Tagged: T Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:19 am on 2013/04/09 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tirriki-tarraka 

    onomat. Poliki-poliki eta oinak arrastaka eramanez ibiltzeari erreferentzia egiten dion onomatopeia.

    Wiktionaryn:

    tirriki-tarraka (Adberbio-lokuzioa)
    1. (Onomatopeia) Ekintza luze, zail eta neketsua poliki eta presarik gabe egiten ari dela adierazteko.
      • Adibidea: Tirriki-tarraka igo ginen gailurrera.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es despacio, lentamente, arrastrando los pies [al andar] (Elhuyar Hiztegia) / Voz que hace referencia al hecho de andar despacio, arrastrando los pies. (Labayru ikastegia)
    fr lentement, traîner les pieds
    en slowly, dragging the feet

    Makulua eskuinean, periodikua ezkerreko beso hilak galtzarbean estutua, agureak tirriki-tarraka egin du aurrera, oinazearen eskailera aurpegian islatua. [Larrepetit, Pello Lizarralde (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tirriki-tarraka (FlickrCC, annafueyo)

     
  • Maite 9:28 am on 2013/04/06 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txapin 

    iz. 1. Oina berotzeko oinetakoaren barnean janzten zen egitura biguneko oinetako-modukoa. 2. Artilezko galtzerdia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [etxeko oinetakoak] : txinal, pantufla Ipar., zapatila Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) [oinetako modukoaescarpín] (2) calcetines de lana (3) [etxean erabiltzekoa] zapatilla
    fr escarpin
    en slipper
    port chinelo

     
  • Maite 9:17 am on 2013/03/24 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txolarre 

    iz. ZOOL. Plozeidoen familiako eta Passer eta Petronia generoetako hegazti paseriformeen izen arrunta. Txikiak dira eta lumaje arrea eta moko sendoa dituzte. • etxe-txolarre. Oso arrunta da hiriguneetan (Passer domesticus). || harkaitz-txolarre. Isurialde mediterranearrean bizi da, normalean hiriguneetatik kanpo (Petronia petronia). || landa-txolarre. Lehenaren oso antzekoa da baina ez da hiriguneetan bizi (Passer montanus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:57 am on 2013/02/14 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txintaminta 

    adb. (Z) Txutxu-mutxuka.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [marmarka]
     mar-mar, marmarka, marmarrean, mur-mur, zurrumurruka, uxuka-muxuka Bizk., marmarioz Gip.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es murmurando, cuchicheando
    fr en murmurant, en chuchotant
    en murmuring
    port murmurando

    Txintaminta ari zirela ohartu eta haserretu egin zen bat-batean.

    txintaminta (FlickrCC, Chema Concellon)

     
  • Maite 10:39 am on 2013/01/16 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tripa-truke 

    adb. Jana eta ostatuan truke lanian.  (Eibarko Euskara)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    TRIPA-TRUKE (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. “(V-gip), estar sirviendo a cambio de alimentación, sin salario” Zt (comunicación personal). “Anguan iru urtian egon nitzuan kriau, tripa-truke” Elexp Berg. Asko basarrietara juan ziran morroi tripatruk. SM Zirik 48.

    Aldaerak: adb.

    [tripa-truke] tripa-truk (Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Labayru ikastegia eta Word Reference):

    es a cambio de la comida
    fr en échange de nourriture
    en in return for food
    port em troca de comida
    grez

    Morroi dago tripa-truke, gosia baiño ez dan baserri baten. / Está de criado por la comida, en un caserío en que no hay sino hambre. [Toribio Etxebarria (T. ETXEBARRIA, 1998)] (Eibarko euskara)

     
  • Maite 8:32 am on 2013/01/09 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tuju-tuju 

    Eztularen onomatopeia (deusto.es eta ku-ku! haurrekin hitz egiten hasteko)

    Sinonimoak: 

    [tuju-tuju] toju-toju, tuku-tuku

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    tu-ju(it).

    (Onomat. del sonido de las aves nocturnas). Gautxorijak ziran, barriz, pozik ebiltzanak. […] Alkarri dei egitten eutsoen: –Tu-juit, tu-ju! Tu-juit, tu-ju! Auxe da eguraldi ederra! Altuna 90.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cof-cof
    en cough cough

    -Hiru egun daramazu tuju-tuju eztul horrekin.
    -Kenduko zait. Ez arduratu. tuju-tuju (Osasuna. Eguerdi on! Curso Deusto de euskera básico)

    tuju-tuju (Eguerdi on! Curso Deusto de euskera básico)

    Onomatopeiak euskaraz:

     
  • Maite 10:12 am on 2013/01/02 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txindata 

    iz. MUS. 1. (pl.) Metalezko bi diskoz osatutako perkusio-instrumentua. Diskoen erdiko uhal banaren bidez heltzen zaie eta elkarren kontra kolpatuz jotzen dira. 2. Metalezko disko batez osatutako perkusio-instrumentua, bereziki bateriaren osagaia dena. Erdiko irekigunea hagatxo baten muturrean diskoaren higidura eragotzi gabe finkatzen da eta zotz batez kolpatuz jotzen da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txirlora] txiribiri, txoskin, txirlora Bizk., kizkur Gip., zirringila Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es platillo
    fr cymbale
    en cymbal
    port prato, pratos
    grez κύμβαλο

    Sarreran, emakumeak dunbala jotzen zuen eskuin eskuarekin eta txindatak ezkerrarekin, eta ile nahasiko neska batek txilin bati eragiten zion.  [Zalakain abenturazalea, Pio Baroja / Koro Navarro (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    txindata (FlickrCC, Thomas Hawk)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel