014)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    domotika (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 5:44 pm on 2015/11/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    andraize 

    iz. Batez ere Bizk. Lgart. ‘hego haizea’. (Hiztegi Batu Oinarriduna)
    Sinonimoak: iz. Bizk. beh.
    [hego-haizea]: haize hego, hego, hego-haize, eguzki-haize g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
    es viento sur, ábrego; austro (culto o literario)
    fr vent du sud
    en south wind
    port vento sul
    Bizkai aldean, esate bateko, andraizea deitzen zaio hego haizeari, aintzinako sineste zaharren arabera, haize klase honek, emakumeagan amodio gogoa eta haragi grina areagotzen omen dituelako. [Harrizko pareta erdiurratuak,Patziku Perurena (Euskaltzaindia, 2004, orr.: 140)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    andraize (lanpernas 2.0, FlickrCC)

     
  • Maite 12:22 pm on 2015/11/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    inkurrio 

    iz. 1. Alde edo leku garaia. 2. ERAIK. Azotea, zabaltza. Etxe guztian ibili ondoren gaindegira igo eta itsasoaren ikusmiran egon ginen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    inkurrio (G), inkurri. Rencor. “(Gc), rencor, amargo recuerdo” A. “Badakizu gerra-ondoren nolako inkurriyuak izan dian (G)” (comunicación personal de A. Arrue). Juan Bautista Gaztelu / orra laugarrena, / iñork inkurriyorik / ez du orrena. AzpPr 112. Utzi jeniyua / ta inkurriyua, / gure salbaziyua / da oraziyua. PE Auspoa 49-50, 62. Itxaropen gabeko ta inkurriozko egun beltza neskatxaren eskua jaditxi etzuten gizonentzat. Ag G 334. Zureganako inkurriyorik / ez det beñere izandu. In Tx B III 57. Gudarako inkurri galgarriak, batzuk ala bestek, aiñ irabiaka zerabizkian. Elizdo EEs 1927, 185. Nik etzeukat iretzako eta iñorentzako inkurriorik! Salav 138.

    Sinonimoak: iz.
    [inkurio] : ezinikusi, gorroto, aiher, aiherkunde, herra, hegigoa

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    *Elhuyar Hiztegiak ‘inkurio‘ hitza jaso du.

    es odio, rencor; amargura, amargo recuerdo
    fr haine, aversion, abomination, exécration
    en hate, hatred, loathing, aversion; rancour (Br); rancor (Am)
    port ódio, rancor

    Entzun:

    (…) hitz bat, gogoratzen ez nuena, azpimarratu dut bitan: inkurrio. Gorrotoa, herra esan nahi du. [Inkurrio, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-11-04)] (Berria.eus)

    inkurrio (FlickrCC, Hernán Piñera)

     
  • Maite 9:51 pm on 2015/11/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    aurri 

    iz. 1. Teilatua eta kanpoko lau hormak baino ez dituen barne-zatiketarik gabeko etxea. 2. ERAIK. (pl.) Eraikin bat edo multzo bat osorik edo zatika lurrera erori ondorengo gerakinak. Atenasko Partenon-en aurriak • AURRI IZAN. (Z) 1. Baliabidez urria izan. Aurri dituk etxe horretan. 2. Osasunez ahul egon. || AURRI-ZORIAN EGON. Eraikin bat lurrera erortzeko arriskuan egon. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 aurri (SP >Dv y A).

    1. “Maison qui n’a que le toit et les murailles” SP, que cita a O. No está claro si se trata de un sust. o un adj.

    2. “(Sc), débil, desprovisto de medios. Aurri ditük etxe horretan, andan mal de bienes en esa casa. Aurri nüzü, estoy débil (de salud)” A. Cf. aurritu.

    2 aurri. “(BN-lab), planta de raíz larga y hoja ancha” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. casa sin división interior que no tiene más que las paredes y el techo (2) iz. [hondakinak] (pl.) ruinas
    fr (históricas) ruines; (restos de edificios) décombres
    en ruins
    port ruínas

    Entzun:

    Aurri gara
    oinutsik eta babes gabe eta
    negua badator
    berandu da gordetzeko

     [Aurri gara, Izaki Gardenak]

    aurri (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:50 pm on 2015/11/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    goraletu 

    da ad. Goragalea izan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    goragaletu (G ap. A; Lar, H), goraletu (H). Asquear(se).(Provocar a) vómito”, “basquear”, “fastidiar” Lar. Gorde zituzten gal-eperren aragia janaz […] gogaitu eta goragaletzeraño. Lard 88.

    Sinonimoak: iz.
    [goragaletu] : goragaleak izan, botagura izan (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. tener/sentir náuseas
    fr avoir la nausée
    en feel sick, turn your stomach, make you sick to your stomach
    port sentir enjôo

    Entzun:

    Lotsatu baino areago esango nuke, bihotzondoraino mindu, zornatu, goragaletu. Putzu, Txillardegi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    goragaletu (Irudia: es.wikihow.com)

     
  • Maite 11:51 pm on 2015/11/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    kuia 

    iz. BOT. Kukurbitazeoen familiako landare belarkara eta urterokoa. Herrestaria edo igokaria da, lore handi eta horiak ditu eta izen bereko fruitua ematen du. Jatorriz amerikarra da eta hainbat barietate bere fruituengatik kultibatzen dira (Cucurbita pepo). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [kalabaza]: kalabaza Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Bot.) calabacera, calabaza (Cucurbita pepo) (2) iz. [fruitua] calabaza
    fr iz. citrouille ; courge ; calebasse ; potiron
    en iz. pumpkin
    port iz. abóbora

    Entzun:

    Ez da tomate garaia, ezta alberjinien, leken eta kuiatxoena ere. Hala ere, dotore eta distiratsu erakusten dira saltoki handietako eta denda txikietako apaletan. Negua, baina, azen familiako barazkien, porruen, kuiaren eta pataten garaia da, eta baita beste hainbat barazkirena ere: borraja, ziazerbak, eskarola, txikoria… [Negurako sukaldea, Nagore Etxeberria (Berria.eus, 2015-10-31)]

    kuia (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel