Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160
Tag Archives | ariketak

EGA: LEXIKOA lantzeko ariketak

Euskaljakintzakook, gure hiztegia aberastu nahian, azken egun hauetan lexikoa lantzeko ariketak sortzen ibili gara. Dakizuen bezala, azken urteetan berrikuntza ugari egon da EGA azterketan. Puntuazio sistema osoa aldatzeaz gain, hainbat ataletan -lexikoan, irakurriaren ulermenean eta ahozko proban- ere aldaketak txertatu dituzte. Lehen, Sinonimoak deituriko atalean, 10 esaldi ematen ziren eta esaldi horietako bakoitzean azpimarratutako hitzaren sinonimoa eman behar zen; orain, aldiz,  testu labur batean txertaturik, markatutako hitzen baliokide egokiak aukeratu behar dira. Hitz horietako bakoitzak dagoen testuinguruan duen esanahia kontuan harturik aukeratu behar da baliokidea. Probari Lexikoa izena eman diote. Bada, eredu berria jarraiki, gutako bakoitzak horietako jarduera bat sortu dugu.

Has gaitezen, baina, hasieratik. Ikasturteari ekiten diogunean, ikasle bakoitzak XX. mendeko euskal autore baten irakurgai bat hautatzen du.  Jarraian, autore eta liburuari buruzko informazioarekin, deigarriena iruditu zaionarekin eta iritzi kritikoarekin euskaljakintzako Irakurlearen txokoa atalean argitaratzeko artikulu bat idazten du (ikus gure Irakurlearen txokoaren gunea informazio gehiagorako). Bada, irakurritako liburu horiek baliatu ditugu lexikoa lantzeko jarduera hauek sortzeko. Ziur gaude gure Batxilergo 1eko ikasleei oso ondo etorriko zaizkiela EGA azterketaren Proba Idatziaren atal hori prestatzeko, eta, bide batez, hementxe uzten dizkizuegu zuei ere zuen hiztegia aberastu, euskal autoreen obrak ezagutu edo EGA prestatzeko.

Hemendik aurrera, ariketa hauek eskuragarri egongo dira euskaljakintza EGAn (sinonimoak/lexikoa atalean) eta euskaljakintzako eskuineko zutabean (ariketak atalean). Egin klik irudien gainean lanean hasteko:

LEXIKOA LANTZEKO ARIKETAK
Comments { 4 }

Beste ariketa-sorta bat Euskaltzaindiaren arauak lantzeko

Hizkuntzaren gramatikaren alorra lantzeko, ohikoa izaten da ikasleek jarduera liburuetatik ateratako ariketak osatzea eta, jarraian, irakaslearen laguntzaz zuzentzea. Bada, ikasleek era ekinkorragoan aritzeko, zuetako batzuek jakingo duzuen bezala, euskaljakintzan prozesua irauli dugu ikasleak jarduera hauen diseinatzaile eta sortzaile bihurtuz. Honela, ikasleek jarduera ezberdinak sortzeaz gain, horientzako erantzunak ere aurkitu behar dituzte,  prozesu osoan parte hartuz. Aprendizaia askoz ere esanguratsuagoa bihurtzen da, zalantzarik gabe. Ikasleak jarduera horiek sortzen ari diren bitartean, nik  prozesua gainbegiratu eta, bukatzean, behin-betiko zuzenketak egiten ditut. Ondoren, sortutako jarduerak aplikazio batera (kasu honetan Hot Potatoes-era) pasatzen ditugu eta, azkenik, sarean denon  eskura ipintzen  ditugu.

Nire ustez, bai prozesu osoa eta bai emaitza aberatsak dira oso; izan ere, bikote bakoitzak bikotekideen artean sortutako jarduerak egiteko aukera du, eta baita beste guztienak ere.

Era berean, behin baino gehiagotan adierazi izan dugun legez, paperean egindako jarduerekin alderatuz gero, jarduera-sortzaileekin egindako ariketek bi abantaila nagusi dituzte:

  • Saiakuntza bakoitzean, hurrenkera ausazkoa da. Hau da, ordenagailuan ariketa kargatzen den bakoitzean, ariketaren hurrenkera aldatu egiten da eta, horrela, behin eta berriz saia gaitezke jarduera menperatu arte.
  • Erantzuna zein azalpenak bat-batean lor ditzakegu, balio erantsi handia emanez lanketari.

Guretzat aberasgarria izateaz gain, pozgarria ere bada ikustea egunetik egunera euskara ikasten ari den  ikasle asko eta askori baliagarri gertatzen zaizkiola gure ariketak.  Gauzak horrela, euskaljakintza 5ekook sortu ditugun lehenak hementxe uzten dizkizuegu. Oraingo hauek Euskaltzaindiaren arauak ikasi eta errepasatzeko jarduerak dira, eta gure ikastaroa (euskaljakintza arauak) osatzera datoz (hemen ipintzeaz gain, ikastaroko gunean ere txertatu ditugu).

Euskaltzaindiaren arauak orokorrean lantzeko ariketak

1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 Ikastaro osoa

Ariketa zehatzak

Nornahi, nonahi… Bat-batean… Orduak nola esan Hitz-elkartuak
Data nola adierazi Baitu, baikara… Aurrealde edo aurreko alde Zenbait aditzen erregimena
Zenbakiak Arazi Munduko estatu-izenak eta herritarrak
Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea Ordinalen eta banatzaileen idazkera
Comments { 0 }

Erdarakadak lantzeko ariketak

erdarakadaNork ez du inoiz topo egin aldameneko irudian ikus daitekeen antzeko zerbaitekin? Zoritxarrez, ez da noizetik noizera ediren dugun zerbait. Inguruan ditugun hizkuntzak asko eta ahaltsuak dira; euskara, berriz, txikia (hiztun kopuru aldetik, noski) eta ahula. Gauzak horrela, ez da batere erraza haien hatzaparretan ez erortzea, eta maiz, ezustean, irrist egiten digute ahotik euskaraz arrotz gertatzen diren erdaratik hartutako edo erdarak eragindako hitz eta joskerek. Zaila da abiada bizian hedatzen ari diren erabilera makur horiei aurre egitea. Zaila ala ezinezkoa?

erdarakadak lantzen ariketa-sorta

Horiek horrela, 2. hiruhilekoan erdarakadekin jo eta su ibili gara, eta, ematen den hainbat kasu aztertu ondoren, erdarakada horiez jabetu, gogoeta egin eta zuzentzeko jarduera batzuk prestatu ditugu. Aukera anitzeko galdeketak dira, eta okerrak zuzentzeko azalpenak ere hortxe ipini ditugu, erabilera makurrez gogoeta egin dezagun…

Ariketak eta kontsultarako materiala alboko barran txertatu ditugu, ariketak atalean (erdarakadak lantzen). Adibide bat ikusteko, egin klik hemen.

Comments { 0 }
-->