S esamoldeak

Esamoldeak -S-

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

SA, qui lo: auskalo./ batek daki./ Jainkoak
daki./ nik al dakit ba!
SABE, cualquiera: batek daki./ Jainkoak
daki./ auskalo./ zer dakit nik ba!/ nik al
dakit ba!
SABER, vete a: auskalo./ batek daki./
batek jakin./ jainkoak daki (eta berak
ere kostata)./ zer dakit nik ba!
SABIENDAS, a: jakinaren gainean,
gainera./ aurretik jakinda, jakinik.
SABIENDO, todo se acaba: gero da behar.
SACAR, de donde no hay no se puede: harriak harrikumerik ez./ zumarrari
garia ez eskatu./ haltzagana fruitu bila
ez joan./ ez zoaz arrantzura larrera.
SALGA, a lo que: huts ala bete./ huts ala
kausi.
SALIRSE con (la mía, la tuya…): (neurea,
zeurea…) egin.
SALIVA, con paciencia y con: ezina
ekinaren ekinez egina./ ekinaren ekinaz
(ezina egina).
SALSAS, perejil de todas las: eltze
anitzetako, guztietako zale.
SALUD!: agur!./ agur eta erdi!.
SALUD, a tu: osasuna!/ topa daigun!./
txin-txin!/ zure osasunagaz!/ on egin!
SALUD, disfrutarlo con: osasunez
(urratu)!
SALVE: agur./ agur eta erdi.
SALVO: (aditza) izan ezik./ salbu./ -ri
baldintzatuz, adib.: “Amaiera onari
baldintzatuz abonatu� (abonar salvo
buen fin).
SALVO, estar sano y: santu eta oso atera,
egon.
SANBENITO, colgar un: lelo txarra
erantsi.
SANGRANDO, estar: odoletan egon.
SANGRE, correr la: odola jausi./ odola
erion (dario…).
SANGRE, derramar la: odola isuri.
SANGRE, hacerse mala: odol gaizto,
txarra egin.
SANGRE, helárse(le) la: odola gatzatu./
odolak ur bihurtu./ ileak laztu
(ponérsele los pelos de punta)./
oiloipurdia jarri (ponérsele carne de
gallina).
SANO, cortar por lo: errotik atera./
sustarrak erauzi.
SANTIAMEN, en un: di-da batean./ jesus
(amen) batean./ jesus, amen esan
orduko./ berehala(ko batean)./ aitaren
egin orduko.
SANTO de qué, a: zer dela-eta?
SANTO, tener más paciencia que un: golko handikoa izan.
SAQUE, tener buen: bapo jan./ entrama
ederra izan, adib.: “Hori da entrama,
hori!�
SARDINA, arrimar el ascua a su: (neure,
zeure…) labea isiotu./ labeari sua
eman./ nork bere mandoari arre esan./
nork bere hariari eutsi./ nork bere
eltzeari su eman./ nork bere opilari
ikatza eman, hurbildu.
SARNA, con gusto…: gogo(z)ko tokian
aldaparik ez.
SAZON, a la: orduan.
SEA, así: hala bedi (edin)./ hala biz (izan).
SEA, de donde: nondik edo handik.
SEA, sea como: aldez edo moldez./ zakutik
edo zorrotik./ onean ez bada, txarrean./
kosta a(ha)la kosta./ nola edo hala./
zelan edo halan./ inola ahalean./ zernahi
gisaz.
SEA, sea lo que: dena den./ dena dela.
SECA, tener la garganta: egarri izan./
egarriak egon./ egarriz egon.
SECO, dejar: zoko bota.
SECO, estar: egarri min izan./ egarmin
egon.
SED, apagar la: egarria hil (baretu)./
egarria kamustu.
SEDA, aunque la mona se vista de: idi
zaharrari arran berria ipini (arren).
SEGUIDO, acto: berehala(koan)./ batbatean./
oraintxe berton (orduantxe
bertan).
SEGUN: -ren arabera(koa).
SEGUN cómo: noiz eta nola, adib.: “Hori
egiten dela? Noiz eta nola!� (¿Que se
suele hacer eso? Según cómo se mire).
SEGUN parece: iritzi batean./ dirudienez./
itxuraz./ itxura denez./ antza./ nonbait./
badirudi …ela.
SEGUN por donde se mire: nondik
begiratzen den, zaion.
SEGUNDAS, con: asmuz esan.
SEGURO, estar: ziur egon (horretaz).
SEMEJANZA de, a imagen y: -ren irudira,
antzera./ -ren eredura, arabera.
SENTAR bien: 1.- jantziak-edo: ederki
eman, adib.: “Ederto ematen dizu jertse
horrek�. 2.- janariak-eta: on egin.
SENTIDO, tener doble: bi adiera izan./
asmuz esan./ bi eratara har daiteke hitz
hori.
SENTIDOS, estar con los cinco: zoli
egon./ zazpi belarriz egon./ begibelarri./
buru-belarri egon./ erne egon.
SEÑAL de que tengo: duenari dario.
SEPULTURA, dar: lur(ra) eman./
hilobiratu./ ehortzi./ lurperatu.
SEPULTURA, genio y figura hasta la: lehengo lepotik (izan) burua.
SER, a poder: ahal dela.
SER, en lo más profundo de nuestro: gure
buruetan itsatsita egon./ gure baitan./
barne-barnetik.
SER, si puede: ahal bada./ ahal dela.
SERENO, el pito de un: astoaren arrantza./
oraren putza./ iazko haizea./ atariko
haizea./ aintzat ez hartu.
SERIO, no tomar en serio: barretik hartu./
aintza(kotza)t ez hartu.
SERRIN, tener la cabeza llena de: buruan
gatzik, gatz alerik ez izan (↔) buruan
gatza izan.
SERVIDO, lo comido por lo: soina eta
oina.
SERVIDOR, suyo seguro: zure esanetara.
SESOS, devanarse los: burua urratu.
SI, a que: baietz, adib.: “Baietz egin hori!�
(A que sí que hago eso).
SI de…, no caber en: -z kabitu ezinik egon,
adib.: “Pozez kabitu ezinik iritsi gara
etxera� (Hemos llegado a casa que no
cabíamos de alegría, alegres a más no
poder)./ -z txoratzen, adib.: “Pozez
txoratzen�.
SI, de por: izatez./ berez (geurez,
neurez…)./ bere (geure…) izatez./ bere
baitarik, adib.: “Ez da bere baitarik
gaiztoa�.
SI, eso: hori bai.
SI, no caber en: azalak ez hartu./ azalean
kabitu ezinik egon, ibili.
SI, porque: haatik./ hargatik.
SI…, que me muera: hemendik mugi ez
nadila.
SI, si y solo: baldin eta soilik baldin (eta).
SI, volver en: konorteratu./ berera izan,
etorri./ bere baitara, onera bihurtu.
SIEMPRE, casi: gehienetan./ hirutik bitan./
ia beti.
SIEMPRE, como: beti bezala./ ohi bezala./
ohi denez./ beti bat, adib.: “Zer, hobeto
zagoz? Ez, beti bat�.
SIEMPRE, desde: betidanik./ Jainkoak
dakienetik.
SIGLOS, por los siglos de los: egun eta
eguzki./ betiko.
SIGUIENTE, a la: hurrengoan.
SIGUIENTE, el: hurrengoa./ beste bat!
SIMPATIAS, granjearse las: inoren begian
sartu.
SINIESTRO, a diestro y: ezker-eskubi./
ezker-eskuin(era)./ ezker eta eskuin.
SINSORGO: kuku otzara.
SINUOSO: angula-mangula (bidea)./ sigisaga(
n).
SITIO, dejar las cosas en su: gauzak bere
horretan utzi, geratu./ esanak esan.
SITIO, en cualquier: non edo non./ non edo
han./ nonbait.
SITIO, irse por mal: kontrako eztarritik
joan (jan-edatekoak).
SITIO, poner en su: esatekoak esan./
bereak eta bost esan./ bereak eta bi esan.
SOBAR(se): lo egin./ loak hartu (nau)./ lo
geratu./ logaletu./ loguratu./ “Lotara
joan� (Irse a sobar).
SOBERANAMENTE, aburrirse: gogait
gaizto egin./ ardiak bezala aspertu.
SOBRA, de: gehiegiz./ larregiz./ sobera./
gainez.
SOBRE (=acerca de): -z (taz/tzaz/zaz
izenorde erakusgarri eta pertsonalekin)./
-ren gainean./ -ri buruz./ -ren baitan./ …dela eta.
SOBRE, meterse al: behi zuriaren tripara
sartu.
SOBREENTENDIDO, dar por: jakintzat
eman (jo)./ agirian egon.
SOBRENATURALMENTE: ahalez
gain(eko).
SOL, a pleno: eguzki galdatan (=cuando
más pega).
SOL, de sol a: izarretik izarrera.
SOL, poner al: eguzkitan jarri, adib.:
“Arropak eguzkitan jarri ditut lehor
daitezen�.
SOL, tomar el: eguzkitan (egon)./ eguzkia
hartu.
SOLAS, a: bakarrean.
SOLITARIA, tener la: entrama handia,
ederra izan.
SOMANTA, dar una: lepoa berotu./
bizkarra berotu./ jipoitu./ hautsak atera.
SOMBRA, a la: gerizpe(t)an./ itzalpean.
SOMBRA, como si fuera su: orpoz orpo
ibili, jarraitu.
SOMBRA, no dejar ni a sol ni a: orpotik
jarraitu./ “Ez zion, inondik inora,
bakean uzten�./ orpoz orpo jarraitu./
aztalez aztal jarraitu./ zazpi herrietako
kanpaiak jota ere ez utzi.
SOMOS…, arrieritos: fandangoaren buelta
etorriko zaizu./ fandangoaren buelta
joko dute, dizute./ larrutik ordaindu
behar duzu./ etorriko zaizu bueltan./
urak egingo du bide.
SOMOS…, polvo: jaioak hiltzea zor./
lurrak hazi eta lurrak jan.
SON, sin ton ni: ganorabako./ txatxalapatxala
(sola-saldi bat)./ firri-farra
(dirua gastatzean).
SONANTE, dinero contante y: esku(ko)
diru.
SOPA, estar hecho una: txipa (ezkailu) bat
bezala busti./ amuarrain (bat) eginda
egon.
SOPAPOS, dar unos: belarriak berotu./
belarrondoko bat eman.
SOPITAS, pedir: erauki! (¡me rindo!)./ -ra
jo (recurrir a)./ -rengana jo./ barka,
laguntza eske etorri.
SORBER, querer sopas y: zurrut eta
purrut, batera ezin leiz.
SORBOS, a: zurru-zurru edan.
SORDO, hacerse el: ez-entzun egin./
entzun (eta) gor egin./ sor eta gor egin.
SORDOS, hacer oídos: entzungor egin./
entzun eta gor egin.
SORPRESA, por: tupustean./ ustekabean./
otoz (otoan).
SUAVIDAD, con: goxo-goxo./ mara-mara
(elurra erortzean).
SUBIR a: (honenbeste) jo, adib.:
“Honenbeste jotzen du honen balioak?�
(¿Tanto me sube?).
SUCESIVAMENTE, (y así): hurrenez
hurren.
SUCESIVO, en lo: aurrerantzean./
hemendik aurrera./ ordutik gora./ handik
gora, aurrera./ (gaur) gero.
SUCIOS, sacar a relucir los trapos: (inoren) zatar zaharrak aideratu./
(artzainak haserretu eta) gaztak agertu.
SUCIOS, trapos: zapi zikinak (hobe etxean
garbitu).
SUDANDO: izerdi patsetan, uharretan,
lapetan, bitsetan./ izerditan./ izerdia
dariola.
SUECO, hacerse el: ez-entzun egin./
entzun (eta) gor egin./ sor eta gor egin./
buruz belarri egin.
SUELOS, caer por los: lur jo, adib.:
“Kobrearen prezioa lur jotzeraino jaitsia
zen�.
SUELOS, tener la moral por los: lur jota
egon, ibili.
SUELTA, dormir a pierna: zabal-zabal lo
egin./ zabal eta zabar lo egin./ ohe
betean lo egin.
SUEÑO, caerse de: logurak erre./ lo errea
izan./ loak erreta egon./ logaleak
gorrituta egon./ bekainei ezin eutsiz,
eutsirik egon.
SUEÑO, tener: logale, logura izan./ logaleak egon.
SUERTE, a la buena: galdu-gordean./ huts
ala bete.
SUERTE, mala: zain txarra./ Balbea.
SUERTE, por: zorionez.
SUERTE que, de: horrela./ beraz./ hala(ko
moldez) non…
SUERTES, echar a: zotz, txotx ala motz
egin./ busti ala lehor bota./ leon-kastilo
egin./ ur ala ardo.
SUGERENCIA, hacer una: buru(ta)ra
eman.
SUMO, a 10: gehien-gehienez./ gehienez
ere./ gehien dela./ gehien(ez) jota./
goitik jota./ burutik.
SUPONGAMOS: demagun, adib.:
“Demagun hala dela� (Admitamos que
es así)./ jo dezagun./ eman dezagun./
kontu egin dezagun./ aihenak emango
ditugu…-(e)la.
SUPUESTO: ustezko, balizko.
SUPUESTO, por: noski./ jakina./ nola,
zelan ez!
SUSPIRO, como la radiografía de un: hezur eta azal egon./ hezurra eta azala
besterik ez izan.
SUSPIRO, exhalar el último: azken hatsa
eman.
SUSTANCIA, sin: ganorabako
SUSTO, dar un: ikara eman./ ikaratu./
izutu.
SUYA, salirse con la suya: (nirea, zurea…)
egin, adib.: “Berea egin du� (“Bereak
egin du� bestelakoa da, “Está acabado�
edo antzeko zerbait esan nahi du).
SUYAS, hacer de las: bereak egin, adib.:
“Orain ere egin ditu bereak�.
SUYO, a cada uno lo: bakoitzari berea
(hori da zuzenbidea)./ bakoitz.ak berea
behar du.

Comments { 0 }

R esamoldeak

Esamoldeak -R-

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

RABA, echar la: txahala bota./ larriak
bota./ ok(a) egin.
RABO, de cabo a: burutik burura./
orratzetik hariraino jakin./ alderik,
aldez, aldenik, alderen alde.
RADIANTE, estar: pozaren pozez egon.
RAICES, echar: sustraiak eman./ lurra
hartu./ zain-hezurrak egin./ sustraitu. /txertatu./ sustarrak, erroak bota, eman,
egin./
RAIZ, cortar de: bertan behera utzi./
sustraietatik atera./ sustarrak erauzi./
errotik atera.
RAMAS, irse por las: erroak utzirik adarrei
lotu./ aitzaki-maitzaki(tan) ibili./
berriketan aritu (↔) harira joan./ mailua
iltzera.
RAMOS, de Pascuas a: berandutik
berandura.
RAPAPOLVOS, dar un: agirika egin./
errie(r)ta egin./ lotsaldi bat eman.
RAPE, al: motz-motz.
RARO: inon gutxitan (raro es el lugar en
que…)./ inor gutxi (raro es el que…).
RASCA, pegar: hau hotza! (menuda rasca
que pega!)./ hotz egin./ hotza ari izan.
RASGOS, a grandes: handi-handika./ oro
har./ larriki.
RASO, al: aire zabalean.
RASTRAS, a: tarra-tarra, adib.: “tarra-tarra
kortako atetik atera zen�./ narraz(ka)./
herrestan eraman.
RATO, al poco: handik labur./ handik
laster.
RATO, pasar el: denbora pasa egin, egon./
egonean egon.
RATO, tener cuerda para: puska baterako
izan.
RATOS, a: tartean-tartean./ tartekamarteka./
tarteka./ aldizka./ aldiz-aldiz.
RATOS sueltos, a: tarteka-marteka./ arteka
marteka./ hartu itxian (utzian).
RAZON, con toda la: egiaz bai egiaz,
adib.: “Egiaz bai egiaz haserretu
nintzen�./ egitan.
RAZON, por esta: hargatik.
RAZON, tener: zuzen egon.
RAZONES, entre otras: besteak beste,
adib.: “Besteak beste, nahi dudalako�.
REAL, no valer un: lau zuri balio ez izan./
txori, euli kaka izan./ atariko haizea
izan./ ahuntzaren gauerdiko eztula,
puzkarra izan.
REALIDAD, en: funtsean.
REALIDAD todos los deseos, hacerse: zer
gura, eta hura.
REBOSAR: gainezka egin.
REBOTE, pillar un rebote: urak eta suak
hartu./ gozo(a) egon, jarri.
RECAIDA, experimentar una: txarrera,
okerrera egin.
RECAUDO, guardar, poner a buen: kobrutan ipini.
RECHISTAR, sin: txintik atera barik./
txintik, murtik esan gabe.
RECIBO, acusar: jaso berria eman./ hartu
berria eman.
RECIBO, acuse de:

RECIEN…: berri, adib.: “Egin berri�,
“jaioberri� (oso lexikalizatua ez badago,
bereiz idatzi).
RECIENTEMENTE: gertatu berri./
arestian./ oraindik orain.
REDONDO, caer: zerraldo erarori.
REDONDO, hacer un negocio: eskuko
hamabost eduki.
REDONDO, negar(se) en: oso eta bete
ukatu./ oso-oso(an) ukatu.
REFERENTE a, en lo: dagokionean./
dagokiolarik.
REITERACION, con: behin eta berriz./
ostera eta ostera.
REJAS, poner entre: atxilotu./
giltzape(ra)tu./ kaiolaratu./ espetxeratu./
gartzelaratu.
REMATE, loco de: zeharo pitzatuta.
REMATE, tonto de: txepel hutsa./ zozo
garbia.
REMEDIO, no haber más: ezinbestekoa
izan.
REMEDIO, qué: beharko! ezinbestean!
REMOJO, tener en: bustian eduki.
REMOLQUE, a: atoian./ atoiz.
RENOMBRE, de: itzal, ospe handikoa
izan.
REÑIDOS, estar: atzez atze egon./ txakur
eta katu(tan) egon.
REOJO, mirar de: zeharka begiratu./
zeharre(ta)ra.
REPASO, dar un: soineko galtzak kenduta
bidali./ orraztu bat eman.
REPENTE, de: bat-batean./ ez bat eta ez
bi, adib.: “Ez bat eta ez bi agertu zen
atzo gizon hura gure aurrean�./ halako
batean./ tupustean./ ustekabean./
supituki./ hitzetik, ahotik hortzera.
RESPECTA a, en lo que: -ri dagokiolarik./
-ri dagokionez.
RESPECTIVAMENTE hurrenez hurren./
hurrenkera horretan.
RESPETO, infundir: lotsa eman
(acojonar).
RESTO, echar el: errestoa utzi.
RESUELLO, perder el: arnasa berotu (↔)
arnasa berritu (indarberritu).
RESULTE, por bien que: onenetik ere.
RETAR: erronka jo, bota, egin.
RETIRO, estar para el: onenak emanda
egon.
RETROCEDER, hacer: esti egin./
atzera(a)razi./ eurt eragin.
REVES, al: atzekoz aurrera./ okerretara./
goikoz behera./ azpikoz gain(era)./
barrukoz kanpora./ iruntzi(e)tara./
alderantziz./ ahuntzak adarrak dituen
aldera.
REVUELTAS, bajar las aguas: giro ez
izan, egon, adib.: “Ez da giro
Goenkalen�.
REY, vivir a cuerpo de: esne mamitan,
bitsetan bizi, adib.: “Esne mamitan bizi
da gure alaba ezkonduz geroztik�./
esnetan bizi.
REYES, vivir como: esne maitan, bitsetan
bizi./ esnetan bizi.
RIDICULO, quedar en: barregarri,
lotsagarri, motz gelditu.
RIESGO, por mi cuenta y: neure (zeure…)
gain eta begi(pean)./ neure, zeure…
buru(tik), esku(z), kontu(rik), kabuz.
RIESGO, po nuestra cuenta y: gurez gure,
adib.: “Gurez gure egin zen�./ geure
buruz./ geure gain./ geure kabuz./ geure kasa.
RIO, no llegar la sangre al: hezurrik ez
hautsi./ ibaira odolik ez joan.
R.I.P.: g.b., goian bego (beude) (↔)
behean bego (que arda en las llamas del
infierno).
RISA, mearse de: barrez ito./ barrez leher
gaizto egin./ barrez lehertu.
RISA, morirse de: barrez leher gaizto egin,
adib.: “Barrez leher gaizto egin genuen
haren esaldiekin�./ barrez lehertu./
barreari eman (↔) negarrari eman./
barrez ito.
RODEOS, sin: zabal-zabal aitortu./ argi eta
garbi esan./ zuzenean joan./ aho betean
esan./ harira joan.
RODILLAS, de: belauniko.
RODRIGUEZ, estar de: Goikoetxea egon,
adib.. “Zer ba. Goikoetxea zaude ala?�
ROSITAS, irse de: lasai-lasai alde egin,
adib.: “Ez zenuen pentsatuko, bada, hori
egin eta lasai-lasai alde egingo
zenukeenik, ezta?�
ROTO, echar en saco: ate atzera bota.
ROTO, no saber qué tripa se le ha roto: zer
eguraldik jo duen (zaituen…) ez jakin.
RUMBO, sin: nora gabe./ noraezean.
RUMOR, correr el: zurrumurrua zabaldu./
hotsa zabaldu.

Comments { 0 }

Q esamoldeak

Esamoldeak -Q-

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

QUE…!: zein, zeinen + (-en), adib: “Zein
handia den, gero, itsasoa!“.
QUE…, a: 1.- ezta?, adib.: “Ama, ona naiz,
ezta?� (Ama, a que soy bueno!). 2.-
baietz (↔) ezetz, adib.: “Baietz
Gloriosoak irabazi� (A que gana el
Alavés!).
QUE, así: ondorioz./ beraz.
QUE, con lo que: hainbestenarekin, adib.:
“Egun berean bost mitin eman zituen
eta hainbestenarekin ahotsik gabe geratu
zen�.
QUE, o: ala?, adib.: “Ekarri duzu ala?� (Lo
has traido, o qué?).
QUE, y a mi, tí…: niri, hiri… bost!
QUEDA, aunque la mona se vista de seda,
mona se:
idi zaharrari arran berria ipini.
QUEDAR bien un vestido: ederki eman, adib.: “Ederto ematen dizu jertse
horrek�.
QUEJICA, ser un: hileta jotzen jardun.
QUERIDO, tú lo has: “Hasian hasi, goazen
bururaino�.
QUESO, dársela con: ziria sartu./ ederra
sakatu, sartu./ azak eman./ beltza,
eztena sartu./ hamaika eta erdiak eman.
QUICIO, sacar las cosas de: gurdia (bere)
bidetik atera, adib.: “Ez atera gurdia
bidetik, ama�./ (gauzak) bere neurritik
atera./ (gauzak) bere onetik atera, adib.:
“Neure onetik ateratzen nau bakalao
deritzon musika petral honek�.
QUICO, ponerse como el: bapo,
berdinduta geratu./ ase eta bete egin.
QUIEN fue a hablar: hara nor dabilen
hizketan./ zozoak beleari ipurbeltz./
zartaginak pertzari ipurbeltz.
QUIEN lo iba a…!: zokotik argi.
QUIEN sabe: batek daki./ batek jakin./
Jainkoak daki./ auskalo, adib.: “Auskalo
non�./ zer dakit nik, ba.
QUIEN, no ser: (i)nor ez izan.
QUIERAS, me apuesto lo que: lepoa jo(ko
nuke).
QUIERE, vivir como: esne mamitan,
bitsetan bizi./ esnetan bizi.
QUINTA, ser de la misma: adin berekoa
izan./ garaikidea izan.
QUIZA(S): agian./ beharbada./ apika.

Comments { 0 }
-->