L esamoldeak

Esamoldeak -L-

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

LABIA, tener mucha: etorri handikoa izan,
adib.: “Horrek du etorria�./ hitz eta bits
dario.
LABOR, dia de: lanegun./ astegun
(buruzuri).
LADO de, al: inoren aldean, adib.: “Zure
aldean gaztea naiz� (konparatuz).
LADO, cada uno por su: nor bere alde(tik).
LADO, dejar a un: bazter (batean) utzi./
bereiz utzi.
LADO, dejar de: bazterrean, bazterrera
utzi.
LADO, de lado a: alderik (alderik, aldez,
alderen) alde.
LADO, hacerse a un: albora egin, adib.:
“Albora egizu, mesedez, gurdia pasa
arte�./ bide(a) eman, egin./ bide!!!
(dejen paso!).
LADO, mirar para otro:

LADO, por otro: bestetik (alde batetik…,
bestetik…)./ bestaldetik.
LAGRIMAS, un mar de: upa bete negar
(eginda).
LAMECULOS: koipejario.
LAPO, estar a tiro de: bertatik bertara
egon.
LARGA, a la: luzean./ luzerago.
LARGO!: hanka (hemendik)!/ alde
(hemendik)!/ utikan!
LARGO, ir para: luze jo, adib.: “Luze joko
du honek� (Esto va para largo)./ luzetsi
(creer que va para largo).
LARGO que era, todo lo: luze-luze
(etzanda)./ zerraldo (erori).
LATA, como sardinas en: arrautza bezala
beterik./ mukurreraino./ gainezka./ lepo,
adib.: “Arenalean ezarritako karpa
(jendez) lepo zegoen Exkixuk noiz joko
zain�.
LATA, dar la: kaparrada eman (ez izan
kaparra!)./ leporaino bete./ alamena
eman.
LATERAL, viento: haize albo.
LECHE, a toda: ziztu bizian./ laster batean,
adib.: “Laster batean egin� (Hacerlo a
toda leche)./ zalu batean.
LECHERA, el cuento de la: balizko
errotak irinik ez./ balizko olak burdinik
ez.
LECHES, cagando: lehenbailehen./ ziztu
bizian./ atoan./ Jesu(s), amen esan
orduko (batean).
LEJOS, sin ir más: urruti gabe./ adibidez./
kasu./ esate (bate)rako./ besteak beste.
LENGUA, darle a la: mingaina dantzatu,
astindu.
LENGUA, quitar de la punta de la: ahotik
kendu./ mihi (punta)tik kendu, atera.
LENGUA, sin pelos en la: ahoan legarrik
gabe, adib.: “Hori da ahoan legarrik
gabe egia esatea�./ ahoan batere bilorik
ez izan.
LETRA, al pie de la: hitzez hitz./ orpotik
jarraitu./ inoren esanak zehatz bete.
LIBRE, ser: nor bere buruaren jabe izan./
aske izan.
LIBRES, a ratos: tarteka-marteka./
harruzka (egin).
LICITO, ser: zilegi izan./ sori izan.
LIEBRE, dar gato por: Aginagako izenez
Frantziatik ekarri (txitxardinak edo
angulak, jakina)./ zahiaz irina egin./
ziria sartu./ iruzur egin.
LIEBRE, donde menos se espera salta la: zokotik argi.
LIGERA, a la: zirriki-marraka (ibili)./ zirri
eta marra (egin).
LIJA, mas basto que la: erratza baino
latzago(ko).
LIMA, comer como una: tigreek bezala jan
(comer como cerdos)./ errotarriak
bezala jan./ hezeak eta iharrak jan./ idia
adarrak eta guzti jan, adib.: “Idia
adarrak eta guzti jateko kapaza,
modukoa duk hori�./ sits eta bits jan (sin
dejar rastro)./ entrama ederra izan.
LIMONA(da), ni chicha ni: ez ardi eta ez
axuri./ ez bere ez besteren./ ez hauts ez
errauts./ ez pika ez bele./ ez ur ez ardo./
ez ur ez gatz./ ez zerurako, ez lurrerako
(infernurako)./ epela./ ez herdu eta ez
merdu.
LIMPIAS, tener las manos: atzaparrak
garbi eduki.
LIMPIO, no sacar nada en: oihal garbirik
ez atera (↔) fandangoa atera.
LINCE, tener ojos de: begi zoliak izan.
LIO, estar hecho un: nahasita ibili, egon. duda-mudatan egon./
LIRON, dormir como un: lozorroan egon.
LISTILLO, ser un: ahateari, sardinari
igerian erakutsi (nahian ibili).
LISTO, no ser muy: oso betea ez izan.
LISTOS, estamos: jai dugu./ ondo jaioak
egon, adib.: “Itsua badabil itsumutil,
ondo jaioak gaude�./ galduak gara./
gureak egin du.
LLAMAN, meterse donde no te: inoren
platerean, praketan sartu.
LLAVE, cerrar con: ateari giltza eman.
LLEGADO, hasta aquí hemos: hau
akabu(ko)a da./ aski, nahikoa da./ kito
dana.
LLENAS, a…: (aho) betean./ (esku) beteka.
LLENAS, a manos: v
LLENO, de: bete-betean, adib.: “Betebetean
asmatu duzu, diozu (-le- has
acertado de lleno)./ buru-buruan (en
medio de la cabeza).
LLENO de, estar: -(e)z josi(t)a egon.
LLORAR, echarse a: negarrari eman
LLORIQUEANDO, andar: hileta jotzen
jardun.
LLOVER, mucho tiene que: urak bide
(handia) egin, adib.: “Urak bide egingo
du�.
LOBO, una noche negra como la boca del: ardi beltza bilatzeko gaua.
LOCAMENTE, amar: begi-hezurra bezain
maite izan (como la trucha al trucho).
LOCAS, a tontas y a: itsumustuan./
erotean-perotean./ firin-faran./ zoromoro.
LORO, el chocolate del: euli, txori kaka.
LORO, estar al: -(r)en zain egon./ -(r)en
zantzuan egon./ kontuz ibili./ tentuz
ibili./ zoli egon./ zazpi belarriz egon./
adi-adi egon./ erne egon, ibili./ argi
ibili./ inor begiratu (zaindu)./ argi ibili.
LORO, no estar al: hartara ez egon.
LUCES, de pocas: argi laburreko./entendimentu lotutako.
LUEGO, dejando las cosas para: geroko
gerotan ibili./ gerotik gerora ibili./
luzamendutan ibili.
LUGAR, dejar en mal: lotsagarri utzi./
leku ederrean utzi.
LUGAR de, en: l.- aditzekin: beharrean,
adib.: “Hau egin beharrean, bestea
egingo dut�./ barik./ Ordez./ -t(z)eko
partez. 2.- -(r)en ordez./ -(r)en partez,
adib.: “Bi liburu egingo ditugu,
bakarraren partez�.
LUNA, estar en la: izarrei begira egon./
zersuman jarri(ta egon)./ zeruko izarrak
kontatzen ari izan.
LUZ de…, a la: -(r)en zuritan, adib.:
“Ilargi-zuritan�, “zure begien zuritan�,
“azken gertakarion zuritan zera esan
dezakegu, torturak egon direla�.
LUZ de, estar a años: lekutan egon, adib.:
“Haiengandik lekutan gaude oraindik�
(Todavía estamos a años luz de ellos)./
lekutara, lekutatik, lekutako…/ lorgaitza
izan./ urrun izan.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->