C esamoldeak

Esamoldeak -C-

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

CABAL. justo y: egin-egina./ bete-betea.
CABER (en mí, tí…): azalean kabitu ezinik
egon, ibili, adib.: “Ezin zen azalean
kabitu karrera irabazi zuelako�./ harroharro
egon.
CABEZA, agachar la: belarriak apaldu./
(inori) burua makurtu.
CABEZA, comerse la: burua urratu.
CABEZA, de pies a: burutik behatzera./
bete-betea./ peto-petoa, adib.: “Gizon bete-betea, gizon-gizona da hori,
benetakoa�.
CABEZA, irse la: burua jo.
CABEZA, no tener ni pies ni: ez hanka ez
buru./ ez bururik ez buztanik.
CABEZA, sentar la: buruz jantzi, adib.:
“Mutil hori buruz jantzi da� (Ese chico
se ha formalizado)./ buruz jantzia izan
(ser formal).
CABEZADAS, dar: lokaikuak egin.
CABEZON, ponerse: teman hasi, sartu.
CABO, al fin y al: azken finean./ azken
batean./ azken buruan./ dena dela./ dena
den./ ibilian-ibilian, adib: “Ibilianibilian
etxera itzuli zen azkenean�./ gero
eta gero ere.
CABOS, atar: harimutur guztiak lotu.
CABRA, estar como una: burutik (eginda)
egon./ burua pitzatuta eduki./ burutik
sano ez egon./ zoro garbia izan.
CABREARSE: urak eta suak hartu.
CAER, dejarse: burua agertu./ buruz
agertu.
CAER (la tarde), al: (arrats) apalean.
CAGADO, estar: kaka praketan ibili./
beldurrak airean egon./ beldurrak,
beldurrez, beldurraren beldurrez egon.
CAGALERA, el último putxi: azkena ipur
ximela, tximeleta.
CAGARLA: nireak, zureak… egin du./
hanka sartu (cagada=hanka- sartze).
CAIDA, ir de capa: maldan behera ibili./
gainbehera ibili, etorri./ onenak
eman(da egon)./ handienaz aurrera joan.
CAIGA, caiga quien: leher edo zapan./
kosta ahala kosta.
CAIN, pasar las de: zinak eta minak
pairatu.
CAJA, partirse la: barrez leher gaizto egin,
adib.: “Barrez leher gaizto egin genuen
haren esaldiekin�./ barrez lehertu./
barreari eman./ negarrari eman (llorar).
CALABAZAS, dar: azak, ezetza eman.
CALADO, estar (completamente): (blai)-
blai eginda egon./ amuarrain eginda egon./ txipa, ezkailu bat bezala busti.
CALAMBRE a la pierna, darle un: karranpak hartu dio zangoa.
CALIENTA, al sol que más: eguzkia nora,
zapiak hara./ haizeak nora, zapiak hara./
inoren soinuan dantza egin.
CALLANDO, ala chita: arian ezarian.
CALLE, en la puta: kale gorrian.
CALLE, poner de patitas en la: bidali./
kaleratu./ kale gorrian utzi, adib.: “Kale
gorrian ipini zituen ama eta umeak�.
CALUROSAMENTE, acoger: bero bai
bero hartu.
CALVO, quedarse: kea asmatu, adib.:
“Kea asmatu duk, txo!� (Joer, te habrás
quedado calvo! -de tanto pensar-).
CAMA, estar postrado en la: ohean bertan
behera egon.
CAMA, irse a la: lotara joan./ behi zuriaren
tripara sartu.
CAMA, levantarse de la: ohea hoztu.
CAMADA, lobos de la misma: hari bereko
korapiloak./ irin, ore bateko, bereko
opilak, adib.: “Ore bereko opilak dituzu
horiek�.
CAMBIAR, no: beti bat, adib.: “Hi beti
bat, Maurixia!“.
CAMBIO, a las primeras de: hitz, berba
batetik bestera.
CAMINO, abrir el: bidea(k) urratu.
CAMINO, allanar el: (aurrera)bide(a)
eman. bidea(k) urratu.
CAMINO, a mitad de: erdibidean geratu,
gelditu.
CAMINO, ponerse en: abiatu./ bideari
lotu, ekin.
CAMISA, empeñar hasta la: zorpetu./
zorrez josi./ zorrez ito./ zor eta lar
gelditu.
CAMISA, en mangas de: mauka hutsik./
alkandora hutsik, humean.
CAMPANA, sonido de: dilin-dalan./
binbilin-banbalan./ dandai.
CAMPANADA, dar la: kanpana jo.
CANCION, estar siempre con la misma: betiko leloa erabili./ beti musika bera
izan.
CANCION, meter en, incitar: putzak
eman, adib.: “Lapurtzeko putzak eman
zizkion�.
CANICULA, en plena: ozar-izar
egunetan,.
CANTANTE, llevar la voz: agindu./
nagusi izan./ zartagina giderretik heldu,
oratu.
CANTAR (los sobacos…): -ri kiratsa erion,
adib. “Larrosari kiratsa dario�, “Zure
oinei kiratsa darie�.
CANTAR de plano: zabal-zabal aitortu./
aho betean aitortu.
CANTARIA, otro gallo: beste oilar batek
joko luke kukurruku./ beste zakur batek
egingo luke zaunka
CANTAROS, llover a: euria goitik behera
ari./ euria indar egin./ kriston eurijasa./
(euria) goian behean ari./ (euria) adarka
ari./ (euria) ibaika ari./ (euria) zeruak
bota ahalean ari.
CANTO, cerrar a cal y: (ateari) giltza eta
krisketa eman./ zazpi giltzez itxi.
CANUTAS, pasarlas: beltzak eta txuriak
ikusi./ gorriak ikusi.
CAÑA, dar: emon-emon egin.
CAPAZ de, ser: .-tzeko gauza izan, nor
izan, gai izan, buru izan, adib.: “Ni buru
naiz hori egiteko�.
CAPITAL, de importancia: hil ala bizi(ko).
CARA, a la puta: zabal-zabal, argi eta
garbi, aho betean esan, adib. “Egia
zabal-zabal aitortu dio� (Ha cantado de
plano).
CARA, alegrarse la: kopeta argitu./ kopeta
ilundu (ponérsele mala cara)./ begia
alaitu.
CARA, cara a: begiz begi egon./ peto-peto
begiratu./ aurrez aurre.
CARA, echar en: aurpegiratu./ leporatu./
egotzi./ aurpegira, sudurrera eman./
irauna eman.
CARA, plantar: buru, gogor egin./ oldartu./
(inori, ezeri) hortzak erakutsi.
CARA, poner buena: aurpegi ona egin.
CARA, sonar una: aurpegiz ezagutu./
“Ikusita zauzkat nonbait� (Te he visto
en algún lado).
CARA, tener: kopeta izan.
CARA, tener la suerte de: kukuak jo, adib.:
“Lanean ari denari kukuak jotzen dio�.
CARACTER, de buen/mal: hari
onekoa/gaiztokoa izan.
CARAMELO, a punto de: aukeran
(ahokeran)./ esku-eskuan./ -tzear egon
(erortzear dago)./ zorian egon.
CARGA, burro de: alferren astoa.
CARGO de, dejar a: kargutan eman.
CARIÑO, mirar con: begi argiak egin./
begi zuriak egin.
CARNE, ser uña y: hezur eta mami izan.
CARPETAZO, dar: giltza eman.
CARRERA, a la: arrapaladan./ lauringoan
(a galope tendido)./ lau oinean./ lau
hanka.
CARRETERO, fumar como un: saguzaharrak beste, adina erre.
CARRILLOS, comer a dos: mauka-mauka
jan, adib.: “Poza ematen du ume honek,
mauka-mauka jaten ikusita�.
CARTILLA, leer o repasar la: esatekoak
esan, adib.: “Esatekoak esango dizkiot
horri� (Ya le voy a leer yo a ese la
cartilla)./ errieta egin, eman./ demanda,
zarramuskia egin.
CASA, barrer para: nork bere astoari,
mandoari arre (esaten dio)./ neure,
zeure… labeari isiotu./ sua eman (su
eman=pegar fuego)./ nork bere hariari
eutsi./ mugarriz honuntza ari, jardun./
nork bere eltzeari su eman./ nork bere
opilari ikatza eman, hurbildu.
CASA, conocerle a uno en su: bere etxeko
laratzak ezagutuko du hori (a ese actor
no le conoce ni dios)./ bere etxeko
laratzak izango du horren berri.
CASA, de andar por: txinalka ibili (en
chanclas, en pantuflas).
CASA, llevar la: etxea gobernatu (behiak
gobernatu…).
CASADOS, de recien: ezkonberritan.
CASCARRABIAS: ipurterre./ kakerre./
prakerre./ prakestu./ putzmin./ taka
mehe./ triperre/ zakarripurdi./
zakurrilar./ zakur mutur.
CASCOS, calentar los: burua, gogoa
berotu.
CASCOS, ligera de: kaskarin./ buruarin./
txoriburu./ txolin./ orbel herriko.
CASILLAS, sacar a uno de sus: bere
onetik atera./ senetik atera.
CASO de, en: -t(z)ekotan, adib.: “Londresa
joatekotan, zoaz Aste Santuan�.
CASO es que, el: kontua (zera) da.
CASO, en todo: izatekotan ere.
CASO, hacer: jaramon egin.
CASO, llegado el: hartaraz gero./ hartara
helduz gero.
CASOS, en el mejor de los: onenean (ere)./
onen-onenean./ onik onenean.
CASOS; en el peor de los: txarrenean
(ere)./ txarrenetik ere.
CASQUIVANO: buru arin./ buru aurki./
buru huts./ haize belatz./ haize buru./
kaskarin./ kasku arin./ koxko arin(eko)./
orbel herriko.
CASTAÑUELAS, estar más contentos
que:
pozaren pozez, eztitan egon./
azalean kabitu ezinik ibili.
CASUAL, por un: deskuidoan, adib.: “Ez
duzu hor deskuidoan mailu bat izango?�
(Por casualidad no tendrás un martillo,
no?).
CASUALIDAD, por: hala beharrean./ hala
beharrez./ txiripaz.
CASUALIDAD, qué: l.- Non eta mugan
harrapatu zuten. 2.- Noiz eta bihar izan
behar (precisamente…). 3.- Nora eta
bere etxera joan ziren. 4.- nori eta…,
zenbat eta…, eta abar.
CATEGORICAMENTE, negar: oso ta bete
ukatu./ oso-oso ukatu./ oso-osoan ukatu.
CATOLICO, no estar muy: oso santu ez
egon, adib.: “Gaur ez nago oso santu�
(Hoy estoy un poco chungo).
CATORCE, mentir más que: hango gezurretik horko gezurra ibili.
CAUCE, volver las aguas a su: gauzak
bere onera etorri.
CAUTELAM, ad: badaezpada./ zer
gertatuko ere.
CENTELLA, como una: arin bai arin./
ziztu bizian.
CENTELLAS, rayos y: arranopola!
CEÑO, fruncir el: begia ilun ipini./
begitartea zapuztu./ begitarte iluna egin,
paratu./ bekaina, bekokia, kopeta
ilundu./ kopeta, bekainak belztu./
bekozko(beltza) ipini./ beltzuri egin./
beltzurik egon./ kopeta beltza jarri./
muturra, kopeta jarri.
CERDO, comer como un: zurru eta purru
jan, edan (zaratak ateraz).
CERDOS, echar margaritas a los: astoari
goxokiak eman.
CEREBRIN, ser un: buruan gatza izan.
CERO, al: motz-motz./ ilea murriztu
(ardiei, adibidez).
CERQUITA, estar: bertatik bertara egon./
alde-aldean egon.
CERRADA, en noche: gau, ilun hutsean.
CERRADO, olor a: zoko-usaina.
CHACHARA, estar de: berrike(te)tan
egon./ solasean aritu./ hizketan.
CHAQUETA,cambiar de: eguzkia nora,
zapiak hara ibili./ haizeak nora…
CHASCO, llevarse un: gezurrak irten./
buruhandi gelditu../ mazua hartu./
zerbait ustel atera./ usteak erdi ustel
(atera).
CHAVO, no valer un: lau zuri balio ez
izan.
CHICHA, calma: bare-bare (egon itsasoa)./
nare-nare.
CHIFLARSE por: inoren orpotik egiten
ibili.
CHINOS, echárselo a los : zotzak bota,
zotz egin (ez da joko bera, baina).
CHIQUITAS, no andarse con: txikitik ez
ari./ kontu motzak izan./ koplarik ez
erabili./ txantxetan ez ibili.
CHISMES, contar: ele bildu./ eleak eta
beleak bildu./ ele-meleak bildu.
CHISPAS, echando: txinpartak urtika./
sutan egon./ suak hartuta egon./ bordak
erreta joan.
CHOCARLA: ekazu bosteko hori! (choca
esos cinco)./ eman, luzatu bostekoa!
CHORLITO, cabeza de: txoriburu./
txepexpuru./ txepetxak baino buru
txikiago izan./ eltzeburu./ ganorabako./
txepel.
CHORRERAS, (y) un jamón con: (bai),
zakurraren bibolina!/ bai, (eta) zera
(ere).
CHORRO, a: zurrupitan (likidoekin),
adib.:“Erauntsia zurrupitan ari zen�,
“Zurrupitan negarrez�.
CHOTA, estar como una: burutik (eginda)
egon./burutik nahasita egon./ burua
pitzatuta eduki./ burutik sano ez egon./
zoro garbia izan.
CHUPAO, creer que algo está: zerua
tipulaz jo.
CHUPAO, estar: zerbait egina egon, adib.:
“Hau egina zagok/n�.
CIEGA, a la gallinita: itsumandoka./
txepetx ala pexka ibili, jolastu.
CIEGAS, a: itsumustuan, itsumustuka./
itsu-itsuan./ itsuan./ itsu-itsuka.
CIELO, bajo la capa del: hodei honen
azpian.
CIELO, caerle del: osaba Tomasek eman.
CIENTO, tanto por: ehuneko + zk.
(mugagabeak), adib.: “%8k ez du(te)
trena hartzen�, hau da, “Ehuneko
zortzik ez du(te) trena hartzen�.
CIERTO, estar en lo: zuzen egon./ oker
egon (no estar en lo cierto).
CIERTO, por: l.- bide batez (a
propósito…). 2.-portzierto./ alajaina./
alajainkoa./ alazankoa./ … askoa!.adib.:
“Gazte askoa� (Bien joven, por cierto).
CIERTO, sí por: bai ba./ bai baldin ere./
bai behintzat./ bai horixe.
CINCO, no tener ni: diru eskasean ibili.
CINTURA, meter en: arrastoan sartu (gurdiak legez).
CINTURON, apretarse el: petrinak,
diruzorroa estutu.
CIRROSIS, tener: gibeletik egon.
CITAR: ahotan hartu.
CIZAÑA, meter: burua berotu./ bazterrak
nahastu./ sasiak sutu.
CLARAS, decir a las: zabal-zabal esan./
ilunabarrean esan (no decirlo
claramente).
CLARAS, decir las cosas: ahoan bilorik
gabe mintzatu, esan./ ahoan lakarrik,
legarrik gabe mintzatu;
CLARO, no dejar: ilunabarrean esan.
CLARO, tenerlo: jai izan (hor, horrekin,
horregandik)./ xahu izan, adib: “Xahu
naiz!�/ ondo jaioak egon, adib.: “Itsua
badabil itsumutil, ondo jaioak gaude�.
CLARIDAD de …, a la: (-ren) zuritan,
adib.: “Ilargi-zuritan�, “Zure begien
zuritan�.
CLASES de… dar: … eskola eman, adib.: eskola eman, adib.:
“Matematika eskolak ematen nabil�
(=impartir, recibir= hartu, jaso).
CLAVAR: kendu, adib.: “Zenbat kendu
dizute prakongatik?�.
COCHINADAS, haciendo: alberdanian
ibili.
COCIDO, estar: zopa eginda egon, adib.: “Zopa eginda etorri zen�./ aitzurtuta
egon./ kriston katua, zezpala harrapatu./
zahagi eginda.
COCO, jamar el: burua jan./ norbaitek
burutara eman norbaiti, adib.: “Nork
eman dizu hori burutara?�.
COCODRILO, lágrimas de: tipula
tristura(k)./ krokodiloaren kontuak./
gezurrezko lantua.
CODO, codo con: ukoz uko.
CODO, empinar el: basoaren, botilaren…
ipurdia jaso./ kopa okertu.
CODOS, hablar hasta por los: hitza eta
bitsa dario, adib.: “ikasle horri hitza eta
bitsa dario�./ txor-txor jardun etengabe.
COJA, a la pata: kisketean./ txingoan,
txingoka ibili.
COJO, antes se coje al mentiroso que al: gezurrak zainak labur.
COJONAZOS, ser un: bare ederrekoa izan.
COJONES, echarle: jo ta ke, jo ta su, jo ta
fuego ibili.
COJONES, estar comiéndose los: tripak
jaten egon.
COJONES, estar tocándose los: potrojorran egon (gizonezkoak).
COJONES, manda: -t(z)ea ere!, adib.:
“Umea hona ekartzea ere!� (Manda
cojones, traer aquí al niño).
COJONES. por: ezinbestez./ ezinbestekoa
izan./ besterik ezean, adib.: “Besterik
ezean. azak janâ€? (A falta de pan…)./
etsi-etsian, adib.: “Etsi-etsian egin behar
izan genuen�.
COJONES, por los: bai zera./ bai, bost./
ezta pentsatu ere./ ezta hurrik eman ere./
bai, eta zera ere.
COJONES, tener: barrabilak izan, eduki./
adore, kemen izan.
COJONUDO: kristo(re)n, adib.: “Kriston
giroa� (Un ambiente cojonudo)./ itzel,
izugarri./ ezin hobe./ berealdiko../
primerako.
COLA, la pescadilla que se muerde la: sorgin kurubila (gurpila)./ gurpil zoroa./
bukatzen ez den soka.
COLACION, traer a: aipatu./ solasera
ekarri./ ahotan hartu./ hizpidera ekarri.
COLADA, hacer la: leixibatxua egin./
putzeta jo.
COLLARES, los mismos perros con
distintos:
ore bateko, bereko opilak
izan.
COMBA, saltar a la: sokasaltoka,
sokadantzan ibili.
COMIDILLA, ser la: (munduaren)
aho(mihi)tan ibili.
COMINO, no valer un: lau zuri balio ez
izan.
COMO es que…: nolatan, adib.: “Nolatan
zu hemen?� (Cómo tú por aquí? Cómo
es que estás aquí’?)./ nondik nora, adib.:
“Nondik nora ekin zenion euskarari?� (Cómo es que le diste a esto del
euskera?).
COMO no sea…: non (eta) -en, adib.: “Ez
du batere lanik egiten, non ez den bere
onerako�.
COMO si…, tanto si…: zein, adib.: “Gizona
zein emakumea izan, guri bostâ€?./ zein…
zein …, nahiz… nahiz …, adib.: “Zein
irabazi zein galdu, beti kexa du honek�.
COMPAÑIA de, en: lagun izan, eraman,
hartu…, adib.: “Hitlerrek, amorantea
lagun zuela, bere buruaz beste egin
zuen�.
COMPARADO con… : inoren aldean,
adib.: “Zure aldean zaharra naizâ€?./ –
(r)en ondoan.
COMUN, hacer en: auzolanean egin./
komunean egin.
CONDICIONES, a igualdad de: hainbatik
hainbatean, adib.: “Hainbatik
hainbatean, ederrago zaizkio Jainkoari
gaztaroko obra onak zahartzarokoak
baino�.
CONCIENCIA, remorder la: barrukoak
zirikatu./ barrenak gogorarazi./ barruko
harrak jan.
CONFIANZA, ser de: uste osokoa izan.
CONFORME a: -(r)en arabera(koa).
CONOCE que, se: antza./ dirudienez./ agi
danez (aidanez)./ omen./ ei./ nonbait.
CONOCER, dar a: argitara, aditzera
eman./ argitaratu.
CONOCIMIENTO, poner en: jakinaren
gainean jarri./ jakitun ipini, adib.:
“Jakitun ipintzen zaitut: zuk nahita ere,
ez dut egingo�.
CONSECUENCIA, en: ondorioz./ beraz.
CONSECUENCIAS, llevar algo hasta sus
últimas:
azken hariraino, bururaino
eraman.
CONSIDERACION, tomar en: haintza(kotza)t hartu. Gereñoren
arabera, haintzat hartu=(reconocer), eta
haintzakotzat hartu=(tomar en
consideración)./ zerbaitetan hartu./
burutan hartu.
CONSIGUIENTE, por: horren ondorioz.
CONTADO, al: esku diru(z) (erosi)./ esku
gainean (erosi).
CONTRA de, en: -(r)en kontra. aurka./ –
(r)en kaltez, adib.: “Athletic eta Erreala
elkarren kaltez ibili omen ziren
behinola�.
CONTRAPELO, a: buru-buztanka./ ile
kontra.
CONTRARIO, sortear a un: izkin(a) egin.
CONTRATIEMPO, tener un: ezbehar
batek lotu.
CONVENCIDO, estar totalmente: uste
osoan egon./ uste betean egon./ betebetean
egon, adib.: “Bete-betean nago
ni gure mutila ez dela izan�.
COPON, del: itsaso beteko…, adib.: “Itsaso
beteko gezurra� (Una mentira de la ostia
y el copón)./ kristoren.
CORAZON, dar un vuelco el: barrena
irauli, nahasi.
CORAZON, de buen: bihotz biguneko,
oneko.
CORAZON, de todo: bihotz-bihotzez./
bihotz-bihotzetik./ bene-benetan.
CORAZON, duro de: bihotz gogor(reko)./
suharri guztiak baino bihotz gogorrago(koa).
CORAZON, partirse el: bihotza urratu,
erdibitu, hautsi.
CORDERO, de la mar el mero y de la
tierra el:
sorotan bele.
CORDERO, la madre del: axuriaren ama./
hortxe dago koska./ horretan dago
gakoa./ auziaren iltzea, untzea.
CORDERO, lobo con piel de: ardiz
jantzitako otsoa./ azaleko ardia.
CORRECALLES: kalejira.
CORREGIR: burua bi belarrien artean
ezarri./ gurdia arrastoan sartu.
CORRER, a todo: oinak arinik./ oinak
arinka./ arrapaladan./ lasterka./ korrika./
antxintxika./ arin-(bai)arin./ itoka./
arinka./ senean./ korrika batean.
CORREVEIDILE: berripurdi./ elaberriti./
non-zerbani.
CORRIENTE, contra: haize kontra./ ur lasterraren kontra igeri egin.
CORRIENTE, estar (puesto) al: jakitun
egon./ jakinaren gainean egon.
CORRIENTE, poner al: jakitun ipini./
jakinaren gainean ipini.
CORTADO, dejar: seko, ziplo utzi.
CORTARSE, no: ez kokildu./ ahoan
legarrik gabe mintzatu.
CORTE, hacer la: neska lagundu (neskei)./
gorte egin.
CORTO, atar en: (ezeri) brida eduki./
(ezeri) hesia ipini./ kate motzean lotu.
COSA, como quien no quiere la: bestela
baitakoan, adib.: “Bestela baitakoan
alde egin zuen gelatik�./ bestela bezala./
ezari-ezarian./ mantso-mantso./ polikipoliki.
COSACO, beber como un: upela betean
edan./ ihiak bezala edan.
COSAS, qué: hau da gauza!/ hau da hau!/
hamaika ikusteko, entzuteko.. jaioak
gara.
COSITAS, decirse: hamaika kontutxo eder
esan (elkarri)./ eztitan egon, ibili.
COSQUILLAS, hacer: kili-kili(ak) egin.
COSTA, a toda: nahi ta nahi ez./ nahi ta
ez./ kosta ahala kosta.
COSTA de … a: inoren lepotik./ inoren
bizkarretik./ inoren pentzutik, adib.:
“Eta hori guztia administrazioaren
pentzura�./ inoren kontura.
COSTAL, harina de otro: beste hariko
ezpala.
COSTUMBRE, como de: ohi bezala, gisa./
ohi denez./ ohi den legez.
COTILLA, ser un: kontakatilu (huts)a
izan./ non-zerberri ibili./ sudurluze bat
izan.
COTILLEAR: aztalak ebaki, adib.:
“Aztalak ebakitzen ari dira�.
COTORRA, ser una: ahozabal/ antzara./
karrankari./ berbajario./ berbalapiko./
berrijario./ berriketontzi./ berrilapiko./
elezaku./ goldemutur./ hitzjario./
hitzontzi./ hitzuntzki./ hizkilipai./
kontakatilu./ lapiko txiki./ mihi(ngain) luze./ mihin laster./ xardoki merke.
CRAS, cris: kirriz-karraz./ kraska.
CRECES, (devolver) con: baten bia
bihurtu./ gehituz./ damua ere ordaindu,
adib.: “Damua ere ordainduko dizut�.
CRECES, pagar con: larrutik ordaindu.
CREDITO, a: zorrean./ zorretan hartuta.
CREDITO, dar: sineste hartu.
CREDITO, tener (buen): ospe ona izan./
izena izan./ uste osokoa izan.
CREIDO, pero qué te has: . ..zarelakoan.
ala?/ zer uste duzu?/ bai zera./ bai, eta
zera ere./ hara, markesaren alaba!
CRIO, ser un puto: lumatu gabeko
txorikumea izan./ umemoko./ umegorri.
CRISMA, partirse la: kaskezurra hautsi.
CRISTIANO, hacerse: zerura jaio.
CRUZ, a cara o: zotz ala motz (zotz egin)./
bakotxi ala biritxi (pares o nones)./ ur
ala ardo./ busti ala lehor./ leon-kastilo./
begitarte ala uzkur.
CRUZADOS, estar de brazos: besoak
uztarturik egon./ eskuak gurutze egon./
antxumatuta./ antxumeak
(ahuntzumeak) saltzen ari.
CUADROS, quedarse a: sor eta lor
gelditu./ harri eta zur gelditu./ harriharri
eginda./ harri eta belarri.
CUAJAR (la nieve): (elurra) gatzatu.
CUAJO. arrancar de: errotik atera, erauzi./
(zuhaitzak) erroak eta guzti atera.
CUAL, cada: nork bere./ bat bederak.
CUAL, con lo: hainbestenarekin, adib.:
“Bost mitin eman zituen egun berean
eta hainbestenarekin ahotsik gabe.
geratu zen�./ hainbestez./ beraz.
CUAL más…, a cada: zein baino zein .
..ago../ nor baino nor . ..ago, adib.: “Nor
baino nor alferrago�.
CUAL, que si tal que si: ez dakit zer,
badakit nor.
CUAL, tal para: a zer parea, barraskiloa,
karakola eta barea.
CUANDO, de vez en: tartean-tartean./
tarteka-marteka./ noizean behin./ noizbehinka./ arteka-marteka./
batzuetan./ behin edo behin./ behin edo
beste../ zenbaitetan./ lantzean behin./
lantzean-lantzean./ noizik behinean./
aldian behin.
CUANDO más … -rik handiene(t)an,
adib.:
“Bero, hotzik handienean…�
(Cuando más calor, frío hace…).
CUANDO no …: ez . ..(e)nean!, adib.:
“Hil ez naizenean!� (Cuando no me he
muerto!…), “Jo eta txikitu ez
duenean!!!� (Y menos mal que no lo ha
roto!).
CUANTO, a: zenbatean, zegan, adib.:
“Zegan dago gaur letxuga?�.
CUANTO, todo: … ahala, adib.: “Begiak
ikusi ahala� (Todo cuanto abarca la
vista), “Jan ahala jango duzu� (Comerás
todo cuanto puedas comer).
CUARENTA, las: egia latzak, adib.: “Egia
latzak entzun behar izan du, lotsagabe
halakoak!� (Le hemos cantado las
cuarenta al sinvergüenza ese de las
narices)./ kristo(re)nak esan./ bereak eta
bost, eta bi esan./ txuriak eta beltzak
esan./ esatekoak esan (leer la cartilla)./
direnak (eta ez direnak) esan./ bereak
eta asto zaharrarenak, beltzarenak esan./
handiak, zakurrarenak esan.
CUARESMA, más largo que la: Garizuma,
lukainka baino luzeagoa./ Garizuma
hainbat luze.
CUARTO, de tres al: bada-ezpadako,
adib.: “Bada-ezpadako okela ekarri
duzu�./ erdipurdiko./ halamoduzko./
pintterdiko, adib.: “Gure pintterdiko
intelektualei ezin gehiegi eskatu�.
CUARTOS, qué… ni qué ocho: zer … eta
zer …-oste, adib.: “Zer behi eta zer
behioste� (Qué vaca ni qué niño
muerto)./ zer… eta zer …-ondo(ko).
CUBA, como una: zopa eginda./
haitzurtuta../ total egin(d)a../ hordi sats
egina./ katua harrapatu./ azeria larrutu.
CUBERO, a ojo de buen: gutxi gorabehera./
alde-alde bota, adib.: “Aldealde
bota nuen eta asmatu�./ begiz./ begi
neurriz.
CUBIERTO, estar a: aboro(an), babestuta,
babesean egon.
CUBITO: izotz koxkor, puxka. Azukre
koxkor=azucarillo.
CUCHICHEANDO: ixilka-mixilka./
txutxuinutxuka.
CUCLILLAS, en: totorika, pikoxka ibili.
CUELLO, apostarse el: bete-betean, uste
osoan, uste betean egon./ lepoa jo, egin,
adib.: “Lepoa egingo nuke�, “Baserria
ere jokatuko nuke�./ belarria egin.
CUELLO, echar una mano al: amildegira
lagundu.
CUELLO, estar hasta el: zorpetuta, zorrez
josita, zorrez itota egon./ zor eta lar
gelditu.
CUELLO, estar metido hasta el: (ezertan)
belarrietaraino sartua ibili.
CUENTA de, a: … dela eta ez dela, adib.:
“Autoak direla eta ez direla�.
CUENTA, caer en la: konturatu./
antzeman./ kontuan, kontura erori, jausi.
CUENTA, darse: konturatu./ antzeman.
CUENTA, dejar de mi, tu…: (nire, zure…)
kontu (utzi).
CUENTA, llevar la: (ezeren) kontua izan,
adib.: “Horren kontua badut� (Ya llevo
cuenta de eso).
CUENTA, por mi, tu…: (neure, zeure…)
buru(tik), esku(z), kontu(rik)…/ “Neure
gain eta begi(pean)� (Por mi cuenta y
riesgo).
CUENTA, tener en: kontuan hartu, eduki.
izan./ jaramon egin./ gogoan hartu.
CUENTAS, ajustar las: (inori) giltza
zerrailan sartu.
CUENTAS, dar: kontu(ak) eman, adib.:
“Ez diot inori konturik eman behar�.
CUENTAS, echar: kontu(ak) atera, egin,
garbitu.
CUENTAS, en resumidas: hitz gutxitan./
berba bitan laburtuz./ funtsean./ azken
batean.
CUENTAS, hacer: kontuak garbitu.
CUENTAS, menudo pájaro de: a zer alea!
CUENTAS, pedir: kontu(ak) eskatu,
galdetu, hartu./ zerbaiten argitasunak,
zerbait argitzeko eskatu.
CUENTAS, rendir: kontu(ak) eman.
CUENTAS, salir las: kontu(ak) atera,
adib.: “‘Ez zitzaizkion kontuak
ateratzen�.
CUENTO de, con el: … dela eta ez dela,
adib.: “Autoak direla eta ez direla�.
CUENTO, venir a: harira etorri, adib:
“Arazo hori orain ez dator harira�.
CUENTOS, no andarse con: kontu motzak
izan./ koplarik ez erabili./ zinu barik
ibili./ berriketa gutxi erabili.
CUERDA, bajo: esku azpiz./ eskupetik./
kapapetik.
CUERNOS, poner los: adarrak ipini, izan,
eraman.
CUERPO, hacer de: (barruak) libratu./
kaka egin, erregeari karta idatzi.
CUESTAS, a: aldean (encima, poltsikoan
edo)./ lepoan (al hombro, bizkarrean)./
soinean (jantzita, soineko (bat edo)./
arrelepo, lepoan (burrucuchus).
CUESTE, cueste lo que: zor edo, nahiz
lar./ kosta ahala kosta./ leher edo zapart.
CUESTION, el quid de la: auziaren iltzea/
hortxe dago koska/ horretan dago
gakoa./ hor dago untzea, iltzea.
CUESTION, ir al fondo de la: harira joan.
CUIDADO, con: kontuz gero!
CUIDAOS, allá: niri bost./ bost axola./ ez
dit anima./ ardura gutxi niri./ hor
konpon (mariantton).
CULO, a tomar por: 1.- kito (dama)!/ aski
da!/ nahikoa da!/ pikutara!/ honaino!
(horraino, haraino)./. gau arte!/ akabo!
2.- lekutan, lekutara. lekutakoa…/
tokitan, tokitara, tokitakoa…/ txoritara.
CULO, ir de: maldan behera./ gainbehera.
CULO, irse a tomar por: antzarak
perratzera./ pikutara./ txoritara./ porruak
landatzera./ utikan! (hoa hortikan)./ alde hemendik!/ popatik hartzera joan.
CULO, lamer el: (inori) gibelean pot egin,
mun eman, xaboia eman.
CULO, partirse el: barrez leher gaizto egin,
adib. “Barrez leher gaizto egin genuen
haren esaldiekin�., barrez lehertu./
barreari eman (edo negarrari eman).
CULPAS, echar las: egotzi/ leporatu.
CURRO, tener mucho: begia bete lan ibili./
galtzak bete lan./ egin ahala lan./ esku
bete lan.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->