E esamoldeak

ESAMOLDEAK -E-

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

EBULLICION, en: gal-gal(ka)./ galgaraka.
ECO: harri bizi.
EDAD, en la mejor: loretan./ sasoi betean./
garerdian, adib.: “Garerdian hil zaio
emaztea�.
EDAD, mayor de: adin nagusi(ko).
EDAD, menor de: adin txiki(ko).
EFECTO, en: izan ere./ hain zuzen (ere)./
bai(ki)./ zuzen zaude.
EJE, partirse el: barrez leher gaizto egin,
adib.: “Barrez leher gaizto egin genuen
haren esaldiekin�./ barrez lehertu./
barreari (edo negarrari) eman.
EJEMPLO, por: adibidez./ esate baterako./
esaterako./ konparazio(ne bate)ra./ hala nola./ berbarako.
EJERCICIO, en: jarduneko, adib.:
“Jarduneko abokatua� (Abogado en
ejercicio).
ELEMENTO, menudo: hori mozolo
pinttoa da!/ a zer alea!
ELITE, estar en la: puntan ibili.
ELLO, (no) estar a: hartara (ez) egon.
EMBARAZADA, estar: haurdun izan./
hezur berriak izan, adib.: “Hezur berriak
zituen ordurako neskak�./ izorra izan./
hogei atzazalak izan.
EMBARGO, sin: ostera./ dena dela./ dena
den./ hala (eta guztiz) ere./ halan da be./
berriz./ aitzitik ere./ ordea./ halabaina.
EMPANTANADO, dejar: erdizka./ erdizerdizean
utzi.
EMPAPARSE: -z jabetu./ zerbait ulertu./
jantzita egon./ bustita egon, adib.:
“Busti naiz horretaz� (Me he empapado
de eso).
EMPATES, quedar: (partiduan) peto
gelditu./ hainbana gelditu, egin.
EMPEÑO, sin cejar en el: etengabe./
etsi(penik) gabe.
ENCAMINADO, andar mal: oker ibili,
egon./ okerreko bidetik jo.
ENCHUFE, tener: ukondo (handia) izan.
ENCIMA, llevar: l.- aldean eraman (gauza
bat-edo, poltsikoan). 2.- soinean eraman
(jaka bat jantzi, edo). 3: lepoan (a la
espalda, a hombros).
ENCIMA, por: gainetik./ iraizean
(superficialmente)./ gaingiroki.
ENCINTA, estar: haurdun egon./ izorra
egon./ hezur berriak izan, adib.: “Hezur
berriak zituen neskak ordurako�./
berrogei azkazal izan.
ENCOJERSE: urak hartu.
ENCONTRADIZO, hacerse el: otoz otoa
egin
ENCONTRAREMOS. arrieritos somos y
en el camino nos:
fandangoaren buelta
etorriko zaizu./ bueltan etorriko zaizu./
larrutik ordaindu behar didazu./ urak
egingo du bide.
ENCUENTRO, salir al: bidenabar irten./
bidera irten.
ENFASIS, poner: zerbait azpimarratu.
ENHORABUENA: zorionak./
bejondeizula (zuri), bejondeiola
(berari)…
ENHORABUENA, estar de: zorionean
egon.
ENTENDEDERAS, ser corto de: oso betea
ez izan./ burugogorra izan (beste
adieran, ulertu nahi ez duena).
ENTENDER, dar a: aditzera eman.
ENTERADO, estar: jakinaren gainean
egon./ jakitun egon.
ENTERA(D)O, ser un: ahateari, sardinari
igerian erakutsi (nahian ibili).
ENTONCES: halako batean./ orduan./
tupustean./ bat-batean.
ENTONCES, a partir de: harrezkeroztik./
hartaz gero.
ENTONCES, desde: geroztik./ ordutik
(aurrera, hona…).
ENTONCES, para: ordurako./ ordu ezkero.
ENTRA, la letra con sangre: ikasbidea,
odolbidea.
ENTRAÑAS, en nuestras: geure burubihotzetan./
barne-barnean./ geure
baitan.
ENTREDICHO, estar en: kolokan egon,
jarri.
ENTUSIASMO, sin: gogo hotzez.
ENVIDIAR, no tener nada que: minik ez
izan, adib.: “Ene zaldiak ez du zurearen
minik�.
ERROR, sacarle de su: burua bi belarrien
artean ezarri.
ES, esto: hau da./ hots./ alegia
ES, tal como: dena denez, adib.: “Dena
denez nahi dut� (Lo quiero tal como es).
ESCONDIDAS, a: ezkutuka./ ixilkamixilka./
ixil-ostuka, ixil-gordeka./
ilunpean./ isilik./ kiriketan.
ESCONDITE, al: kiriketan./ ezkutaketan./
kukuka./ zapoketan.
ESENCIAS, destapar el tarro de las: zakukoak atera.
ESES, haciendo: alderaka joan./ zeharkameharka
ibili./ soslai, sigi-saga ibili.
ESGRIMIR: dantzatu, adib.: “Ezpata
dantzatu, makila dantzatu�.
ESPABILAR: tonto usainak kendu.
ESPALDA, dar la: atzea, bizkarra,
gibel(a), lepoa eman./ aurpegia itzuli.
ESPALDAS, caerse de: aratinik jausi./
taloa hartu.
ESPALDAS, cargar sobre sus: bere bizkar,
gainera, gain hartu./ soinera hartu./
bizkarreratu.
ESPANTAPAJAROS: txorimalo./
kukumarru.
ESPARRAGOS, irse a freir: irse a freir: pikutara joan/
txoritara joan./ antzarak ferratzera joan,/
porruak landatzera joan./ utikan! (hoa
hortikan!)./ alde hemendik!
ESPECIAL, en: batez ere./ bereziki.
ESPERA!: itxaron apur batez!/ egon apur
batez!
ESPERANZA, estar en estado de buena: haurdun egon./ hezur barriak izan./
berrogei azkazalak izan./ haur
esperantzan egon, izan.
ESPERAR: inoren, ezeren zain egon,
adib.: “Zortzi ordu eman dugu
Korrikaren zain�./ inoren esperoan
egon, adib.: “Zure esperoan nengoen�./
inori begira egon./ inor itxaroten egon,
adib.: “Zeren esperoan dago gure
herria?� (A qué está esperando nuestro
pueblo?),
ESPICHARLA: azken hatsa eman./
hurrengo kukua ez entzun./ azken
kukuak jo.
ESPINA, dar mala: zain txarra eman, adib.:
“Zain txarra eman dit�./ usain onik ez
eman, adib.: “Arratsalde hartan ikusi
nituen bezeroek ez zidaten usain onik
eman�./ susmo txarrak hartu.
ESPIRAL, en: kiribilean.
ESPONJA, beber como una: ihiak bezala
edan./ upela betean edan.
ESPUELA, echar la: espuela ipini.
ESPUMA, subir como la: gora handia izan.
ESTA, dejarlo tal como: bere horretan utzi,
laga./ bertan behera laga./ dagoendagoene(
t)an utzi.
ESTAMOS?: bagara?
ESTAR a: -(e)tara egon, adib.: “Orain ez,
horretara nago eta�.
ESTAR en que: -(e)lakoan egon, adib.:
“Etorriko direlakoan nago� (Uste dut)./
uste izan…-(e)la./ (ba)nago…-(e)la,
adib.: “Banago etorriko dela�.
ESTAR, (no) poderse: giro (ez) izan, egon,
adib.: “Hemen ez da giro� (Aquí no se
puede estar).
ESTAS, en una de: halako batean./ batbatean./
tupustean.
ESTE, este como: dagoen-dagoen(t)an
ESTILO, por el: antzeko(a)./ antzeko
zerbait./ hortxe-hortxe.
ESTO…: zera…, adib.: “Zereko zerean
dagoen zera ekardazu�.
ESTO, con: honenbestez,
ESTOY, segun: nagoene(t)an.
ESTRELLA, nacer con: hortzekin
sortu(takoa izan).
ESTRELLADO, estar el cielo: zerua izar
egon.
ESTRELLADOS, unos nacen con estrella
y otros:
batzuk hortzekin sortutakoak
dira, beste batzuei, ordea,atera orduko
apurtzen dizkiete.
EVIDENCIA, dejar en: 1: nabarmen utzi./
ageri(an) utzi, gelditu. 2.- lotsagarri
utzi./ leku ederrean utzi.
EXAGERADO: ahobero.
EXCEPTO: izan ezik./ salbu./ ez beste.
EXCESO, con: buruz gain(etik)./ neurriz
gain(etik).
EXCLUSIVAMENTE, pura y: soil-soilik.
EXITO, tener: tira (handia) izan./ jendeak
begi argia egin, adib.: “Jendeak begi
argia egin zion produktu berriari�./ gora
handia izan (subir como la espuma).
EXPIATORIO, chivo: alferren astoa
(izan).
EXPLICACIONES, dar: burua garbitu./
kontu(ak) eman.
EXPLICACIONES, pedir: kontuak eskatu,
galdetu.
EXPRESAMENTE: beren-beregi./ propio.
EX-PROFESO: bere-bererik.
EXTREMO, en último: azken buruan./
azken beltzean.
EXTREMO, llegados a ese: hartaraz gero./
hartara helduz gero.

Comments { 0 }

D esamoldeak

Esamoldeak– D-

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

D, el día: E eguna.
DA que…, no sé qué me: zainak jo.
DABA, se acabó lo que se: gureak egin
du./ agur gure ametsak./ kito gure
asmoak!
DADO a, estar: -(e)ra jarria egon, adib.:
“Edarira jarriak daudenak�.
DADO, venir: berez etorri, adib.: “Gauza
berez datorkigu”.
DAMAS, jugar a las: dama-jokoan aritu.
DAMOCLES, estar bajo la espada de: hari
batean, batetik egon./ hari-harian,
haritik egon.
DANDO, a Dios rogando y con el mazo: “(Jainkoari) arren baina, eta Txerren”.
DAÑO, hacer: min eman, adib.: “Min
eman didak, astapotro horrek!� (Me has
hecho daño, bruto!)./ min hartu, adib.:
“Min hartu du Alkizak jokaldi
horretan�. (Alkiza se ha hecho daño en
esa jugada).
DAR (en la nariz) que…: zainak jo, adib:
“Zainak jo dit ez dela etorriko�.
DARSE a: -(a)ri eman, adib.: “Ihesari
eman� (Darse a la fuga), “Edanari
eman� (Darse a la bebida).
DARSELAS de: -(r)en planta egin, adib.:
“Jakintsuaren planta egin zuen�./ itxurak, irudipenak egin.
DEBE, decir lo que no (se): ez esatekoak
esan.
DEBIDO, como es: behar den legez./ behar
bezala.
DECAIGA, que no: eutsi goiari!/ ez etsi!
DECIR, no hay nada más que: ez dago zer
esanik.
DECIR (que), quiero: esan nahi baita./ hau
da./ alegia./ hots.
DECIR(LO), eso es fácil de: esatea merkea
da.
DEDO, no chuparse el: atzo goizekoa ez
izan, adib.: “Zer uste duzu, atzo
goizekoa naizela, ala?�, “Ni ez nauk
atzo goizekoa, gero�./ hortzak
berdinduta eduki.
DEDOS, como para chuparse los: gozogozoa./
bizarra koipetzeko modukoa./
musuak eztitzeko.
DEFECTO, por exceso o por: “Larregiz ez
bada, gutxiegiz”.
DEFINITIVA, en: funtsean.
DEJADO, ser un: zabartu, adib.: “Ez hadi
zabar!� (No te abandones!).
DELANTERA, tomar la: aurrea hartu./
gaina hartu (garaitu).
DELGADO, estar muy: hezur huts egon./
hezur eta larru./ hezur eta azal egon,
egin, gelditu.
DELIRANDO, estar: burutik galduta ibili.
DELIRIO, querer hasta el: zoroen bihotz
eroaz maite izan.
DEMAS, por lo: gainerakoan, adib.:
“Gainerakoan esan daiteke ondo
dagoela�.
DERECHO, andar: arrastoan sartu./ zuzen
ibili./ zintzo, jator izan, portatu./ orratza
baino zuzenago ibili (andar más derecho
que una vela).
DERECHO, hecho y: bene-benetakoa,
adib.: “Gizon-gizona da� (Es un hombre
hecho y derecho)./ oso-osoa.
DERRIBO, acoso y: jo ta (bertan) bota
(dabilkit, arte).
DESAFIO, lanzar un: erronka jo, bota,
egin.
DESAGRADECIDO, ser un: esker
beltzeko, txarreko izan.
DESBRAVAR, sin: bazterrolak kendu
gabe(ko).
DESCANSO, sin: jai gabe./ etengabe./ jai
eta aste.
DESCARAO que sí!: bai horixe!/ jakina!/
bat etorri …(r)ekin!/ iritzi berekoa izan./
ados egon.
DESCOJONARSE: barreari eman./ barrez
leher gaizto egin./ barrez lehertu./
barrez ito./ irri-karkaraz.
DESCOSIDO, beber como: upela betean
edan./ ihiak bezala edan.
DESCUBIERTO, al: agerian./ begi-bistan.
DESCUIDE usted: zaude ardura barik./
utzi neure kontu.
DESEANDO, estar: irrika bizian egon,
adib.: “Etxera iristeko irrika bizian
zaude�./ irrik(it)an egon./ aiherrak egon,
adib.: “Mendira joateko aiherrak nago�.
DESGRACIA, caer en: DESGRACIA, caer en:
DESGRACIADO, ser: adur txarrekoa izan.
DESIERTO, clamar en el: basamortuan
oihuz egon.
DESMORALIZADO, estar: lur jota egon,
ibili.
DESOBEDECER: esanetik irten./
esandakorik ez egin.
DESPELOTARSE: larrugorritan jarri./
biluztu./ erantzi.
DESPEREZARSE: nagiak, tiragaleak
atera, bota./ sagai-sagai egon.
DESTAJO, trabajar a: somara lan egin.
DESTEMPLADAS, echar con cajas: ordu
gaiztoan bota./ aurretik bidali.
DETALLE, con todo lujo de: zehazki./
zehatz-mehatz.
DETALLE, sin perder: begi-belarri./ buru-belarri
egon, aditu./ adi-adi.
DETRAS, por: atzetik hara (hitz egin,
edo).
DEUDA, cancelar una: zorra kitatu./ bahia
atara (bahitura).
DEUDA, estar en: inorekin zorretan egon.
DIA, al: egunean (egon).
DIA, a plena luz del: egun argiz.
DIA, en pleno: egun handiz.
DIA, estar al: ordua mundu bizi./ jakitun
egon./ munduaren berri izan.
DIA, flor de un: neguko lorea.
DIA, vivir al: aldian aldiko bizi./ ordua
mundu bizi.
DIABLO, como alma que lleva el: herio
suhar(rean).
DIABLO, pobre: eskekoaren hurrengoa.
DIABLOS, llevar(le) los: deabruak
eraman.
DIABLOS, por mil: mila deabru!/
arraiopola!
DIARIO, día de: astegun (buruzuri)./
astegun gorri(an).
DIAS, no dar ni los buenos: haize hotzaren
berokia eman.
DIAS, tener: aldiak izan (onak edo
txarrak).
DICTADO de, al: inoren manutik./ inoren
esanetara.
DIENTES, castañetear los: hortzaginak
karraskatu./ haginak lauskitu.
DIENTES, con uñas y: hortzez eta motzez
(defendatu).
DIENTES, enseñar los: haginak, hortzak
erakutsi.
DIENTES, murmurar entre: hortzartean
jardun.
DIFICIL, hacerse: aldats egin, adib.:
“Sailburuei ere aldats agiten zaie
sinistea bertsio ofiziala�.
DIFICULTAD, con cierta: tikili-takala,
tirripi-tarrapa ibili.
DIGAN, digan lo que: esanak esan.
DIGAS, y tú que lo: hori esazu!
DIGNO de, ser: duin, gai izan, bihurtu,
egin, bilakatu.
DILACION, sin: luze gabe./ luzatu barik.
DIOS, a la buena de: huts ala bete.
DIOS, bendito de: jainkoaren semea
(alaba).
DIOS, como hay: jainkoaren egia!, adib.:
“Jainkoaren egia da hori�.
DIOS, con: jainkoa lagun!
DIOS, decir las de: kristo(re)nak esan./
bereak eta bost (eta bi) esan./ inon
direnak (eta ez direnak) esan.
DIOS, en el nombre de: jainkoaren
izenean./ jainkoarren!
DIOS, gracias a: zorionez./ hala beharrez./
gaitzerdi!
DIOS, por el amor de: arren./ otoi./
jainkoarren./ jainkoaren izenean.
DIOS, sabe: jainkoak daki./ batek daki./
auskalo.
DIOS, vivir como: esne mamitan, bitsetan
bizi./ esnetan bizi.
DIRA, el tiempo lo: urak egingo du bide.
DIRE, lo: esango dut, bada!, adib.: “Amor-
ti-gua-zi-o-a, jesus!, esango dut!�.
DISCORDIA, sembrar la: sua piztu./
bazterrak nahastu./ sasiak sutu.
DISIMULO, con: bestela baitakoan./
ezarian-ezarian.
DISPARATE, decir o hacer: ez esatekoak
esan./ ez egiteko bat egin.
DISPOSICION, a su completa: zure
esanetara.
DISPOSICION de…, a: inoren eskuko
egon./ inoren esanetara egon.
DOBLADA, meter(se)la: ziria, zipotza
sartu./ iruzur egin./ adarra, arpa,
txalaparta jo./ ederra sakatu, sartu.
DOLOR, ser (más malo que) un: Ifernuko
Patxi Txarren baino txarrago izan./ ogi
gogorra bezain ona izan.
DONDE, mira por: hara non./ nondik nora,
adib.: “Nondik nora, urteak eta urteak
elkar ikusi barik eta hara non aurkitzen
garen!�.
DORMIR(se) un miembro: inurritu./
hilduratu./ sorgortu./ sortu./ zurmindu./
lo hartu, adib.: “Hankak lo hartu dit�.
DOS, dos contra: bi biren kontra./ bibitara,
adib.: “Pilota partidua bi-bitara
jokatuko dute�.
DRIBLAR: izkin(a) egin.
DUDAS, aclarar las: zalantzak zuritu,
argitu.
DUDAS de…, estar en: joan, ez joan
(dudando si ir o no): egin, ez egin
(hacerlo o no)./ egingo, ez egingo egon./
duda-mudaran egon, ibili./ zalantza(ta)n
egon./ kolokan egon./ aiko-maiko egon.
DUDAS, mar de: dudetako (zalantza)
mataza./ aiko-maiko ibili./ dudamudatan
ibili.
DUDAS, mar de: dudetako (zalantza)
mataza./ aiko-maiko ibili./ dudamudatan
ibili.
DUDAS, sin lugar a: argi eta garbi./ duda
(izpi)rik gabe.
DUELO, retar a un: erronka jo, egin, bota.
DURO, lo que faltaba pal: horixe behar
genuen!/ horixe besterik ez genuen
falta!
DURO que, mas: suharri guztiak baino
gogorrago.
DURO, sin un (puto): sosik gabe egon./
Simon egon.

Comments { 0 }

C esamoldeak

Esamoldeak -C-

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

CABAL. justo y: egin-egina./ bete-betea.
CABER (en mí, tí…): azalean kabitu ezinik
egon, ibili, adib.: “Ezin zen azalean
kabitu karrera irabazi zuelako�./ harroharro
egon.
CABEZA, agachar la: belarriak apaldu./
(inori) burua makurtu.
CABEZA, comerse la: burua urratu.
CABEZA, de pies a: burutik behatzera./
bete-betea./ peto-petoa, adib.: “Gizon bete-betea, gizon-gizona da hori,
benetakoa�.
CABEZA, irse la: burua jo.
CABEZA, no tener ni pies ni: ez hanka ez
buru./ ez bururik ez buztanik.
CABEZA, sentar la: buruz jantzi, adib.:
“Mutil hori buruz jantzi da� (Ese chico
se ha formalizado)./ buruz jantzia izan
(ser formal).
CABEZADAS, dar: lokaikuak egin.
CABEZON, ponerse: teman hasi, sartu.
CABO, al fin y al: azken finean./ azken
batean./ azken buruan./ dena dela./ dena
den./ ibilian-ibilian, adib: “Ibilianibilian
etxera itzuli zen azkenean�./ gero
eta gero ere.
CABOS, atar: harimutur guztiak lotu.
CABRA, estar como una: burutik (eginda)
egon./ burua pitzatuta eduki./ burutik
sano ez egon./ zoro garbia izan.
CABREARSE: urak eta suak hartu.
CAER, dejarse: burua agertu./ buruz
agertu.
CAER (la tarde), al: (arrats) apalean.
CAGADO, estar: kaka praketan ibili./
beldurrak airean egon./ beldurrak,
beldurrez, beldurraren beldurrez egon.
CAGALERA, el último putxi: azkena ipur
ximela, tximeleta.
CAGARLA: nireak, zureak… egin du./
hanka sartu (cagada=hanka- sartze).
CAIDA, ir de capa: maldan behera ibili./
gainbehera ibili, etorri./ onenak
eman(da egon)./ handienaz aurrera joan.
CAIGA, caiga quien: leher edo zapan./
kosta ahala kosta.
CAIN, pasar las de: zinak eta minak
pairatu.
CAJA, partirse la: barrez leher gaizto egin,
adib.: “Barrez leher gaizto egin genuen
haren esaldiekin�./ barrez lehertu./
barreari eman./ negarrari eman (llorar).
CALABAZAS, dar: azak, ezetza eman.
CALADO, estar (completamente): (blai)-
blai eginda egon./ amuarrain eginda egon./ txipa, ezkailu bat bezala busti.
CALAMBRE a la pierna, darle un: karranpak hartu dio zangoa.
CALIENTA, al sol que más: eguzkia nora,
zapiak hara./ haizeak nora, zapiak hara./
inoren soinuan dantza egin.
CALLANDO, ala chita: arian ezarian.
CALLE, en la puta: kale gorrian.
CALLE, poner de patitas en la: bidali./
kaleratu./ kale gorrian utzi, adib.: “Kale
gorrian ipini zituen ama eta umeak�.
CALUROSAMENTE, acoger: bero bai
bero hartu.
CALVO, quedarse: kea asmatu, adib.:
“Kea asmatu duk, txo!� (Joer, te habrás
quedado calvo! -de tanto pensar-).
CAMA, estar postrado en la: ohean bertan
behera egon.
CAMA, irse a la: lotara joan./ behi zuriaren
tripara sartu.
CAMA, levantarse de la: ohea hoztu.
CAMADA, lobos de la misma: hari bereko
korapiloak./ irin, ore bateko, bereko
opilak, adib.: “Ore bereko opilak dituzu
horiek�.
CAMBIAR, no: beti bat, adib.: “Hi beti
bat, Maurixia!“.
CAMBIO, a las primeras de: hitz, berba
batetik bestera.
CAMINO, abrir el: bidea(k) urratu.
CAMINO, allanar el: (aurrera)bide(a)
eman. bidea(k) urratu.
CAMINO, a mitad de: erdibidean geratu,
gelditu.
CAMINO, ponerse en: abiatu./ bideari
lotu, ekin.
CAMISA, empeñar hasta la: zorpetu./
zorrez josi./ zorrez ito./ zor eta lar
gelditu.
CAMISA, en mangas de: mauka hutsik./
alkandora hutsik, humean.
CAMPANA, sonido de: dilin-dalan./
binbilin-banbalan./ dandai.
CAMPANADA, dar la: kanpana jo.
CANCION, estar siempre con la misma: betiko leloa erabili./ beti musika bera
izan.
CANCION, meter en, incitar: putzak
eman, adib.: “Lapurtzeko putzak eman
zizkion�.
CANICULA, en plena: ozar-izar
egunetan,.
CANTANTE, llevar la voz: agindu./
nagusi izan./ zartagina giderretik heldu,
oratu.
CANTAR (los sobacos…): -ri kiratsa erion,
adib. “Larrosari kiratsa dario�, “Zure
oinei kiratsa darie�.
CANTAR de plano: zabal-zabal aitortu./
aho betean aitortu.
CANTARIA, otro gallo: beste oilar batek
joko luke kukurruku./ beste zakur batek
egingo luke zaunka
CANTAROS, llover a: euria goitik behera
ari./ euria indar egin./ kriston eurijasa./
(euria) goian behean ari./ (euria) adarka
ari./ (euria) ibaika ari./ (euria) zeruak
bota ahalean ari.
CANTO, cerrar a cal y: (ateari) giltza eta
krisketa eman./ zazpi giltzez itxi.
CANUTAS, pasarlas: beltzak eta txuriak
ikusi./ gorriak ikusi.
CAÑA, dar: emon-emon egin.
CAPAZ de, ser: .-tzeko gauza izan, nor
izan, gai izan, buru izan, adib.: “Ni buru
naiz hori egiteko�.
CAPITAL, de importancia: hil ala bizi(ko).
CARA, a la puta: zabal-zabal, argi eta
garbi, aho betean esan, adib. “Egia
zabal-zabal aitortu dio� (Ha cantado de
plano).
CARA, alegrarse la: kopeta argitu./ kopeta
ilundu (ponérsele mala cara)./ begia
alaitu.
CARA, cara a: begiz begi egon./ peto-peto
begiratu./ aurrez aurre.
CARA, echar en: aurpegiratu./ leporatu./
egotzi./ aurpegira, sudurrera eman./
irauna eman.
CARA, plantar: buru, gogor egin./ oldartu./
(inori, ezeri) hortzak erakutsi.
CARA, poner buena: aurpegi ona egin.
CARA, sonar una: aurpegiz ezagutu./
“Ikusita zauzkat nonbait� (Te he visto
en algún lado).
CARA, tener: kopeta izan.
CARA, tener la suerte de: kukuak jo, adib.:
“Lanean ari denari kukuak jotzen dio�.
CARACTER, de buen/mal: hari
onekoa/gaiztokoa izan.
CARAMELO, a punto de: aukeran
(ahokeran)./ esku-eskuan./ -tzear egon
(erortzear dago)./ zorian egon.
CARGA, burro de: alferren astoa.
CARGO de, dejar a: kargutan eman.
CARIÑO, mirar con: begi argiak egin./
begi zuriak egin.
CARNE, ser uña y: hezur eta mami izan.
CARPETAZO, dar: giltza eman.
CARRERA, a la: arrapaladan./ lauringoan
(a galope tendido)./ lau oinean./ lau
hanka.
CARRETERO, fumar como un: saguzaharrak beste, adina erre.
CARRILLOS, comer a dos: mauka-mauka
jan, adib.: “Poza ematen du ume honek,
mauka-mauka jaten ikusita�.
CARTILLA, leer o repasar la: esatekoak
esan, adib.: “Esatekoak esango dizkiot
horri� (Ya le voy a leer yo a ese la
cartilla)./ errieta egin, eman./ demanda,
zarramuskia egin.
CASA, barrer para: nork bere astoari,
mandoari arre (esaten dio)./ neure,
zeure… labeari isiotu./ sua eman (su
eman=pegar fuego)./ nork bere hariari
eutsi./ mugarriz honuntza ari, jardun./
nork bere eltzeari su eman./ nork bere
opilari ikatza eman, hurbildu.
CASA, conocerle a uno en su: bere etxeko
laratzak ezagutuko du hori (a ese actor
no le conoce ni dios)./ bere etxeko
laratzak izango du horren berri.
CASA, de andar por: txinalka ibili (en
chanclas, en pantuflas).
CASA, llevar la: etxea gobernatu (behiak
gobernatu…).
CASADOS, de recien: ezkonberritan.
CASCARRABIAS: ipurterre./ kakerre./
prakerre./ prakestu./ putzmin./ taka
mehe./ triperre/ zakarripurdi./
zakurrilar./ zakur mutur.
CASCOS, calentar los: burua, gogoa
berotu.
CASCOS, ligera de: kaskarin./ buruarin./
txoriburu./ txolin./ orbel herriko.
CASILLAS, sacar a uno de sus: bere
onetik atera./ senetik atera.
CASO de, en: -t(z)ekotan, adib.: “Londresa
joatekotan, zoaz Aste Santuan�.
CASO es que, el: kontua (zera) da.
CASO, en todo: izatekotan ere.
CASO, hacer: jaramon egin.
CASO, llegado el: hartaraz gero./ hartara
helduz gero.
CASOS, en el mejor de los: onenean (ere)./
onen-onenean./ onik onenean.
CASOS; en el peor de los: txarrenean
(ere)./ txarrenetik ere.
CASQUIVANO: buru arin./ buru aurki./
buru huts./ haize belatz./ haize buru./
kaskarin./ kasku arin./ koxko arin(eko)./
orbel herriko.
CASTAÑUELAS, estar más contentos
que:
pozaren pozez, eztitan egon./
azalean kabitu ezinik ibili.
CASUAL, por un: deskuidoan, adib.: “Ez
duzu hor deskuidoan mailu bat izango?�
(Por casualidad no tendrás un martillo,
no?).
CASUALIDAD, por: hala beharrean./ hala
beharrez./ txiripaz.
CASUALIDAD, qué: l.- Non eta mugan
harrapatu zuten. 2.- Noiz eta bihar izan
behar (precisamente…). 3.- Nora eta
bere etxera joan ziren. 4.- nori eta…,
zenbat eta…, eta abar.
CATEGORICAMENTE, negar: oso ta bete
ukatu./ oso-oso ukatu./ oso-osoan ukatu.
CATOLICO, no estar muy: oso santu ez
egon, adib.: “Gaur ez nago oso santu�
(Hoy estoy un poco chungo).
CATORCE, mentir más que: hango gezurretik horko gezurra ibili.
CAUCE, volver las aguas a su: gauzak
bere onera etorri.
CAUTELAM, ad: badaezpada./ zer
gertatuko ere.
CENTELLA, como una: arin bai arin./
ziztu bizian.
CENTELLAS, rayos y: arranopola!
CEÑO, fruncir el: begia ilun ipini./
begitartea zapuztu./ begitarte iluna egin,
paratu./ bekaina, bekokia, kopeta
ilundu./ kopeta, bekainak belztu./
bekozko(beltza) ipini./ beltzuri egin./
beltzurik egon./ kopeta beltza jarri./
muturra, kopeta jarri.
CERDO, comer como un: zurru eta purru
jan, edan (zaratak ateraz).
CERDOS, echar margaritas a los: astoari
goxokiak eman.
CEREBRIN, ser un: buruan gatza izan.
CERO, al: motz-motz./ ilea murriztu
(ardiei, adibidez).
CERQUITA, estar: bertatik bertara egon./
alde-aldean egon.
CERRADA, en noche: gau, ilun hutsean.
CERRADO, olor a: zoko-usaina.
CHACHARA, estar de: berrike(te)tan
egon./ solasean aritu./ hizketan.
CHAQUETA,cambiar de: eguzkia nora,
zapiak hara ibili./ haizeak nora…
CHASCO, llevarse un: gezurrak irten./
buruhandi gelditu../ mazua hartu./
zerbait ustel atera./ usteak erdi ustel
(atera).
CHAVO, no valer un: lau zuri balio ez
izan.
CHICHA, calma: bare-bare (egon itsasoa)./
nare-nare.
CHIFLARSE por: inoren orpotik egiten
ibili.
CHINOS, echárselo a los : zotzak bota,
zotz egin (ez da joko bera, baina).
CHIQUITAS, no andarse con: txikitik ez
ari./ kontu motzak izan./ koplarik ez
erabili./ txantxetan ez ibili.
CHISMES, contar: ele bildu./ eleak eta
beleak bildu./ ele-meleak bildu.
CHISPAS, echando: txinpartak urtika./
sutan egon./ suak hartuta egon./ bordak
erreta joan.
CHOCARLA: ekazu bosteko hori! (choca
esos cinco)./ eman, luzatu bostekoa!
CHORLITO, cabeza de: txoriburu./
txepexpuru./ txepetxak baino buru
txikiago izan./ eltzeburu./ ganorabako./
txepel.
CHORRERAS, (y) un jamón con: (bai),
zakurraren bibolina!/ bai, (eta) zera
(ere).
CHORRO, a: zurrupitan (likidoekin),
adib.:“Erauntsia zurrupitan ari zen�,
“Zurrupitan negarrez�.
CHOTA, estar como una: burutik (eginda)
egon./burutik nahasita egon./ burua
pitzatuta eduki./ burutik sano ez egon./
zoro garbia izan.
CHUPAO, creer que algo está: zerua
tipulaz jo.
CHUPAO, estar: zerbait egina egon, adib.:
“Hau egina zagok/n�.
CIEGA, a la gallinita: itsumandoka./
txepetx ala pexka ibili, jolastu.
CIEGAS, a: itsumustuan, itsumustuka./
itsu-itsuan./ itsuan./ itsu-itsuka.
CIELO, bajo la capa del: hodei honen
azpian.
CIELO, caerle del: osaba Tomasek eman.
CIENTO, tanto por: ehuneko + zk.
(mugagabeak), adib.: “%8k ez du(te)
trena hartzen�, hau da, “Ehuneko
zortzik ez du(te) trena hartzen�.
CIERTO, estar en lo: zuzen egon./ oker
egon (no estar en lo cierto).
CIERTO, por: l.- bide batez (a
propósito…). 2.-portzierto./ alajaina./
alajainkoa./ alazankoa./ … askoa!.adib.:
“Gazte askoa� (Bien joven, por cierto).
CIERTO, sí por: bai ba./ bai baldin ere./
bai behintzat./ bai horixe.
CINCO, no tener ni: diru eskasean ibili.
CINTURA, meter en: arrastoan sartu (gurdiak legez).
CINTURON, apretarse el: petrinak,
diruzorroa estutu.
CIRROSIS, tener: gibeletik egon.
CITAR: ahotan hartu.
CIZAÑA, meter: burua berotu./ bazterrak
nahastu./ sasiak sutu.
CLARAS, decir a las: zabal-zabal esan./
ilunabarrean esan (no decirlo
claramente).
CLARAS, decir las cosas: ahoan bilorik
gabe mintzatu, esan./ ahoan lakarrik,
legarrik gabe mintzatu;
CLARO, no dejar: ilunabarrean esan.
CLARO, tenerlo: jai izan (hor, horrekin,
horregandik)./ xahu izan, adib: “Xahu
naiz!�/ ondo jaioak egon, adib.: “Itsua
badabil itsumutil, ondo jaioak gaude�.
CLARIDAD de …, a la: (-ren) zuritan,
adib.: “Ilargi-zuritan�, “Zure begien
zuritan�.
CLASES de… dar: … eskola eman, adib.: eskola eman, adib.:
“Matematika eskolak ematen nabil�
(=impartir, recibir= hartu, jaso).
CLAVAR: kendu, adib.: “Zenbat kendu
dizute prakongatik?�.
COCHINADAS, haciendo: alberdanian
ibili.
COCIDO, estar: zopa eginda egon, adib.: “Zopa eginda etorri zen�./ aitzurtuta
egon./ kriston katua, zezpala harrapatu./
zahagi eginda.
COCO, jamar el: burua jan./ norbaitek
burutara eman norbaiti, adib.: “Nork
eman dizu hori burutara?�.
COCODRILO, lágrimas de: tipula
tristura(k)./ krokodiloaren kontuak./
gezurrezko lantua.
CODO, codo con: ukoz uko.
CODO, empinar el: basoaren, botilaren…
ipurdia jaso./ kopa okertu.
CODOS, hablar hasta por los: hitza eta
bitsa dario, adib.: “ikasle horri hitza eta
bitsa dario�./ txor-txor jardun etengabe.
COJA, a la pata: kisketean./ txingoan,
txingoka ibili.
COJO, antes se coje al mentiroso que al: gezurrak zainak labur.
COJONAZOS, ser un: bare ederrekoa izan.
COJONES, echarle: jo ta ke, jo ta su, jo ta
fuego ibili.
COJONES, estar comiéndose los: tripak
jaten egon.
COJONES, estar tocándose los: potrojorran egon (gizonezkoak).
COJONES, manda: -t(z)ea ere!, adib.:
“Umea hona ekartzea ere!� (Manda
cojones, traer aquí al niño).
COJONES. por: ezinbestez./ ezinbestekoa
izan./ besterik ezean, adib.: “Besterik
ezean. azak janâ€? (A falta de pan…)./
etsi-etsian, adib.: “Etsi-etsian egin behar
izan genuen�.
COJONES, por los: bai zera./ bai, bost./
ezta pentsatu ere./ ezta hurrik eman ere./
bai, eta zera ere.
COJONES, tener: barrabilak izan, eduki./
adore, kemen izan.
COJONUDO: kristo(re)n, adib.: “Kriston
giroa� (Un ambiente cojonudo)./ itzel,
izugarri./ ezin hobe./ berealdiko../
primerako.
COLA, la pescadilla que se muerde la: sorgin kurubila (gurpila)./ gurpil zoroa./
bukatzen ez den soka.
COLACION, traer a: aipatu./ solasera
ekarri./ ahotan hartu./ hizpidera ekarri.
COLADA, hacer la: leixibatxua egin./
putzeta jo.
COLLARES, los mismos perros con
distintos:
ore bateko, bereko opilak
izan.
COMBA, saltar a la: sokasaltoka,
sokadantzan ibili.
COMIDILLA, ser la: (munduaren)
aho(mihi)tan ibili.
COMINO, no valer un: lau zuri balio ez
izan.
COMO es que…: nolatan, adib.: “Nolatan
zu hemen?� (Cómo tú por aquí? Cómo
es que estás aquí’?)./ nondik nora, adib.:
“Nondik nora ekin zenion euskarari?� (Cómo es que le diste a esto del
euskera?).
COMO no sea…: non (eta) -en, adib.: “Ez
du batere lanik egiten, non ez den bere
onerako�.
COMO si…, tanto si…: zein, adib.: “Gizona
zein emakumea izan, guri bostâ€?./ zein…
zein …, nahiz… nahiz …, adib.: “Zein
irabazi zein galdu, beti kexa du honek�.
COMPAÑIA de, en: lagun izan, eraman,
hartu…, adib.: “Hitlerrek, amorantea
lagun zuela, bere buruaz beste egin
zuen�.
COMPARADO con… : inoren aldean,
adib.: “Zure aldean zaharra naizâ€?./ –
(r)en ondoan.
COMUN, hacer en: auzolanean egin./
komunean egin.
CONDICIONES, a igualdad de: hainbatik
hainbatean, adib.: “Hainbatik
hainbatean, ederrago zaizkio Jainkoari
gaztaroko obra onak zahartzarokoak
baino�.
CONCIENCIA, remorder la: barrukoak
zirikatu./ barrenak gogorarazi./ barruko
harrak jan.
CONFIANZA, ser de: uste osokoa izan.
CONFORME a: -(r)en arabera(koa).
CONOCE que, se: antza./ dirudienez./ agi
danez (aidanez)./ omen./ ei./ nonbait.
CONOCER, dar a: argitara, aditzera
eman./ argitaratu.
CONOCIMIENTO, poner en: jakinaren
gainean jarri./ jakitun ipini, adib.:
“Jakitun ipintzen zaitut: zuk nahita ere,
ez dut egingo�.
CONSECUENCIA, en: ondorioz./ beraz.
CONSECUENCIAS, llevar algo hasta sus
últimas:
azken hariraino, bururaino
eraman.
CONSIDERACION, tomar en: haintza(kotza)t hartu. Gereñoren
arabera, haintzat hartu=(reconocer), eta
haintzakotzat hartu=(tomar en
consideración)./ zerbaitetan hartu./
burutan hartu.
CONSIGUIENTE, por: horren ondorioz.
CONTADO, al: esku diru(z) (erosi)./ esku
gainean (erosi).
CONTRA de, en: -(r)en kontra. aurka./ –
(r)en kaltez, adib.: “Athletic eta Erreala
elkarren kaltez ibili omen ziren
behinola�.
CONTRAPELO, a: buru-buztanka./ ile
kontra.
CONTRARIO, sortear a un: izkin(a) egin.
CONTRATIEMPO, tener un: ezbehar
batek lotu.
CONVENCIDO, estar totalmente: uste
osoan egon./ uste betean egon./ betebetean
egon, adib.: “Bete-betean nago
ni gure mutila ez dela izan�.
COPON, del: itsaso beteko…, adib.: “Itsaso
beteko gezurra� (Una mentira de la ostia
y el copón)./ kristoren.
CORAZON, dar un vuelco el: barrena
irauli, nahasi.
CORAZON, de buen: bihotz biguneko,
oneko.
CORAZON, de todo: bihotz-bihotzez./
bihotz-bihotzetik./ bene-benetan.
CORAZON, duro de: bihotz gogor(reko)./
suharri guztiak baino bihotz gogorrago(koa).
CORAZON, partirse el: bihotza urratu,
erdibitu, hautsi.
CORDERO, de la mar el mero y de la
tierra el:
sorotan bele.
CORDERO, la madre del: axuriaren ama./
hortxe dago koska./ horretan dago
gakoa./ auziaren iltzea, untzea.
CORDERO, lobo con piel de: ardiz
jantzitako otsoa./ azaleko ardia.
CORRECALLES: kalejira.
CORREGIR: burua bi belarrien artean
ezarri./ gurdia arrastoan sartu.
CORRER, a todo: oinak arinik./ oinak
arinka./ arrapaladan./ lasterka./ korrika./
antxintxika./ arin-(bai)arin./ itoka./
arinka./ senean./ korrika batean.
CORREVEIDILE: berripurdi./ elaberriti./
non-zerbani.
CORRIENTE, contra: haize kontra./ ur lasterraren kontra igeri egin.
CORRIENTE, estar (puesto) al: jakitun
egon./ jakinaren gainean egon.
CORRIENTE, poner al: jakitun ipini./
jakinaren gainean ipini.
CORTADO, dejar: seko, ziplo utzi.
CORTARSE, no: ez kokildu./ ahoan
legarrik gabe mintzatu.
CORTE, hacer la: neska lagundu (neskei)./
gorte egin.
CORTO, atar en: (ezeri) brida eduki./
(ezeri) hesia ipini./ kate motzean lotu.
COSA, como quien no quiere la: bestela
baitakoan, adib.: “Bestela baitakoan
alde egin zuen gelatik�./ bestela bezala./
ezari-ezarian./ mantso-mantso./ polikipoliki.
COSACO, beber como un: upela betean
edan./ ihiak bezala edan.
COSAS, qué: hau da gauza!/ hau da hau!/
hamaika ikusteko, entzuteko.. jaioak
gara.
COSITAS, decirse: hamaika kontutxo eder
esan (elkarri)./ eztitan egon, ibili.
COSQUILLAS, hacer: kili-kili(ak) egin.
COSTA, a toda: nahi ta nahi ez./ nahi ta
ez./ kosta ahala kosta.
COSTA de … a: inoren lepotik./ inoren
bizkarretik./ inoren pentzutik, adib.:
“Eta hori guztia administrazioaren
pentzura�./ inoren kontura.
COSTAL, harina de otro: beste hariko
ezpala.
COSTUMBRE, como de: ohi bezala, gisa./
ohi denez./ ohi den legez.
COTILLA, ser un: kontakatilu (huts)a
izan./ non-zerberri ibili./ sudurluze bat
izan.
COTILLEAR: aztalak ebaki, adib.:
“Aztalak ebakitzen ari dira�.
COTORRA, ser una: ahozabal/ antzara./
karrankari./ berbajario./ berbalapiko./
berrijario./ berriketontzi./ berrilapiko./
elezaku./ goldemutur./ hitzjario./
hitzontzi./ hitzuntzki./ hizkilipai./
kontakatilu./ lapiko txiki./ mihi(ngain) luze./ mihin laster./ xardoki merke.
CRAS, cris: kirriz-karraz./ kraska.
CRECES, (devolver) con: baten bia
bihurtu./ gehituz./ damua ere ordaindu,
adib.: “Damua ere ordainduko dizut�.
CRECES, pagar con: larrutik ordaindu.
CREDITO, a: zorrean./ zorretan hartuta.
CREDITO, dar: sineste hartu.
CREDITO, tener (buen): ospe ona izan./
izena izan./ uste osokoa izan.
CREIDO, pero qué te has: . ..zarelakoan.
ala?/ zer uste duzu?/ bai zera./ bai, eta
zera ere./ hara, markesaren alaba!
CRIO, ser un puto: lumatu gabeko
txorikumea izan./ umemoko./ umegorri.
CRISMA, partirse la: kaskezurra hautsi.
CRISTIANO, hacerse: zerura jaio.
CRUZ, a cara o: zotz ala motz (zotz egin)./
bakotxi ala biritxi (pares o nones)./ ur
ala ardo./ busti ala lehor./ leon-kastilo./
begitarte ala uzkur.
CRUZADOS, estar de brazos: besoak
uztarturik egon./ eskuak gurutze egon./
antxumatuta./ antxumeak
(ahuntzumeak) saltzen ari.
CUADROS, quedarse a: sor eta lor
gelditu./ harri eta zur gelditu./ harriharri
eginda./ harri eta belarri.
CUAJAR (la nieve): (elurra) gatzatu.
CUAJO. arrancar de: errotik atera, erauzi./
(zuhaitzak) erroak eta guzti atera.
CUAL, cada: nork bere./ bat bederak.
CUAL, con lo: hainbestenarekin, adib.:
“Bost mitin eman zituen egun berean
eta hainbestenarekin ahotsik gabe.
geratu zen�./ hainbestez./ beraz.
CUAL más…, a cada: zein baino zein .
..ago../ nor baino nor . ..ago, adib.: “Nor
baino nor alferrago�.
CUAL, que si tal que si: ez dakit zer,
badakit nor.
CUAL, tal para: a zer parea, barraskiloa,
karakola eta barea.
CUANDO, de vez en: tartean-tartean./
tarteka-marteka./ noizean behin./ noizbehinka./ arteka-marteka./
batzuetan./ behin edo behin./ behin edo
beste../ zenbaitetan./ lantzean behin./
lantzean-lantzean./ noizik behinean./
aldian behin.
CUANDO más … -rik handiene(t)an,
adib.:
“Bero, hotzik handienean…�
(Cuando más calor, frío hace…).
CUANDO no …: ez . ..(e)nean!, adib.:
“Hil ez naizenean!� (Cuando no me he
muerto!…), “Jo eta txikitu ez
duenean!!!� (Y menos mal que no lo ha
roto!).
CUANTO, a: zenbatean, zegan, adib.:
“Zegan dago gaur letxuga?�.
CUANTO, todo: … ahala, adib.: “Begiak
ikusi ahala� (Todo cuanto abarca la
vista), “Jan ahala jango duzu� (Comerás
todo cuanto puedas comer).
CUARENTA, las: egia latzak, adib.: “Egia
latzak entzun behar izan du, lotsagabe
halakoak!� (Le hemos cantado las
cuarenta al sinvergüenza ese de las
narices)./ kristo(re)nak esan./ bereak eta
bost, eta bi esan./ txuriak eta beltzak
esan./ esatekoak esan (leer la cartilla)./
direnak (eta ez direnak) esan./ bereak
eta asto zaharrarenak, beltzarenak esan./
handiak, zakurrarenak esan.
CUARESMA, más largo que la: Garizuma,
lukainka baino luzeagoa./ Garizuma
hainbat luze.
CUARTO, de tres al: bada-ezpadako,
adib.: “Bada-ezpadako okela ekarri
duzu�./ erdipurdiko./ halamoduzko./
pintterdiko, adib.: “Gure pintterdiko
intelektualei ezin gehiegi eskatu�.
CUARTOS, qué… ni qué ocho: zer … eta
zer …-oste, adib.: “Zer behi eta zer
behioste� (Qué vaca ni qué niño
muerto)./ zer… eta zer …-ondo(ko).
CUBA, como una: zopa eginda./
haitzurtuta../ total egin(d)a../ hordi sats
egina./ katua harrapatu./ azeria larrutu.
CUBERO, a ojo de buen: gutxi gorabehera./
alde-alde bota, adib.: “Aldealde
bota nuen eta asmatu�./ begiz./ begi
neurriz.
CUBIERTO, estar a: aboro(an), babestuta,
babesean egon.
CUBITO: izotz koxkor, puxka. Azukre
koxkor=azucarillo.
CUCHICHEANDO: ixilka-mixilka./
txutxuinutxuka.
CUCLILLAS, en: totorika, pikoxka ibili.
CUELLO, apostarse el: bete-betean, uste
osoan, uste betean egon./ lepoa jo, egin,
adib.: “Lepoa egingo nuke�, “Baserria
ere jokatuko nuke�./ belarria egin.
CUELLO, echar una mano al: amildegira
lagundu.
CUELLO, estar hasta el: zorpetuta, zorrez
josita, zorrez itota egon./ zor eta lar
gelditu.
CUELLO, estar metido hasta el: (ezertan)
belarrietaraino sartua ibili.
CUENTA de, a: … dela eta ez dela, adib.:
“Autoak direla eta ez direla�.
CUENTA, caer en la: konturatu./
antzeman./ kontuan, kontura erori, jausi.
CUENTA, darse: konturatu./ antzeman.
CUENTA, dejar de mi, tu…: (nire, zure…)
kontu (utzi).
CUENTA, llevar la: (ezeren) kontua izan,
adib.: “Horren kontua badut� (Ya llevo
cuenta de eso).
CUENTA, por mi, tu…: (neure, zeure…)
buru(tik), esku(z), kontu(rik)…/ “Neure
gain eta begi(pean)� (Por mi cuenta y
riesgo).
CUENTA, tener en: kontuan hartu, eduki.
izan./ jaramon egin./ gogoan hartu.
CUENTAS, ajustar las: (inori) giltza
zerrailan sartu.
CUENTAS, dar: kontu(ak) eman, adib.:
“Ez diot inori konturik eman behar�.
CUENTAS, echar: kontu(ak) atera, egin,
garbitu.
CUENTAS, en resumidas: hitz gutxitan./
berba bitan laburtuz./ funtsean./ azken
batean.
CUENTAS, hacer: kontuak garbitu.
CUENTAS, menudo pájaro de: a zer alea!
CUENTAS, pedir: kontu(ak) eskatu,
galdetu, hartu./ zerbaiten argitasunak,
zerbait argitzeko eskatu.
CUENTAS, rendir: kontu(ak) eman.
CUENTAS, salir las: kontu(ak) atera,
adib.: “‘Ez zitzaizkion kontuak
ateratzen�.
CUENTO de, con el: … dela eta ez dela,
adib.: “Autoak direla eta ez direla�.
CUENTO, venir a: harira etorri, adib:
“Arazo hori orain ez dator harira�.
CUENTOS, no andarse con: kontu motzak
izan./ koplarik ez erabili./ zinu barik
ibili./ berriketa gutxi erabili.
CUERDA, bajo: esku azpiz./ eskupetik./
kapapetik.
CUERNOS, poner los: adarrak ipini, izan,
eraman.
CUERPO, hacer de: (barruak) libratu./
kaka egin, erregeari karta idatzi.
CUESTAS, a: aldean (encima, poltsikoan
edo)./ lepoan (al hombro, bizkarrean)./
soinean (jantzita, soineko (bat edo)./
arrelepo, lepoan (burrucuchus).
CUESTE, cueste lo que: zor edo, nahiz
lar./ kosta ahala kosta./ leher edo zapart.
CUESTION, el quid de la: auziaren iltzea/
hortxe dago koska/ horretan dago
gakoa./ hor dago untzea, iltzea.
CUESTION, ir al fondo de la: harira joan.
CUIDADO, con: kontuz gero!
CUIDAOS, allá: niri bost./ bost axola./ ez
dit anima./ ardura gutxi niri./ hor
konpon (mariantton).
CULO, a tomar por: 1.- kito (dama)!/ aski
da!/ nahikoa da!/ pikutara!/ honaino!
(horraino, haraino)./. gau arte!/ akabo!
2.- lekutan, lekutara. lekutakoa…/
tokitan, tokitara, tokitakoa…/ txoritara.
CULO, ir de: maldan behera./ gainbehera.
CULO, irse a tomar por: antzarak
perratzera./ pikutara./ txoritara./ porruak
landatzera./ utikan! (hoa hortikan)./ alde hemendik!/ popatik hartzera joan.
CULO, lamer el: (inori) gibelean pot egin,
mun eman, xaboia eman.
CULO, partirse el: barrez leher gaizto egin,
adib. “Barrez leher gaizto egin genuen
haren esaldiekin�., barrez lehertu./
barreari eman (edo negarrari eman).
CULPAS, echar las: egotzi/ leporatu.
CURRO, tener mucho: begia bete lan ibili./
galtzak bete lan./ egin ahala lan./ esku
bete lan.

Comments { 0 }
-->