GAZTELANIAZ |
EUSKARAZ |
---|---|
VA, qué: | nondik nora!/ bai zera./ ezta pentsatu ere./ ezta hurrik eman ere. |
VACA, estar como una: | azal bete-betean egon. |
VACIAS, con las manos: | esku hutsik./ esku hutsean./ musu-huts gelditu. |
VACILACION, sin la menor: | ezbairik gabe./ etsi-etsian, adib.: “Etsi-etsian operatzea izango da onena�./ dudarik gabe./ duda barik. |
VACIO, de: | esku hutsik. |
VAGO, ser un puto: | aita langile eduki, adib.: “Bai, langile aita zeukan horrek�./ kea baino alferragoa izan (keak lantegietatik alde egiten baitu). |
VALE, más: | hobe (da) hola (más vale asÃ)./ hobe zuretzat (mejor para ti). |
VALE, más te: | hobe duzu ..t(z)ea. |
VALENCIA, quedar a la luna de: | esku hutsik gelditu. |
VALER con: aski izan …-tzea, adib.: | “Aski diat irekitzea, eta kito denaâ€?. |
VALOR, hacer falta: | barrabilak izan, eduki (bi adiera dauka, bestea hau da: adore izan)./ azala behar da, gero! |
VAMOS!: | tira! |
VANO, en: | alferrik./ alfer-alferrik/ arrantzura, larrera joan (ezinezko gauzetan saiatu)./ hutsean./ hutsean aritu (empeñarse en vano). |
VARAS, meterse en camisa de once: | ur handitan ibili./ astoa goruetan, irrikan, ehunetan sartu./ besteren praketan. |
VAS, dónde: | nondik nora!/ bai zera! |
VAYA: hara!, adib.: | “Hara, etorri zara azkenik!� (Vaya, al fin has venido)./ ene! |
VAYA…!: | hau (buruko mina)./ a ze (nolako)… |
VAYA (chico) MAS (guapo): | ederra mutila./ bai rnutil ederra./ hori (hau, hauek…) mutil ederra!/ a ze(r) mutil puska./ eder askoa mutila./ lekutako etxea! (vaya casa!)./ kristo(re)n etxea!/ hori bai etxe (handia)!/ hori da, hori, etxea!/ zelako etxea!/ a ze(r nolako) etxea! |
VECES, a: | noizbehinka./ noizean behin./ lantzean behin./ (t)arteka-marteka./ tarteka./ batzuetan./ noizik edo behin./ behin edo behin./ behin edo beste./ zenbaitetan./ noizik behinean. |
VECES, las más de las: | gehienetan. |
VECES, mil y una: | hamaika(txo) aldiz./ behin eta berriz. berriro./ ostera eta ostera./ orain-lehen askotan./ milatan./ mila aldiz. |
VECES, repetidas: | ostera eta ostera./ behin eta berriz, berriro./ hamaika(txo) aldiz. |
VECES, sin pensárselo dos: | ez bat eta ez bi. |
VELA, aguantar su: | kandela hartu. |
VELA, más derecho que una: | orratza baino zuzenago. |
VELA,. que cada santo aguante su: | nork bere hariari eutsi. |
VELAS, arriar las: | belak eraitsi. |
VELAS, estar a dos: | sosik ez izan./ diru eskasean ibili. |
VENCIDO, darse por: | erauki esan./ kuku jo. |
VENDEHUMOS | artobero./ artobero usain./ buruharro./ ez uste bai uste./ goiharro./ haize putz./ handi uste./ harroputz./ putzantu./ putzarro./ putzontzi. . |
VENGA! | 1.- tira!/ aurrera! 2.- gero, adib.: ‘Ez niri gezurrik esan gero!� (Venga, no me cuentes cuentos!). |
VENGA, VENGA…!: | tira, tira… |
VENIMOS…, del polvo: | lurrak hazi eta lurrak jan./ jaioak hiltzea zor. |
VENTA, en: | salgai. |
VENTAJA, sacar: | aurrea, aldea eraman (ez abantaila!!!), adib.: “Indurainek alde izugarria, oso handia, ateratzen zien aurkariei�./ aurrea hartu. |
VER, a: | ea!, adib.: “Ea zer dagoen, uztazu ikusten!� (A ver qué hay, déjame ver!). |
VER si no…, a: | beharko!/ ezinbestean!, adib.: “Oraindik ere ikasten? Aritu beharko!“. |
VER (a ver si…): | ea… -(r)en, adib.: “Ea datorren behingozâ€? (A ver si viene de una puta vez). |
VER, dejarse: | burua, buruz, bekokia agertu. |
VER, estar por: | ikuskizun, gertakizun egon, adib.: “Hori ikuskizun dago�. |
VER, hasta más: | ikusi arte./ hurrengo(ra) arte. |
VER, no poder(lo) ni: | begiz ezin ikusi./ ezinikusia izan. |
VER, no poderse ni: | elkarri tipoa izan./ txakur eta katu ibili. |
VERAS, de: | benetan./ bene-benetan./ zinez./ zin-zinez. |
VERAS, entre bromas y: | olgetan-benetan. |
VERDAD, a decir: | egia esan(da)./ egia garbi esateko. |
VERDAD, de: | zinez eta minez./ benebenetan./ zinez./ egiaz./ benetan. |
VERDAD, en: | ere, adib.: “Polita ere, polita da� (En verdad que es bonito). |
VERDAD, la hora de la: | senper ordua. |
VERDE, estar: | gaza egon./ umegorria, umemokoa izan. |
VERDE, poner: | inori zankatzanak jan./ inori ezkatak kentzen aritu./ aztalak jan. |
VERDES, a buenas horas mangas: | ura joan eta gero presa egin./ usoak joan eta sareak bota, heda./ kabia egin orduko txoria hil./ sasoi ederrean. |
VEREDA, meter en: | arrastoan sartu. |
VEREMOS, y luego ya: | eta gero gerokoak. |
VERGUENZA, dejar en: | lotsagarri utzi./ leku ederrean utzi. |
VERSO, la Biblia en: | lihoaren penak. |
VES, ya: | hainbestean, adib.: “Zer moduz? Hainbesteanâ€? (¿Qué tal? AquÃ, ya ves…). |
VESTIDO de…: | pirata(z) mozorro(z)tuta (disfrazado de pirata)./ epaile jantzita (vestido de juez). |
VEZ, a la: | batera, adib.: “Biok batera, hirurok batera, guztiok batera…“. |
VEZ, alguna que otra: | noizean behin./ noizbehinka./ behin edo behin./ behin edo beste./ lantzean behin. |
VEZ de, en: | beharrean, adib.: “Hor egon beharrean, zatoz hona�. |
VEZ, erase una: | behin (batean)./ bazen (ziren) behin./ munduan beste asko legez./ behinola. |
VEZ, esta: | orain(go honetan). |
VEZ, habia una: | bazen, baziren behin./ behin (batean)./ munduan beste asko legez. |
VEZ, otra: | berriro (ere)./ beste behin./ ostera, adib.: “Ostera esango dut� |
VEZ, para otra: | beste baterako./ hurrengo baterako./ hurrengorako./ hurrengoan. |
VEZ, por primera: | lehenengoz./ estreinakoz./ egundo lehengoz (en su puñetera vida) |
VEZ, una: | behin (birritan, hirutan, lautu…). |
VEZ…, una: | behin… -ti, -z gero, -(e)nean, adib : “Behin ekarriz gero, nekez eramango duzuâ€? |
VEZ, una y otra: | behin eta berriz, berriro./ostera eta ostera./ hitzetik hortzera (kontuz bi adiera dauka: “behin eta berriz� eta “bat-batean�). |
VEZ, uno cada: | behin bana./ txandaka. |
VICIOSO, circulo: | sorgin kurubila (gurpila)./ gurpil zoroa./ bukatzen ez den soka. |
VICTORIA, cantar. | irabazi baino lehenago kanpana, ezkila jo. |
VIDA, en la flor de la: | loretan./ lora egonda./ garerdian. garerdiko (para la mitad de la llama). |
VIDA, ganarse la: | bizimodua (aurrera) atera./ burua atera./ ogia egin./ bizimainan ari./ txanpona atera./ bizi(bide)a atera. |
VIDA, hacer (algo) por la: | bizimainan ari(tu). |
VIDA, morir en la flor de la: | Lur honetako aldiak gazterik egin./ lora, loretan hil./ garerdian hil, adib.: “Garerdian hil zitzaion emaztea� |
VIDA, mujer de mala: | usain gaiztoko emakumea. |
VIDA, nunca en la: | egundo lehengoz./ inoiz ez./ sekula(n) ez. |
VIEJO, qué hay de nuevo: | zer berri? Zaharrak berri (Ya ves, lo de siempre, aquà estamos: Hemen, egonean. hil artean bizi). |
VIEJO, ser perro (zorro): | haginak berdinduta izan. |
VIENTO, de ciento en: | berandutik berandura. |
VIENTOS, publicar a los cuatro: | plaza batean, betean esan. |
VIERA, como si lo: | begia legez. |
VIERES, donde fueres haz lo que: | “Non zer ikusi, han huraxe ikasi (egin)�. |
VIGENCIA, en plena: | indarrean jarri, egon. |
VIGOR, en: | indarrean. |
VILLADIEGO, tomar las de: | hankak jaso./ hanka egin. |
VINO, tener mal: | edan txarrekoa izan (kontrakoa, edan onekoa iran). |
VIRGEN, aparecerse la: | zerua irekita ikusi. |
VIRGINIDAD, perder la: | hegala hautsi |
VISTA, a la: | begi bistan./ agerian./ ikuspegian. |
VISTA, alegrar la: | begian atsegin eman |
VISTA, a primera: | begiratu batean (batez)./ aditu batean (batez)./ lehenengo begiratuan. |
VISTA, a simple: | begi hutsez. |
VISTA, conocer de: | aurpegiz ezagutu. |
VISTA, cuanto abarca la: | begiak bete, adib.: “Begiak bete ur dago itsasoan�. |
VISTA, hasta la: | ikusi arte./ hurrengo(ra) arte./ ez adiorik (gero arte baizik), gutunak bukatzeko erabiltzen da. |
VISTA, nublar la: | begiak lausotu, itsutu, goibeldu. |
VISTAZO, echar un: | begia sartu, bota. |
VISTO que…, estar: | bistan egon. |
VIVA, llorar a lágrima: | negar batean egon. |
VIZCAINA, a la: | Bizkai erara. |
VOCES, a: | hots goraz./ ozen(ki)./ oihuka./ deiadarka. |
VOLEA, dar de: | airez, airetik jo, eman, sartu. |
VOLTERETAS, dar: | itzuli murtika ibili. |
VOLUNTAD, en contra de mi, tu…: | (nire…) gogoz bestera./ gogoz kontra |
VOTOS a, hacer: | -ri boto egin./ hitz eman. |
VOZ, correrse la: | hotsa zabaldu./ zurrumurrua korritu, zabaldu./ berria kontua (bala-bala) zabaldu./ fama atera, adib.: “Fama zen herriko zapataririk onena Peru zelaâ€? (Se habÃa corrido la voz de que el mejor zapatero…). |
VOZ, con un hilo de: | ahots estuan./ boz estuan. |
VUELTA (de todo), estar de: | haginak berdinduta izan. |
VUELTA, ida y: | joan-etorria. |
VUELTAS, coger las: | esku-itzulia(k) hartu./ tamaina harrapatu, hartu. |
VUELTAS con, a: | dela eta ez dela, adib.: “Kotxeak direla eta ez direlaâ€?./ …gora …behera, adib.: “Kotxeak gora eta kotxeak beheraâ€?. |
VUELTAS, dar: | bira-biraka ibili./ itzuli-mitzulika ibili. |
Archive | sailkatu gabe
RSS feed for this sectionV esamoldeak
U esamoldeak
GAZTELANIAZ |
EUSKARAZ |
---|---|
UBEDA, irse por los cerros de: | firin-faran jardun, hitz egin. |
ULTIMAS, estar en las: | onenak emanda egon./ bereak egin du./ azkeneko zezenetan ibili./ hil herioan egon. |
ULTIMO, por: | azkenean. |
UNA, a: | batera/ elkarrekin. |
UNA, más solo que la: | bakar-bakarrik. |
UNA, todos a: | guztiok (denok) batera! |
UNANIMIDAD, por: | aho batez./ gogo batez./ hitz batez. |
UNO, de uno en: | banan-banan./ bat banaka. |
UNOS…, como: | -ren bat, adib.: “Berrogeiren bat urte izango dituâ€?. |
UÑAS, estar mordiéndose las: | tripak jaten egon. |
UÑAS, no quedarle nada entre las: | atzaparrak garbi izan, eduki. |
USTED, de: | zuka./ berorika. |
USTEDES, con todos: | hona hemen (gu gaituzue…). |
UVA, de mala: | sutan./ hats gaiztoan. |
T esamoldeak
GAZTELANIAZ |
EUSKARAZ |
---|---|
TAJADA, sacar: | fandangoa atera. atarramendua atera./ ganorazko zerbait atera. (↔) oihal garbirik ez atera. |
TAL…, en: | “Horren herritan eta horren etxetanâ€? (En tal pueblo y en tal casa). |
TAL, no hay: | ez dago halakorik. |
TALONES, pisando los: | orpoz orpo./ orpotik jarraitu. |
TAN …, qué…: | ederra mutila./ bai mutil ederra./ hori (hau, hura, haiek…) mutil ederra!/ a ze(r) mutil puxka! |
TANGENTE, salirse por la: | zeharretik irten. |
TANTAS (de la noche), las: | ordu txikiak./ gaueko orduak. |
TANTO, a: | hainbestean, adib.: “Zegan zeuden galdetu nion eta hainbestean zeudela�. |
TANTO, mientras: | anartean./ anarteraino(an)./ arte horretan./ bi(zki)tartean./ han artean./ entrebitartean. |
TANTO, no ser para: | horrenbeste ez izan. |
TANTO, otro: | horrenbeste./ beste hainbeste. |
TANTO, por lo: | beraz./ hortaz. |
TAPIA, más sordo que una: | gor eta lar egon, gelditu. |
TAPUJOS, sin: | zabal-zabal aitortu./ argi eta garbi esan./ ahoan legarrik gabe (esan)./ aho betean esan. |
TARDAR, a más: | beranduen dela. |
TARDAR, a no mucho: | luzaro gabe. |
TARDE, al caer la: | arrats apalean. |
TARISCO, pegar un: | hozka egin./ haginka egin./ kosk(a) egin. |
TARTAJA, ser un: | totela izan./ debekua izan hizketan. |
TEJADO, tirar piedras contra su propio: | akuiluaren kontra ostiko egin./ nor bere buruaren kaltetan ari izan. |
TEMBLANDO, estar: | ikara ibili./ ikaran, (beldur-) ikaraz, ikaretan./ dardarka. |
TEMPLO, como un: | itsaso beteko…, adib.: “Itsaso beteko egiaâ€? (Una verdad como un templo). |
TEMPORADA, para una buena: | puska baterako (izan…). |
TEMPRANO, por la mañana: | goizean goiz. |
TENDIDO, a galope: | lauringoan./ arrapaladan./ ezproina betean. |
TENDIDO, llorar a moco: | negar batean./ zurrupitan negarrez. |
TENOR de, a: | -ren arabera. |
TENSION, estar en: | atezuan egon. |
TERRENO a, ganarle: | norbaiti edo zerbaiti atzera(a)razi./ esti eragin./ eurt eragin. |
TERRON: | 1 .- de azúcar: azukre koxkor. 2.- de tierra: zotal. 3.- izotz koxkor (cubito)./ kozkor (tumor). |
TETUDA: | golko joriko emazteki./ titi harro. |
TIA, cuéntaselo a tu: | sar iezaiok hori zoro bati./ han izanik, hona naiz. |
TIA, hacer algo su: | izebak egin, adib.: “Izebak egin dezala komikia�. |
TIEMPO, a: | tenorez, garaiz. |
TIEMPO, al: | urak egingo du bide. |
TIEMPO, al cabo del: | egunak, urteak joan, egunak, urteak etorri./ denboraren denboraz. |
TIEMPO, al propio: | aldi berean./ bide batez. |
TIEMPO, con el paso del: | egunak joan, egunak etorri (urteak joan…). |
TIEMPO de…: | aldia, unea, adib.: atsedenaldia (descanso), isilune (momento de silencio). |
TIEMPO, en el mismo: | batera./ denbora berean./ bat-batera./ bide batez./ bidenabar. |
TIEMPO, en otro: | behiala./ beste orduz. |
TIEMPO, hace: | aspaldi(an). |
TIEMPO, hace poco: | arestian. |
TIEMPO, largo: | luzaro(an) |
TIEMPO, retirarse a: | burutan atera, adib.: “lndurainek burutan ateratzen jakin zuen�./ “Burutan atera, garaile atera� (Una retirada a tiempo es una victoria). |
TIEMPO, según transcurre el: | egunak joan, egunak etorri. |
TIENE, ni qué decir: | zertan esan ere ez./ zertan esanik ez (dago)./ zeresanik ez./ esan gabe doa./ esan beharrik ez (dago). |
TIENTAS, andar a: | haztamuka ibili./ oineoine ibili (ume txikiak bezala ibili). |
TIERRA, la sal de la: | lurreko gatza/ lurreko bizigarria. |
TIMIDEZ, vencer la: | aurpegia hautsi. |
TINTA, saber de buena: | bide onetik jakin. |
TINTA, sudar: | gorriak ikusi./ lanak izan./ beltzak ikusi. |
TIÑA, ser más malo que la: | Infernuko Patxi Txarren, txerren baino txarrago./ ogi gogorra bezain ona izan./ zorri piztua baino gaiztoagoa izan./ basakatua baino gaiztoagoa izan. |
TIRADO, dejar: | bertan behera utzi, laga./ bertan, bertan laga. |
TIRADO, estar: | 1: oso erraza izan. 2: lur jota egon (gutxi balio). 3.- bertan behera lagatuta, utzita egon (abandonaturik). |
TIRANDO, ir: | hil arte(an) bizi./ (hemen), egonean./ Zer moduz? Apaizak hobeto!/ hainbestean. |
TIRARSE a: | jotzera egin (animaliek eraso egiten digutenean). |
TIRO, de un: | bide bata. |
TIRON, de un: | irri-arra batean. |
TIRON, hacer de un: | erabatean egin. |
TIROS, a: | tiroka. |
TIRRIA, tener: | begitan hartu./ tipoa izan, adib.: “Elkarri tipoa diote�. |
TITANES, una tarea de: | hatzak bete lan. |
TITUBEANDO, responder: | kilimatraka erantzun. |
TOCAN, bailar al son que: | (inoren) soinuan dantza egin./ haizea nora, zapiak hara./ eguzkia nora, zapiak hara./ nola soinu, hala dantza. |
TOCANTE a, en lo: | -ri dagokiolarik./ -ri dagokionean../-ri dagokionez, adib.: “Pilotalekuari dagokionez, ideia pare bat badauzkat�. |
TODAS, ahà me las den: | hor konpon. |
TODO, absolutamente: | den-dena./ guzti-guztia., adib.: “Hori guzti-guztia� (Absolutamente todo eso). |
TODO, ante: | lehenengo eta behin./ oroz gain./ lehenago-lehenago./ batez ere./ bereziki./ guztiz gain. |
TODO, a pesar de: | hala (eta guztiz) ere./ dena dela./ dena den. |
TODO, asà y: | hala (eta guztiz) ere./ halan da be./ dena den./ dena dela. |
TODO, con: | hala (eta guztiz) ere./ halan da be./ dena den./ dena dela./ guztiarekin ere./ guztiaz ere. |
TODO, decir, pasar de: | bereak eta bi, bost entzun, hartu, esan./ bereak eta asto beltzarenak entzun, esan, hartu, jasan./ handiak. egundokoak entzun, esan, hartu./ era batekoak eta bestekoak hartu (recibir por todas partes). |
TODO, por encima de: | oroz gain. |
TODO, sobre: | batez ere./ bereziki./ batik bat./ guztiz gain./ lehenengo eta behin. |
TODO, tener respuestas para: | aterik adina maratila (eta bat gehiago) eduki, adib.: “McGiverrrek aterik adina maratila badauka�. |
TODO, y: eta guzti, adib.: | “Korbata eta guzti jantzita joan zen hara� (con corbata y todo). |
TODOS (los dÃas…): | egunero./ egunoro./ egunean-egunean. |
TOMAN, donde las dan las: | odolkiak ordainetan. |
TOMAR por: | -tzat jo, hartu, adib.: “Tontotzat hartu nauzu, ala?“. |
TOMAS, si no hay más contigo: | “Ogi gogorrari hagin zorrotz�. |
TOMAS, una y no más, Santo: | behin eta aski. |
TONTERIAS, andar con: | berriketan ibili, adib.: “Berriketa gutxi nirekin, gero!�./ “Hor dabiltza berriketan� (Ahà andan haciendo el tonto)./ jolasean ibili./ txantxetan ibili. |
TONTO, no tener un pelo de: | tonto ukiturik ez izan adib.: “Ez du, ez, tonto ukiturik horrek�. |
TOPES, hasta los: | gainezka egon./ lepo egon, adib.: “Trena leporaino beteta zetorren�. |
TOPES, llenarse hasta los: | leporaino bete./ mukurru bete. |
TORCER, dar el brazo a: | amore egin, eman. |
TORCER, (no) dar el brazo a: | (neure, zeure…) horretatik (ez) atera./ amore ez eman./ bere elebidetik ez atera. |
TORCIDO, salir: | oker atera./ porrot egin./ molokot egin./ ustel atera, adib.: “Ustel atera zaizkie asma polit haiek�./ kukuak oker, makur jo./ nahi ez bezala atera. |
TORDO, echar un: | erregeari karta idatzi./ barruak libratu./ obramenduak egin. |
TORNILLO, faltar un: | adar bat falta./ buruan, ganbaran artale baten faltan ibili./ burutik (elbarria) egon., tanto bat falta. |
TORTA, no ver ni: | sator herrikoa izan. |
TORTA, no saber ni: | tutik ere ez jakin. |
TORTAS, a falta de pan, buenas son: | “Ogi gogorrari hagin zorrotz�. |
TORTILLA, la vuelta a la: | fandangoaren buelta. |
TORTUGA, a paso de: | oñe-oñe ibili (haurrak bezala). |
TOS, más viejo que la: | Moisesen denborakoa. |
TOSTADA, jamarse la: | babak eltzetik atera (bi adiera dauka, bestea hauxe da: sacar las castañas del fuego) |
TOTAL, en: | guztira./ orobat./ batera jota. |
TRABAJO, tener mucho: | galtzak bete lan ibili./ begiak bete lan./ egin ahala lan. |
TRABALENGUAS: | aho korapilo. |
TRAGALDABAS: | oilojale./ sabeldarraio, adib.: “Sabeldarraio arrapoia!�./ tripazain./ tripazaku./ tripontzi. |
TRAGASANTOS: | argizari jale./ elizara bide handiko/ ponte-igela (pontea=bataio harria). |
TRAGO, beber de un: | hots batean edan. |
TRAGO, echar un: | eztarria busti. |
TRAGOS, a: | zinga-zinga./ zanga-zanga. |
TRAIGO, de dónde vienes? Manzanas: | Maritxu, nora zoaz? Apaizak hobeto! |
TRANCE, a todo: | etsi-etsian. |
TRANCE de, en: | -t(z)eko zorian. |
TRANQUILO, estar: | lasai egon./ bare egon (itsasoa-edo)./ nare egon. |
TRAPO, a todo: | belak batean./ ziztu bizian. |
TRASQUILADO, ir por lana y salir: | sari bila joan eta neke berriak aurkitu |
TRAVES, a: | zeharka./ zeharre(ta)ra. |
TRAVES de, a: | -n/-tik zehar./ -n barrena, adib.: “Kalean barrena� |
TRECE, estar, seguir en sus: | bere bonetan, horretan, hartan iraun, adib.: “Esanak esanda, Teresak bere hartan zirauen“./ bere bostean, adib.: “Herio hortzetan ikusten bazuen ere, beti berebostean zegoen�. |
TREGUA, sin: | etengabe./ taigabe./ jo ta ke./ jo ta su./ jo ta fuego. |
TRES, a la una, a las dos y a las: | bat, bi, hiru! |
TRES, cada dos por: | hitzetik hortzera./ hitzetik hitzera./ beti eta beti./ hitzetik hitzean./ txitean-pitean./ txiteanpotean./ jai eta aste./ hiru(ta)tik bitan./ puntuan behin. |
TRES, dos o: | bizpahiru (hiruzpalau, lauzpabost, bospasei…). |
TRESBOLILLO, al: | hiruzuloka./ hiruzulotara erein. |
TRIPAS, comerse las: | birikak, erraiak, tripak jan. |
TRIPAS, sonar las: | hesteek gur-gur egin./ kurrinka egin (txerriek bezala). |
TRIZAS, hacer: | berrehun zati egin./ boladu bat bezala hautsi. |
TROLA, menuda: | a ze(r) alea (sartu nahi didazun)! |
TRONCO, dormido como un: | lo betebetean egon./ lozorroan egon./ lo seko egin. |
TROPEZON, pegarse un: | behaztopa, estropezu egin. |
TROYA, arder: | istilu gorriak izan./ kristo(re)nak jazo./ “Han ziren hangoak!� (Allà ardió Troya). |
TRUCHO, querer mucho; como la trucha al: |
begi-hezurra bezain maite izan./ maite-maite izan (amar tiernamente). |
TU, de: | hika, noka. |
TUMBOS, dar: | bilin-bala(u)n(ka) ibili./ albo-alboka joan. |
TURCO, cabeza de: | koplaburua. |
TURNOS, por: | txandan./ txandaka. |
Gaurko hitza
- barra-barra 2022(e)ko irailak 13
- txatxar 2022(e)ko irailak 12
- freskura 2022(e)ko irailak 11
- landur 2022(e)ko irailak 8
- mokofier, moko-fier 2022(e)ko irailak 5
- moko-mokoan 2022(e)ko irailak 2
- aldabera 2022(e)ko irailak 1
euskaljakintza 9
Bilatu euskaljakintzan
Azken tuitak
Follow @euskaljakintza on Twitter
Artxiboak
Etiketak
aholkuak
Arauak
arazoa
arazoak
ariketak
atsotitzak
aurrerapenak
bidaiak
dirua
ebpn
EGA
ekologia
ekonomia
elkarrizketa
elkarrizketak
euskaljakintza
euskara
gaixotasunak
gizartea
gure ekoizpenak
hautaproba
hautaprobak
hitz-jokoak
hitzaro
idazlana
internet
irakurgaiak
irakurlearen_txokoa
jakintza
kirola
komikiak
kontsumismoa
krisia
literatura
medikuntza
musika
osasuna
proiektuak
sariak
solasean
tabakoa
teknologia
urtebetetzeak
zientzia
zorionak
Iruzkin berriak