M esamoldeak

Esamoldeak -M-

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

MADERA de … tener: -ren ezpalekoa
izan, adib.: “Aizkolarien ezpalekoa
izan�.
MADRE, de puta: l.- primeran!/
primerako./ kristo(re)n. 2.- ederra
kontua, adib.: “Ederra kontua, motel,
eta orain zer egin genezake?� (De puta
madre, chavalín. y ahora… ¿qué
hacemos?)./ hara zer egin duzun.
MADRE, salido de: gainezka eginda./ bere
one(ta)tik irtenda.
MAGDALENA, llorar como una: zurrupitan negarrez./ negar batean,
adib.: “Negar batean eman zuen egun
osoa�./ negarrari eman.
MAL, menos: gaitz erdi, adib.: “Diru
guztia lapurtu ez dizutenean, gaitz erdi!�./ eskerrak!
MAL, mirar: zeharka begiratu.
MAL, ni tan: gaitz erdi, adib.: “Eta gaitz
erdi euren buruen kaltetan bakarrik
balitz!�.
MAL, salir: ustel atera, adib.: “Ustel atera
zaizkie asmo polit haiek�./ porrot egin.
MAL, sentar: gaizki hartu, adib.: “Gaizki
hartu zuen herri hartako klimak eta
gaixotu egin zen�.
MAL, tomárselo a: txarrean hartu./ txartzat
hartu, adib.: “Txartzat hartu zidan esan
niona�./ gaizki ulertu.
MAL, vérselas: beltzak ikusi./ gorriak
ikusi.
MALAS, a: gogorrean./ txarrean./ onean
ala txarrean./ (hil eta Herio, su ta
salda=a sangre y fuego).
MALAS, a buenas o a: onez ala txarrez./
onean ala txarrean./ (bide) zuzenetik ez
bada, okerretik.
MALAS, por las buenas o por las: onean
ez bada, txarrean./ zakutik edo zorrotik./
aldez edo moldez./ zuzenetik ez bada,
okerretik.
MALENCARADO: kopetilun.
MALO, más malo que: Infernuko Patxi
Txarren, txerren baino txarrago./ ogi
gogorra bezain ona izan.
MALVA, como una: esnetan egon./ barebare
egon.
MANDA, como Dios: behar den legez./
behar bezala(koa)./ “Uste osoko mutila
da hori�.
MANDAR, a lo que guste: zure esanetara.
MANERA, de alguna: nola edo hala./ nolahala./
zelan edo halan.
MANERA, de ninguna: inola(z) ere ez./ ez
eta inola ere./ inondik inora ere ez.
MANERA, (y) de qué: nola… ere!, adib.:
“Urzaizek gola sartu zuen, nola sartu
ere!“.
MANERA, no podía ser de otra: beharko,
adib.: “Eta, beharko, ate ondoan gertatu
zen�.
MANERAS, de buenas: modu onean./ gizabidez.
MANERAS, de malas: modu txarrez.
MANGO, tener la sartén por el: hogeita
hamaika eskutik eduki./ zartagina
giderrak eskuan eduki.
MANIA, tener o coger: begitan hartu./
tipoa izan, adib.: “Elkarri tipoa diote�.
MANICORTO: esku eutsi./ esku
labur(reko)./ esku urriko./ gogolabur./
poltsamurri./ poltsazimur.
MANIRROTO: esku ase./ esku gizen./
esku luze./esku zabal(eko)./ kolko
zabal.
MANO, a: 1..- eskuan./ esku-eskuan./
aukeran (a huevo). 2.- eskuz (garbitu,
idatzi…).
MANO, al alcance de la: eskura./
eskueran./ esku aldera./ esku-eskuan./
irispidean, adib.: “Ia irispidean
daukagun ametsa�.
MANO, bajo: sku azpiz./ eskupetik
(eskupekoa.…)./ kapapetik.
MANO, comprar de segunda: bigarren
eskuko(ak erosi)./ eskugainean erosi.
MANO, echar: atzeman./ eskua erantsi./ -ri
heldu.
MANO, echar una: lagundu (al
cuello=amildegira lagundu).
MANO, estar en mi, tu…: nire (zure…)
baitan egon.
MANO, ganar por la: eskutik irabazi.
MANO, mano a: biok batera./ eskuz esku.
MANO, meter: zirri egin./ harrapada egin./
zirrika ibili./ (t)xerak egin./ laztan egin.
MANO para, tener buena: zerbaitetan trebe
izan./ esku ona izan.
MANOS de, llegar a: norbaiten esku artera
iritsi.
MANOS, tener un trabajo entre: lan bati
lotua ibili./ lan bat eskuartean eduki.
MANSALVA, a: erruz./ barra-barra./ bonbon
(gastatu).
MANUELA, hacerse una: kanpaia jo./
fusila garbitu./ idiarena jo.
MAÑANA, de la noche a la: goizetik
gauera./ bertan behera, adib.: “Bertan
behera bukatu zen neska haien arteko
adiskidantza�.
MAÑANA, el dia de: bihar edo etzi, adib.:
“Bihar edo etzi, ezkontzen zaretenean�.
MAÑANA, entre hoy y: gaur-biharretan.
MAQUINA, a toda: ito aginean./ ito
beharrean./ lehertu beharrean./
eginahalean.
MARAVILLAS, a las mil: ederto asko./
txit ederki.
MARCHA, poner en: abiarazi./ abian jarri.
MARCHA, sobre la: arian-arian./ ahala.
MARES, a: zurrupitan (ari zen erauntsia),
(negarrez).
MARES, sudando a: izerdi patsetan.
MARIMACHO: marimutil./marimutiko.
MARRAS, de: delako…/ zorioneko…,
adib.: “Tira, zorioneko Javi hura
azkenean ezagutu dut�./ harako hura.
MARRON, comerse el: -ri errua egotzi./ -ri
errua leporatu./ -ri errua ezarri./
erruduntzat jo, adib.: “Erruduntzat jo
naute� (Me he comido el marrón).
MARTIN, arco de San: Erromako zubia./
Frantziako zubia./ Jaungoikoaren
gerrikoa, zubia./ San Migelen, San
Nikolasen zubia./ ostadarra./ ortzadarra.
MAS, a ver quién puede: biak ala biak./
elkarren lehian./ nor gehiagoka aritu.
MAS, cada vez: beti eta gehiago./
gero(ago) eta gehiago./ gerotik
gerorako.
MAS …, cuanto más…: zenbat eta …ago.
hainbat (orduan) eta …ago, adib:
“Zenbat eta gehiago irabazi (irabazten
duzun), hainbat/orduan eta gehiago
gastatzen duzu�.
MAS, es: are gehiago./ areago.
MAS, item: are gehiago./ areago.
MAS, no faltaba: hobe ez!/ bai noski./ bai
horixe./ jakina./ Jainkoak hobe!
MAS que…!: leloa(k) halakoa(k)./ leloa(k)
alaena(k)./ lelo hori(ek) (=tonto, más
que tonto).
MAS…, qué…: ederra mutila!/ bai mutil
ederra./ hori mutil ederra!/ a ze(r) mutil
puska.
MAS, sin: besterik gabe./ hori eta
horrenbestez (gain)./ honenbestez.
MAS, una vez: berriro ere./ berriz.
MASCADO, darselo: ahotik sudurrera
eman.
MATUSALEN, más viejo que: Moisesen
denborako.
MAXIMO, como: gehien(ez) jota./
gehienez ere./ gehien-gehienez./ gehien
dela.
MAYOR, comprar al: handika erosi.
MAYORES, palabras: ur handiak (ur
handitan ibiltzea).
MAYORMENTE: gehienetan./ gehienbat.
MEAPILAS: ponte igela (ponte=bataio
harria)./ argizari jale./ elizara bide
handiko.
MECA, de la Ceca a la: handik hona./
handikotik hortikora./ andakatik
mandakara./ izkimizki ibili./ (a tiro de
lapo=bertatik bertara).
MEDIANTE: -z./ lagun, adib. “Jainkoa
lagun� (Dios mediante).
MEDIAS, a: l.- erdibana (egin), adib.:
“Erdibana (egingo dugu)?, Erdibana!�
(¿A medias? ¡A medias!). 2.- erdizka
(egin), (bukatu gabe, txarto egin).
MEDIAS, quedarse a: erdibidean geratu,
gelditu.
MEDIDA, ni hecho a : berebizikoa./
neurri-neurrikoa./ esanda, eginda
bezalakoa, langoa.
MEDIDA que, a: ahala, adib.: “Egin
ahala�.
MEDIDAS, tomar: ahalbide(ra)tu.
MEDIO de, en: erdi-erdian./ buru-buruan
(en todo el bolo)./ bete-betean (asmatuedo).
MEDIO, quitarse de: kendu paretik./ kendu
enbarazutik./ kendu erditik./ kendu
hankapetik.
MEDIO de, por: -ren bidez.
MEDIO, por término: batez beste
(mugagabea da, beraz ezin ‘bataz beste‘
esan, ‘bataz bestea’ izango litzateke)./
bata bestearekin.
MEDULA, hasta la: hezurretaraino./
hezur-muinetaraino.
MEJOR, a lo: baliteke… t(z)ea!/ onenean
(en el mejor de los casos).
MEJOR que…, sería: hobe + bald. +
…t(z)ea, adib.: “Hobe zenuke joatea�
(Sería mejor que te fueras).
MEJOR, tanto: hainbat hobe(to).
MEJORIA, experimentar una: bentaja
egin, adib.: “Makal zegoen baina azken
egunotan bentaja handia egin du�./
hobera egin.
MEMORIA, de: buruz./ gogoz.
MEMORIA, perder la: burua joan, galdu.
MENEARSELA: idiarena jo./ kanpaia jo.
MENEO, en un: irri-arra batean, adib.:
“Holako irri-arra batean txalupatik
uretara jausi zen�.
MENOR, comprar al por: apurka erosi.
MENOR de, el: den mendren, adib.:
“Edozein laguntza, den mendrenik ere,
onartuko genuke�./ demendren./
dremenden(ik)).
MENOR, mal: 1: gaitz erdi(a), adib.:
“Autorik gabe geratu izana gaitz erdi
delakoan gaude� (Pensamos que el
habernos quedado sin coche ha sido un
mal menor). 2: ezinbesteko gaitza.
MENOS, como no podía ser: beharko,
adib.: “Eta, beharko, ate ondoan gertatu
zen�.
MENOS, cuando: gutxienez./ behinik
behin.
MENOS, echar de: faltan izan, adib.:
“Faltan zaitut� (Te echo de menos)./
norbaiten huts(une)a nabaritu, somatu.
MENOS, ir de más a: atzeraka egin, joan.
MENOS, más o: gutxi-asko, adib.: “Neska
horrek gona gutxi-asko laburrak
erabiltzen ditu�.
MENOS, poco más o: gutxi-asko./ gutxi
gorabehera./ inguruan./ aldera (orduekin, adib.: “Zazpiak aldera�)./ hor
nonbait./ nonbait hor, han./ alde-alde (a
ojo de buen cubero), adib:: “Alde-alde
bota nuen eta asmatu�./ hor(txe)-
hor(txe).
MENOS, por lo: 1.- behinik behin./
behintzat, adib.: “Egizu hori behintzat�./
gutxienez (zenbakiekin)./ bederen. 2:
gaitz erdi./ eskerrak./ tira, behintzat…
(oye, por lo menos…). 3.- ni NEU ez (yo
por lo menos no).
MENOS, quien más y quien: (guztiok)
gutxi-asko.
MENOS, ser lo de: hutsa izan./ hori eta
hutsa, berdin( eko).
MENUDO…!: “Haien jan beharra!â€?
(Menuda voracidad!)./ a ze(r)…!, adib:
“A ze parea!“./ hara zer…!/ lekutako
etxea! (¡vaya casa!)./ kristo(re)na./ hori
bai…!/ hori da, hori…!/ (a ze) nolako…!
MENUDO, a: sarri(tan)./ askotan./ sarri
askotan./ txitean-pitean.
MERECIDO, dar su: (neure, heure, bere…)
betea eman.
MI, ay de: ai ene! (aieneka=ai ene esanez).
MIA, no decir ni esta boca es: txintik (ere)
ez atera.
MIEDO, estar muerto de: kaka praketan
ibili./ beldurrak airean egon./
beldurrak./ (beldurraren) beldurrez
egon.
MIEL, luna de: ezti gozozko ilargia./
eztilargia./ ezkonbidaia./ ilargi eztizkoa.
MIENTRAS: -t(z)ean, adib.: “jatean�./ (-n)
bitartean (adib.: “jan bitartean, jaten ari
ziren bitartean�)./ artean.
MIERDA, irse a la: 1.- lurra jo, porrot
egin, molokot egin (arruinarse). 2.-
pikutara joan./ antzarak perratzera joan.
MIGAJAS, comer las: mahaipetik jan./
mahaipekoak bildu (llevarse,
conformarse con).
MILAGRO, no… de: ez…-(enean!, adib.:
“Hil ez naizenean!� (No me he muerto
de milagro).
MINGA, estar tocándose la: potrojorran
egon (gizonezkoak).
MINIMO, ni el más: behatz batenik ere.
MIO, de padre y muy señor: kristo(re)n./
berebiziko.
MIRA que…: l.- -t(z)ea ere!, adib.:
“Parisen topatzea ere�./ “Zer (gertatu)
eta Parisen aurkitu (behar)�./ “Non eta
Parisen aurkitu (behar)â€?. 2.- hi bai…,
hi!, adib.: “Hi bai kaikua, hi!� (Mira que
eres tonto).
MIRA, estar en el punto de: (begipuntuaren) xedea izan./ helburua
izan./ txuria ukitu.
MIRAMIENTOS, no andarse con: kontu
motzak izan./ koplarik ez erabili./ zinu
barik ibili.
MISMAS, estar en las: hola-hola egon./ ez
aurrera ez atzera egon, ibili.
MISMO: 1.- (gaur) bertan (hoy mismo)./
(orain)txe bertan (ahora mismo). 2.-
gizon bera da (es el mismo hombre)./
auto berdina da (el mismo modelo de
coche). 3.- ni neu=yo mismo (zu
zeu…)./ hauxe (este mismo).
MISMO, así: berebat./ orobat, adib.:
“Euskara eta orobat euskal historia ikasi
behar dugu�.
MISMO, por mí, ti…: neurez, heurez,
berez, geurez, zeurez…/ neure kabuz.
MISMO, preguntarse a uno: (neure,
zeure…) buruari galdetu, adib.: “Neure
buruari galdetu nionâ€?./ (ba)nago…-(e)n,
adib.: “Banago zergatik emana dioten
Xoxoari xoxoaren izena�.
MISMO, ser lo: berdin izan./ hainbat izan./
bost axola.
MOCHE, a troche y: zirti-zarta erruz./ esku
beteka./ bonbon.
MOCOS, sonarse los: zintz egin.
MODA, a la: lege berrira.
MODA, estar de: modan egon./ (puri-
)purian egon./ bitsetan egon (arrakasta
izan)./ pil-pilean egon (de rabiosa
actualidad)./ sapa izan, adib.: “Kanta
horrek sapa du�./ boladan egon.
MODA, estar pasado de: modatik joana
izan, adib.: “Oinetako horiek modatik
joanak dituk, motel!“.
MODERNA, a la: lege berrira.
MODO, de algún: nola edo hala./ nolahala./
nolabait.
MODO, de cualquier: dena dela./ dena
den./ hala ere.
MODO que, de: beraz./ horrela.
MODOS, de todos: nolanahi ere./ dena
dela./ dena den./ hala ere.
MOGOLLON, a: nahizu-nahizu, adib.:
“Nahizu-nahizu bizi dira� (Viven en la
abundancia)./ asko eta asko./ nahia,
adib.: “Artoa nahia dago� (Hay maíz en
abundancia)./ ugari./ makina bat./
hamaika./ oparo./ naharo(ki)./
franko(ki)./ barra-barra./ parra-parra./
mukuruka./ sano./ sendo./ erruz./
eurrez./ botaka./ edozenbat./
burrustaka./ parrastaka./ parrastan./
ausarki./ galanki../ galanto./ abastu./
ibaika.
MOGOLLON de…, qué: -ren emana!,
adib.: “Hau jendearen emana! “, “Hau
da sagarraren emana!“.
MOJADO, ser papel: paper, ur errea izan./
lastozko sua izan./ agotz salda./
ezerezean gelditu.
MOLAR: begia izan, adib.: “Begia dio
neska horrek mutil horri�.
MOLDE, hechos con el mismo: mailu
batez, batek joak.
MOLINO, llevar el agua a su: ura (inoren)
eherara nahi./ igarara ekarri (K.
Izagirre).
MOMENTO, al: behingoan./ berehala.
MOMENTO, coger en un mal: aldi
txarrean hartu.
MOMENTO, en un: behingo batean./
jesu(s) batean./ une batez./ apur batean./
aitaren egin orduko.
MOMENTO, por el: behingo(a)z (beste bi
adiera dauzka: “betiko� eta “batera�)./
aldi, puska baterako.
MONA, dormir la: azeria larrutu./ katua
kendu./ astelehena pasa.
MONJA, meterse: serora sartu./ moja
sartu.
MONO, el último: azken mamu gorria.
MONTA, de poca: gorabehera gutxiko.
MONTAR a…: -z ibili (bizikletaz,
zaldiz…), baina mugatua denean
inesiboa erabili behar da, adib.:
“Plymoutherako itsasontzian joan”.
MONTE, echarse al: menditartu./ mendira
jo.
MONTON, del: hala-holako(a izan).
MONA, pillar una: ezpaina berotu./ katua
eraman./ amuarraina, atuna, eperra,
mokoilua, otso beltza, perretxikoa,
zepelina harrapatu./ (Bilboko
Barrenkaletik) bakailaoa ekarri./ atxurra
izan./ mizpira ederra, pottoka bat bildu
MORADAS, pasarlas: zinak eta minak
pairatu./ beltzak eta txuriak ikusi./
gorriak ikusi.
MORADO, ponerse: bapo berdindu./ ase
eta bete egin.
MORRAZO, darse un buen: talo(z) hartu.
MORRO, tener (mucho): kopeta (handia)
izan./ azal lodia eduki./ “Txo, hik duk
bekokia!�, “Azal lodikoa, gogorrekoa
zara gero!�.
MORROS, caerse de: musuz, muturrez
aurrera erori.
MORROS, estar de: mutur egon, gelditu./
zaputza hartu, harrapatu./ zaputze(t)an
egon (bereziki haurrak)./ mokoka,
murku egon.
MORROS, ponerse de: bekoskoa jarri./
belizuri egin.
MOSCAS, estar cazando: denbora ontzen
oihuari begira eman, pasa./ esku bateko
behatzak banatzen egon./ kukusoak
hiltzen ari./ zeruko izarrak kontatzen
ari./ eulikeriatan egon./ denbora gitarra
jotzen eta dendeletean pasa.
MOSCAS, por si las: zer gerta ere, adib.:
“Hik ere hobe duk hemen geratu, zer
gerta ere� (hori ez da ‘pase lo que
pase’=gerta ahala gerta)./ badaezpada
(ere).
MOSQUEARSE: zaputza hartu,
harrapatu./ zaputze(t)an egon (bereziki
umeak)./ urak eta suak hartu.
MU, no decir ni: txi(n)tik (ere) ez esan,
atera./ murtik, txistik, inkik ez esan.
MUCHO, como: goitik jota./ gehienez ere./
gehien dela.
MUCHO, con: gehiegiz./ larregiz./ sobera./
alde handiz.
MUCHO…, después de: … eta…, adib.:
“Ibili eta ibili� (Después de mucho
andar),
MUCHO, ni con: ezta hurrik eman ere./
hurretan ere (ez).
MUERAS, así te: hilko al haiz!/ hil ai ledi
(ojalá se muera)./ lepahezurra haustea
opa.
MUERDE, si es un perro te: berton
daukazu./ alde-aldean daukazu.
MUERTA, mosquita: azpi zapo./
saguhartzaile.
MUERTE, entre la vida y la: hil-bizian./
hil(tzeko) zorian./ hiltzear./ hats-bizi,
adib.: “Hats-bizi atera dute neska
uretatik, baina laster hil da�.
MUERTE, lucha(r) a: hilkarrean aritu
(gladiadoreak legez).
MUERTE, pena de: heriotz zigorra./
biziaren zigorra, pena.
MUERTO, cargar el: ardiak, ahuntzak
egotzi.
MUERTO, estar medio: hurran izan./
hilzorian egon.
MUERTO, qué… ni qué niño: zer… eta
zer… -oste, adib.: “Zer behi eta zer
behioste� (Qué vaca ni qué ocho
cuartos)./ zer… eta zer… -ondo(ko),
adib.: “Zer jai eta zer jaiondoko�.
MUERTOS, aburrir hasta a los: “Isil hadi,
zakurrak nazkatu baino lehen�.
MUERTOS, levantar a los: itsuak argitu,
adib.: “Itsuak argitzeko modukoa omen
da hango wodka� (Ese wodka
resucitaria a los muertos).
MUNDO, comerse el: beheak eta goiak
tragatu, adib.: “Alkate hautatu zutenean
beheak eta goiak tragatu behar zituela
zirudien� (Cuando salió de alcalde
parecía que se iba a comer el mundo).
MUNDO, como su madre le trajo al: larrugorritan./ narrugorritan./ amak
eginda bezala./ bilutsik.
MUNDO, dejar este: arimak egin (dio)./
arima eman./ arima hortzetan eduki./
mundutik hil.
MUNDO, desde que el mundo es: betidanik./ Jainkoak dakienetik.
MUNDO, querer más que a nada en este: zoroen bihotz eroaz maite izan.
MUNDO, todo el: bazterrak, adib.:
“Bazterrak nahasten” (Liando a todo
Dios)./ “Bazterrak engainatzen
(Engañando a la peña).
MUNDO, venir al: argia ikusi./ mundura
jaio.
MURRIA, estar de: muxak hartu./ muxatan
egon./ putzak eduki.
MUSARAÑAS, estar pensando en las: zersuman
jarri, adib.: “Zer-suman jarri
nintzen�./ izarrei begira, beha egon./
zeruko izarrak kontatzen egon./ bere
baitara bildu.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->