Sei Nazioak

PlakaketaLarunbat honetan, hilaren 18an, Europako errugbi txapelketa garrantzitsu eta zaharrena, 1883an sortua, denaren azken jardunaldia jokatuko da: Sei NazioenTxapelketa. Txapelketa hau hasieran lau nazioen (Irlanda, Gales, Eskozia eta Ingalaterra) artekoa bazen ere, Frantziaren sarrerak bost nazioen txapelketa osatu zuen (frantsesak sartu-irten batzuk izan dituzte, 1931n profesionaltasunagatik salatuak izatean,kaleratuak izan baitziren). Oraingo seikotea 1997an Italia sartzean osatu zen.

Txapelketa nagusiaz gain, parte hartzaileen artean aspalditik datozen beste kopa txikiago batzuk ere badira: Kalkuta Kopa Ingalaterra eta Eskoziaren artean, Koroa Hirukoitza Erresuma Batuko onenarentzat, Gran slam-a partidu guztiak irabazten dituenarentzat eta Egurrezko Koilara partida guztiak galtzen dituenarentzat, adibidez. Kopa hauek (ohoreagatik) sarituak diren arren, benetan balio duena klasifikazio nagusia da: irabazlearentzat bi pustarri, bat berdintzen dutenentzat eta deus ez galtzailearentzat. Klasifikazioko berdinketa kasuetan, gaur egun, aldeko eta kontrako puntu direrentzia hartzen da kontuan (1997a baino lehen partekatu egiten zen garaipena). Gran Slam (iaz Galesek eskuratua) eta azken aldian Italia eramaten ari den Egurrezko Koilara (aurten ez du eramango azken aurreko jardunaldian galestarren aurka berdindu baitzuen) ondra eta lotsazko sari “preziatuak” dira.

TouchéXXI. mendearekin batera, emakumeen arteko Sei Nazioen arteko txapelketa jokatzen hasi zen Irlanda, Gales, Eskozia, Ingalaterra, Frantzia eta Espainiaren artean.
Aurtengo gizonezkoen txapelketa puri-purian dago, izan ere, Frantzia eta Irlanda (nire gustukoena) puntuz berdinduta baitaude; baina puntu diferentzia frantsesek dute alde, beraz, Irlandak irabazteko Frantziak Galesen aurka galdu edo Irlandak Ingalaterrari egundoko egurra eman beharko lioke frantziarren putu diferentzia baino handiagoa lortzeko. Irlandak eta Frantziak galduz gero, txapela lortzeko lehiara Ingalaterra eta Eskozia ere sartuko lirateke. hauek ere lau garaipen erdietsiz. Honela, sekulako karanbola gertatuz gero, eskoziar eta ingelesek ere garaipena eskura dezakete.

Aurtengo Sei Nazioen Txapelketa larunbat honetan, hilaren 18an, erabakiko da: lehenik eta behin, Italia eta Eskoziaren arteko partida 14:30ean, ondoren, Frantzia txapelketa poltsikoratzen saiatuko da galestarrak garaituz 16:30ean eta, azkenik, ingelesek (nire) Irlanda mendean hartzen saiatuko dira Twickenham zelai mitikoan 18:30ean hasiko den partidan. Partida hau amaitzean, datorren urtera arte agurtzea besterik ez zaigu geratuko. Partidak zuzenean ikusi nahi izanez gero, Canal Plus Deporte 2n emango dituzte eta errugbizale asko (ni haien artean) Urdin tabernan egongo gara.

Europako errugbi-herri boteretsuena txapelketa hau irabazten duena omen da eta 2003ko munduko txapela Ingalaterrak badu ere, (Jonny Wilkinsonen lesioa eta Martin Johnsonen erretiroa medio) eskuratu ostean, ez du beharko lukeen nagusitasuna frogatu. Tira, bada, igandean bertan saiatuko naiz emaitzak eta garailea nor den erantzun batean ipintzen.

Esaera batek dioen bezala:

Comments { 3 }

LILI BAT

Gaurkoa egun xelebrea izan da: ia denetik pasa zait! Horrelakoetan, etxera iritsi eta abesti bat entzun ohi dut. Ez behin. Ez bi aldiz. Gehiagotan. Ia-ia aspertu arte.

Gaurkoan ere horixe egin dut. Mikel Laboaren Lili bat entzun dut. Ez behin. Ez bi aldiz. Gehiagotan.

Ez dakit zer duen abesti honek, baina zenbat eta gehiago entzun, orduan eta gehiago atsegin dut. Behin eta berriz Laboak errepikatzen dituen Sarrionandiaren hitz lazgarriak ote? Mikelen ahots ferekatzailea? Ez dakit, baina izugarri gustatzen zait.

Sosegua, barea, patxada…berreskuratzeko bidean jartzen nau.

Entzun behin. Bi aldiz. Gehiagotan. Eta imajinatu lilia ez dela lili bat, lilia zu zeu zarela…

Lili bat
hartu
eta hostoz hosto
erantzi
eta harek zu ere
amets
eta harek zu ere
erantzi
eta hostoz hosto
hartu
lili bat.

Comments { 2 }

definitiboa esamoldeak

ESAMOLDEAK -B-

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

BABIA, estar en: zeruan jarri./ zeruko
izarrak kontatzen ari izan./ izarrei
begira, xor-xor, txoritegian egon.
BADANA, zurrar la: astinaldi ederra
eman./ jipoitu./ bizkarra, lepoa berotu./
bero-bero egin./ kea atera.! pentsu
lehorra eman./ ederrak hartu, eman,
adib.: “Sagarrak lapurtzen harrapatu eta
ederrak emanda bidali zituen umeak�./
makilka banatu./ inori arkakusoak hil,
akabatu./ inori euliak, hautsak kendu.
BAJINIS, por lo: ahapeka./ hortzartean./
hitz estalika esan.
BAJO, andar picando por lo: azpijanean,
azpilanean aritu./ sator lanean (sator
lana=labor de zapa).
BAJO, por lo: ahopean./ ahapeka./ ixilka-
(mixilka).
BARBA, por: buruko./ -kal, adib.:
“Herrikal� (herri bakoitzeko)./ -na,
adib.: “Garagardo bana edan genuen�
(una por barba).
BARBAS, subirse a las: harrotu./ laineza hartu, adib.: “Hori entzutean haurrak
laineza hartu du�./ zaharrei lotsa galdu.
BARQUERO, las verdades del: bereak eta
bost.
BARRACA, ser el puto amo de la: nagusi
izan./ parerik ez izan.
BARRANCAS, a trancas y: tri(n)kilitra(
n)kala./ kinkil- kankala./ zirrikizarraka.
BARRAS, sin pararse en: etsi-etsian, adib.:
“Onena etsi-etsian operatzea izango
da�.
BARRIO, el otro: geroko, betiko, beste
bizitza./ geroko geroa.
BARRIO, irse al otro: azken hatsa eman./
zendu./ azken kukuak jo./ hurrengo
kukuak ez entzun./ bereak egin du./
beste mundura joan.
BARRO, dejar a la altura del: burutik
behera kaka egin.
BARTOLA, a la: hankazabal./ ipurdia
zabalik etzan, lo egin./ luze bezain
zabal.
BATIENTE, reir a mandíbula: barrez ito
(beharrean)./ barrez lehertu.
BATUTA, llevar la: nagusi izan./ agindu./
zartagina giderretik heldu, oratu.
BAZA, meter. tartean sartu, autuan, saltsan
sartu.
BE, por hache o por: aldez edo moldez./
zakutik edo zorrotik
BEBER. de buen, de mal: edan oneko,
edan txarreko.
BELLACO, mentir como un: hango
gezurretik horko gezurrera ibili, joan.
BEMOLES, tener: maratilak izan.
BENEFICIO, ni oficio ni: ez on eta ez
gozo, adib.: “Horrek ez digu ekarriko ez
on eta ez gozo�./ ez jan, ez lan.
BERENJENAL, meterse en un: ur
handitara, sasitartean sartu.
BESTIA, a lo: hil eta herio./ su eta salda.
BIEN, a base de: erruz.
BIEN, caer: gogoan sartu./ eder egin.
BIEN, mira tú qué: ederra kontua!/ hara, beitu zer egin duzun!
BIEN, por mi, tu..: onbidez./ neure. zeure…
onetan, hobebearrez (ari izan).
BIEN, pues sí que estamos: jai dugu./ ondo
jaioak gaude.
BIEN, que te vaya: ondo ibili./ on
dagizula.
BIEN, quedar, sentar: ederki eman, adib.:
“Ederki ematen dizu soineko horrek�.
BIEN, salir con: onez, onik irten.
BIEN, venir: ondo hartu, adib.: “Eguraldi
aldaketek ez naute ondo hartzen�.
Txarto hartu (venir mal).
BINGO!: buru-buruan, bete-betean asmatu,
jo.
BIZCOCHO, con esto y un: honenbestez.
BLANCO, dar en el: bete-betean, buruburuan
asmatu, jo.
BLANCO, vestirse de punta en: esku biez
jantzi.
BLEDO, me importa un: bost niri, zuri…!/
bost axola!/ ardura gutxi niri!/ hor
konpon (Mariantton)!/ izorra dadin!
(ixorrai)./ bejondeiola! (bejondeizula…).
BOCA, a pedir de: asean eta betean./
aukera-aukeran./ esku-eskuan./
aukeran./ gura lez./ nahi bezala, erara./
ahoa neurri.
BOCA, abrir la: aharrausi egin.
BOCA, andar de boca en: aho-mihi(e)
ibili./ (munduaren) ahotan ibili./ ahoz
aho, ahorik aho ibili./ bala-bala, bolobolo
zabaldu (berri bat).
BOCA, echar culebras por la: ahotik
sugeak eta muskerrak atera.! gorriak
(eta beltzak) esan.
BOCA, echar sapos por la: inon direnak
(eta ez direnak) esan.
BOCA, irse la fuerza por la: abilidadea
auzoan eduki./ indarra sudurpean izan,
adib.: “Sudurpean zuk bai indarra!�.
BOCA, quitar de la: ahotik atera./ mihi
(punta)tik kendu, atera.
BOCANEGRA, ser un: esan txarrekoa
izan.
BOCADO, sin perder: begi-belarri, adi-adi
egon./ buru-belarri aditu.
BOGA, estar en: sapa (handia) izan./ pilpilean
egon./ tira handia izan.
BOLA, meter una: ziria, zipotza sartu./
adarra, harpa jo
BOLLOS, no estar el horno para: giro ez
izan, egon, adib.: “Hemen ez da giro eta
goazen!� (Vámonos, que no está el
horno para bollos).
BOLSA, aflojar la: behatza busti/ ziskoa
askatu./ sakela, poltsikoa, patrika
atximurtu.
BOLSILLO, rascarse el: sakela (ez
zakila!!!) atximurtu./ behatza busti./
ziskoa askatu.
BOMBO, tener un: haurdun egon./ hezur
berriak izan./ izorra izan./ berrogei
azkazal izan.
BONITO, que te vaya: ondo ibili
(Maripili)./ on dagizula.
BOQUILLA, de: aho-mihiz.
BOQUILLA, hacer las cosas de: abilidadea
auzoan eduki./ asko esan eta gutxi egin.
BORRAJAS, agua de: agotz galda
(salda?)./ lastozko sua./ ur errea, adib.:
“Hori ur errea duk, motel!�./ paper
errea./ ezer ezean (geratu).
BOTAS, ponerse las: ase eta betean jan,
edan.
BOTE, darse el: hankak jaso./ hanka egin.
BOTE, de bote en: arrautza bezala beterik./
mukurreraino./ gainezka./ lepo egon.
BRACETE, ir de: satsetan joan (“haciendo
guarrerías�, atsoen arabera).
BRASAS, salir del fuego para caer en las: zalditik astora./ otsoari ihesi eta hartzak
atzeman.
BRAZO, cogidos por el: besoz beso.
BREVA, estar tocándose la: potrojorran
egon (gizonezkoak).
BREVAS, de uvas a: berandutik
berandura.
BREVE, en: luzaro gabe.
BROMA, tomar a: barretik hartu.
BRONCA: istilu gorriak./ txoropote.
BRUCES, caer de: mu(s)turrez aurrera
jausi./ buruz aurrera./ zerraldo erori.
BUENA, de verdad de la: zinez eta minez
(diotsut)./ bene-benetan./ begiaz eta
egiaz.
BUENA. ésta sí que es: hau beltza!/ hau
da/duk(n) hau!/ hamaika (gauza)
ikusteko, entzuteko jaioak gara!
BUENA, hacerla: ederra egin, adib.:
“Ederra egin duk motel!�./ handia egin.
BUENA, no tener una idea: traste zuzena
ez izan./ bihurria izan.
BUENAS, a: onez./ onera./ onean, adib.:
“Hobe da umea onez onean hartzea�.
BUENO, no ser: ogi gogorra bezain ona
izan.
BUENO, ponerse: gozoa jarri, egon.
BUENOS, estamos: jai dugu./ ondo jaioak
egon, adib.: “Itsua badabil itsumutil,
ondo jaioak gaude�.
BUEY, comerse un: idia adar(rak) eta guzti
jan(go nuke)./ hezeak eta iharrak jan(go
nituzke).
BURRO, bajarse del: amore eman./
konturatu./ zaldi gainetik jaitsi.
BURRO, ponerse: teman hasi, sartu.
BURRUCUCHUS, a: arrelepo, lepoan
eraman.

Comments { 0 }
-->