GAZTELANIAZ |
EUSKARAZ |
---|---|
GACHAS, con las orejas: | belarriak makalmakal eginda./ apal-apal eginda./ burumakur. |
GALLINA, poner la carne de: | oilo ipurdia jarri (hotzak-edo)./ (buruko) ilea laztu (beldurrez-edo). |
GALLO, cantar el: | oilarrak jo. |
GALLOS, hacer: | kioak egin. |
GALOPE, al: | lauringoan (a galope tendido)./ lau oinean./ lau hazka./ arrapaladan. |
GANA, dar la:< | gogoak eman, adib.: “Gogoak ematen dion bezala�. |
GANA, de buena: | gogoz./ gogo onez./ gogotik. |
GANA, de mala: | gogo txarrez. |
GANA, no dar la: | barrenak ez lagundu./ gogorik ez izan./ gogoak ez eman. |
GANA, porque me da la: | haatik (ez)./ gogoak eman didalako |
GANADOR a, dar como: | hamarrekoa eman. |
GANANDO, salir: | irabazian gertatu, atera./ irabazle (edo galtzaile) atera, suertatu. |
GANAS. con: | gogoz./ gustura./ gogotik. |
GANAS, con todas las: | gogo betean. |
GANAS, hacen falta: | (horretarako) gogoa behar da gero! |
GANAS, quedarse con las: | jai gelditu. |
GANAS de, tener: | -t(z)eko gogoa izan, adib.: “Joateko gogoa nuen�. |
GANCHO, hacer un: | (pilota) arpio(n)etik jo, bota. |
GATAS, a: | katuka./ lau oinka./ lau hankan. |
GATO, andar como el perro y el: | txakur eta katu ibili./ elkarri tipia izan. |
GATO, ponerle el cascabel al: | giltza zerrailan sartu. |
GATOS, haber cuatro: | lau oilo egon, adib.: “Lau oilo baino ez zegoen kantaldian�./ dozena bat katu. |
GAZNATE, mojar el: | eztarria busti. |
GENERALMENTE: | gehienetan. |
GENIO, ser un: | buruan gatza izan. |
GENTILHOMBRE: | Aitorren seme (aitonen?). |
GLORIA, estar en la: | eztitan egon./ jaio egon. |
GOLPE, de: | bat-batean./ tupustean./ zartadan./ kolpe batez, batean./ kolpetik./ kolpez. |
GOLPE, no dar: | kolpe zorririk ez jo./ lanean pikorik ez egin. |
GOLPE, romper de: | hartakoan hautsi. |
GOLPE, soltar todo de: | tapa-tapa, adib: “Esatekoak tapa-tapa esan zizkion�. |
GOLPES, andar a: | mutur joka ibili. |
GOMA, leña al mono que es de: | kaina arraina!. jo eta ke, su, fuego./ su eta gar. |
GORDA, ésta sà que es: | hau beltza!/ hau da hau! |
GORDA, hacer la vista: | ez ikusi(arena) egin./ itsuarena egin./ gorrarena egin. |
GORDA, perra: | txakur handi. |
GORDAS, decir cosas muy: | harri handiak botatzen aritu. |
GORDO, decir algo muy: | harri handiak bota. |
GORDO, pez: | ur handiko arraina |
GORRA, de: | inoren lepotik./ musu truk(e)./ debalde./ dohainik./ doan. |
GOZADA, qué: | hau da marka! |
GRACIAS que no…: | ez …-(e)nean!, adib.: “Hil ez naizenean!â€? (Y gracias a que no me he muerto)./ eskerrak -(e)n(ari), adib.: “Eskerrak etorri haizenâ€?. |
GRACIAS, dar las: | eskerrak eman, bihurtu. |
GRACIAS, muchas: | eskerrik asko./ esker anitz./ mila esker./esker mila. |
GRADO, de buen: | gogoz./ gogo, modu onez (edo txarrez)./ gogotik. |
GRAECAS, ad calendas: | oiloak pix egiterako (cuando las ranas crien pelo). |
GRANDE, estar en: | jaio egon. |
GRANDEZA, tener aires de: | bere buruari “zu� esan. |
GRANO, ir al: | harira joan, etorri./ mailua iltzera! |
GRATIS: | dohainik./ debalde(tan)./ musu truk./ urririk../ doan. |
GRATIS, soñar es: | amets egitea merke da. |
GRESCA, andar a la: | (elkarri) mokoka ibili./ sesioan ibili, adib.: “Beti zabiltzate sesioan�. |
GRILLO, Pepito: | Barruko Harra. |
GRITOS, a: | oihuka. |
GROGGY, quedarse: | seko geratu, utzi…/ zerraldo./ ziplo. |
GRUÑENDO, andar: | gur-gur ibili. |
GUANTE, echar el: | eskua(k) egotzi, erantsi./ atzaparra ezarri, egotzi. |
GUARDIA, ser más vago que la chaqueta de un: |
kea baino alferragoa izan (lantegitik ihes egiten duelako)./ aita langilea eduki, adib.: “Langile diostazu? Aita zeukan langile horrek!“. |
GUARRADAS, haciendo: | alberdanian. |
GUARRO: | narrupadura./ lohi./ lizun. |
GUATEPEOR, salir de Guatemala y caer en: |
otsoari ihesi eta hartzak atzeman./ zalditik astora./ elorritik irten eta sasitara, sasi artera sartu. |
GUAY, qué: | primerakoa!/ primeran./ hau da marka! |
GUERRA, dar: | lanak eman, izan…, adib.: “Lanak eman nituen sasoia izan nuen arteanâ€?, “Lanak izan nituen azken arazo hura askatzenâ€? (El último problema me dió bastante guerra). |
GUINDO, no caerse de un: | kabitik ez erori./ atzo goizekoa ez izan./ hortz(agin)ak berdinduta eduki. |
GUSTO, a: | gustura./ gogoz./ gogora./ gogotik./ gogara. |
GUSTO de, a: | inoren gogora. |
GUSTO, con mucho: | gogo onez./ gogotik./ atseginez./ pozez./ pozik./ bai pozik ere! |
G esamoldeak
Vocabulary
Adjectives of description
Parts of the body
Pets
Food
Numbers
Clothes
Wild animals
Transport
The year
Jobs
The family
SOKEN PROBLEMA: asmatu al duzu?
ADI MATEMATIKARI!!
Iritsi da, azkenean, horrenbeste arazo eta buruhauste ekarri dituen soken problemaren soluzioa publikatzeko unea; problemaren soluziobide burutsua agerian uzteko momentua.
Gogora ezazue, aurreko artikulu batean, euskaljakitun matematikarioi, erronka zailagoen bila zabiltzatenoi, zailtasun bereziko buruketa bat planteatzen nizuela: SOKEN PROBLEMA; hura kontsultatu nahiz bergogoratu nahi izanez gero, egin klik hemen.
Honek ere bazuen bere mamia, ez zaizue iruditzen? Hona hemen, hortaz, soken problemari dagokion erantzun zuzena:
Ordubeteko erretze denbora duten bi soka eta pospolo kaxa bat edukirik, 45 minutu zehatz kronometratzeko honako prozedura erabili beharko dugu: hasierako une berean soketariko bati bi muturretatik emango diogu su, bestea mutur batetik soilik piztuko dugun bitartean. Modu honetan, lehendabiziko ordu erdia bi muturretatik piztu dugun soka erabat erretzean beteko da. Izan ere, ordu beteko konbustio denbora dutela jakinik, bi muturretatik piztua izatean denboraren erdia beharko du erabat erretzeko, hots, ordu erdi bat. Bigarren sokari dagokionean, ordea, 30 minutuko erretze denbora izango luke une horretan bertan, baina 45 minutuko denbora hori betetzeko 15 minutuko tarte gehigarria kronometratzea interesatzen zaigunez, 1. soka kontsumitzen deneko une berean bigarren sokaren aurkako muturra ere piztuko dugu. Horrela, 30 minutuko erreketa denbora izango lukeen bigarren soka bi muturretatik piztua edukitzean, honek ere denboraren erdia beharko du une horretatik aurrera erabat kontsumitzeko, geratzen zaizkigun 15 minutu horiek, hain zuzen ere. Beraz, 30 + 15 = 45. Hortxe ditugu ordulari faltan kronometratu beharreko 45 minutuak.
OHARRA: ezin dugu erregela bat hartu eta soketariko edozeini lau zati berdinetan banatuz 45 minutuak determinatu, planteamenduaren lehen zatian sokak materiaren egiturari dagokionean zeharo irregularrak direla aipatzen baita.
Asmatu al duzue?
Gaurko hitza
- barra-barra 2022(e)ko irailak 13
- txatxar 2022(e)ko irailak 12
- freskura 2022(e)ko irailak 11
- landur 2022(e)ko irailak 8
- mokofier, moko-fier 2022(e)ko irailak 5
- moko-mokoan 2022(e)ko irailak 2
- aldabera 2022(e)ko irailak 1
euskaljakintza 9
Bilatu euskaljakintzan
Azken tuitak
Follow @euskaljakintza on Twitter
Artxiboak
Etiketak
Ariketak menu pertsonalizatua
- Aditza
- Atsotitzak lantzen
- Hitz jokoak
- Lokailuak lantzen
- Hitzapasa
- Lexikoa lantzeko ariketak
- Deklinabidea
- Arauak lantzeko ariketak
- ARIKETAK
- Ega azterketak
- EGA 07-08 azterketak
- Erdarakadak lantzen
- Esaldiak berridatzi
- Esamoldeak
- Hitz jokoak
- Hitzapasa
- Ortografia ariketak
- Ortografia eta arauak
- Perpaus elkartuak
- Saski-naski
- Sinonimoak
Iruzkin berriak