Archive | sailkatu gabe
RSS feed for this sectionMundu galduaren bila
Imajina ezazu Aralarko mendietan zehar ibilaldi bat egiten zabiltzala. Bat-batean, zulo baten inguruan 3 metroko hartz-triku(mihi luzea duten hartz inurri jalea) antzeko espezie berri bat ikusten duzu. Iizuturik, zuhaitz batera igo eta inoiz ikusi ez duzun kanguru antzeko ugaztun batekin aurkitzen zara aurrez aurre, bertatik jaitsi eta hegazti espezie berri bat ikusten duzu, hegorik gabea, eta metro batzuk aurrera eginez, 15 zentimetroko tximeleta bat.
Zuei ez dakit baina niri, behintzat, beste lurralde batean nagoela irudituko litzaidake. Antzeko zerbait gertatu zitzaien duela hilabete Indonesia, Australia eta Estatu Batuetako hamaika zientzialariei Papua Uhartearen mendebaldeko Foja izeneko mendikatearen oihanean (mendikate hau, lurralde tropikalean aurkitzen da, ez Aralar bezala).
Egia da, gaur egun, ezagutzen ez diren milioika espezie aurkitzen dela ur azpian, kontuan harturik ur azpiko %90a inoiz ez dela aztertua izan. Azken hau ulergarria egiten zaigu, baina lur gainean gertatu dena gertatzea nahiko ulertezina da. Ez al gaude XXI. mendean? Ez al gaude informazio zabalduaren mendean? Ez al gaude eremu guztiak kontrolatzen dituen gizarte batean aurrean? Horrelako galderak egiten badizkiogu geure buruari, ez zaigu buruan sartzen Jurassic Parken antzeko uharte bat aurkitzea Indonesiako uharte batean (hiperboleak erabiltzeak imajinazioa suspertzen laguntzen digu).
Biodibertsitate aberastasun izugarria aurkitu da bertan, itsasotik 2200 metroko altuerara aurkitzeaz gain, inoiz gizonik egon ez den lekua da hau eta bertako tribuek leku sakratutzat dute. Mundu berri honetan, 550 landare espezie berri aurkitu ziren, 150 tximeleta eta 60 igel espezie berri eta hauekin batera hainbat ugaztun berri, hegazti berri eta behin galdutzat zeuden zenbait animalia ere aurkitu dira.
Ez al zaizue benetan harrigarria egiten hau XXI. mendean?
taula barrarekin
- A zer parea, karakola eta barea!
- Abendua jai huts eta gau huts
- Abenduko eguna, argitu orduko iluna.
- Aberatsa tranpa hutsa, pobrea amets hutsa.”
- Abere gaiztoa da gorrotoa.
- Adiskide honekin orduak labur
- Afaldu nahi ez duenaren afaria beti prest.
- Aho hertsirik ez da eulirik sartzen
- Ahozabal luze, logale edo gose.”
- Aita biltzaile, seme gastatzaile.”
- Aldi joana ez da itzultzen
- Alferra beti lanez betea.
- Alferrarentzat jana eta langilearentzat lana ez da inoiz faltako.”
- Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen.”
- Amen, zu hor eta ni hemen.”
- Ametsa gogoaren igandea.”
- Apaizak azken hitza bere.
- Apaizaren lapikoa txikia baina gozoa
- Apirilaren azkenean, hostoa haritz gainean.”
- Ardi galdua atzeman daiteke aldi galdua berriz ez
- Ardo gozoak lau begi eta oinik ez
- Ardo gozoak, lau begi eta oinik ez.
- Ardoa: Nafarroako bikarioa.”
- Arribe eta Atallo: urre gorrizko bataio.”
- Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak.”
- Asko egin bai, gutxi egin bai.”
- Askoren mina, tontoen atsegina.”
- Astarrak umea egingo dik hi mugitzerako!
- Astigarreta: eguzkia atera orduko erreta, euria hasi orduko erreka.”
- Asto joan eta mando etorri.
- Astoa, zaldiz jantzi arren, beti asto.”
- Astoak mandoari belarri luze
- Ataunen eta Zegaman, egunez ikusi eta gauez eraman.”
- Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu.”
- Auziaren ondoren, galtzen duena larru gorrian eta irabazten duena alkondara hutsean.”
- Auzoan uso, etxean otso.
- Azaroa bero, negua gero.
- Azaroa hotz, negua motz.
- Azaroa hotz, negua motz. Azaroa bero, negua gero.”
- Azeria oiloen predikaria.
- Azeriak, isatsa luze.”
- Azkar eta ondo usoak egiten du hegan
- Bakoitzak bere astoari egiten dio arre
- Bakoitzak bere zoroa bizi du.”
- Balantza duen aldera erortzen da arbola
- Balea esan eta belea izan.”
- Baleki gazteak, baleuka zaharrak.” Baleki gazteak, baleza zaharrak.
- Baleuka eta balitz, elkarren ondoan dabiltz.
- Balizko esnearekin ezin gosaldu.”
- Baño! Euria denean laño.”
- Baratxuria, zazpi gaitzen kontrako janaria.”
- Bat eman eta bi hartu
- Bat esan eta bestea egin, nola asmatu horrelakoekin?”
- Begi bat aski du saldunak eta ehun ez ditu sobera erostunak
- Beldur denaren ezpatak punta motz.”
- Beleak ez dau belakirik jaten.”
- Belearen umea, belakumea.”
- Beltz guztiak ez dira beleak.”
- Berandu jaikitzen bazara, eguneko lanak atzera.”
- Bere etxe pobrea, erregerena baino hobea
- Beste lekutan ere zakurrak oinutsik ibiltzen dira
- Besteen faltak aurreko aldean geureak bizkarrean
- Besteren akatsak ikusteko ez da betaurreko beharrik.”
- Besteren ama, ona; norberea, askoz hobea.”
- Betelu: deabru guztien ikuilu”
- Beti jan eta beti me, demonio lepome.”
- Biboa uste eta baboa izan.”
- Bihotzaren giltza, mihia.
- Bista ona eta elkar ezin ikusi
- Bizkaitarrena, jan da hotzitu.”
- Bost xentimoko pupua eta hamar xentimoko trapua
- Bostak eta iluna txerria hiltzeko eguna
- Burdina berotan jo behar da
- Burla minena, egia dioena.”
- Bururik ez duenak, hankak ibili behar.”
- Bururik ez eta txapela nahi.
- Bururik nekatzen ez duenak, hankak nekatu behar.
- Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.
- Dagoenean par-par, ez dagoenean negar.”
- Dezagun gutxi dezagun beti
- Dirua morroi ona, baina nagusi txarra.”
- Diruak malkarrak zelaitzen
- Donean dontxoa nire gizontxoa gaur ez dago afaririk eta tori musutxoa
- Egia egi, ogia ogi, ardaua ardau, bi ta bi lau.”
- Egia erran eta adixkidea gal.”
- Egia eta fedea, Ezkurrako legea.”
- Egiak ez ditu bi bide.”
- Egintzak lo eta jango dek mehe, izan arren bi neskame.”
- Egonai lo eta jango dek me!
- Eguerdiko euria, egun guztiko euria.”
- Egur zaharra, su txarra.
- Eguzki bera on eta gaiztoentzat.”
- Eguzki eta euri, martxoko eguraldi.”
- Eguzkia eta euria, erromako zubia.”
- Eguzkia nora, zapiak hara.
- Elur melur, ez nauk hire beldur, etxean badiat nahiko arto eta egur.”
- Elur urte, gari urte.
- Elur-melur ez nauk hire beldur, badiat etxean arto eta egur.
- Enbidiosoa, bere etsai osoa.”
- Entzun eta isil baiezko borobil
- Eroriz ikasten da oinez
- Erreka oro itsasorat ari.”
- Errementariaren etxean zotza nagusi.”
- Errementariaren etxean, zotza burduntzi.
- Errezil: nekez jaio eta errez hil.”
- Errezo luzea eta afari motza.
- Esandako hitzak lotzeko ez duzu giltzarik topatuko.”
- Eskerrik asko, Mari Belasko! Okela gutxi eta salda asko.”
- Eskola-mutilak sasirik sasi, asko jan, eta gutxi ikasi.(Eskola umeak…)
- Eskuko behatzak ere ez zituen jainkoak berdinak egin
- Etxarri: lepoa bete txintxarri.”
- Etxean otoitzik ez egiten, eta auzoan meza ematen.”
- Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da.
- Euskara bihotzean baina erdara ezpainean
- Ez da horixe atzo goizekoa
- Ez dauka horretxek mingainean herdoilik.
- Ez duk larrosik arantza gaberik.”
- Ez eukitxa ere, maite zaitxunak emango dizu.”
- Ez gehiegi hitz egin, nahi ez bada huts egin.
- Ez herriko ta ez mendiko.”
- Ezinak ez du legerik.
- Ezkondu baino lehen, kontu zer egiten den.”
- Ezkondu eta damutu.
- Ezkondutako urtea eta txerria hildako urtea onenak.
- Ezkongaietan bero, kontuak gero.”
- Ezkur urte, elur urte.
- Festak aurrea ederrago du atzea baino.”
- Gabiri: leku askotatik agiri.”
- Gaitza, lapur isila.”
- Gaitzarentzat ez da adinik
- Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak gogoan hartu. Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak ondo hartu
- Ganorabakoen etxean goizeko salda arratsean.”
- Gaur egin dezakezuna biharko ez utzi.”
- Gaur eguzkia okerreko bidetik irten da
- Gaur hitza eman, bihar haizeak eraman.”
- Gazteak baleki, zaharrak baleza.”
- Geroa, alferraren leloa.
- Gezurra esan nuen Getarian eta ni baino lehenago zen atarian.”
- Gezurrak buztana labur. (Gezurrak hanka motza du)
- Gezurrak hankak motzak.”
- Gezurtiak zer duen merezi? Egia esatean ez sinetsi
- Gizona gizon, katua mixon.”
- Gizona lepotik gora neurtzen da.”
- Gogoko tokian, aldaparik ez.
- Goien dagoenak jotzen du kukurruku.”
- Goiz gorri, arrats euri.
- Goiz guztiak du bere arratsaldea.
- Goizean oskorri, gauean iturri.
- Goizean porruslada eta eguerdian azak, aise kabituko zaizkik ipurdian galtzak.”
- Goizeko laino gorri, gaueko iturri.”
- Goseak begiak argi.”
- Gu behartu orduko, itsasoa agortu.”
- Gu ta gu ta gu, azkenean gurugu: besteak irabazi eta guk galdu.”
- Gure katuak buztana luze, besteek hala dutela uste.”
- Gustuko lekuan aldaparik ez.”
- Gutxi ikasia, beti jakintsu.”
- Haitzean jaioak haitzera nahi
- Hala ez baldin bada, halatsu.
- Han eta hemen txakurrak oinutsik.
- Hara bi: zu bat eta beste ni.”
- Haritz eroriari, orok egur.
- Harriak ez du begirik
- Hartzaile bizkor, emaile koxkor.”
- Hartzeko pronto, emateko tonto.”
- Handia beti legez, txikia behin ere ez.”
- Haurrak hazi, nekeak bizi.
- Hegaztia airerako, gizona lanerako.”
- Hi ere inbidia partitu zen mahaian izango hintzen.”
- Hil eta gero, salda bero.
- Hoa antzarrak perratzera!”
- Hobe da bat eskuan, ez bi auzoan.”
- Hobe da oinez eta segurura, eta ez zaldiz eta zulora.”
- Hor konpon, Marianton!”
- Hori eta atariko haizea bat.
- Hurrengo kukua ez du horrek entzungo.
- Ibiltari gauean, logale goizean.”
- Idiari adarretatik, pertsonari hitzetik.
- Idiazabal: zeruko ateak zabal.”
- Ilargi eta laino, sorginentzat giro.”
- Ilea zuritzea hobe da burua baino.”
- Iluntzean berandu eta goizean goiztarra, baserri txarreko maiztarra.”
- Inor ez da ikasia jaiotzen
- Isilik dagoenak ez dio gezurrik
- Isilik oiloak pixa egin arte!”
- Itsasoan ura ta zerua ta konforme ez dana ondura.”
- Itsuen herrian begibakarra alkate.
- Izena duena, da.”
- Izenetik izenera gogoa zubi.”
- Jainkoa: bat eta bera nahikoa.”
- Jainkoa: gauza guztien gainekoa.”
- Jakiteak ez du ogirik jaten.
- Jan eta lo, potolo.”
- Jaten duten santuekin ez dago fidatzerik.”
- Jesus, Maria eta Jose; beti jan eta neti gose.”
- Joan hadi oiloak perratzera!
- Kalean uso, etxean otso.” Kanpoan uso etxean otso
- Kanpaia nahi ez duenak aditu, ez dezala soka mugitu.”
- Katurik ez dagoen etxean saguak dantzan.”
- Kukuak oker jo.
- Kupel txarretik, ardo onik ez.
- Lan lasterra, lan alferra.”
- Lanik errazena, agintzea.”
- Laztan asko ta maite gitxi, asko gure eta bertan itxi.”
- Lehen hala, orain hola, gero ez jakin nola.”
- Lehenengo andrea da emazte, bigarrena senikide, hirugarrena gaitz eta kalte.
- Lehengo lepotik orain ere burua.
- Lurrak hazi eta lurrak jan
- Luzara egiak guziak argira.”
- Maite ditugun begietan lausorik ez.”
- Mando merkea, nagusiaren nekea.
- Maria: Orion trumoia eta Markiñan euria.”
- Marinelaren emaztea, goizean senardun, arratsaldean alargun.
- Medikuak gorputza garbitu, apaizak arima, abokatuak poltsa.”
- Min neukan lepoan lotu ninduten zangoan
- Munduan hiru gauza galtzen dira alferrik: pobrearen arrazoia, mendiko egur igarra eta alferraren indarra.”
- Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki.”
- Nagusi askoren astoa goseak hil
- Nahi bada jan, egin behar da lan.”
- Nahiago dut to bat hamabi emango diat baino
- Naturak galdetzen zaionean bakarrik erantzuten du.”
- Neke gaberik, ez da bizitzerik.
- Nerea nire eta zurea gure
- Ni txapelgintzan hasiko banintz umeak bururik gabe jaioko lirateke
- Nirea nire, zurea gure.”
- Nola soinu, hala dantza.”
- Non gogoa, han zangoa. (Non da nire gogoa han da nire zangoa)
- Nori berea da zuzenbidea.
- Nori berea, Jaunaren legea, nori berea da gizalegea.
- Ogi gogorrari, hagin zorrotza.”
- Oiartzun: pareta zaharrak erantzun.”
- Oilarrak pixa egin baino lehen adiskidetuko haiz
- Oilo ibiltaria, azeriak jaten.
- Oinezkorik nahi ez, zaldizkorik etorri ez.
- Okila kantetan (kantatzen), euria atetan.
- On egin deizuela janak eta kalterik ez edanak.”
- Ongi eginez gero loa, osasuna ongi doa.”
- Osasuna munduko ondasuna
- Otsoa aipatu eta otsoa atean.
- Otsoa artzain
- Otsoak ere ez du bere haragirik jaten.”
- Pekatu arina norberak egina.”
- Penaren karameloa, esperantza.”
- Sagarrak axala eder, harra berdin aiher.”
- Santa Luzi gaua moztu eta eguna hazi. Santa Luzi: gaua moztu eta eguna hazi.”
- Sasiak entzuna bitik bat gezurra.”
- Segura: asko hil eta gutxi zerura.”
- Su gaberik ez da kerik.
- Sua eta ura belaunetik behera
- Txakurraren gau erdiko ametsak.
- Txantxangorriak baino buru gehiago ez dik horrek
- Txapel batekin bi buru ezin estali
- Txapela buruan, ibili munduan.
- Txapelik handienak ez du buru hutsik betetzen.
- Tximinoa arbolan gorago, haren ipurdia ageriago.”
- Tximist haundi eta euri gitxi.”
- Txoriak ere duen hainbat odol ematen du
- Txurrut bat, txurrut bi; konturatzeke zilipurdi.”
- Ulertze onari, hitz gutxi.
- Umeak! Isilik oiloak pixa egin arte
- Umearen zentzuna, etxean entzuna.
- Urak bide eginen du.
- Urrea esan eta urria eman.”
- Urruneko eltzea urrez, gerturatu orduko lurrez.”
- Urrutiko intxaurrak hamalau, bertara joan (gerturatu) eta lau.
- Urtarril hotza, neguaren bihotza.
- Urte askoan txapela kaskoan
- Ustea ez da jakitea.
- Usteak erdia hutsa eta beste erdia putza.
- Usteak erdia ustel
- Zaharrari azkar joateko eta haurrari geldi egoteko esatea berdin da.”
- Zakurrik onena etxekoa: emaztea auzokoa.”
- Zapata zuriak paperez, euria denean batere ez.”
- Zapatak zapata jagoten du, abarkak abarka ez.”
- Zein haginetan den mina, han da mihina.”
- Zenbat buru, hainbat aburu.
- Zenbat eta ipurdia gorago, orduan eta burua beherago.”
- Zer egingo diagu ba? Hil arte bizi
- Zer ikusi, hura ikasi.
- Zereko zera zertan dela zereko zerarekin.
- Zerri gosetiak, ezkurrak amets.
- Zerua ta lurra aspertuak omen zauden eta itsasoa egin zuten.”
- Zeurea egin artean mantso eta mantso; zeurea eginez gero zantzo eta zantzo.
- Zikina hirietan, irina baserrietan.”
- Zozoak beleari, ipurbeltz.
- Zu ere inbidia partitu zen mahaian izango zinen
- Zuhaitz ihartua, sutara.”
- Zure izenean eta nire gizenean.
GAZTELANIAZ |
EUSKARAZ |
|
|---|---|---|
Gaurko hitza
- barra-barra 2022(e)ko irailak 13
- txatxar 2022(e)ko irailak 12
- freskura 2022(e)ko irailak 11
- landur 2022(e)ko irailak 8
- mokofier, moko-fier 2022(e)ko irailak 5
- moko-mokoan 2022(e)ko irailak 2
- aldabera 2022(e)ko irailak 1
euskaljakintza 9
Bilatu euskaljakintzan
Azken tuitak
Follow @euskaljakintza on Twitter
Artxiboak
Etiketak
Ariketak menu pertsonalizatua
- Aditza
- Atsotitzak lantzen
- Hitz jokoak
- Lokailuak lantzen
- Hitzapasa
- Lexikoa lantzeko ariketak
- Deklinabidea
- Arauak lantzeko ariketak
- ARIKETAK
- Ega azterketak
- EGA 07-08 azterketak
- Erdarakadak lantzen
- Esaldiak berridatzi
- Esamoldeak
- Hitz jokoak
- Hitzapasa
- Ortografia ariketak
- Ortografia eta arauak
- Perpaus elkartuak
- Saski-naski
- Sinonimoak






Iruzkin berriak