taula barrarekin

  1. A zer parea, karakola eta barea!
  2. Abendua jai huts eta gau huts
  3. Abenduko eguna, argitu orduko iluna.
  4. Aberatsa tranpa hutsa, pobrea amets hutsa.”
  5. Abere gaiztoa da gorrotoa.
  6. Adiskide honekin orduak labur
  7. Afaldu nahi ez duenaren afaria beti prest.
  8. Aho hertsirik ez da eulirik sartzen
  9. Ahozabal luze, logale edo gose.”
  10. Aita biltzaile, seme gastatzaile.”
  11. Aldi joana ez da itzultzen
  12. Alferra beti lanez betea.
  13. Alferrarentzat jana eta langilearentzat lana ez da inoiz faltako.”
  14. Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen.”
  15. Amen, zu hor eta ni hemen.”
  16. Ametsa gogoaren igandea.”
  17. Apaizak azken hitza bere.
  18. Apaizaren lapikoa txikia baina gozoa
  19. Apirilaren azkenean, hostoa haritz gainean.”
  20. Ardi galdua atzeman daiteke aldi galdua berriz ez
  21. Ardo gozoak lau begi eta oinik ez
  22. Ardo gozoak, lau begi eta oinik ez.
  23. Ardoa: Nafarroako bikarioa.”
  24. Arribe eta Atallo: urre gorrizko bataio.”
  25. Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak.”
  26. Asko egin bai, gutxi egin bai.”
  27. Askoren mina, tontoen atsegina.”
  28. Astarrak umea egingo dik hi mugitzerako!
  29. Astigarreta: eguzkia atera orduko erreta, euria hasi orduko erreka.”
  30. Asto joan eta mando etorri.
  31. Astoa, zaldiz jantzi arren, beti asto.”
  32. Astoak mandoari belarri luze
  33. Ataunen eta Zegaman, egunez ikusi eta gauez eraman.”
  34. Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu.”
  35. Auziaren ondoren, galtzen duena larru gorrian eta irabazten duena alkondara hutsean.”
  36. Auzoan uso, etxean otso.
  37. Azaroa bero, negua gero.
  38. Azaroa hotz, negua motz.
  39. Azaroa hotz, negua motz. Azaroa bero, negua gero.”
  40. Azeria oiloen predikaria.
  41. Azeriak, isatsa luze.”
  42. Azkar eta ondo usoak egiten du hegan
  43. Bakoitzak bere astoari egiten dio arre
  44. Bakoitzak bere zoroa bizi du.”
  45. Balantza duen aldera erortzen da arbola
  46. Balea esan eta belea izan.”
  47. Baleki gazteak, baleuka zaharrak.” Baleki gazteak, baleza zaharrak.
  48. Baleuka eta balitz, elkarren ondoan dabiltz.
  49. Balizko esnearekin ezin gosaldu.”
  50. Baño! Euria denean laño.”
  51. Baratxuria, zazpi gaitzen kontrako janaria.”
  52. Bat eman eta bi hartu
  53. Bat esan eta bestea egin, nola asmatu horrelakoekin?”
  54. Begi bat aski du saldunak eta ehun ez ditu sobera erostunak
  55. Beldur denaren ezpatak punta motz.”
  56. Beleak ez dau belakirik jaten.”
  57. Belearen umea, belakumea.”
  58. Beltz guztiak ez dira beleak.”
  59. Berandu jaikitzen bazara, eguneko lanak atzera.”
  60. Bere etxe pobrea, erregerena baino hobea
  61. Beste lekutan ere zakurrak oinutsik ibiltzen dira
  62. Besteen faltak aurreko aldean geureak bizkarrean
  63. Besteren akatsak ikusteko ez da betaurreko beharrik.”
  64. Besteren ama, ona; norberea, askoz hobea.”
  65. Betelu: deabru guztien ikuilu”
  66. Beti jan eta beti me, demonio lepome.”
  67. Biboa uste eta baboa izan.”
  68. Bihotzaren giltza, mihia.
  69. Bista ona eta elkar ezin ikusi
  70. Bizkaitarrena, jan da hotzitu.”
  71. Bost xentimoko pupua eta hamar xentimoko trapua
  72. Bostak eta iluna txerria hiltzeko eguna
  73. Burdina berotan jo behar da
  74. Burla minena, egia dioena.”
  75. Bururik ez duenak, hankak ibili behar.”
  76. Bururik ez eta txapela nahi.
  77. Bururik nekatzen ez duenak, hankak nekatu behar.
  78. Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.
  79. Dagoenean par-par, ez dagoenean negar.”
  80. Dezagun gutxi dezagun beti
  81. Dirua morroi ona, baina nagusi txarra.”
  82. Diruak malkarrak zelaitzen
  83. Donean dontxoa nire gizontxoa gaur ez dago afaririk eta tori musutxoa
  84. Egia egi, ogia ogi, ardaua ardau, bi ta bi lau.”
  85. Egia erran eta adixkidea gal.”
  86. Egia eta fedea, Ezkurrako legea.”
  87. Egiak ez ditu bi bide.”
  88. Egintzak lo eta jango dek mehe, izan arren bi neskame.”
  89. Egonai lo eta jango dek me!
  90. Eguerdiko euria, egun guztiko euria.”
  91. Egur zaharra, su txarra.
  92. Eguzki bera on eta gaiztoentzat.”
  93. Eguzki eta euri, martxoko eguraldi.”
  94. Eguzkia eta euria, erromako zubia.”
  95. Eguzkia nora, zapiak hara.
  96. Elur melur, ez nauk hire beldur, etxean badiat nahiko arto eta egur.”
  97. Elur urte, gari urte.
  98. Elur-melur ez nauk hire beldur, badiat etxean arto eta egur.
  99. Enbidiosoa, bere etsai osoa.”
  100. Entzun eta isil baiezko borobil
  101. Eroriz ikasten da oinez
  102. Erreka oro itsasorat ari.”
  103. Errementariaren etxean zotza nagusi.”
  104. Errementariaren etxean, zotza burduntzi.
  105. Errezil: nekez jaio eta errez hil.”
  106. Errezo luzea eta afari motza.
  107. Esandako hitzak lotzeko ez duzu giltzarik topatuko.”
  108. Eskerrik asko, Mari Belasko! Okela gutxi eta salda asko.”
  109. Eskola-mutilak sasirik sasi, asko jan, eta gutxi ikasi.(Eskola umeak…)
  110. Eskuko behatzak ere ez zituen jainkoak berdinak egin
  111. Etxarri: lepoa bete txintxarri.”
  112. Etxean otoitzik ez egiten, eta auzoan meza ematen.”
  113. Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da.
  114. Euskara bihotzean baina erdara ezpainean
  115. Ez da horixe atzo goizekoa
  116. Ez dauka horretxek mingainean herdoilik.
  117. Ez duk larrosik arantza gaberik.”
  118. Ez eukitxa ere, maite zaitxunak emango dizu.”
  119. Ez gehiegi hitz egin, nahi ez bada huts egin.
  120. Ez herriko ta ez mendiko.”
  121. Ezinak ez du legerik.
  122. Ezkondu baino lehen, kontu zer egiten den.”
  123. Ezkondu eta damutu.
  124. Ezkondutako urtea eta txerria hildako urtea onenak.
  125. Ezkongaietan bero, kontuak gero.”
  126. Ezkur urte, elur urte.
  127. Festak aurrea ederrago du atzea baino.”
  128. Gabiri: leku askotatik agiri.”
  129. Gaitza, lapur isila.”
  130. Gaitzarentzat ez da adinik
  131. Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak gogoan hartu. Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak ondo hartu
  132. Ganorabakoen etxean goizeko salda arratsean.”
  133. Gaur egin dezakezuna biharko ez utzi.”
  134. Gaur eguzkia okerreko bidetik irten da
  135. Gaur hitza eman, bihar haizeak eraman.”
  136. Gazteak baleki, zaharrak baleza.”
  137. Geroa, alferraren leloa.
  138. Gezurra esan nuen Getarian eta ni baino lehenago zen atarian.”
  139. Gezurrak buztana labur. (Gezurrak hanka motza du)
  140. Gezurrak hankak motzak.”
  141. Gezurtiak zer duen merezi? Egia esatean ez sinetsi
  142. Gizona gizon, katua mixon.”
  143. Gizona lepotik gora neurtzen da.”
  144. Gogoko tokian, aldaparik ez.
  145. Goien dagoenak jotzen du kukurruku.”
  146. Goiz gorri, arrats euri.
  147. Goiz guztiak du bere arratsaldea.
  148. Goizean oskorri, gauean iturri.
  149. Goizean porruslada eta eguerdian azak, aise kabituko zaizkik ipurdian galtzak.”
  150. Goizeko laino gorri, gaueko iturri.”
  151. Goseak begiak argi.”
  152. Gu behartu orduko, itsasoa agortu.”
  153. Gu ta gu ta gu, azkenean gurugu: besteak irabazi eta guk galdu.”
  154. Gure katuak buztana luze, besteek hala dutela uste.”
  155. Gustuko lekuan aldaparik ez.”
  156. Gutxi ikasia, beti jakintsu.”
  157. Haitzean jaioak haitzera nahi
  158. Hala ez baldin bada, halatsu.
  159. Han eta hemen txakurrak oinutsik.
  160. Hara bi: zu bat eta beste ni.”
  161. Haritz eroriari, orok egur.
  162. Harriak ez du begirik
  163. Hartzaile bizkor, emaile koxkor.”
  164. Hartzeko pronto, emateko tonto.”
  165. Handia beti legez, txikia behin ere ez.”
  166. Haurrak hazi, nekeak bizi.
  167. Hegaztia airerako, gizona lanerako.”
  168. Hi ere inbidia partitu zen mahaian izango hintzen.”
  169. Hil eta gero, salda bero.
  170. Hoa antzarrak perratzera!”
  171. Hobe da bat eskuan, ez bi auzoan.”
  172. Hobe da oinez eta segurura, eta ez zaldiz eta zulora.”
  173. Hor konpon, Marianton!”
  174. Hori eta atariko haizea bat.
  175. Hurrengo kukua ez du horrek entzungo.
  176. Ibiltari gauean, logale goizean.”
  177. Idiari adarretatik, pertsonari hitzetik.
  178. Idiazabal: zeruko ateak zabal.”
  179. Ilargi eta laino, sorginentzat giro.”
  180. Ilea zuritzea hobe da burua baino.”
  181. Iluntzean berandu eta goizean goiztarra, baserri txarreko maiztarra.”
  182. Inor ez da ikasia jaiotzen
  183. Isilik dagoenak ez dio gezurrik
  184. Isilik oiloak pixa egin arte!”
  185. Itsasoan ura ta zerua ta konforme ez dana ondura.”
  186. Itsuen herrian begibakarra alkate.
  187. Izena duena, da.”
  188. Izenetik izenera gogoa zubi.”
  189. Jainkoa: bat eta bera nahikoa.”
  190. Jainkoa: gauza guztien gainekoa.”
  191. Jakiteak ez du ogirik jaten.
  192. Jan eta lo, potolo.”
  193. Jaten duten santuekin ez dago fidatzerik.”
  194. Jesus, Maria eta Jose; beti jan eta neti gose.”
  195. Joan hadi oiloak perratzera!
  196. Kalean uso, etxean otso.” Kanpoan uso etxean otso
  197. Kanpaia nahi ez duenak aditu, ez dezala soka mugitu.”
  198. Katurik ez dagoen etxean saguak dantzan.”
  199. Kukuak oker jo.
  200. Kupel txarretik, ardo onik ez.
  201. Lan lasterra, lan alferra.”
  202. Lanik errazena, agintzea.”
  203. Laztan asko ta maite gitxi, asko gure eta bertan itxi.”
  204. Lehen hala, orain hola, gero ez jakin nola.”
  205. Lehenengo andrea da emazte, bigarrena senikide, hirugarrena gaitz eta kalte.
  206. Lehengo lepotik orain ere burua.
  207. Lurrak hazi eta lurrak jan
  208. Luzara egiak guziak argira.”
  209. Maite ditugun begietan lausorik ez.”
  210. Mando merkea, nagusiaren nekea.
  211. Maria: Orion trumoia eta Markiñan euria.”
  212. Marinelaren emaztea, goizean senardun, arratsaldean alargun.
  213. Medikuak gorputza garbitu, apaizak arima, abokatuak poltsa.”
  214. Min neukan lepoan lotu ninduten zangoan
  215. Munduan hiru gauza galtzen dira alferrik: pobrearen arrazoia, mendiko egur igarra eta alferraren indarra.”
  216. Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki.”
  217. Nagusi askoren astoa goseak hil
  218. Nahi bada jan, egin behar da lan.”
  219. Nahiago dut to bat hamabi emango diat baino
  220. Naturak galdetzen zaionean bakarrik erantzuten du.”
  221. Neke gaberik, ez da bizitzerik.
  222. Nerea nire eta zurea gure
  223. Ni txapelgintzan hasiko banintz umeak bururik gabe jaioko lirateke
  224. Nirea nire, zurea gure.”
  225. Nola soinu, hala dantza.”
  226. Non gogoa, han zangoa. (Non da nire gogoa han da nire zangoa)
  227. Nori berea da zuzenbidea.
  228. Nori berea, Jaunaren legea, nori berea da gizalegea.
  229. Ogi gogorrari, hagin zorrotza.”
  230. Oiartzun: pareta zaharrak erantzun.”
  231. Oilarrak pixa egin baino lehen adiskidetuko haiz
  232. Oilo ibiltaria, azeriak jaten.
  233. Oinezkorik nahi ez, zaldizkorik etorri ez.
  234. Okila kantetan (kantatzen), euria atetan.
  235. On egin deizuela janak eta kalterik ez edanak.”
  236. Ongi eginez gero loa, osasuna ongi doa.”
  237. Osasuna munduko ondasuna
  238. Otsoa aipatu eta otsoa atean.
  239. Otsoa artzain
  240. Otsoak ere ez du bere haragirik jaten.”
  241. Pekatu arina norberak egina.”
  242. Penaren karameloa, esperantza.”
  243. Sagarrak axala eder, harra berdin aiher.”
  244. Santa Luzi gaua moztu eta eguna hazi. Santa Luzi: gaua moztu eta eguna hazi.”
  245. Sasiak entzuna bitik bat gezurra.”
  246. Segura: asko hil eta gutxi zerura.”
  247. Su gaberik ez da kerik.
  248. Sua eta ura belaunetik behera
  249. Txakurraren gau erdiko ametsak.
  250. Txantxangorriak baino buru gehiago ez dik horrek
  251. Txapel batekin bi buru ezin estali
  252. Txapela buruan, ibili munduan.
  253. Txapelik handienak ez du buru hutsik betetzen.
  254. Tximinoa arbolan gorago, haren ipurdia ageriago.”
  255. Tximist haundi eta euri gitxi.”
  256. Txoriak ere duen hainbat odol ematen du
  257. Txurrut bat, txurrut bi; konturatzeke zilipurdi.”
  258. Ulertze onari, hitz gutxi.
  259. Umeak! Isilik oiloak pixa egin arte
  260. Umearen zentzuna, etxean entzuna.
  261. Urak bide eginen du.
  262. Urrea esan eta urria eman.”
  263. Urruneko eltzea urrez, gerturatu orduko lurrez.”
  264. Urrutiko intxaurrak hamalau, bertara joan (gerturatu) eta lau.
  265. Urtarril hotza, neguaren bihotza.
  266. Urte askoan txapela kaskoan
  267. Ustea ez da jakitea.
  268. Usteak erdia hutsa eta beste erdia putza.
  269. Usteak erdia ustel
  270. Zaharrari azkar joateko eta haurrari geldi egoteko esatea berdin da.”
  271. Zakurrik onena etxekoa: emaztea auzokoa.”
  272. Zapata zuriak paperez, euria denean batere ez.”
  273. Zapatak zapata jagoten du, abarkak abarka ez.”
  274. Zein haginetan den mina, han da mihina.”
  275. Zenbat buru, hainbat aburu.
  276. Zenbat eta ipurdia gorago, orduan eta burua beherago.”
  277. Zer egingo diagu ba? Hil arte bizi
  278. Zer ikusi, hura ikasi.
  279. Zereko zera zertan dela zereko zerarekin.
  280. Zerri gosetiak, ezkurrak amets.
  281. Zerua ta lurra aspertuak omen zauden eta itsasoa egin zuten.”
  282. Zeurea egin artean mantso eta mantso; zeurea eginez gero zantzo eta zantzo.
  283. Zikina hirietan, irina baserrietan.”
  284. Zozoak beleari, ipurbeltz.
  285. Zu ere inbidia partitu zen mahaian izango zinen
  286. Zuhaitz ihartua, sutara.”
  287. Zure izenean eta nire gizenean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Esamoldeak -M-

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->