G esamoldeak

ESAMOLDEAK -G-

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

GACHAS, con las orejas: belarriak makalmakal
eginda./ apal-apal eginda./
burumakur.
GALLINA, poner la carne de: oilo ipurdia
jarri (hotzak-edo)./ (buruko) ilea laztu
(beldurrez-edo).
GALLO, cantar el: oilarrak jo.
GALLOS, hacer: kioak egin.
GALOPE, al: lauringoan (a galope
tendido)./ lau oinean./ lau hazka./
arrapaladan.
GANA, dar la:< gogoak eman, adib.:
“Gogoak ematen dion bezala�.
GANA, de buena: gogoz./ gogo onez./
gogotik.
GANA, de mala: gogo txarrez.
GANA, no dar la: barrenak ez lagundu./
gogorik ez izan./ gogoak ez eman.
GANA, porque me da la: haatik (ez)./
gogoak eman didalako
GANADOR a, dar como: hamarrekoa
eman.
GANANDO, salir: irabazian gertatu,
atera./ irabazle (edo galtzaile) atera,
suertatu.
GANAS. con: gogoz./ gustura./ gogotik.
GANAS, con todas las: gogo betean.
GANAS, hacen falta: (horretarako) gogoa
behar da gero!
GANAS, quedarse con las: jai gelditu.
GANAS de, tener: -t(z)eko gogoa izan,
adib.: “Joateko gogoa nuen�.
GANCHO, hacer un: (pilota) arpio(n)etik
jo, bota.
GATAS, a: katuka./ lau oinka./ lau hankan.
GATO, andar como el perro y el: txakur
eta katu ibili./ elkarri tipia izan.
GATO, ponerle el cascabel al: giltza
zerrailan sartu.
GATOS, haber cuatro: lau oilo egon, adib.:
“Lau oilo baino ez zegoen kantaldian�./
dozena bat katu.
GAZNATE, mojar el: eztarria busti.
GENERALMENTE: gehienetan.
GENIO, ser un: buruan gatza izan.
GENTILHOMBRE: Aitorren seme
(aitonen?).
GLORIA, estar en la: eztitan egon./ jaio
egon.
GOLPE, de: bat-batean./ tupustean./
zartadan./ kolpe batez, batean./
kolpetik./ kolpez.
GOLPE, no dar: kolpe zorririk ez jo./
lanean pikorik ez egin.
GOLPE, romper de: hartakoan hautsi.
GOLPE, soltar todo de: tapa-tapa, adib:
“Esatekoak tapa-tapa esan zizkion�.
GOLPES, andar a: mutur joka ibili.
GOMA, leña al mono que es de: kaina arraina!.
jo eta ke, su, fuego./ su eta gar.
GORDA, ésta sí que es: hau beltza!/ hau da
hau!
GORDA, hacer la vista: ez ikusi(arena)
egin./ itsuarena egin./ gorrarena egin.
GORDA, perra: txakur handi.
GORDAS, decir cosas muy: harri handiak
botatzen aritu.
GORDO, decir algo muy: harri handiak
bota.
GORDO, pez: ur handiko arraina
GORRA, de: inoren lepotik./ musu
truk(e)./ debalde./ dohainik./ doan.
GOZADA, qué: hau da marka!
GRACIAS que no…: ez …-(e)nean!, adib.:
“Hil ez naizenean!� (Y gracias a que no
me he muerto)./ eskerrak -(e)n(ari),
adib.: “Eskerrak etorri haizen�.
GRACIAS, dar las: eskerrak eman,
bihurtu.
GRACIAS, muchas: eskerrik asko./ esker
anitz./ mila esker./esker mila.
GRADO, de buen: gogoz./ gogo, modu
onez (edo txarrez)./ gogotik.
GRAECAS, ad calendas: oiloak pix
egiterako (cuando las ranas crien pelo).
GRANDE, estar en: jaio egon.
GRANDEZA, tener aires de: bere buruari
“zu� esan.
GRANO, ir al: harira joan, etorri./ mailua
iltzera!
GRATIS: dohainik./ debalde(tan)./ musu
truk./ urririk../ doan.
GRATIS, soñar es: amets egitea merke da.
GRESCA, andar a la: (elkarri) mokoka
ibili./ sesioan ibili, adib.: “Beti
zabiltzate sesioan�.
GRILLO, Pepito: Barruko Harra.
GRITOS, a: oihuka.
GROGGY, quedarse: seko geratu, utzi…/
zerraldo./ ziplo.
GRUÑENDO, andar: gur-gur ibili.
GUANTE, echar el: eskua(k) egotzi,
erantsi./ atzaparra ezarri, egotzi.
GUARDIA, ser más vago que la chaqueta
de un:
kea baino alferragoa izan
(lantegitik ihes egiten duelako)./ aita
langilea eduki, adib.: “Langile diostazu?
Aita zeukan langile horrek!“.
GUARRADAS, haciendo: alberdanian.
GUARRO: narrupadura./ lohi./ lizun.
GUATEPEOR, salir de Guatemala y caer
en:
otsoari ihesi eta hartzak atzeman./
zalditik astora./ elorritik irten eta
sasitara, sasi artera sartu.
GUAY, qué: primerakoa!/ primeran./ hau
da marka!
GUERRA, dar: lanak eman, izan…, adib.:
“Lanak eman nituen sasoia izan nuen
artean�, “Lanak izan nituen azken arazo
hura askatzen� (El último problema me
dió bastante guerra).
GUINDO, no caerse de un: kabitik ez
erori./ atzo goizekoa ez izan./
hortz(agin)ak berdinduta eduki.
GUSTO, a: gustura./ gogoz./ gogora./
gogotik./ gogara.
GUSTO de, a: inoren gogora.
GUSTO, con mucho: gogo onez./ gogotik./
atseginez./ pozez./ pozik./ bai pozik ere!

Comments { 0 }

Vocabulary

Adjectives of description

Parts of the body

Pets

Food

Numbers

Clothes

Wild animals

Transport

The year

Jobs

The family

Comments { 0 }

SOKEN PROBLEMA: asmatu al duzu?

ADI MATEMATIKARI!!

Iritsi da, azkenean, horrenbeste arazo eta buruhauste ekarri dituen soken problemaren soluzioa publikatzeko unea; problemaren soluziobide burutsua agerian uzteko momentua.

Gogora ezazue, aurreko artikulu batean, euskaljakitun matematikarioi, erronka zailagoen bila zabiltzatenoi, zailtasun bereziko buruketa bat planteatzen nizuela: SOKEN PROBLEMA; hura kontsultatu nahiz bergogoratu nahi izanez gero, egin klik hemen.

Honek ere bazuen bere mamia, ez zaizue iruditzen? Hona hemen, hortaz, soken problemari dagokion erantzun zuzena:

Ordubeteko erretze denbora duten bi soka eta pospolo kaxa bat edukirik, 45 minutu zehatz kronometratzeko honako prozedura erabili beharko dugu: hasierako une berean soketariko bati bi muturretatik emango diogu su, bestea mutur batetik soilik piztuko dugun bitartean. Modu honetan, lehendabiziko ordu erdia bi muturretatik piztu dugun soka erabat erretzean beteko da. Izan ere, ordu beteko konbustio denbora dutela jakinik, bi muturretatik piztua izatean denboraren erdia beharko du erabat erretzeko, hots, ordu erdi bat. Bigarren sokari dagokionean, ordea, 30 minutuko erretze denbora izango luke une horretan bertan, baina 45 minutuko denbora hori betetzeko 15 minutuko tarte gehigarria kronometratzea interesatzen zaigunez, 1. soka kontsumitzen deneko une berean bigarren sokaren aurkako muturra ere piztuko dugu. Horrela, 30 minutuko erreketa denbora izango lukeen bigarren soka bi muturretatik piztua edukitzean, honek ere denboraren erdia beharko du une horretatik aurrera erabat kontsumitzeko, geratzen zaizkigun 15 minutu horiek, hain zuzen ere. Beraz, 30 + 15 = 45. Hortxe ditugu ordulari faltan kronometratu beharreko 45 minutuak.

OHARRA: ezin dugu erregela bat hartu eta soketariko edozeini lau zati berdinetan banatuz 45 minutuak determinatu, planteamenduaren lehen zatian sokak materiaren egiturari dagokionean zeharo irregularrak direla aipatzen baita.

Asmatu al duzue?

Comments { 0 }
-->