Tagged: H Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:00 am on 2016/05/02 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hotzikara 

    iz. 1. Hotz-sentsazioarekin batera gertatzen den ikara, eta batez ere sukarrak edo giro hotzak eragina. Leher eginak, bustiak eta hotzikarak hartuak. 2. Sukarrak eraginik ezpain edo sudurrean sortutako erupzioa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [hozkirria]
    hozkirri Bizk., hozkirritu Bizk. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) escalofrío, tiritón, estremecimiento (2) pupa, calentura, erupción de los labios
    fr frisson, fièvre
    en (de fiebre, frío) shiver; (de horror) shudder
    port calafrio

    Hotzikara batek dardaratu zuen Nora, ordu arte bela zuriak nagi-nagi astintzen aritutako aire epel-maxkala hotzera hasita baitzegoen. [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Pettik Antzoki Zaharrean eskainiko du Hotzikarak disko berriaren aurreneko emanaldia.(donostiakultura.com)

    “Hotzikarak” disko berriaren aurkezpena (Argazkia: Petti)

     
  • Maite 7:12 pm on 2016/04/15 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hirodura 

      iz. (batez ere Z) Usteldura. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hirodura (Sc ap. A; Gèze, Dv, H (BN, S)).

    1. Putrefacción, podredumbre; podre, materia. “Hirodüra, pourriture, pus” Gèze. v. hiro. Landaren hirodürak eta hazten ditüen aberen gorotzak bera [lürra] ere hazten düte. “La corruption”. Arch Gram 92. Harek [harrak] hunki muhuriak oro hirotzen, eta hirodüra untsatto hedatü da hanitx morkhotan. ArmUs 1892, 150.

    2. “(S), sarna” A, que cita Ip Dial. Zauri zahar, hezkabia eta kara gaistozko hirodürentzat. “La gale”. Ip Dial 78 (It, Ur sarna, Dv zaragar).

    Sinonimoak: iz.
    [usteldura] : usteldura, usteltasun (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (5000 eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) putrefacción, podredumbre, corrupción (2) pus, materia
    fr putréfaction, corruption
    en putrefaction, decomposition; corruption
    port putrefação;  corrupção

    Landaren hirodürak eta hazten ditüen aberen gorotzak bera [lürra] ere hazten düte. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    hirodura (Gaurkohitza, CC)

     
  • Inaki Agirre 11:47 pm on 2016/04/07 Permalink | Reply
    Tags: H   

    harri-lubeta 

    Iz. Itsas hondora botatako harriz osatzen den egitura, kai baten zimendua eratzeko edo olatu edo korronteen kontrako babesa eskaintzeko.

    Sinonimoak: iz.
    [dikea]: dike, olatu-horma, barradera (WP eta UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es escollera
    fr enrochement
    en breakwater
    port quebra-mar

    Portuan harri-lubeta luzatu egin dute. (Elhuyar Hiztegia)

    harri-lubeta (FlickrCC, Anders Lanzen)

     
  • Maite 9:03 am on 2016/03/31 Permalink | Reply
    Tags: H   

    harabartu 

    da ad. Harrak jan; harrek jota ahitu edo hil. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    harabartu (SP, Lar, H, A).

    Agusanarse” Lar. “Engendrer des vers” H. “Consumirse de gusanos” A. Eta bertan io zezan hura Iainkoaren Aingeruak, zeren ezpaitzeraukan Iainkoari gloria eman: eta harabarturik hil zedin. Lç Act 12, 23 (He hiltzen harrez jana, Dv eta harrek iretsia hil izan zen). Herodes harabartu. Ib. 12, tít.

    Sinonimoak: iz.
    [harabartu] : harrek jan (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. agusanarse, consumirse de gusanos
    fr (fruta) devenir véreux(euse); (cosas) être mangé par les vers
    en  to get maggoty
    port  bichar, abichar-se

    Harabarturik hil zen.

    harabartu (Irudia: actwild.org.au)

     
  • Maite 11:37 pm on 2016/01/14 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hagoatu 

    da ad. (Ipar.) Akitu, indarra galdu. Zamaria hagoatu da jan gabe egoteaz.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hagoatu (L ap. A (que cita a Jaur); SP, Sb-Urq, Dv), haguatu.

    Extenuar. “Zamaria hagoatu da ian gabe egoiteaz” SP. “Hagoatua, […] lánguido, languissant” Sb-Urq. “Être réduit à une extrème détresse” Dv, que cita a JesBih. “Quedarse casi exánime” A. Cf. hagorandu. Egarriz haguatua den orein edo orkhaitzak urhotxera lehia duen bezala. JesBih 117. Egarriak hagoatua dago. Jaur 151. Arratsaren otoitz fedegabe hagoatua kanpai etsietan / uda errearen ondoan. Azurm HitzB 66.

    Sinonimoak: ad. Ipar.

        [akitu]: abaildu, adikatu, ahitu, akitu, leher egin, lehertu, nekatu, unatu Ipar., sats egin Bizk., iraungi jas., anu egin g.e., urgoitu Ipar. g.e., kantsatu Bizk. g.e., augatu Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ad. (Ipar.) extenuarse
    fr ad. (Ipar.) (se) fatiguer, (s’)épuiser
    en ad. (=cansarse) to get exhausted; (=debilitarse) to become emaciated, waste away
    port ad. extenuar-se

    Entzun:

    Egarriak hagoatua dago. [Jaur 151. (Orotariko Euskal Hiztegia)]

    hagoatu (FlickrCC, by John Lambert Pearson)

     
  • Maite 8:36 pm on 2016/01/10 Permalink | Reply
    Tags: H   

    horditasun 

    iz. Horditzea; horditurik dagoenaren egoera.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    horditasun (c. sg. A; SP, Dv (+ o-, que cita a Bilintx), H (+ o-)). “État d’ivresse” Dv. “Ivresse. Sagarnoaz denean horditasuna berantago iragaiten da mahats arnoz denean baino” H. “Estado de embriaguez” A. Kristoren odola, orditasun santu batekin orditu nazazu. Echve OngiB 67. Amoriyozko orditasun arrek ematen dit toteltasun ura zurekin izketan astian. Bil 161.

    Sinonimoak:  iz.

        [mozkortasuna]: hordialdi, hordikeria, mozkor, mozkorkeria, mozkorraldi, mozkortasun, mokoilo Gip., aitzur beh., zakur beh., katu Bizk. beh.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es embriaguez; estado de embriaguez
    fr ivresse
    en drunkenness, intoxication ny
    port embriaguez, ebriedade

     

    Hitz debekatuak

    Hitz debekatuak
    asfalto bustian
    desegiten dira
    eta laino bihurtzen
    edo fosforo hautsa.
    Bizkarra miazkatzen dizut
    nire galdera guztiak ezabatuz
    eta berriak eginez,
    jakinda
    erantzunak
    poeta zaharren hitzetan baino
    ez ditudala aurkituko,
    inoiz ez zure ezpainetan.
    Atzoko mina berpizteko beldurrak
    amildegiraino eramaten gaitu
    horditurik,
    gure nahi guztiak
    puzten dituen
    horditasuna
    Berriz musukatuko ez ditugun ezpainek
    gure gogoan hartzen dute bizileku
    hilero alokairua ordaintzen.

    [Mugarri estaliak, Castillo Suarez (Susa poesia, 2000)]

     
  • Maite 8:45 pm on 2016/01/03 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hizketatu 

    da ad. Norbaitekin hizketaldi bat izan. Lekunberrin hizketatu ziren Lizarraga eta Santa Kruz.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hizketatu (G-azp, AN-gip; Lar). Ref.: Gketx Loiola; Gte Erd 154.

    1.Dialogar” Lar. “Hablarse, trabar conversación” Gketx Loiola. “Hizketatu ginen, ortik hizketatu ginen (= elkarrekin hitz egin genuen, nork bere eritziak azalduz) (G-azp, AN-gip), alkarrekin hizketatu ziren zerbait egiteko (AN-gip), eztakit tratua egin ote duten, baina hizketatu dira (G-azp)” Gte Erd 154. Onela izketatu ziran andre biak. Ag G 35. Ez naiz eratu egun oietan izketatzeko moduan. Ill Testim 14. Izketatu zedila Serranorekin, len bai len auzia garbitzen ote zuten. Or SCruz 33. Lagunekin izketatu gabe. EEs 1931, 46. Bere illoben egonatzaz Mari Josepakin astiro izketatu zanean. TAg Uzt 159. Egurastuz izketatu gaittezke. Etxde AlosT 62. Gaur, berriz, berrogei ta amar kilometrokoak ere nun-nai izketatzen dira. Insausti 14. En DFrec hay 8 ejs.

    2. Comprometerse, convenir en. v. berbatu. Ostoa kintalka biltzeko izketatu baintza ere. ‘Tu te mettais à gages’. Or Mi 20. Norbait […] izketatu zan “Saski-Naski”-koekin, euskeraz itzuli ta esan zezaten. Ldi IL 56. Izan nizun bekoki arekin ondamendirako izketatzeko. Or Aitork 56. Fonética histórica vasca bigarren aldiz argitaratzeaz hizketatu ginen bezain laster. MEIG VI 137.

    3. Enunciar, expresar con palabras. Baiña gazua bat askotara izketatuz eta izketa ori askotara ulertuz. “Enuntietur”. Or Aitork 409.

    4.Disputar, discutir. Alakorekin izketatu naiz, he discutido” (B).

    5. Proclamar, decir. Gizartean zear izketatu ezazu beti ta lotsarik gabe: alegia […], iturritxo garbi oiek zaindu egin bear dirala. Zendoia 184.

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [solastatu]: hitz egin, jardun, mintzatu, solas egin, ele egin Ipar., ele eman Ipar., elekatu Ipar., iharduki Ipar., mintzo izan Ipar., solastatu Ipar., berba egin Bizk., ele erran Zub., elestatu Zub.
        [hitzeman]: adostu, elkar aditu, elkar hartu, hitzartu, hitz-batu, itundu, paktatu, berbatu Bizk., abenitu zah., akordatu zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. charlar, hablar, conversar; entrevistarse; apalabrarse, comprometerse
    fr da ad. causer, parler, converser, interviewer
    en da ad. to speak, to talk
    port conversar, papear, bater papo;

    Entzun:

    JOSEMA IRUTAGOIEN ZENTSOREA JOSEMA IRUTAGOIENI KARGU HARTZEN
    ( d )

    Gure herriaz ez gaituk hizketatuko,
    ez eta ere, denoi, ustez, jaiotzez
    suposatzen zaigun normaltasunaz.

    Di-da jarriko gaituk hi eta biok
    nerabezaroa delako horretan.
    Hor zegok koska. Ibili bahabil
    haurtzaroa gora, haurtzaroa behera:
    berriketak! Nerabezaroa duk
    arorik krudelena.

    Nerabezaroan, bada, sastatu hinduten
    kontzientziaren orratz ziztagarriek
    eta nor izanaren erroek.
    Jarrai-n sartu hintzen, akordatzen?,
    azal ziezaaten bizitzaren mitologia:
    Borroka! Aberria! Amodioa!
    Nolako epika halako elegia.

    Neskak, alkohol gauak eta koadrila,
    bere ergelarekin, hi herorri,
    koadrila izanen bada. On puska
    hintzen mutikoa!, eta inuxentea
    hamaika ziri gogorrek bigundutakoa.

    Eta zer diok hire lagunez?
    Kuttunenak, errukia zian harexek,
    dastatu zian, hi ohartzerako,
    burdinaren zaporea eta burdina egin dik.

    Beste hark gora nahi zian
    eta gora egin dik, ez ordea
    bizitzaren kotizazioez gorago,
    eta hor zabilek, kontatu dik,
    etsipen mailegutan interes altuenera.

    Hiri, ostera, denak egiten zian ihes,
    neskek, mutilek, gauek eta mitologiak,
    baita bizitza berak ere;
    eta zergatik jakin gabe
    berrogeien inguruan gaudek.

    Hor aritzen gintuan hi eta biok
    kurba normalaren bazterretan sufritzen,
    eta bazterrez bazter bizitzara
    erori omen hintzen, hire hitzetan,
    ezkondu eta amnesia pilulen zale egin
    borragoma itzelaren kontu harekin.

    Adi ezak, bazterrez bazter gabiltzanez
    hi eta biok, hizpidera ekarriko diat
    %10arena. Bai, motel, bai,
    gizonak maite hituen eta dituk.
    Nik jarraitu haut, hauek lanak,
    hire gehiegikeriak begiratuz,
    jarraitu inork sekula guztian
    jarraituko ez hauen moduan: honetan
    elkarrekin gaudeneko halabeharraz.
    Haragi biziko hire erromantizismoa
    hondoan estali nahi nian nik, hik baina: kia!
    Muturreko gizona izan haiz beti,
    eta gaur, jada, bizitzaren
    bestaldean hago, eta barrikadaren.
    Amore eman duk, ez ezak ezetz esan,
    lortu duk, bai, lortu duk,
    nahiz eta gaur etsipenaren bazka izan,
    bai kabroi zaharra, bai armairumaria,
    kurba normalaren erdi-erdian gaudek,

    azkenik!

    [Puskak biziz, Juanjo Olasagarre (Susa poesia, 2000)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel