GAZTELANIAZ |
EUSKARAZ |
---|---|
BABIA, estar en: | zeruan jarri./ zeruko izarrak kontatzen ari izan./ izarrei begira, xor-xor, txoritegian egon. |
BADANA, zurrar la: | astinaldi ederra eman./ jipoitu./ bizkarra, lepoa berotu./ bero-bero egin./ kea atera.! pentsu lehorra eman./ ederrak hartu, eman, adib.: “Sagarrak lapurtzen harrapatu eta ederrak emanda bidali zituen umeak�./ makilka banatu./ inori arkakusoak hil, akabatu./ inori euliak, hautsak kendu. |
BAJINIS, por lo: | ahapeka./ hortzartean./ hitz estalika esan. |
BAJO, andar picando por lo: | azpijanean, azpilanean aritu./ sator lanean (sator lana=labor de zapa). |
BAJO, por lo: | ahopean./ ahapeka./ ixilka- (mixilka). |
BARBA, por: | buruko./ -kal, adib.: “Herrikal� (herri bakoitzeko)./ -na, adib.: “Garagardo bana edan genuen� (una por barba). |
BARBAS, subirse a las: | harrotu./ laineza hartu, adib.: “Hori entzutean haurrak laineza hartu du�./ zaharrei lotsa galdu. |
BARQUERO, las verdades del: | bereak eta bost. |
BARRACA, ser el puto amo de la: | nagusi izan./ parerik ez izan. |
BARRANCAS, a trancas y: | tri(n)kilitra(
n)kala./ kinkil- kankala./ zirrikizarraka. |
BARRAS, sin pararse en: | etsi-etsian, adib.: “Onena etsi-etsian operatzea izango da�. |
BARRIO, el otro: | geroko, betiko, beste bizitza./ geroko geroa. |
BARRIO, irse al otro: | azken hatsa eman./ zendu./ azken kukuak jo./ hurrengo kukuak ez entzun./ bereak egin du./ beste mundura joan. |
BARRO, dejar a la altura del: | burutik behera kaka egin. |
BARTOLA, a la: | hankazabal./ ipurdia zabalik etzan, lo egin./ luze bezain zabal. |
BATIENTE, reir a mandÃbula: | barrez ito (beharrean)./ barrez lehertu. |
BATUTA, llevar la: | nagusi izan./ agindu./ zartagina giderretik heldu, oratu. |
BAZA, meter. | tartean sartu, autuan, saltsan sartu. |
BE, por hache o por: | aldez edo moldez./ zakutik edo zorrotik |
BEBER. de buen, de mal: | edan oneko, edan txarreko. |
BELLACO, mentir como un: | hango gezurretik horko gezurrera ibili, joan. |
BEMOLES, tener: | maratilak izan. |
BENEFICIO, ni oficio ni: | ez on eta ez gozo, adib.: “Horrek ez digu ekarriko ez on eta ez gozo�./ ez jan, ez lan. |
BERENJENAL, meterse en un: | ur handitara, sasitartean sartu. |
BESTIA, a lo: | hil eta herio./ su eta salda. |
BIEN, a base de: | erruz. |
BIEN, caer: | gogoan sartu./ eder egin. |
BIEN, mira tú qué: | ederra kontua!/ hara, beitu zer egin duzun! |
BIEN, por mi, tu..: | onbidez./ neure. zeure… onetan, hobebearrez (ari izan). |
BIEN, pues sà que estamos: | jai dugu./ ondo jaioak gaude. |
BIEN, que te vaya: | ondo ibili./ on dagizula. |
BIEN, quedar, sentar: | ederki eman, adib.: “Ederki ematen dizu soineko horrek�. |
BIEN, salir con: | onez, onik irten. |
BIEN, venir: | ondo hartu, adib.: “Eguraldi aldaketek ez naute ondo hartzen�. Txarto hartu (venir mal). |
BINGO!: | buru-buruan, bete-betean asmatu, jo. |
BIZCOCHO, con esto y un: | honenbestez. |
BLANCO, dar en el: | bete-betean, buruburuan asmatu, jo. |
BLANCO, vestirse de punta en: | esku biez jantzi. |
BLEDO, me importa un: | bost niri, zuri…!/ bost axola!/ ardura gutxi niri!/ hor konpon (Mariantton)!/ izorra dadin! (ixorrai)./ bejondeiola! (bejondeizula…). |
BOCA, a pedir de: | asean eta betean./ aukera-aukeran./ esku-eskuan./ aukeran./ gura lez./ nahi bezala, erara./ ahoa neurri. |
BOCA, abrir la: | aharrausi egin. |
BOCA, andar de boca en: | aho-mihi(e) ibili./ (munduaren) ahotan ibili./ ahoz aho, ahorik aho ibili./ bala-bala, bolobolo zabaldu (berri bat). |
BOCA, echar culebras por la: | ahotik sugeak eta muskerrak atera.! gorriak (eta beltzak) esan. |
BOCA, echar sapos por la: | inon direnak (eta ez direnak) esan. |
BOCA, irse la fuerza por la: | abilidadea auzoan eduki./ indarra sudurpean izan, adib.: “Sudurpean zuk bai indarra!�. |
BOCA, quitar de la: | ahotik atera./ mihi (punta)tik kendu, atera. |
BOCANEGRA, ser un: | esan txarrekoa izan. |
BOCADO, sin perder: | begi-belarri, adi-adi egon./ buru-belarri aditu. |
BOGA, estar en: | sapa (handia) izan./ pilpilean egon./ tira handia izan. |
BOLA, meter una: | ziria, zipotza sartu./ adarra, harpa jo |
BOLLOS, no estar el horno para: | giro ez izan, egon, adib.: “Hemen ez da giro eta goazen!� (Vámonos, que no está el horno para bollos). |
BOLSA, aflojar la: | behatza busti/ ziskoa askatu./ sakela, poltsikoa, patrika atximurtu. |
BOLSILLO, rascarse el: | sakela (ez zakila!!!) atximurtu./ behatza busti./ ziskoa askatu. |
BOMBO, tener un: | haurdun egon./ hezur berriak izan./ izorra izan./ berrogei azkazal izan. |
BONITO, que te vaya: | ondo ibili (Maripili)./ on dagizula. |
BOQUILLA, de: | aho-mihiz. |
BOQUILLA, hacer las cosas de: | abilidadea auzoan eduki./ asko esan eta gutxi egin. |
BORRAJAS, agua de: | agotz galda (salda?)./ lastozko sua./ ur errea, adib.: “Hori ur errea duk, motel!�./ paper errea./ ezer ezean (geratu). |
BOTAS, ponerse las: | ase eta betean jan, edan. |
BOTE, darse el: | hankak jaso./ hanka egin. |
BOTE, de bote en: | arrautza bezala beterik./ mukurreraino./ gainezka./ lepo egon. |
BRACETE, ir de: | satsetan joan (“haciendo guarrerÃasâ€?, atsoen arabera). |
BRASAS, salir del fuego para caer en las: | zalditik astora./ otsoari ihesi eta hartzak atzeman. |
BRAZO, cogidos por el: | besoz beso. |
BREVA, estar tocándose la: | potrojorran egon (gizonezkoak). |
BREVAS, de uvas a: | berandutik berandura. |
BREVE, en: | luzaro gabe. |
BROMA, tomar a: | barretik hartu. |
BRONCA: | istilu gorriak./ txoropote. |
BRUCES, caer de: | mu(s)turrez aurrera jausi./ buruz aurrera./ zerraldo erori. |
BUENA, de verdad de la: | zinez eta minez (diotsut)./ bene-benetan./ begiaz eta egiaz. |
BUENA. ésta sà que es: | hau beltza!/ hau da/duk(n) hau!/ hamaika (gauza) ikusteko, entzuteko jaioak gara! |
BUENA, hacerla: | ederra egin, adib.: “Ederra egin duk motel!�./ handia egin. |
BUENA, no tener una idea: | traste zuzena ez izan./ bihurria izan. |
BUENAS, a: | onez./ onera./ onean, adib.: “Hobe da umea onez onean hartzea�. |
BUENO, no ser: | ogi gogorra bezain ona izan. |
BUENO, ponerse: | gozoa jarri, egon. |
BUENOS, estamos: | jai dugu./ ondo jaioak egon, adib.: “Itsua badabil itsumutil, ondo jaioak gaude�. |
BUEY, comerse un: | idia adar(rak) eta guzti jan(go nuke)./ hezeak eta iharrak jan(go nituzke). |
BURRO, bajarse del: | amore eman./ konturatu./ zaldi gainetik jaitsi. |
BURRO, ponerse: | teman hasi, sartu. |
BURRUCUCHUS, a: | arrelepo, lepoan eraman. |
B esamoldeak
About Maite
Subscribe
Utzi erantzuna Click here to cancel reply.
Gaurko hitza
- barra-barra 2022(e)ko irailak 13
- txatxar 2022(e)ko irailak 12
- freskura 2022(e)ko irailak 11
- landur 2022(e)ko irailak 8
- mokofier, moko-fier 2022(e)ko irailak 5
- moko-mokoan 2022(e)ko irailak 2
- aldabera 2022(e)ko irailak 1
euskaljakintza 9
Bilatu euskaljakintzan
Iruzkin berriak
- E3L Pajuelas(e)k Aditza bidalketan
- Brightest Flashlight(e)k Everything Web 2.0 bidalketan
- 4324(e)k Deklinabidea bidalketan
- 4324(e)k Deklinabidea bidalketan
- 4324(e)k Deklinabidea bidalketan
Azken tuitak
Follow @euskaljakintza on Twitter
Artxiboak
Etiketak
aholkuak
Arauak
arazoa
arazoak
ariketak
atsotitzak
aurrerapenak
bidaiak
dirua
ebpn
EGA
ekologia
ekonomia
elkarrizketa
elkarrizketak
euskaljakintza
euskara
gaixotasunak
gizartea
gure ekoizpenak
hautaproba
hautaprobak
hitz-jokoak
hitzaro
idazlana
internet
irakurgaiak
irakurlearen_txokoa
jakintza
kirola
komikiak
kontsumismoa
krisia
literatura
medikuntza
musika
osasuna
proiektuak
sariak
solasean
tabakoa
teknologia
urtebetetzeak
zientzia
zorionak
No comments yet.