Recent Updates Page 11 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:20 pm on 2022/05/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    zigarro-mutxikin 

    zigarro mutxikin, zigarro-mutxikin || iz. Zigarro muturra. Horrek zigarro mutxikinak ere erreko lituzke. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ZIGARRO-MUTXIKIN (-iñ V-gip ap. Elexp Berg). “Colilla. Mutikotan besteik ezian zigarro-mutxikiñak erretzen giñuzen” Elexp Berg. Ezpanetan zigarro-mutxikin bat ebala. Kk Ab I 103. Arpegi estua, bibote erre erkintxua ta bedar artian taketa lez zigarro mutxikin amataua bertan. Kk Ab II 14. Erretzia akabatzen ebanian, ziarro-mutxikiña (colilla) bentanatik kalera bota-ta […]. SM Zirik 131.

    Sinonimoak: iz.

    [zigarro-mutxikin] : zigarro-kondo, zigarro-txondar (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. colilla
    fr iz. mégot
    en iz. fag-end, butt
    port iz. ponta, guimba, bagana

    Testuinguruan

    Horrek zigarro mutxikinak ere erreko lituzke. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 11:39 pm on 2022/05/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    txima-jario 

    1 adj. Txima asko dituena. Urka ezak! —oihu egin zuen emakume txima-jario batek. 2 (Adizlagun gisa). Bistan duzuenez, errukarri natorkizue, ia esku-hutsik eta txima-jario. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    TXIMA-JARIO (Estar, etc.) desgreñado. Emaztea, ura ere gizen xamarra, itsusia, beltza, zikiña, txima-jario aritzen zan uskeriak saltzen, orraziak-eta. Anab Poli 81s. (Como adj. pleno). Emakume erdi-sorgin, gerri-me, anka-luze, tximajario bat bigarren bizitzan. Loidi 117. Bentura potoloa, Poli lerdena, Balentin ixilla, nagusi kopetilluna ta andre txima-jario. Anab Poli 110. (Uso sust.). Amundatarren etxean ere, iñor ez; goiko bizitzako txima-jario ark ez zekien ezer. Loidi 157.

    Sinonimoak: iz.

    [txima-jario] : adasdun; tximaluze, ile luzedun

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. melenudo, -a, greñudo, -a
    fr izond. chevelu,
    en izond. long-haired, shaggy
    port izond. cabeludo(a)

    Testuinguruan

    Dama batek, ordea, gogoko zuen txima-jario ibiltzea, eta inpresio bitxi samarra eragiten zuen. [Zazpi urkatuak, Leonid Nikolaievitx Andreiev / Jose Morales (Alberdania-Elkar, 2006)]

     
  • Maite 11:01 pm on 2022/05/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    sugeldo 

    iz. Errauts artean itzali gabe dagoen txingarra. (Harluxet Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    SU-GELDO (L sg. Lh; Añ (V, G, AN) A), SUKELDO (Lar). a) “Rescoldo” Lar y Añ. Solas bai ta egitez dira iardukarik; / maitalege ta sua ez nai inolarik; / sua gartzen asia, berez da aki-bearrik, / sugeldoz du irauten luze ta maltsorik. (1959). Agerre PV 2016, 217. b) “(G-to), fuego de poca fuerza” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. rescoldo, brasa; fuego bajo
    fr iz. braise
    en iz. ember
    port iz. rescaldo, borralho

    Testuinguruan

    Sugeldoa zirikatu zuen. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:55 pm on 2022/05/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    egitamu 

    1 iz. Itxura; bereziki, egitura. Egitamuz, usainez, kolorez, kanpoan zu zara gaur erregina. 2 iz. Egitasmoa, egitaraua. Gaurdaino gure artean egin den hizkuntza-egitamurik osoena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    egitamu. Tr. La forma más documentada es claramente egitamu . En DFrec hay 16 ejs. de egitamu , la mayoría correspondientes a la segunda acepción. Etim. Para la posibilidad de que se trate de un compuesto de egi-/egite- y -egun, v. FHV 507.

    1 (V-oroz-arr-ple), egidamu (V-m), egieramon (V-ger-m), egiaamon (V-ger), egiluma (V-m; Añ), egilamu (V-m), eitemo (V-ger), egilimu, eitamu. Ref.: A (egitamu, egidamu, egieramon, egiaamon, egiluma, eitemo); A Apend (egilamu). “Hechura, forma, figura” Añ. “Forma, estructura” A. Cf. egiramu. v. egitura.
    Eitamuz, usaiñez, kolorez, / Kanpoan zu zara gaur Erregiña. AB Olerk 333. Baña adin eldua, gogorrago izaten da-ta, makurtu, ezi ta aldatu nai ba-da, beste taiu, izakera ta egillimu bat emon nai ba-yako. Eguzk LorIl 37s (ap. DRA). Berarizko jas eta taiua, izakera ta egidamu berezia. Eguzk LEItz 123. Pirikornaren egitamua Altmann jakintsuaren iritxiz lapats-egitamua da. Zait RIEV 1933, 65. Ta epod gañeko itoltza egitamu berekoa zan. Ol Ex 39, 5 (Dv karantza, Ur kolore, Ker y Bibl lan). Nahiago nuke euskal sustraiko egitura (edo egitamu) erabili structura adierazteko. MIH 194.
    egieramon. Construcción.
    Era ontako arruztaiak egunean ikusten dira, egieramonak (construcciones) asko aurreratu diralako. J.B. Ayerbe EEs 1912, 62.

    2 Programa, plan. v. egitarau. Gure bururakizunen egitamu bete, eta gure atinaren benetako kizun gertatzen omen dira [ideiak] . Zait Plat 39. Arerioen egitamu ta bestelako ariketak lapurtzeko. Ib. 95. Jan, edan, erre, gonartean ibilli: gizonaren egitamu bikaiña ogei urte inguruan. Erkiag BatB 182. Lan egitamua 148.698,82 laurlekokoa zan; baiña errematean 126.386 laurlekora jatsi zan. Etxabu Kontu 210. Moldatuz joian karmeldar moja ortozen izakera, bizi-egitamu ta jasa. Onaind STeresa 77. “Eusko-bidaztiarena” izan da gaurdaino gure artean egin den hizkuntz egitamurik osoena. (In MEIG VI 38).

    3 Plano, croquis. Gauz ontan plano edo egitamuak egitean bezelaxe gertatzen da. EEs 1930, 22.

    Sinonimoak: iz. Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [egitura]: aire, egitura, eite, irudi, itxura, karantza, kera, planta, tankera, aparantzia Ipar., egindura Ipar., kara Ipar., mustra Ipar., traza beh., kuntza g.e., azalpe zah., presentzia zah.

    [egitaraua]: egitarau, programa

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. programa, plan, proyecto (2) iz. (B) hechura, forma, figura
    fr (1) iz. programme, plan, projet (2) iz. (B) forme, figure
    en (1) iz. program, plan, project (2) iz. (B) shape, figure
    port (1) programa, plano, projeto (2) forma, figura

    Testuinguruan

    Soilik frankismo soziologikoarena ez den diskurtsoak ukatzen duen bezala tortura, halatsu babestu izan du urteetako egitamu sozialak Poivre d’Arvorren praktika. [Egitamua, Iñigo Aranbarri (berria.eus, 2020-05-01)]

     
  • Maite 10:59 pm on 2022/05/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    suge-opil 

    iz. Sugeek tarteka sortzen dituzten multzo edo pilaketak (dela negualditik esnatzean, dela ugaltzeko, dela kumeak jaiotzean..).

    Orotariko Euskal Hiztegian

    SUGE-OPIL. “(L-ain, Sal), conjunto de culebras pequeñas apelotonadas” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. conjunto de culebras pequeñas apelotonadas
    fr iz. groupe de petits serpents entassés
    en iz. group of small snakes huddled together
    port iz. grupo de pequenas cobras amontoadas

    Suge-opil bat ikusi genuen bide ertzean.

     
  • Maite 10:29 pm on 2022/05/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    albiriste 

    1 iz. Zah. Berri ona; berri ona dakarrenari ematen zaion saria. Eman iezadazue albiriste, berri on bat eman nahi baitizuet. Albiriste saria. 2 iz. Albistea. Albiriste, ez dakienak hobe uste (esr. zah.). (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    albiriste. Etim. v. DCECH s.v. albricias.

    1. (Lar, H). Noticia. “Bonne nouvelle. Ce mot est usité en Labourt pour ‘félicitation’. Il dit encore en V, G, nouvelle en général” H. v. albiste. Albiriste, / Eztakianak hobe uste. Saug 200. Beraz albiriste hunez, giristino Iainkotiarrak, esporza zaitezte eta konberti zaitezte Iainko on hunen gana, dakusazuenaz geroz zein on den Iainkoa baithan fidatzea. Harb 271. Ajola-gabeturik uzten zuen baten edo besteren berri ematen ziolarik, edo-ta ezteietarako egin erazi zuen jantziarekiko albiristea jaulkitzen. Mde HaurB 33.

    2. (V, G ap. A ; SP, Lar, H (V, G, L)). Albricias. “Albiristeak, étrennes qu’on donne à celui qui apporte une bonne nouvelle” SP. “Albricias, buenas nuevas, noticias” Lar. “Étrenne, récompense pour une bonne nouvelle qu’on annonce” H. Baldin Aingiru batek erran baliaze Iainkoaren partez, ifernuan daudenei: Ea, iende penatuak, indazue albiriste, berri on bat eman nahi deratzuet. Ax 604 (V 388).

    Sinonimoak: iz. zah.

    [albistea]: albiste, berri, izpar g.e., notizia Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. albricias (2) iz. Ik. albiste
    fr (1) iz. offrandes, cadeau, présent (2) iz. nouvelle, information
    en (1) iz. gift, reward (2) iz. news
    port (1) iz. alvíssaras fpl. (2) iz. notícia

    Testuinguruan

    Buruz ikasi genuen garai hartan, itzulpena Gabriel Arestirena zela esan ziguten. Eta egia da, niri bederen, pasarteren batzuek belarriko mina eragiten zidatela. «Indazu albiristea» ospetsua zen bat. Eta bestea, doinuak goia jotzen duen unean kantatu beharreko «…bihar izan dadin, Internazionala gizonaren adin!» hura. Eta ez zen genero kontua orduan krakatekoa eragiten ziguna… [Albiristea, Andoni Egaña (berria.eus, 2022-05-01)]

     
  • Maite 10:20 pm on 2022/05/01 Permalink | Reply  

    sindikatu 

    (1) iz. Kideen interesak babesten dituen elkartea, bereziki langileen interesak babesten dituena. Ugazaben sindikatuak. Sindikatu erakundeetan. Sindikatu lana berriz abiatzeko. (2) sindikatu, sindika, sindikatzen da ad. Sindikatu bateko kide bihurtu. Sindikatzeko eskubidea aldarrikatzeagatik hil dituzten langileak.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 sindikatu. (V-gip), sindikato, sindikat, zindikat (T-L). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg.
    Sindicato (de trabajadores); asociación (en gral.). “Biargiñen jasotasunan asieran izan ziran gremixua eta soziedadiak, eta gero sindikatuak” Etxba Eib. “Sindikatuan sartu ei dau kejia” Elexp Berg. “Sosio susio, sindikato zikintrato, elkarte sindikatuenganako mesfidantza adierazten duen aspaldiko esaera” Ib.
    Abel-Lugintzazko Sindikato Katolikuak. (1917). ForuAB 87. Langille guziak sindikatoetan alkartu-arazi. TAg GaGo 78. Politika-Alderdiak eta Langille-Sindikatuak sortzen asi ziranean. Alt LB 114. Angers-eko ikasgiak “Jesuites” delako aphezak dütü bürü, bena jabe ta nausi hanko ikasle ohien zindikata. Gazte 1957 (septiembre-octubre), 2. Makiña bat kooperatiba ta sindikato jarri omen zuan. AZavala in Goñi 11. Sindikatak baditu bere erreglamendu bereziak. Gatxitegi Laborantza 221. Hazparnen, apez gisa, ibili dut lan frango, langile girixtino, zindikat girixtino batasunek muntatzen… Larz in Alzola Atalak 117. Au zan Euskal Erriko baserritar guztien sindikatu bat. Gerrika 52. Entzun dugu […] ba omen ginuela bikariek gure sindikata eta nik dakita zer. Larre ArtzainE 257. Palentzin Sindikatuan enpleatuta zegoan. Albeniz 111. Indar politiko eta sindikatuen laguntza. MEIG VII 171. Sindikatu lanean berriz abiatuak omen gara. MEIG IX 33. En DFrec hay 130 ejs. de sindikato, 104 de sindikatu, 10, septentrionales, de zindikat, 2 de syndikatu y 1 de syndikato. “Llamábase así la tienda de productos agrícolas que se encontraba en los bajos del palacio Egino-Mallea, […]. Joan Sindikatura eta ekarri pare bat pentsu-zaku” Elexp Berg. .
    Sindikato ta salerosle-etxeetan saltzen diraneri kimika-abonoak deitzen diete. NekIr 19.

    2 sindikatu. zindikatu (T-L), sendikatu. (Vb.). Sindicarse. “Syndiquer” T-L. Cf. 1 sindika. Sendikaturik oro elgarrekin jar. HU Zez 209. Sindikatzen dira laborariak laborantzako zerez mintzatzeko eta argitzeko. Gatxitegi Laborantza 221. (Part. en función de sust.).Diruaz bertzalde, sindikatak izan dezazke ontasunak, sindikatuen onetan erabiltzen dituenak. Gatxitegi Laborantza 221.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. sindicato (2) ad. da ad. sindicarse, sindicalizarse
    fr iz. syndicat
    en iz. (trade) union (Br); (labor) union (Am)
    port iz. sindicato

    Testuinguruan

    Sindikatuek hiriburuetan egin dituzte mobilizazio nagusiak Langileen Nazioarteko Egunean. [Maiatzaren Leheneko manifestazioek kaleak hartu dituzte, Paulo Ostolaza, (berria.eus, 2022-05-01)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel